Gerraren eragina

  • 1622 Medikua, sukaldaria eta rantxeroa etxean hartu

    Karmen Zurbano Egaña (1923) Aramaio

    Gerra denborako kontuak. Nazionalen aldeko mediku bat, sukaldari bat eta rantxero bat eduki zituzten etxean. Karmenen amak nahiago zuen soldaduak etxean hartzea koltxoiak entregatzea baino. Egunero ematen zien jatekoa etxera.

  • Josebe Ibaibarriaga CNTkoak eta soldaduak etxean

    Josebe Ibaibarriaga Sarrionandia (1936) Mila Ibaibarriaga Sarrionandia (1930) Amorebieta-Etxano

    Gerra garaian etxetik kanpo egon ziren ebakuatuta. CNTkoak egon ziren beraien etxean eta hainbat soldadu egon ziren. etxera bueltatu zirenean ere han jarraitu zuten oraindik.

  • Santi Villareal Bala-zorroak batu eta saldu

    Santi Villareal Barrena (1935) Amorebieta-Etxano

    Behin, obus bat lehertu zitzaion mutiko bati eta eskua galdu zuen. Orduan, mutikoak goiko haitzetara joaten ziren bala-zorroak, "kaskilluek", batzen gero saltzeko. Behin, Joxeperen tabernan hartu zuten askaria bala-zorroak saltzen irabazi zuten diruarekin.

  • Agustin Legorburu Gerran neba-arrebak bananduta

    Agustin Legorburu Uriarte (1928) Amorebieta-Etxano

    Gerra Zibilak bere anaia Lizarran harrapatu zuen soldadu zegoela. Etxekoak banandu egin ziren: eurak Deriotik Sopuertaraino joan ziren ebakuatuta, ahizpa bat Frantziara, anaia bat tifusak jota Basurtuko ospitalera, beste anaia bat Balmasedako frontean...

  • Jesus Zearreta Gerra Zibilean etxea erre zien

    Jesus Zearreta Etxabe (1926) Amorebieta-Etxano

    Neba-arreba guztiak hasi ziren gazterik lanean. Aita otzaragilea zuen eta bera ere hasi zen langintza horretan. Gerra Zibilean Boluetan (Bilbo) ebakuatuta zeudela, etxeari su eman zioten. Balio askoko gauzak ostu zizkieten.

  • Dolores Lopetegi Tiro hotsak

    Dolores Lopetegi Aiestaran (1916) Lezo

    "Pakun", tiro hotsak entzuten zituzten. Jaizkibeldik sartu ziren. Kintak deitzen hasi ziren gero. Langile batailoiei buruzko kontuak. Beraien baserriko ganbaran kanpoko jendea hartu zuten.

  • 800 Errepublikazaleak baserrian

    Maitxo Gaztañaga Etxeberria (1927) Frantxiska Iragorri Iriarte (1920) Oiartzun

    Maitxok gogoan du gerran errepublikazaleak eduki zituztela Isturitzen. Lehendabiziko batailoikoak ongi portatu ziren beraiekin; hurrengoak, berriz, ez.

  • 800 Isturitzen errepublikazaleak eta Munuandin frankistak

    Maitxo Gaztañaga Etxeberria (1927) Frantxiska Iragorri Iriarte (1920) Oiartzun

    Maitxok kontatzen du Isturitzetik Portuluzera bidali zituztela. Kontrarioak Munuandin zeudela esaten zioten. Egunez ezin zuten atera, eta gauean aritzen ziren baserriko lanak egiten. Soldaduek hartu zuten baserri guztia eta beraiek toki gutxirekin gelditu ziren.

  • 802 San Markostik tiroka

    Korneli Egimendia Aranburu (1910) Oiartzun

    Galtzaraberritik Altzibarrera itzuli zirenean, auzoa hankaz gora aurkitu zuten. Dena konpondu eta isilik egon beharra zegoen. Galtzaraberritik Oiartzungo kalera ogi bila zihoazen batean, San Markostik botatako tiro batek jo, eta beren ondoan zegoen mutil bat hil zuen.

  • 810 Karlistak eta liberalak

    Erramun Irazu Apezetxea (1926) Oiartzun

    Portuburukoak karlistei laguntzen aritu ziren, liberalak sartu zirenean, eta karlistak Bizkaira ihesi joan zirenean, Portuburuko bi anaia haiei laguntzera joan ziren. Bitartean, aitona, erraina eta haur txikiak gelditu ziren baserrian. Liberalek baserria erre nahi zuten, baina aitonak behiak atera bitartean gor egin zien. Eskapo egin zuten, eta, berriro Tornolara itzuli zirenean, baserririk gabe karobi batean moldatu ziren ahal zuten moduan. Auzolanean aritu ziren auzoko baserriak ahal zuten bezala konpontzen.

  • 810 Liberalak Sarobe erre nahian

    Erramun Irazu Apezetxea (1926) Oiartzun

    Liberalak Nafarroatik sartu zirenean, auzoko baserriak erretzen hasi ziren. Sarobera ere joan ziren. Hango amonak etxea erreko zutela baina nekatuak egongo zirela eta zerbait jateko esan zien. Ederki jan eta edan ondoren ezin hasiko ziren baserria erretzen, eta arropa zaharrak eskatu zizkieten soldaduek; haiei sua eman eta ke gaitza atera zuten. Nagusiek urrutitik kea ikusi zutenean, lana bukatutzat eman eta alde egin zuten.

