Gerraren eragina
-
Aita kartzelatik bueltan, denekin ondo
Jesus Arrizabalaga () Berriz
Aitak kartzelatik bueltan ere umore onarekin jarraitu zuen. Aitita errekadista zen eta diru asko zeukan gerra aurrean, baina ezer gabe geratu zen gero.
-
Maizterrak etxeetatik bota zituzten
Jesus Arrizabalaga () Berriz
Gerra garaian maizterrak atera egin zituzten etxeetatik. Hainbat adibide ematen ditu.
-
Soldaduen egonaldia baserrian
Jesus Arrizabalaga () Berriz
Jesusen emazteak kontatzen du milizianoak, gudariak apaiza eta medikua egon zirela etxean gau batez. Frankistek egonaldia egin zuten etxean.
-
Julian maisu falangista
Tomas Jainaga Iza (1925) Berriz
Itaurrean aritzen zen aitarekin eta eskolara gutxi joaten zen. Lehenengo udaletxean eta gero Odiagarekin ibili zen. Julian izan zuen maisu, elorriarra, falangista. Gogorra zela dio.
-
Nazionalak Muxibarren
Esteban Etxabe Arregi (1927) Arrasate
Muxibar baserrian nazionalak egon ziren. Bertan zeuden kanoiak, eta handik tirokatzen zuten Untzillara (Aramaio), Muru gainera, Udalara eta Elorrio aldera.
-
Militarrak etxean
Kristina Arregi Egidazu (1928) Arrasate
20 soldadu inguru egoten ziren etxean. Jatorduak beraiek prestatzen zituzten, baina ofizialek etxeko bi logelatan egiten zuten lo; tropak ganbaran, lasto eta garo artean. Kristinak esku-bonbak bere eskuetan eduki zituen.
-
Militarrek etxetik irteteko agindua
Angeles Garai Arregi (1924) Arrasate
Latorre jenerala auzoko Etxezarreta baserrira etorri zen. Bertako jauna zaldi gainean ibiltzen zen bere lursail zabaletan. Egun batean, Latorre jenerala Zeleta baserria ikustera joan zen; eta, hurrengo egunean, etxetik alde egin behar izan zuten. Oñatira joan ziren.
-
Lehenengo tiroketak
Angeles Garai Arregi (1924) Arrasate
Ama kaletik ihesi etorri zen orga gainean zutik. Umeak eskolatik bidali zituzten. Anporreta aldetik botatzen zituzten tiroen artean iritsi ziren etxera. Anaia bi gudariekin joan ziren.
-
Gerrak familia sakabanatu
Angeles Garai Arregi (1924) Arrasate
Gerra garaian, amandrea, gurasoak, hiru anai-arreba eta izeba soltera bat geratu ziren etxean. Beste hiru osabek hanka egin zuten, senide bat fusilatu zutenean.
-
Frontea etxe albora
Julian Azkarraga Fuldain (1928) Elgeta
Julianek zortzi-bederatzi urte zituela, frontea nola ezarri zen gogoratzen du. Etxean sartu eta Bilbora zihoazela esaten zuten soldaduek. Etxean ezkutuan zeudela, kanpoan entzuten zituzten laguntza eske. Elorriora ihes joan behar izan zuten eta zazpi hilabete pasa zituzten bertan.
-
Elorrion frontea pasa arte
Julian Azkarraga Fuldain (1928) Elgeta
Frontetik etxera itzuli zirenean, etxea nahiko kaskartuta zegoela oroitzen du Julianek. Elorrion zeudela, baserrira joan eta artoa biltzen jarraitu zuten, negu ona egin zuen-eta. Bildutako artoari esker, taloak egin eta ez zuten goserik pasatzen. Elorrion zeudela, bizimodua ateratzeko aitak lan batzuk egiten zituen batzuetan eta amak galtzak egiten zizkien soldaduei.
-
Eibar gerraren ondorioz suntsituta
Enrique Franco Albizuri (1925) Eibar
Gerran Eibar suntsituta gelditu zen. Gerra bukatu eta gero bost-sei urtetan Eibarren obrak egin ziren. Poliki-poliki hazten joan zen.
-
Gerra denboran kaleak jolas-leku
Lorenzo Zabala Suinaga (1927) Eibar
Gerrak iraun zuen bitartean ez zuten eskolarik izan. Dena apurtuta zegoela gogoratzen du baina, umeak zirenez, gertatzen zenarekin jabetu gabe, eraitsitako etxeen artean jolasean ibiltzen zirela kontatzen du.
-
Anaia Eibarrera oinez lanera gerra sasoian
Matxo Larrañaga Iturbe (1919) Azkoitia
Gerra sasoian anaia bat kartzelan egon zen. Bestea Eibarrera joaten zen lanera, oinez. Azkoitiar batzuen etxean pasatzen zuen astea, apopilo.
-
Gerra denborako kaleko giroa
Inazia Llodio Bengoa (1917) Arrasate
Gerra denboran, kalean zer giro zegoen kontatzen du. Kalean isil-isilik ibili behar izaten zen, goiz erretiratzen zen jendea.
-
Gerra ostean, maistra eta abadeak aldatuta
Rufina Abaitua Bilbao (1928) Mendata
Gerra ostean, dena erdaraz egiten hasi ziren eskolan. Aldaketa bat-batekoa izan zen. Maistra eta abadeak aldatu egin zituzten.
-
Nebaren hilketarengatik, ama gaixo
Benantzia Azkueta (1896) Galdakao
Bederatzi neba-arreba ziren. Arotza zen gerran hil zioten neba. Penarengatik beraien ama gaixotu egin zen. Bera Cantabrica lantegian egon zen, ahizparekin, babestuta.
-
Eskolak non zeuden
Benantzia Azkueta (1896) Galdakao
Eskolak non zeuden kontatzen du. Herriko bat apezpiku egin zuten eta gerra garaian hil egin zen. Asturiasko jende asko zegoen Galdakaon. Gerra garaian haiek kalte handia egin zutela dio.
-
Etxean beharra zegoela eta lanean hasi behar
Peli Fernandez de Romarategi Lanas (1922) Gasteiz
Gerra hasi arte ibili zen ikastolan. Gero lanean hasi behar izan zuen, etxean beharra zutelako. Hotel batean mandatari gisa ibili ondoren, Agirre familiak Aiztogile kalean zuen aroztegian hasi zen lanean eta han ikasi zuen ogibidea.
-
Gerra garaian ezin lurra landu
Luzia Inzunza Arteaga (1925) Mañaria
Gerra sasoian, ezin zuten ortua landu, baina bazuten zer edo zer: patata, artoa... Errotara goizean goizetik edo gauean joan behar izaten zuten. Egunez, erasotuak izateko arriskua izaten zuten.