Gerraren eragina
-
"Eleberri eguna" eta "Uztaro" eleberria, gerra betean
Patri Urkizu Sarasua (1946) Lezo
Gerra piztua zelarik, "Eleberri eguna" egin zen. "Uztaro" eleberria argitaratu zuen Toma Agirrek 1937an, "Barrensoro" ezizenarekin.
-
Milizianoekin topo egin zuenekoa
Teresa Aranguren () Berriz
Gerra garaian, ama Aborora joaten zen babeslekura. Ahizparengana Gaztelura joan zen eta ezkutalekuan egon ziren biak. Milizianoekin topo egin zuenekoa kontatzen du.
-
Milizianoak baserrian lapurretan
Teresa Aranguren () Berriz
Gerra garaian, aita basoan egoten zen etxea zaintzen, ama Aboron eta bera beste neskatila batzuekin ezkutuan. Zaldia, gurdia eta zakuak kentzen saiatu ziren milizianoak. Etxean ezkutatuta geratu ziren.
-
Milizianoek bizikleta eta behiak eraman
Teresa Aranguren () Berriz
Milizianoek nebari bizikleta kendu zioten. Behiak kendu zizkieten beste batzuei. Gerra garaian, bizilagunek ere ez zuten alde egin etxetik.
-
Gudarientzat esnea
Teresa Aranguren () Berriz
Gerra garaian, erreketeak sartu aurretik, udaletxera esnea eramaten zuten, lehenengo komitera eta gero Pantaleonenera. Soberakina txahalei ematen zieten.
-
Parranda gerra garaian
Teresa Aranguren () Berriz
Errefuxiaturik ez zuten eduki etxean. Irratia zeukaten baserri batera joan zen, Perdiletzara, eta erromeria ederra egin zuten. Gaupasa egin, meza entzun eta zaldiarekin eta gurdiarekin Markinara joan zen.
-
Irratiarekin parrandan eibartarrekin
Teresa Aranguren () Berriz
Gerra garaian gaupasa egin zutenean, erromerian, eibartarrek ekarritako irratiarekin, nortzuk ibili ziren kontatzen du. Pantaleonenean gramola zegoenean, dantzan ibiltzen zen.
-
Gerra garaian, herritarrak esne eske
Teresa Aranguren () Berriz
Gerra garaian, esne bila etortzen zitzaizkien batzuk etxera. Orduko pasarte barregarria kontatzen du.
-
Aita ezkutuan eta denak beldurrez
Enrike Etxeberria Aldazabal (1936) Fernando Etxeberria Aldazabal (1932) Berriz
Gerra sasoian, aita ezkutuan zegoela, Bernardina izeneko eibartarra joaten zen etxera umearekin. Umeak aita ikusi zuen ohepean. Beldur sakona sentitzen zuten. Ama Eibarrera joaten zen lanera.
-
Herrian musikarako zaletasun handia
Mikaela Urkiola Usabiaga (1923) Santos Urkiola Usabiaga (1921) Beasain
Jaiegunetan, musika egoten zen. "Ttunttune". Musika Banda. Beraiek gazte zirenean, gerra piztu eta bizimodua asko aldatu zen. Orfeoia.
-
Auzoko neska-mutilen ibilerak gerra garaian
Felipe Altuna Egidazu (1929) Bergara
Sagastietxea. Gerra garaian, auzoko neska-mutilak bertan elkartzen ziren eta gramofonoa entzuten zuten. Familia nolakoa zen. Lursail handien jabeak.
-
Pospolinetako erretratua I
Xalbadora Roldan Iturrioz (1922) Andoain
Gerra sortu zenean, ehule jantzia, pospolinetakoa, aitak zaku batean sartu eta erre egin zuen. Bera negarrez. Erretratua erakusten du. Pospolinak eta ezpata dantzariak.
-
Dokumentatu barik zegoelako kartzelara
Felipe Martitegi Iturrioz (1919) Muxika
Kantabriako Ampuero herrian morroi lanetan zebilela, milizianoek dokumentuak eskatu zizkieten, baina 16 urte zituenez ez zuen dokumenturik. Hori dela-eta, Santoñako kartzelara eraman zuten. Santanderreko Sardineron egon zen Eusko Jaurlaritzako egoitza eta bertara joan zen dokumentu bila.
-
"Kukue" esaten zioten maistrari
Claudio Lejarreta (1925) Berriz
Gerra hasi zenean, anaia soldadu joan zen eta aita kartzelan sartu zuten. Behiak zaintzen ibiltzen zenez, eskolara gutxi joaten zen. Maistrari "kukue" esaten zioten. Bere gelakideei buruzko kontuak aipatzen ditu.
-
Carmen Torres maistrarekin instrukzioa
Claudio Lejarreta (1925) Berriz
Carmen Torres maistra Bilbotik etortzen zen eta egunkaria irakurtzen zien. Diktaketa egiten zuten eta ondoren instrukzioa egitera behartzen zituzten.
-
Amarentzat bizimodu gogorra
Claudio Lejarreta (1925) Berriz
Ama bizi guztia negarrez ibili zela kontatzen du. Bizi guztian errenta ordaindu beharra izan zuen. Aitari isuna ipini zioten. Ama Eibarko azokara joan zen behin eta hamar pezetarekin itzulita, pozik.
-
Soldaduak etxean
Jesus Arrizabalaga () Berriz
Lehenengo Bilbora eta gero Zallara joan ziren ihesi gerra garaian. Jesusen emaztea ez zen inora joan; bere etxean soldadu zaurituak artatzen zituen medikuak.
-
Gerra garaian morroi
Jesus Arrizabalaga () Berriz
Morroi egon zenean egiten zituen lanak aipatzen ditu. Xentimorik ez zuen ikusi urtebetean. Handik Soraluzera joan zen lanera.
-
Gerra garaian herri giro eskasa
Jesus Arrizabalaga () Berriz
Aita eta ama kartzelan zituela, ez zuen lagunik izan. Morroi zegoen eta ez zuen inor ikusten. Denak beldurtuta ibiltzen ziren. Gogoan du berba zatarrak esan zizkiotenekoa.
-
Gerra aurretik, bizimodu ona; ondoren, miseria
Jesus Arrizabalaga () Berriz
Gerra aurretik, ondo bizi ziren etxean. Debara joaten ziren hondartzara, maiatzaren lehenean Eibarrera joaten ziren... Gero, miseria ezagutu zuten.