Gerraren eragina
-
Leihoan bandera espainola jarri beharra
Sabina Arruabarrena Oiarzabal (1928) Astigarraga
Gerra garaian, nazionalek herri bat hartzen zuten bakoitzean, kanpaiak. Eta ama negarrez, ez zekitelako anaiak non zebiltzan. Bandera espainola jarri beharra leihoan. Errezatzen egoten ziren. Lehengusu bat Hernanin fusilatu zuten eta beste bat bonbek harrapatuta hil zen.
-
Amaren atsekabea, Bilbo erori zenean
Sabina Arruabarrena Oiarzabal (1928) Astigarraga
Bilbora sartu zirenean, beraiek Markinatik bueltatu gabe zeuden artean, eta ama larri. Apaizak lagundu zion saskia etxera eramaten. Lau umeak falta! Denak antzera zeuden.
-
Gerra nola hasi zen; tiroketa
Rufina Irazu Amundarain (1923) Asteasu
Gerra hasi zeneko oroitzapenak. Baserrian ez zuten ezer igarri, baina erreketeak etxera joaten hasi ziren. Senitartekoak ere baserrian zituzten. Tiroak ere bota zizkieten behin, osabak txakurrari txistu egin ziolako.
-
Gerrak hezkuntzako planak hankaz gora jarri zituen
Roke Etxeberria Alkain (1928) Andoain
Andoaingo Etxeberrieta auzoa eta Andoain bera nolakoak ziren azaltzen du. Eskola bat bazen Etxeberrietan, maisu batekin ibiltzen ziren denak. Gerra hasi zenean, maisuak alde egin zuen eta fraideetara joan ziren orduan ikastera. Neskek aparte ikasten zuten maistrarekin. Gaztelaniaz ikasten zuten eskolan. Aita nazionalista izateagatik, gerra garaian harrobira bidali zuten; diru gutxi zuten orduan, eta osabak ordaindu zuen Rokek fraideetan jasotako heziketa. Gerra garaian anaia bat hil zitzaion, eta bestea "Batallón de Trabajadores"en sartu zuten.
-
Etxetik alde egin behar
Begoña Soba Landeta (1934) Zamudio
Milizianoak haien etxera joan ziren eta han ospitale bat egingo zutela esanez, alde egiteko eskatu zieten. Ganadua eta umeak hartu zituzten, eta Karrantza aldera jo zuten. Bidean, geltoki batean, bere neba galdu egin zen eta aitak atzera egin zuen umea bilatzeko.
-
Mairuak etxean
Pantxi Sangroniz Mentxaka (1913) Sondika
Gerran abioietatik estalduten (ezkutatzen) egon ostean, etxera bueltatu eta ez zegoen inor, mairu batzuk baino ez zituzten topatu. Oilarra eman zieten mairuei.
-
Errazionamendua; Barrutin lurperatutako militarra
Bittori Zarrabeitia Lauzirika (1926) Kortezubi
Errazionamendua zer zer azaltzen du. Herriko hainbat txokotan banatzen zuten: Ganen, Barrutin, Elizalden... Behin, militarrak sartzerakoan, bere amama taloak egiten egon zen eta talo guztiak jan zizkieten. Orduan, izekoren dendan gaileta-kutxa bat hartu eta handik alde egin zuten. Horietako militar bat hil egin zuten eta bertan lurperatu, Patxikoneko ortuan. Zehatz-mehatz daki zein den lurperatutako leku hori.
-
Francoren soldaduek beren baserria hartu zutenekoa
Santi Madariaga Makoaga (1929) Morga
Osaba batek batu zituen anaia gazteak. Handik laster, Francoren aldeko soldaduek hartu zuten etxea. Tratu ona eman zieten eurei, baita osaba eta amonari ere. Aurretik errepublikazaleen intendentzia-taberna egona zen etxean eta Francozaleek ere eginkizun berdinerako erabili zuten. Borrokaldiak eta tiro-hotsak gau eta egun.
-
Soldadu italiarrekin hartu-eman ona
Bittori Zarrabeitia Lauzirika (1926) Kortezubi
Soldadu italiarrek makarroiak ematen zizkieten jateko, eta galiziarrek gisatua. Joan zirenean, armairu bat jatekoz beteta utzi zieten. Soldadu italiarrak onak zirela dio, bere amamari "Nona" deitzen zioten. Ondo zaindu zituzten, mairuak hurbiltzen zirenean ez zieten etxetik irteten uzten.
