Gerraren eragina
-
Abadeak eta mediku militarra eztabaidan, Julenen etxean
Julen Iriondo Bergaretxe (1920) Elgoibar
Francoren soldaduak Elgoibarko etxeetan egon ziren lotan. Julenen etxean, apopiloen artean, hiru abade euskaldun eta mediku militar bat zeuden. Lauren arteko eztabaidak gogoratzen ditu Julenek.
-
Garai bateko San Frantzisko pasealekua
Mariani Izaskun Estanga Uriarte (1933) Tolosa
Gerra garaian, desjabetutako etxeei buruz hitz egiten du. San Frantzisko pasealekuan, Tolosako "jauntxo jendea" bizi zen. Bertan ziren Sección Femenina eta mojak ere.
-
Eskolan, 'Cara al Sol' eta doktrina
Joxepa Atxega Olasagasti (1932) Lizartza
Eskolako oroitzapenak. Ez zen egunero joaten eskolara; etxeko lanetan lagundu behar izaten zuen. Eskolan, Cara al Sol kantatu behar izaten zuten Espainiako banderaren aurrean. Maistra erdalduna zen, eta apopilo zegoen herriko etxe batean. Doktrinari eskolari baino garrantzia gehiago ematen zioten gurasoek. Eskola non zegoen azaltzen du.
-
Gerra denboran, Arraten
Txomin Apoita Zubizarreta (1924) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz
Gerra denborako oroitzapenak. Txomin Arraten egon zen gerra denboran. Plazentziatik Arratera joan zen gizon baten hitzak gogoratzen ditu. Erasoaldiei eta fronteari buruz hitz egiten du.
-
Eskolan, 'Cara al Sol' abesten
Enrike Ardanza Odriozola (1928) Abadiño
Gerraostean, Cara al Sol abestu behar izaten zuten eskolan. Bikoteka jarrita egiten zuten, eskuak altxatuta, eta ondoren eskolara sartzen ziren. Gerraosteko lehenengo urteetan, Abadiñotik beste maistra batzuk etortzen zitzaizkien eskolara.
-
Urkiolako ospitalea
Felix Balzola Astarloa (1928) Elgoibar
Gerra denboran, Felixen aita gurdi eta idiekin ibiltzen zen munizioa, hildakoak, zaurituak... garraiatzen. Urkiola baserrian, ospitalea zegoen, eta hara eramaten zituzten hildakoak eta zaurituak. "Urkiolan" eta Usatorren baziren taberna modukoak.
-
Baserrira itzulera
Julian Azkarraga Fuldain (1928) Elgeta
Elorriotik fronteak urrundu eta gero, etxera itzuli ziren, baserrira. Hau, osorik egon arren, oso egoera txarrean zegoen. Zazpi hilabete pasa zituzten kanpoan eta itzulitakoan teilatuaren konponketa lanak hasi zituzten.
-
Gerragatik Zamudiora egin zuten alde
Pepa Bikandi Ibarretxebea (1922) Amorebieta-Etxano
Gerra Zornotzara etorri zenean, ganadu guztiarekin Zamudiora egin zuten alde. Aita "Hidroeléctrica Ibérica"ko (gero Iberduero) langilea zen eta Bilbora bidali zuten lanera. Ama Zamudiotik Zornotzara joan zen behin baserria ikustera, eta soldaduz beteta aurkitu zuen.
-
Mairuei beldurra
Pepa Bikandi Ibarretxebea (1922) Amorebieta-Etxano
Auzoko mutil bat hil zen Ebroko batailan. Gaztetan gauza txarrak azkar ahazten direla dio Pepak. Gogoan du nola, gerra denboran, aitarekin irratia entzuten zuen eta nola mairuei beldurra hedatu zen. Gerrako inpresiorik handiena Zornotza erreta ikustea izan zela dio.
-
Sozialistak etxean errefuxiatuta
Pepa Bikandi Ibarretxebea (1922) Amorebieta-Etxano
Eibartar jendea eduki zuten errefuxiatuta etxean. Intendentziako komandante sozialista bat eta bere familia egon ziren Peparen etxean.
-
Kupoarekin udaletxeak tranpa egiten zuen
Pepa Bikandi Ibarretxebea (1922) Amorebieta-Etxano
Etxean izan zuten militar sozialistaren familiak kotxea eta txoferra ere bazituen. Txoferra Ormaiztegiko Santi izeneko bat zen. Santi hil zen arte izan zuen Pepak harekin harremana. Kupoaren garaian, pisuan tranpa egin eta soberak zinegotzien artean banatzen zituzten. Errazionamenduko olioa, arroza eta azukrea gogoratzen ditu.
