Gerraren eragina
-
Gerra garaikoak
Antonia Garmendia Jauregi (1928) Altzaga
Baserrian militarrei jaten eman izan zieten gerra denboran. Belarretan ezkutatuta ere egoten ziren gizonak. Kaleko jendea baserrietan ezkutatuta egoten zen. San Juanen (Ordizia) zeuden metrailadoreak.
-
Etxean soldauekin elkarbizitzen
Antonia Garmendia Jauregi (1928) Altzaga
Etxean soldaduak izan zituzten. Gauez leihoetan egoten ziren fusilekin zaintzen. Behin aita sorotik ilunduta bueltatu zen eta alto eman zion soldatu batek. Beldurrez egoten ziren baina goxokiak ere ematen zizkieten. Etxean zeukaten morroiak gosaria prestatzen zien militarrei. Egongelan koltxoiak botata lo egiten zuten. Behin bidegurutze batean jolasean zebiltzala soldadu batek errieta egin zien. Gazteleraz egiten zutenez, ez zieten ondo ulertzen. Gurasoek ere ez zekiten gazteleraz.
-
Trapagaranen bizitzeko leku finkorik gabe
Abelintxu Olano Olibares (1932) Ubide
Trapagaranera oinez joan ziren astoarekin eta ardiekin. Hurrengo udaberrira arte, han eta hemen egon ziren, leku finkorik gabe. Handik itzuli eta aita kartzelaratu zuten. Etxeko inork ikusi gabe eraman zuten preso.
-
Soldaduak Lazkaora sartu zirenekoa
Santiago Garmendia Insausti (1921) Lazkao
Soldaduak Lazkaora sartu zirenean, dukearen palazioan sartu ziren. Biraoka sartu ziren herrian, Ataundik behera. Lazkaon ez zuten ezer apurtu.
-
Gerrako oroitzapenak
Karidad Mendizabal (1929) Mutriku
Gerra garaiko oroitzapenak. Etxeko eskaileretan egon omen ziren soldaduak. Soldaduak azpeitiarrak ziren, eta harreman ona zuten haiekin. Beheko bizilagunak aipatzen ditu.
-
Herrian tuberkulosia eta medikua non?
Jose Mari Igartua San Jose (1930) Soraluze
Gosetea zegoenez, tuberkulosia asko zabaldu zen herrian. Gaixoak etxean zaintzen zituzten. Herriko medikua Artadi izan zen, baina gerra garaian borrokara eraman zuten.
-
Gerra garaian miseria handia
Margarita Goñi Zubeldia (1923) Amezketa
Gerra hasi zenean, etxe guztietako mutil gazteak joan ziren borrokara. Margaritaren hiru anai erreketeekin joan ziren. Gainontzeko seme-alabak lanean hasi ziren, miseria handia zegoelako. Gose asko pasa zuten gerran.
-
Bonbardaketak iraun zuen artean Arratzun I
Pilar Txopitea Uribarri (1924) Gernika-Lumo
Bonbardaketak iraun zuen artean baserrian egon zen, Arratzun. Antzinako etxe bat erre gabe geratu zen, eta aitak eraberritu zuenean, hara joan ziren. Ez zegoen ezer, zorriak bakarrik. 12 urte zituen Arratzura joan zirenean, familiakoek ez zieten uzten Errenteriara itzultzen, han hobeto egongo zirelakoan.
-
Gerra Zibila gaur egungo egoeraren aldean
Maria Dolores Leunda Artola (1925) Tolosa
Gerra hasi zeneko oroitzapenak kontatzen ditu: bonbak, manifestazioak, banderak… Umeentzat hori festa bezalakoa zen. Gaur egungo berriak ikusita, aldea dago hemengo gerraren eta oraingo munduko arazoen artean.
-
Gerra garaia
Bautista Barandalla Beltza (1933) Etxarri Aranatz
Herrian iritzi politiko ezberdinak zeuden, eta nahiko “pike” bazen. Tabernak ere baziren; Círculo Carlista, Círculo Católico eta Centro Republicano. Giro nahiko nahasia; bere etxean bertan bere aita errepublikanoa zen, eta honen anaia erreketea. Osabak bere aita Lekarozeko komentura eraman omen zuen, eta Bautistak berak aita fraidez jantzita ikusi zuela dio. Garai hartan, emakume batzuei ilea moztu eta akain-belarraren olioa eman zieten, baita kartzelan sartu ere. Fusilatuak ere sei edo zazpi izan ziren. Semea jaio berria hil zuten gaztearen gertakizuna kontatzen du. Oraindik orain fusilatuen omenez urtero Otxoportillon egiten duten mezara joaten da Bautista.
