Gerraren eragina

  • 1690 Francorekin umeak beldurtzen

    Abelintxu Olano Olibares (1932) Ubide

    Zeanuriko hiru osaba kartzelan egon ziren. Abelintxuren amamak bere ilobak beldurtzeko 'Franco, Franco dator'! esaten omen zien.

  • 1690 Txapel gorriak elizako kanpaiak jotzen

    Abelintxu Olano Olibares (1932) Ubide

    Francoren tropek hiri handiren bat hartzen zutenean, txapel gorriek herriko elizako kanpaiak jotzen zituzten. Txapel gorriarekin jolasteko gogoa izaten zuten umetan. "Intendencia Militar" bere etxe ondoko horma batean idatzita zegoela gogoratzen du.

  • Itziar Goiri Gerran dantza-taldeko arropak lurperatu

    Itziar Goiri Tribis-Arrospe (1938) Leonor Izagirre Iturbe (1921) Sukarrieta

    Dantza-taldeko arropak Abelinak egiten zizkien. Gerra garaian, arropa guztiak kaxa batean sartu eta lurperatu egin zituen inork ez harrapatzeko. Gauza asko gorde zituzten horrela eta gero alferrik galdu ziren.

  • Manuela Uriondo Milizianoek etxeko gauzak harrapatu eta hondatu

    Manuela Uriondo Ipiña (1922) Zeberio

    Milizianoek ganaduak harrapatu izan zituzten gerra denboran. Euren etxean ere egon ziren eta hainbat gauza harrapatu eta hondatu zuten. Eta isilik egon behar...

  • 345 Francok herri bat hartzerakoan eskolan ospatzen zuten

    Jose Saenz de Biteri Saenz de Biteri (1925) Legutio

    Gerra garaian, Francoren tropek herri bat hartzen zutenean, eskolan banderak eskuan hartuta ospatzen zuten.

  • 346 Aita ganadua salbu jartzen

    Nemesio Ugarte Ortiz de Zarate (1925) Legutio

    Gorrien alderdikoen basoetan zegoen ganadua eta ardia jaten zuten gorriek. Nemesioren aitari Francoren aldeko kapitain batek, Etxeberria kapitainak, baimena eman zion gorrien alderdira joan eta beste aldera ganadua ekartzeko. Legutioko herria asko zigortu zutela dio.

  • Lorea Furundarena Gerrako hegazkina

    Lorea Furundarena Kalzakorta (1926) Mutriku

    Gerra denborako oroitzapenak. Anaiarekin iturrian zela gerrako hegazkin batengandik nola ezkutatu ziren kontatzen du. Bidean etzan ziren.

  • Lorea Furundarena Kanoikadak

    Lorea Furundarena Kalzakorta (1926) Mutriku

    Gerra denborako oroitzapenak. Soroan garia botatzen aritu eta gero, etxeratu ziren Lorearen gurasoak. Lanean egon ziren lur horietan kanoikadak izan ziren. Tiro hotsak, kanoikadak... entzuten zituzten baserritik; zarata horiek entzutean, zaldiak ihes egiten omen zuen.

  • 75 Milizianoekin harreman ona

    Eustakia Agiriano Zuazua (1924) Aramaio

    Soldadu asko etxeko eginda zeuden. Gorrien diruarekin ordaintzen zuten etxetik hartzen zuten guztia. Arrasate eta Hernaniko soldaduak ere baziren han. Atzeguardiako milizianoek etxeko ganbaran egiten zuten lo. Gorriok ia-ia Untzillako elizako kanpaia bota zuten. Culebra ezizeneko bat zen orduan milizianoen arduradun nagusia.

  • Benita Goikuria Egiluz Tindatutako izara batetik jaunartze-soinekoa atera

    Benita Goikuria Egiluz (1930) Zeanuri

    Jaunartzea egiteko soinekoa eginda zeukan gerra etorri zenean. Ubidera ihes egin behar izan zuten ezer hartzeko asti barik. Hurrengo egunean, neba mendiz joan eta bere soinekoa eta beste hainbat gauza ekarri zituen. Berak ez zuen soineko hura jantzi gura jaunartzea egin arte, baina amak behartu zuen janztera besterik ez zegoelako. Astegunean erabiltzearen poderioz, jaunartzeko soinekoa hondatu zuenez, izara bat "azul cielo"z tindatu eta haregaz egin zioten soineko berria jaunartze-eguna heldu zenean.

