Gerraren eragina
-
Gerran, ardiak Ondarroara eta garia Mutrikura eraman behar
Tomas Alkorta Barruetabeña (1937) Mutriku
Gerra garaian jaio zen, 1937an. Tomasek 22 egun zituela, aita gerrara joan zen. Garia Mutrikura eta ardiak Ondarroara eraman behar izan zituzten berez diru trukez. Ez zuten dirurik inoiz jaso.
-
Errekisatutakoa nazionalentzat
Tomas Alkorta Barruetabeña (1937) Mutriku
Gerra garaian, karlistak ziren herriaren kontrola zutenak. Baserrietan eta etxeetan errekisatzen zutenak nazionalei eramaten zitzaien gabez ezkutuan.
-
Gerra garaian, esnea banatzen zuten Mutrikun
Tomas Alkorta Barruetabeña (1937) Mutriku
Etxea erregistratzera eta dena hankaz gora jartzera joaten ziren soldaduak baserrira. Behiak ez zizkieten errekisatu eta amak esnea banatzen zuen Mutrikun.
-
Gerra sasoian San Andres batailoikoak etxean
Juanita Etxaniz Muguruza (1923) Markina-Xemein
Gerra sasoian, frontea etxe ondoan eduki zuten Juanitaren familiakoek. San Andres batailoikoek euren etxean egiten zuten lo eta haiek babesten zituzten CNTkoak txahalen eske etortzen zirenenean.
-
Tratu ona soldaduekin
Juanita Etxaniz Muguruza (1923) Feli Pagaegi Eizagirre (1928) Markina-Xemein
Feliren etxean milizianoak eduki zituzten ganbaran. Jateko asko edukitzen zuten haiek eta Feli sarritan joaten zitzaien jatekoa eskatzen. Etxean eduki zituzten soldaduak euskaldunak ziren, on-onak.
-
Mandazainei eskatzen zizkieten zigarroak neska-mutilek
Juanita Etxaniz Muguruza (1923) Markina-Xemein
Mandazainek ('burreroek') astoa kendu zioten Juanitaren familiari frontera eramateko. Hala ere, tratu ona zeukaten eurekin. Neska-mutilek zigarroak eskatzen zizkieten eta horrela ikasi zuten eurek erretzen.
-
Milizianoen jatekoa
Juanita Etxaniz Muguruza (1923) Feli Pagaegi Eizagirre (1928) Markina-Xemein
Milizianoek ondo jaten zuten: bildotsak labean erreta, arroza, garbantzuak eta dilistak. Dirua ematen zieten etxekoei jatekoen truke.
-
Gerran lanean
German Ibarluzea Aurre (1921) Derio
Gerra sasoian, berak 14 urte zituen eta lubaki (trintxera) batera lan egitera joan behar izan zuen. Hara, menditik zihoala, bonba bi bota zituzten eta denek korrika egin zuten ihes. Anaia bat eta bera Bilbora joan ziren izeko batenera, eta han gelditu ziren nazionalak sartu arte.
-
Hainbat batailoi herrian
Elisabet Aretxabaleta Goikoetxea (1921) Markina-Xemein
Bere osaba izan zen gerra denborako alkatea; baina erbestera joan behar izan zuen, eta 15 urtez egon zen kanpoan. Bere aita gasolindegiko arduraduna izan zen. Komentuak-eta batailoiz bete ziren, asko boluntarioak izan ziren; horietako batzuk aipatzen ditu.
-
Gerrak apurtutako bizitzak
Elisabet Aretxabaleta Goikoetxea (1921) Markina-Xemein
Gerrak denei apurtu zien bizitza, zituzten plan edo asmo guztiak bertan behera gelditu ziren.
-
Gerran, baserriko lanetan
Elisabet Aretxabaleta Goikoetxea (1921) Markina-Xemein
Gerra garaian, Aulestin zelan bizi izan ziren kontatzen du. Baserriko beharrak egiten zituzten batik bat. Aulestiko bizimodua asko gustatzen zitzaion. Askotan egunkariak banatzen zituenarekin joaten zen Aulestira eta denboraldi luzeak pasatzen zituen bertan.