-
Gerra garaia
Asuncion Razkin Imaz (1926) Etxarri Aranatz
Etxarrira ez zen gerra ailegatu, baina mugimendukoen kuartela egon zen, eta soldaduak etortzen ziren eskopetekin. Emakume batzuei ilea moztu zieten, eta gizon batzuk Urbasa aldera eraman zituzten. Andre asko senarrik gabe geratu ziren.
-
Gerra Zibila Etxarrin
Jesus Amado Larraza Lizarraga (1918) Etxarri Aranatz
Gerra Zibilak Etxarrin giro ezin txarragoa jarri omen zuen. Ezin ikusiak eta mendekuak ugariak izan omen ziren. Halako herri txikia izanik ere 13 bat fusilamendu izan omen zirela adierazten du. Horietako bi kontatzen ditu, Altsasuko Barberito izenaz ezagutzen zutenarena eta basoan lanean ari zen mutil batena, Murillo izeneko harroputz baten mendeku ergela (zergatia kontatzen du). Emakume batzuei ilea moztu ere egin zieten. Erreketeek bere etxe ondoko Maritxu izeneko emakumeari nola moztu zioten deskribatzen du.
-
Guda garaiko gauzak
Rafaela Ijurra Ganboa (1928) Etxarri Aranatz
Guda garaian, hiru emakumeri ilea moztu zieten astoei mozteko guraizeekin. Simara ere bota zituzten gazte asko.
-
Soldaduak izan zituzten etxean
Pepita Unzueta Iriondo (1922) Rosa Unzueta Iriondo (1919) Elgoibar
Gerran, Francoren militarrak Azkaratetik sartu ziren. Berehala iragarri zuten soldaduek herriko etxeetan lo egingo zutela. Haietako lau zazpi hilabetez eduki zituzten etxean, jaten eta lotan. Ez zuten ezer ordaintzen.
-
Soldaduak bailaran eta Arrate aldeko kanoikadak
Juana Txurruka Osoro (1928) Elgoibar
Gerra hasi zenean, eskolak eten egin ziren. Soldadu frankistak egon ziren Sallobenteko auzo-eskolan. Baserri gainaldean kanoia egon zen, Arratera begira. Arrate aldetik botatzen zituzten kanoikadak Sallobente aldera erortzen ziren.
-
Soldaduak etxean hartu beharra
Bittor Arrieta Etxaniz (1926) Jose Antonio Arrieta Etxaniz (1924) Jose Zuatzubizkar Goenaga (1922) Elgoibar
Tropak herrian sartu zirenean, Díez de Rivera teniente koronelaren bandoa jo zuten. Arrietatarrenean lau errekete egon ziren lo egitera.
-
Arrateko elizan, frontean, Elgoibarko banda
Julen Iriondo Bergaretxe (1920) Elgoibar
Infanteria eguna ospatzera joan behar izan zuten Arratera. Bezperan, Urkiola baserriko kortan lo egin zuten. Bertan "odol-ospitalea" zegoen, zaurituak eramaten zituzten lehenengo lekua, alegia. Hurrengo goizean Arrateko apurtutako elizan jo behar izan zuten. Arratera bidaia hura ez du inoiz ahaztuko Julenek. 16 urte zituen, eta bandako tronpeta solista zen.
-
Gerra sasoian soldaduak etxean
Jose Martin Elexpuru Larrinaga (1939) Aulesti
Gerra sasoian soldaduak egon ziren euren etxean eta beste etxe batera alde egin zuten. Ardiak zituzten mendian. Gernika bonbardatu zuten egunean, aitak ardiak etxera zeramatzanean, ardi guztiak kendu omen zizkioten, soldaduek jateko behar zituztela eta.
-
Trabajadoreak, "miseria batean"
Maria Jesus Legorburu Etxebeste (1923) Ramoni Legorburu Etxebeste (1933) Pasaia
Gerra garaiko oroitzapenak: tiroketak, soldaduak baserri inguruetan... Ihesean zebiltzan Lezoko bi mutil Arrokaundietan ezkutatu zirela kontatzen dute. Trabajadoreak Hondarribiko bidea egiten ikusten zituzten, "miseria batean". Baserritarrek behiak zelaira ateratzen zituztenean, trabajadoreak behien errapeetara joaten omen ziren esnea hartzera. Preso zeuden soldadu horiek Jaizkibelgo txabola batzuetan erretiratzen ziren.
-
Karmelek irekitako ikastola
Karmele Esnal Zulaika (1932) Orio
Pisu bat alokatu zuen Karmelek Donostiako erdigunean, Elvira Zipitriak jaso ezin zituen adin tarteko umeak hezteko. Elviraren metodologia jarraitu zuen berak.


