Gerraren eragina

  • Lorea Furundarena Frontea auzoan

    Lorea Furundarena Kalzakorta (1926) Mutriku

    Gerra denborako oroitzapenak. Frontea auzoan egon zen geldituta zazpi hilabetean. Bizkaia aldeko baserrietako jendea Lorea eta bizi ziren aldera pasarazi zituzten. Ondarroako baserri bateko ganadua eduki zuten beraien baserrian; ganadu jabeak, berriz, auzoko baserri batera joaten ziren lo egitera. Lorearen aitona eta auzoko baserri batean egon ziren.

  • Lorea Furundarena Soldaduak etxean lo

    Lorea Furundarena Kalzakorta (1926) Mutriku

    Gerra denborako oroitzapenak. Soldadu txapel gorriak etxean lo egiten zuten... Azkoitia Azpeitia aldekoak omen ziren, eta mandoarekin beste soldaduei jatekoa eramaten ibiltzen ziren. Olioa lagatzen zien baserrian. Soldaduak lehenengo aldiz baserrira joan zirenean etxeko ur, ogi eta txokolate guztia gastatu zuten.

  • Lorea Furundarena Amak bonba bat aurkitu

    Lorea Furundarena Kalzakorta (1926) Mutriku

    Gerra denborako oroitzapenak. Lorearen amak kalera bidean bonba bat aurkitu zuen. Otarran hartu eta etxera eraman zuen.

  • Lorea Furundarena Beldurrez dardaraka

    Lorea Furundarena Kalzakorta (1926) Mutriku

    Gerra denborako oroitzapenak. Tiroteoak, kanoikadak, hegazkinak, bonbardaketak... gogoratzen ditu. Baserritik itsasoa ikusten zuten; itsasontzien joan-etorriak... Etxean beldurrez dardaraka egon ziren.

  • 1295 Soldaduak eta ardiak

    Inazio San Migel Sorazu (1927) Mutriku

    Sasoian sasoikoa lanak egiten zituzten: gaztainak batu, artoa bota, jorratu... Aitona hil zenean kendu zituzten ardiak. Gerra denboran, soldaduek ardiak kendu zizkien, eta jan egin zituztela dio.

  • Bizente Areta Gerratean, Mendigoitxi ospitalea izan zen

    Vicente Areta Lezeta (1938) Mari Asun Azpiri Mandiola (1946) Eibar

    Gerra garaiko bonbetatik babesteko kobazulo bat dago San Martin ermitan. Mendigoitxi baserria berritu eta gerra hasi zen eta milizianoek hartu zuten baserria, ospitale bezala erabiltzeko. Inguruko baserri guztietatik hartu zituzten koltxoiak, oihalak, izarak... Asturiasko miliziano talde bat zegoen ganbaran eta baserriko eskailera suntsitu zuten, inor bertara ez igotzeko.

  • Edurne Rico Gregorio Urkijok dirua banatu eta mojak zaindu

    Edurne Rico Ariño () Mari Karmen Rubio Areitioaurtena (1930) Berriz

    Urkijo eraman zutenekoa kontatzen dute. Aurrezki kutxako arduraduna zenez, dirua banatu egin zuen etxeetara, galdutzat jota. Mojak zaintzen egon zela kontatzen dute.

  • Mari Karmen Rubio Frontea etorrita ere, etxean

    Mari Karmen Rubio Areitioaurtena (1930) Berriz

    Mari Karmen-eta ez ziren etxetik mugitu frontea gerturatu zenean. Ez ziren beraien etxean sartu. Soldaduak ikusten zituzten gora eta behera. Aita alde eginda eta osaba Pablo Areitioaurtena eraman egin zuten, eta gaixorik hil zen Perpignan-en, Frantzian.

  • Jesus Ugartemendia Falangera joan behar jan ahal izateko

    Jesus Ugartemendia Learreta (1929) Mundaka

    Gerratean aita atxilotu zuten eta bera falangekoengana joan behar izaten zen instrukzioa egiten "auxilio social"en jan ahal izateko, bestela ez zieten jaten ematen. Eguerdian eta gauez joaten ziren bertara jaten eta ama baserrietan aritzen zen lanean alogeran. Falangea kasinoan egon zen hasieran eta gero udaletxeko eskolan, lehen solairuan. Neskak falange femeninara joaten zen, batzokia dagoen tokira.

  • Jesus Ugartemendia Gudariak eta italiarrak Mundakan

    Jesus Ugartemendia Learreta (1929) Mundaka

    Mundakako hainbat etxetan gudariak zeuden lotan. Beraien etxean Amaiur batailoiko bi egoten ziren. Kasino azpira joaten ziren jaten. Gero italiarrak egon ziren eta Talan tankeak egoten ziren.

