Gerraren eragina

  • Juana Gereñu Azarola Etxeko nagusiaren joera politikoaren mende

    Juana Gereñu Azarola (1923) Segura

    Herrian hainbat lagun atxilotu zituzten gerra garaian. Koinatua libratu egin zen kartzelatik, bere etxeari esker. Izan ere, etxeko nagusiaren joera politikoaren mende egoten ziren bertan bizi ziren bizilagunak.

  • Juana Gereñu Azarola Kartzela, nagusiak eta lapurretak

    Juana Gereñu Azarola (1923) Segura

    Zurbano zen etxeko nagusia, eta harengana joaten ziren errenta ordaintzera. Hura karlista zenez, kartzelatik libratu zen Juanaren familia. Gerran, lapurreta handiak egon ziren.

  • Juana Gereñu Azarola Soldaduak herrian, eta herritarrak mezan

    Juana Gereñu Azarola (1923) Segura

    Gerra garaian, militarrak etorri ziren Segurara. Soldadu asko ibili ziren herrian, bertakoak balira bezalaxe. Lehen, meza goizeko 06:30ean izaten zen, eta baserrietatik ere ordu horretarako etortzen zen jendea. Baserritik herrira joateko, bide txarrak zeuden.

  • Nikolas Ormazabal Militarrak eraikuntzarako materialak lapurtzen saiatu zirenekoa

    Nikolas Ormazabal Ormazabal (1926) Legazpi

    10 urterekin etxe berriaren eraikuntzan laguntzen hasi zen. Militarrek eraikuntzarako materiala lapurtzen saiatu zirela kontatzen du.

  • Milagros Magunazelaia Milizianoak etxean

    Milagros Magunazelaia Amenabar (1927) Otxandio

    Milagrosek ez du Guardia Zibilik ezagutu Otxandion. Legution bazeuden, eta handik etortzen ziren Otxandiora. Gerra denboran, frontea herrian egon zenean, Bilbo inguruko miliziano bi eduki zituzten etxean lo egiten. Jende oso formala omen zen. Orain gutxi arte gorde dute haiekin hartu-emana.

  • Julian Astola Argoitia Gerrako hilabete gogorrak

    Julian Astola Argoitia (1926) Aramaio

    Gerra denboran ez zuten alde egin etxetik. Udaberri garaian, aita mutikoren batekin eta ardiekin joaten zen Aramaioko Barajuen auzora. Bederatzi hilabetean izan ziren tiroak Oletan; Loiola, Perezagua eta Mungia batailoiak pasatu ziren handik. Soldaduen janariak aitak garraiatzen zituen gurdiarekin. Gorriek bide berri bat egin zutenetik, kamioiak erabili zituzten garraiorako.

  • Julian Astola Argoitia Etxeko behor guztiak gerran galdu zituzten

    Julian Astola Argoitia (1926) Aramaio

    Etxeko behorrak gerra denboran mendian ezkutatu ziren. Etxean gordeta zituzten pare bat ere kendu zizkieten, baina horiek ordaindu egin zizkieten. Soldaduak, alde bietakoak, ondo portatu omen ziren Julianen etxekoekin.

  • Karmen Iturriaga San Vicente Gerra hasita, Gabonak arte herrian

    Karmen Iturriaga San Vicente (1930) Legutio

    Karmen eskolan hasi berritan piztu zen gerra. Gerra 1936eko uztailaren 18 hasi zen, eta Gabonak pasa arte egon ziren herrian. Gero, ihes egin behar izan zuten; herritik alde egiten azkenak izan ziren. Ordurako, ordea, etxean ostu eta ganadu gehiena galdu zuten. Tiroak eta bonbak gogoratzen ditu: Karmen leihotik atera zuten soldaduek. Etxea apurtu ondoren, herriko beste hiru etxetan egon ziren. Gabonak pasatu ostean, Durara egin zuten ihes.

  • Karmen Iturriaga San Vicente Eskumarekin idaztera behartuta

    Karmen Iturriaga San Vicente (1930) Legutio

    Karmen ezkerra da, eta, lehen, bekatua zen hori. Eskumako eskuarekin idaztera behartzen zuten ezkertia zena. Maistrak jo egiten zuen ezkerreko eskuarekin idatziz gero. Beste ikaskide ezkertiar batzuei ezkerreko eskua bizkarrera lotzen zien.

  • Juana Elorza Beitia Gerran bala artean eta jateko barik

    Juana Elorza Beitia (1924) Legutio

    Gerran Duranara joan ziren. Legutio ingurua hartuta zegoen eta astebete pasatu zuten tiro artean jateko barik, behiaren esnearekin bakarrik. Etxean egoten ziren soldadu batzuek ematen zieten ogia. Beste auzo bateko etxe batera ere joan ziren eta han egoten ziren kortan ohol batzuk jarrita baletatik babesteko errezatu eta errezatu.

