Gerraren eragina
-
Pinu baten gainera igo zen mutila
Enkarna Altzaga Iturriza (1920) Irun
Zubeltzu hartu zutenekoa. Hildako dezente egon zen. Mutil bat pinu baten gainera igota egon zen hiru egunez, eta ilunabar batean etxera joan zitzaien. Iruñekoa zen.
-
Irun hartu zutenean, ikustera joan ziren
Enkarna Altzaga Iturriza (1920) Irun
Erreketerik ez zuten izan baserrian. Ondoko etxean bai, militarrak. Baron de Oña Colon pasealekuan egon zen ezkutatuta. Nazionalak sartu zirenean, hura ateratzera joan ziren. Alai Txokora joan ziren Oñaren neskameak. Beorlegi koronela. Sakeoa.
-
Irun sutan eta militarrez betea
Enkarna Altzaga Iturriza (1920) Irun
Irun erre egin zuten, eta gero militarrez bete zen. Plaza berrian fruta postu asko zegoen, eta hura jendez bete zen. Baita udaletxea ere. Pozik zeuden beraiek, baina gerra ez zen bukatu. Inazio osaba eta Anjel anaia soldadu eraman zituzten.
-
Eskolara ezin joan, Gerra Zibila hasi zelako
Benita Lauzirika Lauzirika (1931) Amoroto
Eskolara ezin izan zen joan, Gerra Zibila hasi zelako. Gernika bonbardatu zutenean 6 urte egin berri zituen eta artean eskolara joateke zegoen inoiz. Bonbardaketaren aurretik ere mugimendu politiko eta sozial handia egon zen.
-
Soldaduak baserrietara I: gosetuta
Benita Lauzirika Lauzirika (1931) Amoroto
Gernikako bonbardaketaren aurretik frontea Berriatuan egon zen. Bi aldeetako soldaduak joaten ziren baserrietara. Gose izaten ziren. Amak indaba platerkada jartzen zien, ze aldetakoak ziren begiratu gabe, eta gustura jaten zuten. Etxekoek indaba hondarrak jaten zituzten, ura gehitu eta zopak eginda. Soldaduak konfiantza gero eta handiagoa hartzen joan ziren eta gero eta sarriago joaten zitzaizkien.
-
Soldaduak baserrietara II: zorriz beteta
Benita Lauzirika Lauzirika (1931) Amoroto
Gerra sasoian baserrira joaten zitzaizkien soldaduek gero eta konfiantza handiagoa hartu zuten eta, azkenean, arropak garbitzeko ere eskatu zioten amari. Arropak zorriz beteta zituzten. Auzokoek putzuan garbitzen zituzten arropak eta ama ez zen ausartu soldaduen arropak han garbitzen, zorriak uretan bizirik geratuko zirelako. Horregatik, lixiba egin zuen soldaduen arropak garbitzeko. Lixiba nola egiten zuten.
-
Ezkutalekuak baserrietan
Benita Lauzirika Lauzirika (1931) Amoroto
Gerra sasoian baserri guztietan zeuden ezkutalekuak. Euren baserrian ere bai. Txahala ere han gordetzen zuten, bestela kendu egiten zuten eta.
-
Elorrioko bikote bat euren etxean ezkutatuta
Susana Anitua Zenarruzabeitia (1925) Aulesti
Amak Elorrioko senar-emazte batzuekin harremana zuen, haien maizterrak izan zirelako. Gerra sasoian euren baserrian egon ziren ezkutatuta, alaba Jaurlaritzako arduradun batekin ezkonduta zegoelako. Hegazkinak zetozenean, denak ezkutatzera joaten ziren eta emaztea pianoa jotzen geratzen zen.
-
Eskolara baserriko lanik ez zenean
Juan Zulaika Lizaso (1929) Zarautz
Gerra-aurretik hasi zen eskolan. Gerra garaian irakasleak joan egin ziren eta irakasle madrildarrak etorri ziren gero. Baserrian lanik ez zegoenean bakarrik joaten zen.12 urterekin gau-eskolan hasi zen.