-
Barrutin bizi zen militarra
Bittori Zarrabeitia Lauzirika (1926) Kortezubi
Errazionamenduan, produktu ugari jasotzen zituzten; eta jasotakoa ezkutatuta eramaten zuten, ez konfiskatzeko. Barrutin militar bat bizi zen; eta, lau ume zituenez, Bittoriren ortutik eta solotik-eta gura zutena hartzen zuten. Militar horrek bertatik pasatzen zen jendeari konfiskatu egiten zien, baina beraiei ez.
-
Militar batzuek neska gazteei eraso egiten zieten
Bittori Zarrabeitia Lauzirika (1926) Kortezubi
Bonbardaketa osteko lehenengo egunetan, tiroketak-eta entzuterakoan, errama azpietan ezkutatzen ziren soloetan eta karkabetan. Soldaduengandik-eta babesteko, neskei erasotzen zieteleko-edo, osaba-izeko batzuen etxean egon zen militarrak sartu zirenean. Mairuek ospe txarra zuten, neska gazteak bortxatzen zituztela zioten; mairuak Gernikako Mertzeden zeuden.
-
Bost ahizpa moja joanak
Pakita Peñagarikano Elosegi (1926) Tolosa
Pakitaren etxean, bost ahizpa sartu ziren moja. Gerraren etorrerarekin, Pakita moja joan zen. Moja izateari buruz hitz egiten du; elkartean bizitzea, bakardadea... Azpeitian, Valladoliden eta Burlatan egona da.
-
Umetan, Franco agurtzera
Pakita Peñagarikano Elosegi (1926) Tolosa
Gerrako oroitzapenak. Bederatzi urte zituela, eskolako umeak Franco agurtzera Ikaztegietara eraman zituztela kontatzen du.
-
Tiro artean, larritasuna
Maria Piedad Lopez Ferrera (1926) Berrobi
Goiko baserrikoak etorri ziren behin etxera. Aran bila joateko esan zion, baita joan ere, eta gero larri. Tiroak, Izaskundik. Beste behin perrexil bila bidali zuten, eta sustoa.
-
Francorekin umeak beldurtzen
Abelintxu Olano Olibares (1932) Ubide
Zeanuriko hiru osaba kartzelan egon ziren. Abelintxuren amamak bere ilobak beldurtzeko 'Franco, Franco dator'! esaten omen zien.
-
Txapel gorriak elizako kanpaiak jotzen
Abelintxu Olano Olibares (1932) Ubide
Francoren tropek hiri handiren bat hartzen zutenean, txapel gorriek herriko elizako kanpaiak jotzen zituzten. Txapel gorriarekin jolasteko gogoa izaten zuten umetan. "Intendencia Militar" bere etxe ondoko horma batean idatzita zegoela gogoratzen du.
-
Trapagaranen bizitzeko leku finkorik gabe
Abelintxu Olano Olibares (1932) Ubide
Trapagaranera oinez joan ziren astoarekin eta ardiekin. Hurrengo udaberrira arte, han eta hemen egon ziren, leku finkorik gabe. Handik itzuli eta aita kartzelaratu zuten. Etxeko inork ikusi gabe eraman zuten preso.
-
Gerran dantza-taldeko arropak lurperatu
Itziar Goiri Tribis-Arrospe (1938) Leonor Izagirre Iturbe (1921) Sukarrieta
Dantza-taldeko arropak Abelinak egiten zizkien. Gerra garaian, arropa guztiak kaxa batean sartu eta lurperatu egin zituen inork ez harrapatzeko. Gauza asko gorde zituzten horrela eta gero alferrik galdu ziren.
-
Milizianoek etxeko gauzak harrapatu eta hondatu
Manuela Uriondo Ipiña (1922) Zeberio
Milizianoek ganaduak harrapatu izan zituzten gerra denboran. Euren etxean ere egon ziren eta hainbat gauza harrapatu eta hondatu zuten. Eta isilik egon behar...
-
Francok herri bat hartzerakoan eskolan ospatzen zuten
Jose Saenz de Biteri Saenz de Biteri (1925) Legutio
Gerra garaian, Francoren tropek herri bat hartzen zutenean, eskolan banderak eskuan hartuta ospatzen zuten.