-
Maisu erdaldunak
Jose Eiguren Mendiguren (1927) Lekeitio
Gerra sasoian bederatzi urte zituen Josek. Garai hartan ez zuten eskolarik. Gerra aurretik joan zen eskolara; irakasle guztiak ziren erdaldunak eta beraiek ez zekiten erdararik. Bere lagun batekin izandako anekdota bat kontatzen du. Zigorrak.
-
Errotak itxita, ezin eho
Jose Luis Bizkarra Etxebarria (1930) Mañaria
Beraien etxera laguntza bila joaten ziren milizianoak gerra sasoian. Gosetuta egoten ziren eta beti zuten zer edo zer beraientzat zein besteentzat. Baina ez zuten irinik izaten, errotak zarratuta egon ziren eta; ondorioz, ezin zuten ezer eho. Mañarian hiru errota zeuden. Zorroagaz irtenez gero, tiroka hasten ziren. Gereziak ere bazituzten, baina ez ziren ausartzen arbolara igotzen.
-
Soldaduak etxean
Aurelio Arrillaga Goikoetxea (1923) Lekeitio
Gerran Asterrikan egon zen eta bertan zegoen frontea. Leihoetan tabloiak zituzten jarrita balak ez sartzeko. Kortan, ira artean, soldaduak izan zituzten lotan.
-
Aitaren baserrira babes bila
Juan Leibar Guridi (1926) Arrasate
Loretoki etxean oiloak eta untxiak zituzten. Ortuan hazitako marrubiak ospitalera saltzen zituzten. Gerra auzora zetorrela eta, Erenuzketa baserrira joan ziren babestera. Han pasatu zuten hilabetean euren etxea garbitu egin zieten. Arrasateko guduari buruzko azalpenak.
-
Gerran Gardatatik Lekeitio zelan ikusten zuten
Katalin Atxurra Alegria (1926) Lekeitio
Mairuen beldur ziren gerra garaian. Gurutz gorrikoak zaurituak garraiatzen aritzen ziren Lekeitiora bidean eta erizainak zuriz jantzita ikusi eta mairuak zirela pentsatzen zuten. Bide guztia janariz eta aparteko tramankuluekin beteta utzi zuten. Kanpaiak entzuten zirenean, abioiak zetozela uste zuten eta horrexegatik ezkutatu behar zirela, baina oker zebiltzan, faxistak Lekeitiora sartzen zeudela esan gura zuen.
-
Mikel Laboa bertan errefuxiatu
Katalin Atxurra Alegria (1926) Lekeitio
Gerra garaian Mikel Laboaren familia beraien ondoko baserri batean egon zen. Denbora askoan egon ziren bertan. Aita ihes eginda zuten eta Mikel Laboaren ama seme-alabakaz egon zen bertan.
-
Azkueren "Ardi galdua" lana
Mari Jose Olaziregi Alustiza (1963) Lasarte-Oria
Euskara estandarraren falta zegoen. Azkueren 1918ko "Ardi galdua" aipatzen du; ingelesaren alde kokatzen da, euskaldunek haien artean euskaraz egin behar dutela dio. Kolpe militarrak dena lehertzen du.
-
Ama, maistra izandakoa; aita, arotza
Joxe Irazu Garmendia (1951) Asteasu
Aita arotza zen eta ama maistra izandakoa. Ama unibertsitatera joatekoa zenean, gerra atera zen eta gerra ondorengo maistra moduan aritu zen Asteasuko auzo batean. Ezkondu eta gero, ez zuen maistra lanik egin. Udaletxean kontabilitatea lan batzuk egin zituen. Gerrak gaur eguneraino eragiten duen kaltea ekarri zuela azaltzen du.
-
"Verdes" argitaletxea, gerrarengatik itxitakoa
Patri Urkizu Sarasua (1946) Lezo
Bilbon "Verdes" argitaletxea zegoen. Lauaxetak han argitaratzen zituen bere poesia lanak, esaterako. Donostian ere baziren beste argitaletxe batzuk. Francoren aldekoak Bilbon sartu zirenean, ordura artekoa pikutara joan zela dio. Lauaxeta eta beste hainbat idazle fusilatu zituzten, eta euskarari eta euskal literaturari kalte handia egin zion.