  • Juanita Neba preso

    Juanita Irigoras Zabala (1917) Gernika-Lumo

    Guardia zibilak dendarik denda joaten ziren jeneroa eskatzen. Bere neba Gaztela aldean hartu zuten preso; fusilatzeko zituztela, hegazkin bat hurbildu eta alde egitea lortu zuten. Urte askoan egon zen Valentziako langile-batailoietan, okindegi batera eraman zuten lanera; ogirik ez zitzaion falta, behintzat, lodituta bueltatu zen-eta.

  • Claudio Zabala Saraspera jateko bila

    Claudio Zabala Kaltzada (1922) Gernika-Lumo

    Bonbardaketan Lurgorrin egon ziren. Ama, aita, anaia bat eta bera gelditu ziren etxean; gainerakoak Basaurira joan ziren izeko batengana. Saraspera joaten ziren jatekoaren bila. Militarrek ematen zuten jatekoa.

  • Claudio Zabala Asturiarrek nahi zutena egiten zuten

    Claudio Zabala Kaltzada (1922) Gernika-Lumo

    14 urte bete orduko hasi zen Talleres Gernikan lanean; bonbentzako piezak kargatzen zituzten. Urte askoan ibili zen bertan beharrean; baserriko lanarekin uztartzen zuen. Bonbardaketaren ostean, asturiarrak sartu zirenean, nahi zutena egiten zuten: beraien aitari gabardina eskatu, Arangoiti baserrian txahalak kendu...

  • Iñaki eta Rosarito Aita juntetxeko atezaina

    Iñaki Solaguren Basabe (1930) Gernika-Lumo

    1930. urtean jaio zen Gernikako arbola ondoan. Bere aita juntetxeko atezaina zen eta komentu ondoan bizi ziren. Bonbardaketa ostean, postua kendu zioten. Gernikako arbolako orriak prestatzen zituen saltzeko. Aita atxilotu egin zuten eta 8 hilabetez izan zuten preso. Aita lan barik gelditu zenean, etxekoek beharrean hasi behar izan zuten: josten, alpargatak egiten... Gernikan lantegi eta lanpostu asko egon ziren eta horrek asko lagundu zuen.

  • Iñaki eta Rosarito Beraien etxeari ez zioten eraso egin

    Iñaki Solaguren Basabe (1930) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa aurreko akordu gutxi dute. Iñakik bonbardaketa egunean bizitakoa kontatzen du. Beraien etxea ez zuten ukitu eta hainbat pertsona joan ziren beraienera gau hartan; gogoan du arroza jan zutela.

  • Iñaki eta Rosarito Etxean kanpoko jendea

    Rosarito Gabiola Arbulu (1931) Gernika-Lumo

    Rosaritoren etxea guztiz suntsituta gelditu zen bonbardaketaren ondorioz. Beraien etxean Donostiako soldadu batzuk egon ziren eta bere gurasoak haietako baten gurasoengana joan ziren gero Donostiara.

  • Julio Onaindia Gudarien egoera tamalgarria

    Julio Onaindia Landeta (1924) Gernika-Lumo

    Gerra hasieran, aitagaz Mendatara ogia eroaten joan ziren batean, handik gudariak hartu zituzten autoan Gernikara ekartzeko. Guztiz errendituta zeuden, penagarria zen haien egoera. Egoera hark sortutako beldurrak eraginda, aitak ere alde egitea erabaki zuen.

  • Kontxi Zorrozua Ohean zeudela hasi ziren etxea botatzen 3 familia kalean utziz

    Kontxi Zorrozua Zabaleta (1926) Gernika-Lumo

    Gorriak pasatakoak dira. Bere jaiotetxea, "Piñu" baserria, beraiek ohean zeudela hasi ziren botatzen. Lurrak eta baserria kendu eta sindikatuko etxeak eraiki zituzten bertan. "Bigarren ospitalea" deitzen zioten etxeari, gerran eraildako osabaren 5 umeak eta alarguna ere beraienean bizi ziren-eta; guztira 3 familia.

  • Serapio Undabarrena Milizianoak baserriak errekisatu arren, auzolanean aurrera

    Serapio Undabarrena Meabe (1930) Gernika-Lumo

    Milizianoek auzoko etxe batzuek errekisatu eta ganadua eta tresneria ugari eraman zuten beraiekin. Aita inguruko baserrietako jendeari laguntzen ibiltzen zen, denen artean erosten zituzten behiak, ermandadearen bidez. Goserik ez zuten pasa, baserrian beti zegoen zerbait jateko, berdurak, taloa...

  • Mari Karmen Gerrikabeitia Soldaduek baserria hartu

    Mari Karmen Gerrikabeitia Garramiola (1929) Etxebarria

    Mari Karmenek sei-zazpi urte zituela etorri zen gerra. Gerra sasoian soldaduak sartu zitzaizkien etxera, eta alde egin behar izan zuten handik. Zuloeta baserria soldaduen kuartela izan zen denbora batez. Amaren senide batzuen baserrira joan zen familia. Han gau bat egin, eta, gero, Xemeingo sakristauaren etxean egon ziren sei hilabetean. Sakristaua beraien esne-bezeroa zen.