Gerraren eragina

  • Ramon Irastorza Gerrak familia banatuta

    Ramon Irastorza Artola (1927) Irun

    Ramonen sei anaietatik bi anai Gobernuarekin joan ziren gerrara eta beste bi erreketeekin. Denak iritsi ziren salbu etxera, baina Gobernuarekin gerrara joan zirenek bortxazko lanak egin behar izan zituzten bi urtez Euskal Herritik urruti.

  • Eufemi Agirreamalloa Miliazianoekin karta-jokoan

    Eufemi Agirreamalloa Kaltzakorta (1930) Markina-Xemein

    Bere jaiotetxetik, Barinaga auzotik, oso gutxitan etortzen zen Markinara; izan ere, bost kilometroko distantzia dago. Bere lehen akordua soldaduak ikustearena da, milizianoak ziren eta karta-jokoan aritzen ziren eurekin. Frontea hurre zuten, beste aldean, Kalamua mendiaren beste aldean, egon ziren Francorenak.

  • Isabel Arana Barandiaran/Jexuxa Barandiaran Gerra garaiko zorriak eta ile mozketak

    Isabel Arana Barandiaran (1928) Jexuxa Barandiaran (1924) Ataun

    Gerra ostean, eskolan zorriak egoten ziren, soldaduek han lo egiten zutelako. Ixabelen amak ur irakinetan sartzen zituen anaiaren gerrako arropak, zorriak hiltzeko. Jexuxaren anaia eta senarra ere eraman zituzten soldadu gerrara. Gerra ondorenean, emakumeei ilea moztu zietela kontatzen du Jexuxak. Ixabelek dio, eskoletan ilea mozten zietela euskaraz egiteagatik.

  • Juanita Lejarreta Eibarrera azokara joateko, "salbokonduktoa" behar

    Juanita Lejarreta Garro (1920) Berriz

    Eibarrera azokara joateko "salbokonduktoa" lortzeko, Bidazpira joan behar izaten zen eta Felipe Alberdi alkateak, Manuel Aranak eta Angel Duraldek sinatu behar izaten zuten baimena. Joateko baimena bakarrik ematen zioten eta bueltarako beste bat eskatu behar. Oinez egiten zuten bidea; orduan bizikleta zuena markesa izango zela dio.

  • Juanita Lejarreta Gerra hasierako oroitzapenak

    Juanita Lejarreta Garro (1920) Berriz

    Gerra zibila hasi zeneko oroitzapenak kontatzen dituzte Juanitak eta Pilarrek. Lehenengo milizianoak etorri ziren eta gero nazionalistak. Kanoiak jarri zizkieten baserri inguruan. Gerra sasoiko kanta abesten du Juanitak: "Los rojos corren como conejos caminito a Santander".

  • Soldadu zauritu eta hildakoak gurdietan eramate zituzten

    Gloria Ansuategi Aldekoa (1918) Berriz

    Berrizera tropak nondik sartu ziren eta etxe ondotik pasatu ziren. Soldadu euskaldun batzuk izan zituzten etxean. Zaurituak komentura nola eramaten zituzten gogoratzen da. Peña Lemona.

  • Iñaki Gorritxategi Milizianoak eta errefuxiatu eibartarrak etxean

    Iñaki Gorritxategi Alberdi (1931) Berriz

    Milizianoak etxean izaten zituzten. Amak janaria ematen zien. Errefuxiatuak izan zituzten etxean, Eibartik etorritakoak. Amak Candida Alberdi zuen izena. Eibartik gramofonoa eta irratia ekarri zituzten errefuxiatuek.

  • Juanito Leibar Guridi Eskoriatzako marianistekin desfilatzen

    Juan Leibar Guridi (1926) Arrasate

    Hamabi urtera arte, auzoko eskolan ikasi zuen. Gero Eskoriatzako marianisten eskolara joan zen. "Balneario de los marianistas"en lau urtez ikasi zuen. Gerra denbora zen, eta desfileak egiten zituzten Eskoriatzako parrokiara, Francoren garaipenak ospatzeko.

  • Anjeles Garai Arregi Denbora-pasa Ipentza baserrian

    Angeles Garai Arregi (1924) Arrasate

    Kartetan jokatzen zuten Ipentza baserrian, Usako eta Upaingoa baserriko lagunekin. Oheak ganbaran jarri zituzten. Zeleta baserria eta inguruak oso hondatuta utzi zituzten soldaduek.

  • Mila Oiartzabal Gerrako alargunak

    Mila Oiartzabal Osoro (1932) Elgoibar

    Sigma lantegiaren garrantzia. Ez du gogoan zenbat irabazten zuen, baina ezkontzarako aurrezteko esan zion amak. Neskek lan egiten zuten bertan, baina emakumeek (ezkonduek) ez. Gerrako alargunak ere baziren, gutxi irabazten zutenak. Asko pasatakoak ziren: beldurra, gosea... Gerra sasoia, tristea.

