Gerraren eragina
-
Hogeita hiru urterekin benetako gurasoen berri
Luzia Altonaga Zallo (1925) Bermeo
Gerran, seme gazteena salbu jartzearren gizon bati eman zion babesteko amak; eta umezurztegikoa zenez, haren agiri ofizialak eman zizkioten gizonari. Orduan jakin zuen gazteak umezurztegikoa zela, eta min handia eman zion.
-
Etxera itzulitakoan, hura hustuta
Luzia Altonaga Zallo (1925) Bermeo
Bermeora itzulitakoan, etxean sartuta eta barrukoa lapurtuta aurkitu zuten. Auzokoren baten lapurretak ere aipatzen ditu.
-
Soldaduaren pasadizoa
Luzia Altonaga Zallo (1925) Bermeo
Nazionalak sartu zirenean, soldadu bat hurbiltzen zitzaion eta txokolatea oparitzen zion Luziari. Amari kontatutakoan, haserre joan zitzaion soldaduari eta amari ere neskatilari emandako azalpen bera eman zion.
-
Martin anaiaren larritasunak
Eustakia Agiriano Zuazua (1924) Aramaio
Gorriek bigantxa bat kendu eta Elorriora eraman zuten, hil eta jateko. Eustakiren anaia Martin gorrien gidari ibili zen Murumendin. Ia gorriek eurek hil zuten. Aretxabaletara lehenengo, eta Gasteizera gero, ihes egin zuen Martinek.
-
Juana Bixenta Olaberen bertsoak kantatu zituen Joxe Jauregirekin batera
Miren Vallejo Arriaga (1923) Elgoibar
Gogoan du Joxe Jauregirekin bertsoak kantatzen batzokian egin zuen antzezlan bat. Elizan ere antzezten zuten. Zine aretoan ere bai, baina han gaztelaniaz. Gerra etorri zenean bukatu zitzaion eskola, eta 14 urterekin lanean hasi zen.
-
Bonbardaketako uneko sentipenak
Julio Onaindia Landeta (1924) Gernika-Lumo
Julio eta bere arreba etxe ondoko babesleku batean babestu ziren bonbardaketan. Estu-estua zen, gaur egungo Aterpe tabernako ate ondotik Juan Kaltzada kalera doan tartea. Han Nabeatarren baserria zegoen eta bertakoak oso arduratuta ikusi zituen. Jendearen ezinegona eta besteen baretzeko ahaleginek bat egin zuten momentu latz haietan. Goizean goizetik Durangon jasan zuen lehen erasoa Juliok, Gernikakoagaz lau pairatu zituen. Bonbardaketa egunean porru-patatak afaldu zituzten beraien etxean batutakoek. Beraien etxean jende askok hartu zuen aterpe gerora ere, gehienek etxea galdu zuten-eta.
-
Aramaio bi fronteren artean
Basilio Ugarte Urrutia (1925) Aramaio
Aramaioko goiko haitzean borroka gogorrak egon ziren. Haitz hori hartu eta Anbotoraino jarraitu zuten nazionalek. Hiru hilabetean egon ziren bertan. Beste aldean, Tellamendin, gorriak zeuden. Aramaio erdian zegoen, eta herritarrak egunez ez ziren kalera irteten ausartzen. Ganaduak errekara-eta, gauez ateratzen zituzten. Ganaduentzako jatekoa ere ilunetan ekartzen zuten. Hiru astez egon ziren egoera horretan. Gorriek ganaduak ostu egiten zituzten jateko.
-
Arrasaterako errepidea moztuta
Basilio Ugarte Urrutia (1925) Aramaio
Nazionalek Arrasaterako errepidea moztu zuten, eta gorriek Otxandiotik berria egin zuten. Basiliok ez zuen seniderik galdu gerran. Etxean ere ez zuten kalterik izan. Gorriek ganaduren bat eraman zieten, baina ordaindu eta gero.
-
Milizianoak baserrian
Mauri Lasaga Belategi (1922) Jaione Ormaetxea Trojaola (1924) Aramaio
Milizianoak esnea edatera etortzen ziren Mauriren baserrira. Soldaduak berorika egiten zioten amari. Esnea ordaintzen zuten, baina ordaindu gabeko oilaskoa ere eraman zuten egun batean. Jaione Bilbon zegoela, gudariak txistua eta danbolinarekin etortzen ziren; gorriak zirenean, ordea, oiloz eta untxiz kargatuta egoten ziren.
