Gerraren eragina

  • Itziar Arzanegi Gerran familia banatuta

    Itziar Arzanegi Uribe (1924) Gernika-Lumo

    Bere aita batzokiko presidentea izan zen. Gerraostean bere aita preso eraman zuten. Itziar Sukarrietara joan zen izeko batengana, 3 urte igaro zituen bertan. Bere ama Gernikan gelditu zen.

  • Itziar Arzanegi Euskarazko lehenengo eskolak II

    Itziar Arzanegi Uribe (1924) Gernika-Lumo

    Industria kaleko "ikastola"n ez ziren mutilekin batera egon. Alemaniarrak sartu zirenean desagertu zen.

  • Maritxu Arzuaga San Pedroko tiroketa

    Maritxu Arzuaga (1925) Azpeitia

    Mezatik bueltan, Maritxuren anaia eta beste bi auzoko San Pedrora zihoazela soldaduek tiro egin zien. Maritxuren anaia arto-soroan ezkutatu zen, beste lagun bat zauritu egin zuten eta hirugarrena, berriz, hil egin zen. Isuna jaso zuten nazionalistak izateagatik. Behin tropak Azpeitira sartu zirenean, soldadu batzuek egunak pasatu zituzten Maritxuren etxean.

  • Bidaurre Iraola Umeak Ingalaterrara amari abisatu gabe

    Juanita Bidaurre Iraola (1928) Donostia

    Beraien osaba bat gerran hil zitzaien eta izeba umeekin bakarrik gelditu zen. Hiru ume gazteenak itsasontziz eraman zituzten, amak nora eraman zituzten jakin gabe. Ingalaterrara eraman zituzten eta Juanita eta Veronicaren etxera, osaba-izebenera, idatzi zuten han zeudela esanez. Baina beraiek ez zekiten non zegoen beraien izeba. Handik hilabete batzuetara bueltatu zen izeba hiru alaba zaharrenekin, beste seme batzuk gerrara joanak ziren-eta, eta orduan jakin zuen non zituen seme-alaba gazteenak.

  • Juan Oiarzabal Gerra garaian etxekoak nola atera ziren aurrera

    Juan Oiarzabal Abalia (1929) Azpeitia

    Gerra hasi zenean, jendeak ez zuen Azpeititik alde egin behar izan. Bere aita gerran ibili zen kanpoan; eta, bitartean, etxean aurrera ateratzeko nola moldatu ziren azaltzen du.

  • Zioriano Diaz de Mendivil Hainbat tokitan morroi ibilia

    Cipriano Diaz de Mendibil Biteri (1924) Legutio

    Gerra denboran, Zipriano Elosun egon zen morroi. Ondategin, Uribarri Ganboan eta Duran ere egon zen morroi.

  • Zioriano Diaz de Mendivil Gerraostean, etxera buelta...

    Cipriano Diaz de Mendibil Biteri (1924) Garbiñe Diaz de Mendibil Biteri (1932) Legutio

    Nafarrateko errota etxe handia zen, bi bizitza zituen. Gerra denboran, etxetik ihes egin behar izan zuten. Soldaduek ganaduak kendu zizkieten. Zenbat ganadu zuten aipatzen dute: lau behor, bost behi, idi bi, 19-20 ahuntz, 10 txerri eta oiloak. Etxera bueltatu zirenean, erabat txikituta zegoen dena: ateak apurtuta, satsez betea, lastategian zorriak...

  • Koldo Pildain Bilboko bazkariak

    Koldo Pildain Gonzalez de Langarika (1931) Otxandio

    Koldok oraindik gogoan du zer gustu zeukaten Bilboko Ingeniarien Eskolako jantoki sozialean jaten zituen arroz eta garbantzuek. Milizianoek txokolate asko edukitzen omen zuten. Bilboko denda guztiak itxita zeuden. 1939an etorri zen errazionamendua. 1938. urtea amaitzear zegoela itzuli ziren etxera. Urte horretan bertan, eskolan jai izaten zuten Francoren armadak beste hiri bat hartzen zuen bakoitzean.

  • Juan Padilla Gasteiz bonbardatzeko ahalegina

    Juan Padilla Arruabarrena (1924) Otxandio

    Zazpi hilabetez egon zen frontea beraien etxe ondoan. Erromatar zubi bat bota zuten, bide bat egiteko eta handik Gasteiz bonbardatu ahal izateko. 500 bat soldadu egon ziren bertan etxe ugaritan sakabanatuta.

  • Juan Padilla Soldaduek baserritarrei errekisatu

    Juan Padilla Arruabarrena (1924) Otxandio

    Gerrako soldaduak etxerik etxe joaten ziren jateko bila; eta, askotan, behia edo txerria ere kentzen zuten jan ahal izateko. Beraiei txerria errekisatu zieten. Aitak kapitainarekin egin zuen berba eta azkenean, txerria hil ostean, zati bat eman zieten beraiei.