  • 906 Frontoi Zaharrean instrukzioa; Cara al Sol

    Serafin Basauri Arteaga (1935) Eibar

    Frontoi Zaharrera joan zen eskolara. instrukzioa egiten zuten, baina ez zitzaion gustatzen. Eibarko erdialdeko umeak joaten ziren Frontoi Zaharreko eskolara. "Cara al Sol" abesten zuten.

  • Rosa Sistiaga Amonak eskuz egindako koltxak besteen etxeetan

    Rosa Sistiaga Iparragirre (1950) Pasaia

    Beraien amonak kontatzen zuen, gauetan gizonezkoak oheratzen zirenean, lurra garbitu ondoren, kakorratzarekin koltxak egiten zituela; eta gerra garaian, herritik ihes egin eta itzuli zenean, balkoi askotan bere koltxak zintzilik ikusten zituela.

  • Matilde Gereñu Elorza Etxetik irtenez gero, soldaduei kontuak eman behar

    Matilde Gereñu Elorza (1925) Segura

    Soldaduak mendian egon ziren, trintxeratan; baina beraiek ez zituzten ikusten, entzun bakarrik. Garai hartan, etxetik ez ziren irteten. Aita, lanera joan behar zuenean, ilundutakoan irteten zen etxetik. Behin ikusi egin zuten, eta soldaduek hitz egin egin zioten.

  • Matilde Gereñu Elorza Gerran, etxetik irteteko beldurra

    Matilde Gereñu Elorza (1925) Segura

    Soldaduek menditik oihu egiten zieten nora zihoazen galdetzeko. Tiroketak izaten ziren orduan. Orduan, ganaduarentzako jana gauez ekartzen zuten; egunez etxean egoten ziren. Hildakorik ez zen egon inguruan; Mutiloan bai, ordea.

  • jesus mari unzueta ´Loramendi´ poeta Bedoñan jaioa; haren omenezko plaka

    Jose Mari Unzueta Sudupe (1943) Arrasate

    `Loramendi´ poeta Bedoñan jaio zen. Fraide sartu zen. Hasieran gaztelaniaz idatzi arren, gero euskaltzale amorratua izan zen eta euskaraz idatzi zuen. Bere lan gutxi daude, gazterik hil zelako. Bedoñan omenaldia egin zioten, hil aurretik irabazitako sariengatik, eta plaka bat jarri zuten haren omenez. Gerra sasoian plaka hori apurtu nahi izan zuten, erdian lauburu bat zuelako. Auzotarrek plaka bere lekutik kendu eta Aretxabaletara eraman zuten babeslekuren batera. Urte luzez desagertuta egon ostean, plaka berreskuratu zuten eta, 37 urteren ostean, berriz jartzea lortu zuten.

  • Irene Ezpeleta Kaleko lehengusuak baserrira jatera, gosea zutelako

    Irene Ezpeleta Urkia (1935) Arrasate

    Urtebete zuen gerra hasi zenean baina zerbait gogoratzen du. Etxean, umeei ez zieten ezer kontatzen eta zerbait entzun ezkero ixilik egoteko esaten zieten. Beldurra zen nagusi. Aretxabaletako lehengusuak beraien baserrira joaten ziren askaltzera, gosea zutelako. Aiton-amonei buruz hitz egiten du

  • Irene Ezpeleta Gerra garaian, patatak egunero

    Irene Ezpeleta Urkia (1935) Arrasate

    Aretxabaletan bizi ziren lehengusuak egunero igotzen ziren baserrira, gosea zutelako. Egunero patatak afaltzen zituzten, era ezberdinetan eginak. Garia, errekisatu egiten zen eta militarrek eraman egiten zuten.

  • Irene Ezpeleta Etxeko giroa: tristezia eta beldurra

    Irene Ezpeleta Urkia (1935) Arrasate

    Umetan, etxean beldurra nabaria zen. Beti ixilik mantentzeko esaten zieten gurasoek, guardia zibila azkar joaten zelako. Guardia zibila auzoko batzuen bila joana zen eta inoiz ez zituzten gehiago ikusten. Giroa tristea zen.

  • Enrike Lopez Soldadu italiarrak gerra garaian

    Enrike Lopez Bilbao (1930) Bermeo

    Soldadu italiarrengana hurbiltzen ziren janari eske Bermeoko umeak gerra garaian.

  • Luzia Altonaga Basora joaten ziren jolastu beharrean

    Luzia Altonaga Zallo (1925) Bermeo

    Basora joaten ziren egurretan, jolasteko garaian, gerra denboran.