  • Gregorio Milikua Abereak babesten gerra garaian

    Gregorio Milikua Isundegi (1926) Berriz

    Beraien etxeko idiak Otxandiora eraman zituzten. Gerra pasatu zenean, amama joan zen idi bila. Aita Gueñes inguruan zegoen, abereekin, eta laster itzuli zen. Errekisatu egiten zizkieten abereak; astoa okelatarako kendu zieten.

  • Gregorio Milikua Aitak alde egin zuen; lapurtu zieten behia etxeratu zuen

    Gregorio Milikua Isundegi (1926) Berriz

    Ebakuatzeko abisua jaso zutenean, aitak alde egin zuen eta beste askok ere bai. Txahala egin berri zuen behia kendu egin zieten. Errandon andre batek behi zahar bat eman zien. Aitak hiru behi eta idiak eraman zituen. Amorebieta baino lehenago, behi pilo bat ikusi zituen aitak; etxekoa ezagutu eta etxera eraman zuen.

  • Rosario Ehundaka soldadu karlista etxean

    Rosario Barrainkua (1925) Berriz

    Ametzuan karlisten batailoi bat bi egunez egon zen. Egun horiek nolakoak izan ziren kontatzen du; aita abereekin etxetik joana zen. Herritarrak izan ziren abisua eman zutenak. Amak umeekin geratu ziren baserriko bi bizitzetan. Karlistek ogi zuria ematen zieten. Sabaietan eta ganbaran lo egiten zuten.

  • 1417 Bartzelonatik Vic-era

    Sebastian Astola Ajuriagerra (1918) Otxandio

    Bartzelonan zeudela, zortzi pezetarekin bost lagunek egin zuten otordua; handik Vic-era joan eta lapiko hondarrak jan ondoren, lotara joan ziren. Mantarik ez zeukatenez, azpian koltxoi bat eta gainean beste bat jarrita oheratu ziren.

  • Andresa Ikaza Hegazkinek metrailatzen zuten etxe ingurua

    Andresa Ikaza Olabarrieta (1928) Barrika

    Sei urte zituen gerra garaian, eta ondo gogoratzen du dena. Ahizpak eramaten zuen ezkutatzera. Hegazkinek metrailatzen zuten etxe ingurua, eta hegazkinari iheska ibiltzen ziren.

  • Andresa Ikaza Soldaduen arrantxoa jaten zuten

    Andresa Ikaza Olabarrieta (1928) Barrika

    Gosea pasa zuten gerran eta auzoan zeuden soldaduen altzoan jesarrita haien arrantxoa jaten zuten. Batailoi osoa zuten etxe inguruan.

  • Andresa Ikaza Tropen mugimenduen arabera aldatu behar etxebizitza

    Andresa Ikaza Olabarrieta (1928) Barrika

    Etxe inguruko batailoiak mugitu zirenean, itzuli ziren Getxotik etxera. Bizkor mugitzen ziren tropak. Aita eta, pinudi batean egon ziren ezkutatuta. Asturiarrek eta alemaniarrek ere gogor jokatu zuten.

  • Eneko Oregi Bertsolaritza 50eko hamarkadan

    Eneko Oregi Goñi (1953) Bergara

    Gerraostean bazeuden bertsolariak, baina karlistak ziren. Basarri eta Uztapide, Langileen Batailoietako batean zeuden, bat preso eta bestea guardia eta beraien artean bertsotan ibiltzen ziren. Euskaltzaindia hasi zen bertso saioak antolatzen eta pixkanaka herrietara zabaltzen joan zen. Alfonso Irigoien gai-jartzailea eta epailea.

  • Eneko Oregi Euskal kulturgintza 50eko eta 60ko hamarkadetan

    Eneko Oregi Goñi (1953) Bergara

    Euskal kulturgintza asko aldatu zen 50eko hamarkadatik 60kora: bertsolariak, abeslariak... 50eko hamarkada askoz ilunagoa izan zen. Ipar Euskal Herrira joaten ziren diskoak erostera. Han ikurrinak kalean ikusteaz harritzen ziren.

  • Pepe Barandiaran Soldaduekin jolasean

    Pepe Barandiaran Zaldibar (1924) Eskoriatza

    Tren geltoki parean frontea egon zen gerra garaian. Eliza ondotik tankeekin mendira joaten ziren soldaduak eta mutikoak ere beraiekin ibiltzen ziren.