Gerraren eragina
-
Soldaduei arropak josi behar
Luzia Inzunza Arteaga (1925) Mañaria
Etxea soldaduz beteta izan arren, etxe aurrean beste aldekoei arropak josi behar izaten zizkieten beldurraren beldurrez. Behin, koban ezkutatuta zeudela, handik atera eta praka batzuk josi behar izan zizkion miliziano bati; estutasunak eraginda, txarto josi zizkion eta haserretu egin zitzaion.
-
Guardia Zibila etxea arakatzen
Bittori Zapiain Mendiola (1929) Astigarraga
Bittorik oroitzen du Guardia Zibilak nola arakatzen zuen baserria, koltxoiak zulatuz eta oheak deseginez. Beste garai batean, babarruna, artoa eta patata eman behar zen udaletxean. Aitak meta barruan babarrunak ezkutatu zituen.
-
Astigarragako etxe batean ezkutatuta
Bittori Zapiain Mendiola (1929) Astigarraga
Gerra garaian, Bittoriren amak familia Andoainera eraman nahi izan zuen, baina baserritik herrira jaistean, herriko bizilagun batek haren etxean gorde zituen herritik irtetzea oso arriskutsua baitzen.
-
Michelin militarizatuta
Rafael Ollokiegi Yeregi (1937) Lasarte-Oria
Jende asko gerrara joan gabe gelditu zen, Michelin militarizatu egin zutelako. Industriak Lasarte salbatu du Rafaelentzat.
-
Aita bankura bueltatu lanera
Juan Larreina Arreitunandia (1937) Mutriku
Donibane Lohitzunera ihes egin aurretik, Juanen aitak bankuen egiten zuen lana. Handik bueltatzean, bankuan lanean hasteko "certificado de buena conducta" eskatzen zioten. Agiria nola lortu zuen kontatzen du.
-
Ekonomia gerra garaian
Natalio Juaristi Aranburu (1912) Bergara
Gerra irten zenean, kontadorea zen enpresan. Grebak. Langabe zeudenei guztien artean laguntzen zieten.
-
Batailoiak baserrietan
Luis Aranzabal Gabilondo (1922) Bergara
Batailoikoek tratu ona izaten zuten baserrikoekin. Inguruko herrietako jendeak osatzen zituen batailoiak. Luisen familiaren baserrian izandako batailoiak nor ziren, eta non eta nola egon ziren azaltzen du.
-
Batailoiak eta ganadua
Luis Aranzabal Gabilondo (1922) Bergara
Batailoiak baserrian zeuden bitartean, ganadua egunean zehar kanpora ateratzen zuten, arriskutik aldentzeko. Bukaeran, ganadua kendu egin zieten. Soldaduek ordaindu egiten zuten jaten zutena, nahiz eta diru horrek geroago baliorik izan ez.
-
Batailoia baserrian zegoen bitarteko soro-lanak
Luis Aranzabal Gabilondo (1922) Bergara
Soldaduak etxean eduki zituzten bitartean, gauez ereiten zuten garia; eta artoa eta babak ere bildu zituzten. Arriskutsua zen soroan lanean ibiltzea. Lanean zebiltzala hil zituzten bi pertsona aipatzen ditu.
-
Janaria batailoia baserrian zegoen bitartean
Luis Aranzabal Gabilondo (1922) Bergara
Gerrako 7 hilabete zail haietan, lurra lantzen segitu behar izan zuten nola edo hala. Bergarara, hala ere, ez ziren jaisten saltzera, hartuta baitzegoen. Baserrian zerbait falta zenean, soldaduei eskatzen zieten, eta astean behin hornidura ekartzen zieten gurdizainek. Gurdizainak baserritarrak izaten ziren, eta karga eramateko edozein baserritako astoak hartzen zituzten. Soldaduei ez zitzaien janaririk falta izan.
-
Gerra: beldurra eta heriotza
Agustina Mujika Intxausti (1922) Idiazabal
1936an, gerra iritsi zenean, gogoan du etxean ikusi zuena. Mutil batzuk etorri ziren beraien etxera, gaua pasatzeko leku eske. Beldurra pasa zuten orduan. Gerora, anaia zaharrenak soldadu eraman zituzten; eta anaia bat hil egin zen gerran.