  • 1609 Alemaniarrak astoari argazkia ateratzen

    Maritxu Arrondo Rivas (1930) Donostia

    Gerra garaian, behin Maritxu bere lehengusuarekin joan zen astoz ur bila. Soldadu alemaniarrak topatu zituzten kanoiak dauden inguruan eta astoa lotu eta beraiek ezkutatu egin ziren. Alemaniarrak gerturatzerakoan, kamioitik jaitsi eta astoa ostuko zutela uste zuten, baina ez: jaitsi eta astoari argazkiak atera zizkieten.

  • 1610 Gerrako tiroak etxeraino

    Anttoni Arrondo Rivas (1929) Maritxu Arrondo Rivas (1930) Donostia

    Gerra garaian etxean egon ziren. Koltxoiak jartzen zituzten leihoetan tiroak San Markos aldetik heltzen baitziren. Lo egitera goragoko beste etxe batera joaten ziren.

  • 1559 Gerra: anaia Bizkaia aldean

    Martina Alava Zumalakarregi (1922) Donostia

    Anaia ez zen frontean ibili, baina Bizkaia aldean ibili zen. FUE ikasle elkartekoa zen, ezkertiarra. Gaixotu egin zen, tifusarekin, eta gero interprete lanetan ibili zen Bilbon.

  • Bonifacio Alberdi Loiolako eskola publikoan, gerra aurretik eta ondoren

    Boni Alberdi Jauregi (1926) Donostia

    Gerra hasi zenean, 10 urte zituen. Eskolan pilotan eta baloiarekin ibiltzen ziren. Loiolan bertan ibili zen, eskola publikoan. Maisu erdaldunak. Mutilak eta neskak aparte. Dena erdaraz, euskara galarazi zuten. Gerra denboran, euskarazko eskola batzuk hartu zituzten emakume batekin, Astigarragan. Eskolako zigorrak.

  • 1604 Aita abertzalea izateagatik zigortua

    Jose Antonio Mujika Casares (1943) Donostia

    Lehen 50 bat urte lanean zeramatzan jendeari domina bat ematen zioten eta baita dirua ere. Bere aitaren enpresan bere aitari ematea proposatu arren, Madriletik ukatu egin zioten abertzalea izateagatik. Kartzelan ere egon zen eta behin propaganda kontuengatik atxilotu eta Melitón Manzanasen eskuetatik pasatu zen. Hala ere, aitak ez zuen bizitakoari buruz askorik kontatzen.

  • Munoztarrak Gerrak euskal giroa zapaldu arren, sustraia bizirik

    Fermin Muñoz Etxabeguren (1922) Donostia

    Gerrak berak ez zuen asko iraun Donostian, bai ordea gerrak utzitako ondorioek. Euskal giroa zapaldu zuten, baina sustraia bertan geratu zen; berak eta beste gazte batzuek irratia martxan jarri zuten etxe batetik, geroxeago hasi zen ikastolen mugimendua ere.

  • 1587 Aita Donostian izkutaturik

    Angela Alberdi Arrillaga (1936) Antonina Alberdi Arrillaga (1925) Donostia

    Tropak Donostian sartu zirenean, etxea soldaduz bete zitzaien. Antoninak gogoan du dena. Militarrak, "gorriak"... zebiltzan alde guztietan. Aita militar baten etxean izkutaturik omen zegoen, etxea miatu zutenean.

  • 1587 "Separatistak" eta "gorriak"

    Angela Alberdi Arrillaga (1936) Antonina Alberdi Arrillaga (1925) Donostia

    Aita izkutaturik zegoen miliitar baten etxean Donostian, etxea miatu zietenean. Garai hartan jende asko espetxeratu eta erail zuten, "separatistak" edo "gorriak" izanagatik soilik.

  • Manoli Andonegi Donostiara bueltatu

    Manoli Andonegi Uranga (1922) Donostia

    Gerra garaiko oroitzapenak. Santandertik Donostiara bueltatu zirenean, aitonak lehenengo etxea galdu zuen, eta beste etxe batean bizi zen. Harekin bizitzen jarri ziren lehenengoaren aldean etxe txikiagoa izanagatik.

  • Arantxa Urretabizkaia Aitaren lanbidea; arraina eramaten zuen etxera

    Arantxa Urretabizkaia Bejarano (1947) Donostia

    Aita administraria zen, autodidakta. Gerra hasi zenean, oposaketak ari zen prestatzen udaleko idazkari izateko, baina bertan behera geratu ziren. Pasaiako itsasontziekin lanean aritu zen, eta arrainaren salmentan. Etxera arrain asko eramaten zuen. Orduko hozkailuak.