Gerraren eragina
-
Gerran pianoa eta argazkiak salbatu zituen
Antonio Sarasua Gisasola (1912) Eibar
Gerran pianoa eta argazkiak salbatzea lortu zuen Antoniok. Kamioi batean sartu zituen eta Durangora eraman zituen; gero, handik Bilbora, Madina soraluzetarraren biltegi batera. Argazkiak, Gallartako alkatearen etxean gordeta utzi zituen. Gerraostean bila joan ziren.
-
Gerrak animali bihurrarazten du
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Gerrak animali bihurrarazten du. Eibarren hitzaldiak, filmak eta zikloak antolatzeko asmoa zeukan Candidok, gerra hasita zegoela, baina kulturarik ez zela behar erabaki zuten agintari militarrek. Gerran soldaduek, bereziki agintariek, dibertitu, ondo jan eta emakumeez gozatzeko filosofia zabaldu zen.
-
Gerra garaian gutxirekin konpontzen zen
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Candidok erabaki zuen gerra garaian ahalik eta gauza gutxienekin pasatzea, gerrak ahalegina eskatzen zuela uste zuelako. Etxekoek eskaerak egiten zizkioten komisarioa zelako eta bere aurrezkiak eman zizkien.
-
Eskolarik ez gerra denboran
Lucio Urzelai Gantxegi (1922) Bergara
Luziok Elementalean ikasten zuen orduan; baina, gerragatik, eskolara joateari laga behar izan zioten. Etxeko dendatik banatzen zituzten errazionamenduko gauzak. Osintxura ezkondu zen Luzio.
-
Gerla bizi duen jendearen bizitza gogorra
Extefana Irastorza (1925) Hendaia
Gerla zela eta, jendea beharturik egoten zen zenbait lan egitera edo ihes egitera. Mediku batek Extefanaren ezkongaiari lagundu zion, Alemaniara borrokara bidalia izan ez zedin.
-
Poza, baina egoera zaila
Begoña Zaldibar Oianguren (1926) Eibar
Etxera itzultzerakoan, alde batetik poz handia sentitu zuen, baina bestaldetik ez zuten ezer. Aita bihar barik zegoen eta egoera oso zaila zen. Karitatetik bizitzen egon ziren.
-
Gudariak etxean
David Barandiaran Iturriotz (1927) Amasa-Villabona
Frantziara joan ziren Mundakatik. Lagunek Errusiara egin zuten ihes. Martin Ugalde Laborden langilea zen, eta Venezuelara joan zen gerra pasatutakoan.
-
Ferra egitea
Pello Iribar Perurena (1924) Amasa-Villabona
Pello errementerian lanean hasi zenean, ferra nahikoa egiten zen. Osabaren errementerian egiten zituzten inguruko errementarientzako ferrak. Burdina xafla batetik trokelarekin ferrak nola egiten zituzten azaltzen du. Gero, lantegiak hasi ziren ferra egiten. Gerra denboran, material falta handia izan zen.
-
Gerra denboran kalera
Kristina Arregi Egidazu (1928) Arrasate
Gerra denboran, soldaduak etxeko ganbaran egon ziren, euren bonba eta guzti. Orduan ahizpa baten etxera joan zen kalera, eta Mesedetako eskolan (Mercedarias) ikasteko aukera izan zuen. Arrasateko bonbardaketak eta hildakoak gogoratzen ditu.
-
Lehertu gabeko bonbak
Kristina Arregi Egidazu (1928) Arrasate
Garratz baserri inguruan, gerran lehertu gabeko bonbak egongo direla uste du Kristinak. Orduko bonbardaketak gogoan ditu. Garratz izan zen auzoko baserri bakarra etxekoak bidali ez zituztena. Anaia beste bandoan zegoelako, agian.