-
Anaia ganaduen askapean ezkutatuta
Angel Arriolabengoa (1932) Aramaio
Tia-abuelak ez zekien erdararik, eta falangistek galdetu ziotenean "aquí hay rojos?" buruarekin baietz egin zien. Angelen anaia Florian ganaduen askapean ezkutatuta egon zen, etxea arakatzen zuten bitartean. Ohituta zeuden soldaduak ikusten, milizianoak egunero-egunero egoten baitziren gosaltzen. Teniente batek gomak ematen zizkion tiragomak egiteko.
-
Etxeak suntsituta bonbardaketan
Pedro Karetxe Urrejola (1930) Aramaio
Etxeko aitona, bonbardaketan, kortako bazter batean gorde zen eta bizirik atera zen. Teilape baten azpiko etxe bat suntsitu zuten arren, bestea ez zuten hainbeste kaltetu. Ukuiluko txekorrak txikituta. Bonba-zuloak nonahi.
-
Gerra sasoian hitz erdi esateko beldurrez
Joxe Mari Iraola Zabalo (1920) Anoeta
Gerra sasoian ezer esateko beldurrez egoten ziren, edozein hartu, eraman eta hil egiten zuten eta. Jende asko hil zen Anoetan gerra sasoian.
-
Miliazianoen jarrera jendearekiko
Beñardo Irastortza Amiano (1928) Irun
Milizianoekin zer-nolako harremana izan zuten azaltzen du. Behin, milizianoek emakume bat arrautza bila zihoala ikusita, haren atzetik joan ziren, eta emakumea ihes egiten saiatu zen; azkenean, milizianoek harrapatu egin zuten arrautzekin, baina libre utzi zuten. Milizianoak etxe barruetara sartzen ziren, baina ez zuten askorik eramaten, ez baitzegoen askorik eramateko ere.
-
Irun erre eta jende asko desagertu
Beñardo Irastortza Amiano (1928) Irun
Irun erre egin zuten. Osaba batek beldur handia zuen eta familia Frantziara joan nahi zuen; azkenean, ez ziren etxetik mugitu. Gerora, osaba preso hartu zuten. Garai hartan, jende ugari desagertu zen, gehienbat Oiartzunen. Garai hartan, hitz egiteko beldur handia zegoen.
-
Gurasoen Gerra Zibileko bizipenak
Andoni Sagarna Izagirre (1947) Donostia
Gurasoek garai gogorra bizi izan zuten, gerraren erruz. Amaren gerrateko bizipenak; Donostiako jatetxe batean zebilen lanean. Familia banatuta geratu zen: batzuek Bizkaia aldera ihes egin zuten; aita gaixorik Lazkaon. Ama lehenbizi Abadiñora, gero Artzentalesera eta gero Santanderrera joan zen eta handik barkuan Bordelera. Donostiara itzuli ahal izateko, Lazkaoko idazkariak agiri bat egin behar izan zion. Aitak, berriz, Zornotzako Izar lantegian jardun zuen lanean militarizatuta.
-
Familia batzuetan gerrako kontuak isilean
Andoni Sagarna Izagirre (1947) Donostia
Gurasoek askotan kontatzen zituzten gerrako kontuak. Etxe batzuetan kontu horiek isildu egiten ziren, umeek kalean kontatuko ote zituzten beldurrez. Emaztearen familiak gerra sasoian bizitakoak. Aita Olaberriko idazkaria zen. Salatu egin zuten eta fusilatzera zeramaten, baina senide karlista batzuei esker fusilatu beharrean Francoren tropekin eramatea lortu zuten.
-
Soldaduak taloa jatera etxera
Luzia Arrizabalaga Irasuegi (1923) Aramaio
Gerra hasiera Santa Marina egunez. Tristura handia sartu zen. Krutzetatik aurrera ezin zen pasatu. Soldaduak Luziaren etxera etortzen ziren taloa jatera.
-
Antzertiko kide
Arantxa Gurmendi Olabiaga (1944) Donostia
Antzertin, lehen taldeko kide zen Arantxa, eta oso irakasle onak izan zituzten. Ikasle moduan obra bat prestatu zuten, baina diru falta zela eta ezin izan zuten errepresentatu. Hartara, enpresa bat egin zuten, eta euren diruz aurrera atera zuten obra.
-
Antzertiren aztarnarik ez
Arantxa Gurmendi Olabiaga (1944) Donostia
Sortu zen antzerki eskolaren berririk ez dago.
-
Aktore asko, baina lanik ez
Arantxa Gurmendi Olabiaga (1944) Donostia
Hasiera batean Antzerti antzerki talde ofizial gisa planteatu zen, baina eskola formatua ematea erabaki zuten gero.