  • Benita Goikuria Egiluz Ubideko etxe batean errefuxiatuta

    Benita Goikuria Egiluz (1930) Zeanuri

    Frontea Legutio aldean zegoelarik, Ubideko familia bat egon zen beren etxean errefuxiatuta. Gero, frontea Arratia aldera pasatu zenean, Ipiñaburutik Ubidera aldatu zen Benitaren familia. Ganbara batean egiten zuten lo ume pila batek.

  • Benita Goikuria Egiluz Ipiñaburuko adineko lagunak Bilboko zaharretxera abadeak eroan

    Benita Goikuria Egiluz (1930) Zeanuri

    Eurak ondo egon ziren Ubiden. Abadeak ematen zien eskola. Ipiñaburun euren aldamenean bizi zen andre zaharra, Joana, eroan nahi izan zuten Ubidera, baina ez zuten lortu. Gero abadeak hura eta beste adineko batzuk Bilbora eroan zituen zahar-etxeetara.

  • Angel Nabea Baserritarrek presoei jatekoa eramaten zieten

    Angel Nabea Arriola (1930) Gernika-Lumo

    Nazionalak Gernikan sartu zirenean, tankeak-eta Tilosetan izan zituzten. Presoak agustindarretan egon ziren, institutua dagoen lekuan, eta baserritarrek jatekoa eramaten zien. Baserritarrek heladeriara eramaten zuten esnea. Etxe askotan argoia egoten zen, astoa lotzeko uztaia. Umeak argoiekin jolasten aritzen ziren.

  • Andone Bidaguren Gudariak eta militarrak etxean

    Andone Bidaguren Bilbao (1927) Gernika-Lumo

    Etxea gudariz beteta egoten zen, beste etxe asko bezala. Gipuzkoarrak ziren gehienak. Gose ziren eta haiei jaten ematen zieten. Militarrak sartu zirenean, militarrez bete zitzaien etxea; eta, bitarte horretan, beraien aita preso. Amari berdin zitzaion zeini eman jaten, azken batean, gosez baitzeuden denak.

  • Andone Bidaguren Militarrekin hartu-eman ona

    Andone Bidaguren Bilbao (1927) Gernika-Lumo

    Militarren kapitaina izan zuten etxean, eta oso ondo portatu zen beraiekin: kapitainari esker, aita salbatu zen; eta bere ahizpa txikia, gaixorik zegoena, egunero Lekeitio ondora medikuarenera eraman zuten.

  • Andone Bidaguren Aita hiltzetik salbatuta

    Andone Bidaguren Bilbao (1927) Gernika-Lumo

    Kapitaina etxean zutela, beste agintari batzuk joan ziren aitaren bila; baina, kapitainari eskerrak, ez zuten eraman. Auzoko batzuek salatu zuten bere aita.

  • Andone Bidaguren Bonbardaketa ostean, inguruko etxeak beteta

    Andone Bidaguren Bilbao (1927) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa ostean, inguruko etxean jendez bete ziren. Andoneren etxean andre bat bere sei hilabeteko ume bikiekin egon zen. Umeak gose ziren, baina ez zuten jateko askorik emateko. Auzoko batzuen arkumeen biberoiarekin behi esnea eman zien.

  • Maria Luisa Olaeta Irratian entzunda alde egin zuten Gernikatik; tropak Merzeden

    Maria Luisa Olaeta Berrojaetxebarria (1926) Gernika-Lumo

    Beraien aitak irratia zuen; eta, nazionalak Markinara heldu zirela entzun zutenean, Arratzuranzko bidea hartu zuten. Ez zuten pentsatu ere egin Gernika erre egingo zutenik. Beraien izeko bat Merzeden zegoen moja, eta Gipuzkoako gudari asko zeuden bertan, komentua hustu egin baitzuten tropentzat.

  • Maria Luisa Olaeta Soldaduei esnea eman behar

    Maria Luisa Olaeta Berrojaetxebarria (1926) Gernika-Lumo

    Kortezubiko Urriene baserrira joan ziren Belendiztik. Gautegiz- Arteaga aldetik Gernikarantz joan ziren soldaduak Urrienera joaten ziren esne bila, ez zuten sekula ordaintzen. Belendizera bueltatu eta gero, Bilborako bidea hartu zuten.

  • Maria Luisa Olaeta Gernikara itzulitakoan aurkitu zutena

    Maria Luisa Olaeta Berrojaetxebarria (1926) Gernika-Lumo

    Gernikara bueltatu zirenean zer aurkitu zuten kontatzen du. Errepidea altxatuta zegoen. Dirua zuen jendea Bilbora joaten zen trenez erosketak egitera, herrian ez baitzegoen ezer ere. Beraiek kutxa gotor batean lurperatuta gorde zuten dirua.