  • 1027 Erreketeen ibilerak

    Tiburtzio Aranburu Lekuona (1925) Faustino Galdos Arbide (1934) Juan Galdos Arbide (1924) Santos Mitxelena Aranguren (1931) Oiartzun

    Erreketeek abereak bertan akabatu eta eramaten zituzten. Beste batzuetan, eramanarazi, tasatu eta txartel bat ematen omen zuten; baina oraindik ez da ezagutzen inor kobratu duenik. Gurdiak edo kamioiak zituztenak derrigortu egiten zituzten zaurituak Lesakara eramatera. Erreketeak Pikoketako zeharretik sartu ziren. Irun hartu behar zuten eta Beorlegik Galdos aita hartu zuen gidari. Gogoan dute Pikoketako fusilamendua.

  • 1027 Gurutzeko baserriak

    Tiburtzio Aranburu Lekuona (1925) Faustino Galdos Arbide (1934) Juan Galdos Arbide (1924) Santos Mitxelena Aranguren (1931) Oiartzun

    Gurutzen baserri handiak daude: Aldako, Sein... Arteaga Oiartzungo handienetakoa da: lursail asko eta onak ditu. Gerran etxe askori eman zioten su: Erbiti, Artia, Bordatxipi, Larraburu... eta gero Irunen kale oso bati ere su eman eta Frantziara ihes egin zuten "gorriek". Bi bandoetakoei "Nazionalak" eta "gorriak" esaten zitzaien.

  • 1081 Etxenagusin soldaduak

    Anttoni Andalurria Urrutia (1918) Oiartzun

    Gerra garaian, Etxenagusi soldaduz josita egon zen. Altzibarren fusilatutakoek hantxe pasatu zuten gaua. Presoak edukitzen zituzten. Etxenagusi gaur egun desagertuta dago. Tolareren ondoan zegoen. Anttoniren jaiotetxea zen.

  • 382 Auzo-eskola gerra garaian eta gerraostean; eskolako armarria

    Emilio Azurmendi Agirre (1936) Eibar

    Eskolan nagusiak zein txikiak batera egoten ziren. Eskolara gutxi joan zen, seme bakarra izanik, etxean lagundu behar baitzuen; gau-eskolatara gehiago joan zen. Gerra sasoian, eskola apurtu egin zen eta ermitan jasotzen zituzten eskolak. Gerraostean, berriro berriztu zuten eskola: orduko horretan Udalak eta Aldundiak konpondu zuten. Bertako armarriak "Diputación de Guipuzcoa y La Ciudad de Eibar" jartzen zuen, urte luzez ez zuten jakin non zegoen armarria; gaur egun Txantxazelaian dago.

  • 1508 Baserrira kanoikadak

    Joxe Antonio Bereziartua Elustondo (1929) Juantxo Bereziartua Elustondo (1924) Donostia

    Gerra hasi zenean, milizianoak baserri inguruan. Bi kanoikada eta 125 bala bota zizkioten etxeari, denak bertan zirela. Anaiaren gelan erori zen kanoikada bat, eta zaurituak izan ziren. Joxe Antonioren ohe gainera ere erori zen bala bat. Arreba zaharrena maindirearekin atera zen, bake eske.

  • 894 Eskola alondegian

    Ana Mari Aldazabal Guridi (1924) Eibar

    Eskolan alondegian ibili zen lehenengo. Gero, jardinetako eskoletan. Elurrarekin ezin iritsi ibiltzen ziren. Kontxa Lazpiurrekin ibili zen. Doña Maria, doña Katalina eta doña Petra ziren maistrak. Armeria eskolan ibili ziren anaiak, baina lana egin ondoren. Alondegia ahal zen modukoa zen; denak neskak ziren. Eskola mistoak gerraostekoak dira. Gerrarekin, dena akabo.

  • Genara Eguren Baserrian kuartela gerra denboran

    Genara Eguren Amiano (1929) Elorrio

    Gerra denboran, kuartela jarri zuten Pulla baserrian errepublikanoek, eta bi ahizpa Gazetara joan ziren bizitzera. Arbolapean zegoelako salbatu ei zen baserria.

  • Antonio Guridi 90 mutiko maisu bakarrarekin

    Antonio Guridi Aierbe (1921) Zegama

    Zegamako eskolan ibili zen: 90 mutiko maisu batekin. Ez zuten ezer ikasten. Maisuak egurra ematen zien ihizko makilarekin. Arabako ezagun batzuen aldean, ez zuten ezer ikasten eskolan. Gau-eskolara joateko asmoa zutela, gerra etorri zen, eta bertan behera geratu ziren asmo haiek.

  •  JULEN IRIONDO BERGARETXE Arrateko elizan, frontean, Elgoibarko banda

    Julen Iriondo Bergaretxe (1920) Elgoibar

    Infanteria eguna ospatzera joan behar izan zuten Arratera. Bezperan, Urkiola baserriko kortan lo egin eta hurrengo goizean Arrateko apurtutako elizan jo behar izan zuten. Arratera bidaia hura ez du inoiz ahaztuko Julenek. 16 urte zituen, eta bandako tronpeta solista zen.