Gerraren eragina
-
Ismael Lopez de Gauna maisuarekin Eskoriatzako eskolan
Klaudio Belategi Pagaldai (1922) Eskoriatza
Eskoriatzako eskolan ibili zen Ismael Lopez de Gauna maisu burgostarrarekin. Gerra hasi zenean, eskolak bertan behera geratu ziren 6-7 hilabetez.
-
Santa Ageda batzen soinu-jotzailearekin
Klaudio Belategi Pagaldai (1922) Eskoriatza
Santa Ageda batzera akordeoiarekin joaten ziren. Eskoriatzan Musika Banda bazegoen, baina denak sakabanatuta zeuden, gerraren eraginez. Kanpotik ekartzen zen soinu-jotzailea; `Angiozarko itsua´ eta herriko beste soinu-jotzaile bat.
-
Gerra sasoian zapataz betetako trena hustu zutenekoa
Klaudio Belategi Pagaldai (1922) Eskoriatza
Gerra sasoian zapataz beteta zihoan tren bat geldik geratu zen Eskoriatza parean. Soldaduek sakeatu egin zuten eta zapatak herri osoan banatu zituzten.
-
Santa Ageda eguneko eskea Eskoriatzako kaleetan
Klaudio Belategi Pagaldai (1922) Eskoriatza
Santa Ageda egunean, eskea kalean egiten zen. Gerra garaian pare bat urtean ez zen egin, mutikorik ez zen geratzen eta. Kale barrenetik gora joaten ziren. Asko zela iritziz gero, batzuk goitik eta besteak behetik. Poltsa eramaten zuten, dirua batzeko. Baserriko gaiak batzeko, zestoak.
-
Milizianoak inguruetan azarotik apirilera
Fermin Munduate Beitialarringoitia (1929) Eskoriatza
Zortzi urterekin hasi zen eskolan, jada gerra hasita. Milizianoak azarotik apirilera bitartean egon ziren inguruetan. Tolosako bat egoten zen kanpandorrean, zaindari. Egunero joaten zen euren etxera gosaltzera. Atxorrotz inguruan nazionalak egoten ziren eta behetik kanoikadak botatzen zituzten harantz. Bera mutikoa zen artean eta pozik egoten zen balak, kanoikadak edo gerraren ingurukoak ikusten.
-
Aita gerra sasoian Zuazon ardiekin
Fermin Munduate Beitialarringoitia (1929) Eskoriatza
Aitak ezkondu eta gero ipini zituen ardiak. Ardiekin ibili bai, baina ez zituen bereizten. Beraz, berriz, umetatik izan du ardiekin lotura. Gerra sasoian Arabako Zuazon pasa zuen negua ardiekin aitak eta soldaduek alde egin zutenean itzuli zen, apirilean. Negu ona egin zuen urte hartan. Ardiak gari artean ibiltzen ziren.
-
Milizianoek ihes egin zuten eta etxea erreketez bete zitzaien
Fermin Munduate Beitialarringoitia (1929) Eskoriatza
Gerra sasoian tuneletan ezkutatzen ziren bizilagun guztiak. Egun batean amak igarri zuen mugimendua zegoela eta, tunelean zeudela, milizianoak ikusi zituzten ihesean. Soldadu frankistek tuneletik irten eta etxeratzeko agindu zieten. Iluntzerako etxea erreketez bete zitzaien. Orduko bizipenak. Gauean etorri eta goizerako alde egin zuten. Alemaniarren hegazkinek ("kazak") inguruko zelaiak zuloz bete zituzten. Horietako bat zen Zarimutzen jausi zena.
-
Milizianoek bildotsak harrapatu zizkietenekoa
Fermin Munduate Beitialarringoitia (1929) Eskoriatza
Milizianoak azarotik apirilera bitartean egon ziren inguruetan. Zerbait jan behar eta baserrietatik abereak lapurtzen zituzten. Ardiak zaintzen zegoela, milizianoek bi bildots harrapatu zizkioten egun banatan. Berak asko maite zituen bildotsak eta orduan bizitakoak kontatzen ditu. Izekok Araba partera pasatu zituen bildotsak, denak eraman ez zitzaten. Nazionalak pasa besterik ez ziren egin, eta haiek ez zieten ezer lapurtu.
-
Gerra sasoian lokomotorrak ganadua harrapatu
Tomas Beitia Arejolaleiba (1933) Eskoriatza
Ganaduak zaintzen ibili behar izaten ziren, trenbidera joan ez zitezen. Itxitura beraiek egin behar izaten zuten. Gerra sasoian ez zen egon trenik eta ganaduak libre ibili ziren. Baina egun batean lokomotor bat pasa zen ganadua tunelean zegoela eta idi parea eta bi behi harrapatu zituen. Auzoko ganadu ermandadean uztarriko ganaduak bakarrik sartzen ziren.