-
Bonbak Ondarroan
Arrantza Ondarroan 3 () Ondarroa
Gorriek Ondarroara bonbak botatzen zituztela oroitzen dute. Aita gerrara joan zen ama haurdun zela. Umea jaio eta urte bat eta erdi zuela itzuli zen aita, baina ez zuen umea ezagutu, hil egin zelako. Ama arraina saltzen hasi zen.
-
Euskara ezin zela ikasi esaten zieten mojek
Kontxita Beitia Oiarbide (1940) Donostia
Kontxitak euskara ia ahaztu zuen. Eskolan, euskara dialektu bat zela eta gramatikarik ez zeukaez ezin zela ikasi esaten zieten mojek.
-
Karlista etxean ezkutatu zutenekoa
Juliana Olaizola Gurrutxaga (1928) Azpeitia
Tropak sartu zirenekoa gogoratzen du. Egun hartan karlista bat etorri zen beren etxera, gordetzeko eskatzen. Lasto pila artean ezkutatu zuten, eta harengatik galdezka etorri zirenek ez zuten harrapatu.
-
Gerrako "abanzea" Oleta auzoan
Pedro Karetxe Urrejola (1930) Aramaio
"Abanzea" etorri aurretik, Oletako etxeetan miliziano gipuzkoarrak egon ziren. Kurtzeta gainean tiroketa gogorrak izan ziren. Oletako etxe asko suntsitu zituzten bonbardaketetan. Egun haietan berak ikusitakoak azaltzen ditu.
-
Urberuaga bainuetxean monagilo
Luisito Zelaia Balenziaga (1925) Markina-Xemein
Gerra etorri aurretik Aspiltzako eskolara joaten zen. Urberuagan kapilla zegoen eta uda partean jende asko joaten zen bertako bainuetxera. Monagilo lanetan aritzen zen bertan Luisito.
-
Gerra garaian etxekoen berririk gabe
Luisito Zelaia Balenziaga (1925) Markina-Xemein
Bere hiru arreba gerra garaian kanpoan egon ziren: bi neskame zeuden Ondarroan eta beste bat Frantziara joan zen. Zazpi hilabetez beraien berririk izan gabe egon ziren. Beraien auzoko bat bonba batek hil zutela justu-justu jakin zuten. Etxeko denak, baina batez ere gurasoak oso arduratuta egon ziren.
-
Soldaduak Urberuagako bainuetxean
Luisito Zelaia Balenziaga (1925) Markina-Xemein
Gerra hasi zenean, Urberuagako bainuetxea martxan zegoen, baina gerora ez. Soldadu asko egoten zen bertan: lehenengo euskaldunak eta gero nazionalak zein alemaniarrak.
-
Gernikako bonbardaketako pilotuak Urberuagan
Luisito Zelaia Balenziaga (1925) Markina-Xemein
Gernikako bonbardaketako abioiak bertatik ikusi zituzten eta bonba-hotsak ere entzuten zituzten. Gasteizera bonben bila zelan joaten ziren ikus zezaketen. Gernikako pilotuak bertan egon ziren gero, Urberuagan eta baita beraien etxean ere.
-
Soldaduek nahi beste jateko zuten, gosea gero etorri zen
Luisito Zelaia Balenziaga (1925) Markina-Xemein
Gerra garaian, Etxebarriko gudari bat eskean joan zen beraien etxean eta bere amak oilarra eman zion. Gudariek ez ei zutela goserik izan dio. Milizianoek ere nahi beste jateko omen zuten. Ganaduari ere haien jatekoa ematen zieten. Gosea gero etorri zen.
-
Gerrak suntsitutakoak
Pedro Iriondo Azpiri (1925) Markina-Xemein
Bizkaiko hainbat herri apurtu zituzten gerran. Bilbo babesteko eraiki zuten burdinazko gerrikoa zen gutxien erasotu zutena. Bilbon ere bazeuden markinarrak. Etxaniz kapitainari Larruskaingo baserria erre zioten, aginpide asko zuen Etxanizek. Etxe bi erre zituzten.
-
Tropak ez ziren Ermuan gelditu
Martzel Garitagoitia Arriaga (1922) Mallabia
Ermuko baserrikoek ihes egin zuten. Erreketeak; gorriak. Tropak pasatu eta berehala itzuli ziren.


