Gerraren eragina

  • Frantziska Egiguren Gerra sasoian galdutako eskolak gerraostean berreskuratu

    Frantziska Egiguren Bereziartua (1924) Iurreta

    Bost urterekin hasi zen eskolan. Gerra denboran ia bi urtez ez zuten eskolarik izan. Hori dela eta, Francok 15 urtera arte luzatu zien eskola. Zortea izan zuela dio, bera ia 16 urtera arte ibili zelako eskolan.

  • Teodora Gerediaga Gerra garaiko gosea

    Teodora Gerediaga Gastelu (1928) Amorebieta-Etxano

    Gerra garaian, ogibitartekoarekin edo taloarekin kalera irtetzen zirenez, eskuetatik kentzen zieten.

  • Teodora Gerediaga Gerra garaian algarroba probatu zuenekoa

    Teodora Gerediaga Gastelu (1928) Amorebieta-Etxano

    Gerra garaian algarroba probatu zuen eta gustatu egin zitzaion. Andre nagusia zaintzen egoten zen.

  • Frantziska Egiguren Fabrikan zauritu eta Legorburu medikuarengana

    Frantziska Egiguren Bereziartua (1924) Iurreta

    Fabrikan ibili zen lanean. Behin hatzean min hartu zuenean Legorburu medikuarengana bidali zuten. Bera medikuaren etxean neskame lanean jarduna zen gerra zibil amaieran. Medikuak ultzera bat zuen osabari esan zion ezin ziola ebakuntzarik egin eta militarrengana joateko. Osabak nahiago izan zuen hil, militarren esku jarri baino.

  • Frantziska Egiguren Lehengusua gerratean panteoiak egiten

    Frantziska Egiguren Bereziartua (1924) Iurreta

    Lehengusu bati aitak marmolarekin panteoiak egiten irakatsi zion. Soldadu egon zenean, halako lanetan ipini zuten eta ez zuten frontera eraman.

  • Frantziska Egiguren Senarra ondo bizitzen ohitu zen soldadu egon zen denboran

    Frantziska Egiguren Bereziartua (1924) Iurreta

    Senarrak zazpi urte egin zituen soldadu. Lehenbizi milizianoekin pare bat urtean. 25 urterekin artean soldadu zegoen. Bizitzako egunik txarrenak eta onenak bertan pasa omen zituen. Furrier lanean ibili zenez, bizimodu ona izaten ohitu zen, jateko nahikoa izaten zuelako eta dirua ateratzeko bideak ere egiten zituelako. Komandantearen inguruko kontuak. Irunera joaten ziren dantzaldietara. Handik itzulitakoan, ez zuen fabrikako lan loturik nahi eta artaldea jarri zuen. Gehienetan emazteak eta semeak zaintzen zizkioten ardiak.

  • Frantziska Egiguren Gerra sasoiko elikagai eza, beldurra eta debekuak

    Frantziska Egiguren Bereziartua (1924) Iurreta

    Ez daki gaztetan nola zuen hainbeste indar, gerra sasoian ganorazko otordurik ia ez zuten egiten eta. Amak arroza lortzen zuen; Txinatik ekartzen omen zuten. Porruak izaten zituzten ortuan, baina sasiekin tapatuta, bestela bonbak botako zizkietelako. Arroza porruekin jaten zuten. Ganadua gauez ateratzen zuten kanpora, zerbait jan zezaten. Ez zuten ez belarrik eta ez pentsurik. Bi urtean ez zieten utzi ezer landatzen.

  • Frantziska Egiguren Gerra sasoian "Historia sagrada" irakurri zuen

    Frantziska Egiguren Bereziartua (1924) Iurreta

    Nebak gerratean ibili zirenean, haien eskolako liburuak aurkitu zituen: "Historia Sagrada", bi liburuki. Ordurako bazekien irakurtzen eta oso-osorik irakurri zituen. Gaztelaniaz hitz egiten ez zekien artean eta buruarekin erantzuten zuen bai ala ez.

  • Pilar Askorbebeitia Aurreneko bonbardaketa

    Pilar Askorbebeitia Urigoitia (1932) Miren Gallastegi Ajuriagerra (1932) Otxandio

    Pilarren aitita etxean geratu zen ganaduekin, eta txekor batzuk saldu zizkien nazionalei. Mirenen aititari, ordea, inguruko komun guztiak garbiarazi zizkioten. Aurreneko bonbardaketan, herrian zeuden Pilar eta Miren. Herritar batzuk iturrira edo errekara ur bila joanda harrapatu zituen bonbardaketa hark.

  • 876 Beorlegiri bertsoa

    Rufino Arbelaitz Sarasola (1924) Oiartzun

    Gerra hasi zenean, Olaldetik Goikoetxera joan ziren. Beorlegi ezagutu zuen han. Berari jarritako bertsoa bota du. Goikoetxeko emakumea familia esperoan zegoen. Baserriz baserri ibili ondoren, Zaldinen eduki zuen haurra.