-
Gerra sasoiko oroitzapenak
Tomas Beitia Arejolaleiba (1933) Eskoriatza
Gerra sasoian hiru urte zituen, baina gogoan du larrainean miliziano kuadrilla nola egon zen aitarekin hizketan. Soldaduak non egon ziren. Gogoan du baita ere milizianoak nola joan ziren euren etxera abadearen sotanarekin eta kristoa hartuta, elizan egon ostean. Milizianoetako batek euren ezkaratzean apurtu zuen kristoa. Sukaldea nolakoa zen.
-
Milizianoen artean talde desberdinetakoak
Tomas Beitia Arejolaleiba (1933) Eskoriatza
Milizianoen artean talde desberdinetakoak zeuden: CNTkoak, abertzaleak, UHPkoak... Bazeuden gudari batzuk ia egunero joaten zirenak euren etxera gosaltzera. Norbaitek mehatxatu edo estutzen bazituen, leihoan izara zuria jartzeko esaten zioten amandreari. Behin edo behin hala egin eta, goitik tiroka hasten zirenean, "UHP, UHP" deiadarka hasten ziren, ihes egiten zuten bitartean.
-
Frontea Santa Kurutz inguruan
Emilio Azurmendi Agirre (1936) Eibar
Gerra sasoian frontea izan zuten bertan. Etxera joaten zitzaizkien janari bila-eta. Kanoia zegoen zementuzko koadro bat zegoen baina jada kenduta dago. Bertan errepublika zaleak egon ziren, eta nazionalak Arraten. Gurasoek kontatutako zenbait bizipen kontatzen ditu. Baserriaren kokapena fronterako aproposa zen.
-
Erreketeak melokotoiak ordaindu zizkionekoa
Antonio Sarasola Imaz (1929) Anoeta
Antonioren etxe ondotik erreketeak pasa ziren Andazarrateko bidean. Melokotoiak nola hartu eta dirua eman zioten gogoan du. Orduan ezagutu zuen zentimoa (apaizek zirkulaziotik kendua zeukatena).
-
Bederatzi urte zituela gerra hasi
Jose Agustin Amonarriz Otaegi (1927) Anoeta
Bederatzi urte zituela hasi zen Gerra Zibila. Agustinen aita politika kontuetan ibiltzen zen. Orduko oroitzapenei buruz hitz egiten du. Nafarroako borrokaldia, Uzturretik behera soldaduak eta iheslariak sartu zirela... aipatzen du. Tiruak entzuten zituztenean, lurrean etzateko agindua zuten etxean.
-
Zubipean balak bilatu
Jose Agustin Amonarriz Otaegi (1927) Anoeta
Gerra garaiko oroitzapenak. Zubipean zerbait ezkutatzen ikusi zuten, eta hura miatzera joan zirenean izugarrizko bala pila bilatu zuten. Balak trenbidean jartzen zituzten, eta trena pasatzen zenean lehertu egiten ziren. Trenari harriak botatzen ibiltzen ziren.
-
Baserria miatzera
Jose Agustin Amonarriz Otaegi (1927) Anoeta
Gerra denboran bizimodu normala egiten zuten etxean. Baserria askotan miatzen omen zuten guardia zibilek. Koltxoiak, oheak... astintzen zizkien. Behinola, etxera miatzera joan eta Agustinen anaia bati zaplaztekoa eman omen zioten.
-
"Ramon, etxetik ez hadi atera!"
Jose Agustin Amonarriz Otaegi (1927) Anoeta
Agustinen aita abertzalea zen. Gau batean, Guardia Zibila aitaren bila joan omen zen etxera, baina ez zuten atxilotuta eraman. Antza, aitaren ezagunak ziren, eta etxetik ez ateratzeko esan zioten.
-
Txapel gorria jantzita herria zaintzen
Jose Agustin Amonarriz Otaegi (1927) Anoeta
Gerra denborako kontuak. Anoetan, ba omen zen herriko abertzaleak zigortzeko modu bat: igandetan, txandan-txandan, txapel gorria jantzi eta herria zainduarazten omen zien. Abertzaleek isunen bat ordaindu izana gogoratzen du. Gainerakoan, herrian ez omen zen arazorik izan.
-
Soldaduak eta jatekoa
Jose Agustin Amonarriz Otaegi (1927) Anoeta
Gerra denborako kontuak. Soldaduak baserriz baserri ibiltzen ziren jatekoa eskatzen. Soldaduek eliza azpiko zemitarioan egiten zuten lo. Eskolara joan beharrean, soldaduak zirikatzera joaten ziren Agustin eta beste umeak.
-
18 urte zituela, gerra etorri
Antonio Uribarreniturrieta Bengoa (1917) Aramaio
Antoniok 18 urte zituela etorri zen gerra. "Gorriak" mendialdean zeudela, eta herriko giroa ona zela dio. Abanzada izan zenean sartu ziren soldaduak herrira. Denbora horretan Antonio baserrian egon zen: ez zuten soldaduekin gorabeherarik eduki.