-
Euskaraz abesteagatik hila
Basilio San Anton Baraiazarra (1927) Muxika
Gerran ibilitakoak gazte hil zirela dio, urte asko egoten ziren gerran. Bere koinatu baten anaia, Genaro, soldadutza garaian tabernan euskaraz abesteagatik hil zuten. Eskola sasoian ere jolas-orduan euskaraz berba egiten harrapatuz gero, zigortu egiten zuten.
-
Alegiako eskolan asko ikasi zuen
Pakita Artola Egiburu (1923) Alegia
Gerra hasi zenean, 13 urte zituen. Orduan utzi zuen herriko eskola. Maistra ona zuten, Irungoa, baina dena erdaraz erakusten zien. Denbora gutxian asko ikasi zuten. Irakurtzea eta geografia zituen gustuko. Liburu bakarra zuten, gai guztiak biltzen zituena. Eskola ondoren, dotrina ikasten zuten eta asko kostata ikasi ere.
-
Bi maistra, bat gerra aurretik, bestea gerra ondoren
Pakita Artola Egiburu (1923) Alegia
Gerra ondoren, Irungo maistra bat etorri zen eta asko irakatsi zien. Gerra aurretik beste maistra bat izan zuten: bertakoa zen; baina, hala ere, gaztelaniaz erakusten zien.
-
Albizturen txapel gorria jarrita instrukzioa egiten ibiltzen ziren
Pakita Artola Egiburu (1923) Alegia
Pakita Albizturen egon zen garaian, etxeko bi ahizpak ilea moztuta zeuden. Umeak instrukzioak egiten edukitzen zituzten. Pakitak ez zuen sekulan txapel gorririk jarri. Albizturen hiru hilabete pasa zituen lehengusuen etxean.
-
Soldadu nazionalak etxean
Joxe Mari Ezeiza (1925) Amasa-Villabona
Etxe bakoitzean bi soldadu izan zituzten berrogei egunez. Lo egiten zuten etxeetan baina jatekorik ez zieten ematen. Udazkena zenez, arto zuritzen aritzen ziren etxean. Atseden moduan egon omen ziren.
-
Nafarroako sarraskiaren berri bazen
Joxe Mari Ezeiza (1925) Amasa-Villabona
Nafarroan erreketeek kontrako pila bat hil zituztela jakina zen Villabonan. Horregatik beldurrez ihes egin zuen jendeak.
-
Gerra garaian, beldurra pasa zuten
Juanita Garmendia Elosegi (1921) Orendain
Gerra hasi zenean, Juanita Berrobin zegoen lanean. Tiro-hotsak gogoan ditu eta beldurra pasatzen zuten. Bidean geldiarazi zituzten zer zeramaten ikusteko. Ezkerra eta eskuinaren arteko borrokak gogoratzen ditu. Soldaduak janari eske etortzen zitzaizkien. Oiloak eta untxiak ere harrapatzen zituzten. Soldadu gehienak "belarri-motxak" zirela dio.
-
Iruñera joateko asmoa zapuztu zuen gerrak
Maria Pilar Galparsoro Andueza (1921) Legazpi
Urretxuko mojen eskolan ikasi zuen. Gerra iritsi izan ez balitz, Iruñera eramango zuten Pilar. Hara joan izan balitz, lana egin eta ikasi egin ahal izango zuen, dena batera.
-
Gerra garaian, ostatua soldaduz beteta
Luzia Imaz Mujika (1913) Segura
Aitak autobusekin egiten zuen lan; etxean ostatua zeukaten. Gerra garaian, ostatua beteta egon zen, soldaduak hara etorri baitziren. Soldadu haien janzkera gogoan du.
-
Borrokatik babesten eta zaurituak garraiatzen
Luzia Imaz Mujika (1913) Segura
Gerra garaia gogoan du Luziak. Beraien ostatuan gelditu ziren soldaduak; eta, bolada batean, kuartela izan zen beraien ostatua. Menditik botatzen zituzten tiroak beraien ostaturaino iristen ziren. Tiroetatik nola babesten ziren eta hildakoak nola garraiatzen zituzten azaltzen du. Seguran 22 mutil hil zituzten.