  • 806 Erreketeek Oikiako apaiza eraman zuten; haren pistolaren anekdota

    Bartolo Etxabe Oliden (1928) Zumaia

    Gerra hasi zenean, bera mutikoa zen. Mendi gainetik erreketeak azaldu omen ziren lehenbizi. Beren martxan zetozen soldaduak eta pasaeran baserrietan jatekoa lapurtzen zuten. Gogoan du nola komandanteak pistolarekin mehatxatuta eduki zuen Oikiako apaiza, frontoi parean. Azkenean, eraman egin zuten. Apaizak pistola utzi omen zuen elizako aldarearen atzean eta sakristauak lurperatu egin zuen. Berak nolabait enteratu eta pistola lurpetik atera eta urteetan etxean eduki zuen gordeta.

  • 931 Tropak Goiko plazan; kapitaina izebaren etxean

    Irene Yeregi Salegi (1924) Zumaia

    Gerra garaiko bizipenak. Soldaduak Goiko plazan egon ziren. Euren osabak baserri batera ihes egin zuen badaezpada, eta izebak kapitain bat izan zuen etxean. Irene kapitainarekin joaten zen kuartelera olio bila; izan ere, kapitainari baratxuri-zopa asko gustatu zitzaion, eta hura jartzeagatik. Tropek denbora gutxi egin zuten herrian, baina herriko karlistak eta falangista nafarrak geratu omen ziren herrian.

  • 931 Ortizeneko fabrikako nagusiak ihesi eta jendea fabrika errekisatzen

    Irene Yeregi Salegi (1924) Zumaia

    Gerra denboran, Ortizeneko kontserba-fabrikan bakailao asko omen zegoen lehortzen. Nagusiek aurrera joan behar izan zuten, nazionalistak ziren eta. Ateak irekita gelditzean, jendea bakailaoa hartzera joan zen. Bera ere bila joan zen; baina, bera joan orduko, errekisatu egin zuten, eta gabe geratu zen.

  • Maria Antonia Goikoetxea Nazionalak etxean

    Maria Antonia Goikoetxea Elustondo (1946) Zumaia

    Aitaren arrebak josteko makina zeukan eta nazionalak sartu zirenean txapelak brodatzeko agindu zioten. Aitaren saxofoiarekin tabernaz-taberna ibili omen ziren; osaba, mutikoa, atzetik jarraitzen ibili zen eta mozkortu zirenean saxofoia korrika etxera bueltan eraman zuen.

  • 340 Gerra zibilean nazionalak Elgetara sartu zirenekoa

    Ramon Zabala Arruabarrena (1929) Elgeta

    Gerra garaian, zazpi urte zituen, baina ondo gogoratzen du. Etxe ondoan hiru bonba jausi ziren. Elgetan frontea zegoen: Bergaran nazionalak eta Intxortan milizianoak. Baserritarrak milizianoei laguntzen aritu ziren, gurdiekin materiala garraiatuz. Beraien baserriko ganadua Zaldibarrera eraman zuten gerratean.

  • Juanito Gallastegi Elorrioko gudariak Intxortara bidean

    Juanito Gallastegi Duñabeitia (1933) Durango

    Gogoan ditu Elorrioko gudariak Intxortara bidean, herriko emakumeek negar batean agurtzen zituztela. Orduan ikasitako abesti bat kantatzen du.

  • Benita Maiz Soldaduei enkarguak egitera behartuak

    Benita Maiz Uriguen (1938) Mutriku

    Gerra garaian, soldaduei enkarguak egiten zizkien Ramonen aitak. Behartuta zegoen lan hori egitera.

  • Ramon_Ansorregi Berrosasi baserrian soldaduak

    Ramon Ansorregi Juaristi (1940) Mutriku

    Berrosasi baserrian soldaduak egon ziren gerra garaian. Handik Lete baserrira joan ziren. Ama esnea saltzera joaten zen Ondarroara.

  • Edurne Ansorregi Aitak lana ezin aurkitu "por rojo, separatista y peligroso"

    Edurne Ansorregi Lopez (1935) Mutriku

    Aita Barakaldon beldurtuta bizi zen. Amak Don Eduardo Zabalo Altos Hornos-eko enpresari baten etxean lan egiten zuen eta senarrak lanik aurkitzen ez zuela arduratuta, honi galdetu zion. Eduardok esan zion, senarraren kontrako salaketa bat zuela eta horregatik ez ziotela lanik ematen. Salaketan gorria, separatista eta arriskutsua ("por rojo, separatisdta y peligroso") zela esaten zen. Don Eduardok lan bat bilatu zion.

  • Angelita Osoro Soldaduak etxe eta dendetan sartzen ziren janari bila

    Angelita Osoro Urresti (1953) Mutriku

    Nazionalak Mutrikura sartu zirenenan, soldaduak etxeetara sartzen ziren janari bila. Marokotik zetozen soldaduak, emakume bila joaten zirela esaten zen.