-
Gerra giroa umeen ikuspegitik
Joxe Mari Gorrotxategi Pikasarri (1929) Tolosa
Tolosan gerra oso azkar bukatu zen, egun gutxi batzuetan nazionalak sartu ziren eta. Gerra aurretik talde politiko asko zeuden Tolosan. Gerra garaian umea zen, baina gauza bitxiak gertatzen ari zirela jakin zuen. Checa komandantea Tolosako sarreran hil zutela ere jakin zuten.
-
Soldaduei txistuka
Margari Goia Artola (1946) Lezo
Soldaduak Jaizkibel aldeera joan ohi ziren, hala zenean, jendea kalera atera eta txistuka aritzen ziren.
-
Portugesak mugan
Inaxi Irastortza Artola (1914) Oiartzun
13 urterekin, Fonda San Martzialen neskame. Portugesak Fonda San Martzialen. Portugaldik alde egin eta Frantziara joaten zirenak. Harraskan aritzen zen lanean.
-
Gerra denboran kamioietatik platanoak eta kokoak hartzen zituzten
Margari Garbizu Aranburu (1927) Lezo
Kamioak aldapa gora joaten zirenean Trintxerpetik Donostia aldera, motel joaten zirela aprobetxatuz, janaria hartzen zuen jendeak.
-
Gose handia gazte garaian
Margari Garbizu Aranburu (1927) Lezo
12 errazionamendu zegozkien 12 senide zirelako. Apaiz bati esker ordea, beste bi gehiago lortzen zituzten. 14 errazionamendurekin moldatzen ziren goserik ez pasatzeko.
-
Neba txikia hilberri eta etxea konfiskatu guran
Ali Goiti Agirre (1926) Mañaria
Nere neba bakarra gerran hil zen hiru hilabete zituela; hiru egunetan herriko hiru ume hil ziren. Miliziano asko zeuden herrian eta berain etxera ere joan ziren etxea konfiskatu behar ziela esanez. Aitaitak umearen gorpua erakutsi zien aldean zuten atsekabea adieraziz. Gorpua txinbo xaboiaren egurrezko kaxa batean gorde zuten, ezinezkoa baitzen gerratean hil-kutxa bilatzea. Egoeraz jabetuta, milizianoek alde egin zuten. Neba hil baino bi egun lehenago bonbak hasi ziren botatzen, eta hil zen egunean bertan hiru bota zituzten; hala ere, ez dakite zerk hil zuen.
-
Gerran ezin hiletarik egin abade barik
Ali Goiti Agirre (1926) Mañaria
Bere neba hiru hilabete zituela hil zen Gerra Zibilean. Hiru egunetan hiru ume hil ziren. Ez zuten hileta-elizkizunik egin, abaderik ere ez baitzegoen. Umeak hiltzerakoan txilina joten zen eta horrekin lotutako esaera zahar bat dakar gogora: "Ama negarrez, aita dolorez eta abadie errezetan diruaren pozez".
-
Gerran jateko faltarik ez
Ali Goiti Agirre (1926) Mañaria
Gerran ogirik ez zutenez taloa jaten zuten. Taloa, esnea eta ortuariak (baba...) bazuten eta ez zuten goserik izan. Arroza eta artoa ere guraina zuten.
-
Aitajauna eta Karlistadetako kontuak
Donato Ibarguren Unanue (1920) Bergara
Anaiak Afrikan egin zuen soldadutza. Orduan sasoian (1934 inguruan) giro politikoa bizi-bizi zegoen. Bizkaitarrak; bizkaitarrismoa. Aitajaunak gerrateei buruz zituen pentsamenduak. Aitajaunaren inguruko ipuinak. Liberalek beraiekin joatea nahi eta ihes egin zuen. 3 urte beranduago, karlistek harrapatu zuten. Donatoren burutapenak gerrateen eta batez ere 1936ko Gerra Zibilaren inguruan.