-
Bonbardaketan, haurra galdu zuen amak
Juan Kruz Garate Garate (1926) Otxandio
Gerra garaian, bonbardaketa izan zenean, bere ama haurdun zegoen; baina bonbetatik babesten zebilela, haurra galdu zuen.
-
Umetako jolasak. Eskolan bereizketak
Pilar Askorbebeitia Urigoitia (1932) Miren Gallastegi Ajuriagerra (1932) Otxandio
Bildots hezurrekin aritzen ziren jolasean, sakan. Tokerrika jolasa azaltzen dute. Bat-bi-hiru lauka (gorde eta topatzera) eta sokasaltoka ere jolasten ziren. Eskolan hasi zirenean, dena erdaraz izaten zen. Eskolan gailetak ematen zizkieten, baina gorrien umeek gutxiago jasotzen zituzten. Bereizketa handia omen zegoen, Gorriak edo “Bizkaitarrak” alde batetik, eta Karlistak bestetik.
-
Milizianoak etxeko soroan
Domingo Euba Sagastigordia (1924) Amorebieta-Etxano
Gerra garaian, hiltzeko beldurrik ez zutela izaten dio. Etxe aurreko soroetan trintxerak egin zituzten eta beraien etxeko atarian munizioa pilatu zuten. Munizioa eramaten laguntzearren, tabakoa eta pattarra ematen zizkieten.
-
Tabakoa, pattarra eta tiroak debalde
Domingo Euba Sagastigordia (1924) Amorebieta-Etxano
Tabakoa eta pattarra ematen zizkieten debalde "Gorriek". Pattar hari "saltaparapetos" esaten zioten. Fusilarekin hamar tiro egiten lagatzen zioten.
-
Etxeratutakoan, erreketeak bertan
Domingo Euba Sagastigordia (1924) Amorebieta-Etxano
Nazionalak heldu zirenean, gizonezkoak koba batean egon ziren ezkutuan. Etxe inguruan zuloak egiten zituzten, babesleku modura. Etxea errekete nafarrez beteta topatu zuten. Jaten ematen zieten berari eta beste bi mutikoei.
-
Errepublika sasoian eskola publikotik mojetara
Itziar Ajuria Garate (1924) Elgoibar
Satur maistrarekin ibili zen lehenbizi eskolan. Ehun ume inguru ibiliko zirela dio. Eskola publikoan jarraitu zuen. Han izan zuen azken irakaslea Priscila Pinedo izan zen. 1931n, Errepublika aldarrikatu zenean, gurutzeak kendu zituzten eskoletatik eta amak ezin zuenez hori onartu, Ospitaleko mojengana eraman zuen. Garai hartan 14 urtera arte ikasten zen. 1935-1936 ikasturtea galdu egin zuten gerraren eraginez eta, horregatik, 15 urterekin beste urtebetez eskolak eman zizkieten. Amari eskola publikora itzuli nahi zuela esan zion eta Priscila Pinedo maistrarengana itzuli zen. Maistra oso ona zen. Bera ere ikasle ona zen.
-
Gerra Zibileko bizipenak
Itziar Ajuria Garate (1924) Elgoibar
Gerra zibila hasi zenean aita Batzokiko lehendakaria zen eta horregatik zalantzan egon zen ihes egin ala ez. Orduko bizipenak. Soldaduak etxean hartu behar izaten zituzten. Hasieran bi errekete etorri zitzaizkien etxera eta herria "kristautzera" zetozela esan zieten. Bere ama asko haserretu zen, oso kristaua zen eta. Beste behin soldaduek esan zieten bi espia harrapatu zituztela. Berehala hil zituzten.
-
Gerraren eraginak
Jose Antonio Villar Oiarzabal (1939) Oñati
Amak esaten zuen gerran denak biktimak izandakoak zirela. Beraien etxean amorru eta gorrotorik egon ez bazen ere, beste etxe batzuetan ez zen horrela gertatzen.
-
Gerra aurreko eta gerrako kontuez ez zen hitz egiten
Puri Arrondo Odriozola (1952) Bergara
Gerra aurretik, batzokian antzerkira joaten ziren. Gerra aurreko eta gerrako kontuez ez zen etxean hitz egiten. Aita hil eta gero jakin ditu hainbat kontu.