Borroka
-
Anaiak, bakoitza bando batean borrokan
Tere Arregi Altuna (1929) Donostia
Anaiak bakoitza bando batean ibili zen borrokan, eta amak kezka zuen toki berean ez egokitzeko.
-
Gerra denborako gertakizuna plazan
Sebastian Aranguren Ulazia (1922) Paulo Argibe Uraola (1922) Getaria
Sebastianek gogoan du gerra denboran plazan gertatutakoa. Milizianoak goietan egoten ziren, fusilekin tiro egiteko prest. Plazan gazte ugari omen zegoen (nazionalistak). Gazte horietako batek, bularra bistan jarrita, tiro egiteko esaten omen zien goian zeudenei.
-
Trena
Pedro Mari Zubizarreta Iregi (1932) Eskoriatza
Trenaren tunelera joaten ziren, babes bila. Trenez joaten zen eskolara; lehenago, bizikletaz. Jangelan bazkaltzen zuen.
-
Gerra eta gerraostea
Manuel Urrestarazu Iradi (1928) Donostia
Gerra hasi zenean, etxetik ikusi zuen Irun nola txikitu zuten. Irundarrak ziren etxeko jabeak, eta laguntzera joan ziren. Don Salbador Olazabal. Gose garaia zen, eta zapiarekin joaten zen antxoa bila portura. Beraiek baratzean botatzen zuten antxoa, eta baziren hura batzen ibiltzen zirenak ere.
-
Hernaniko sua ikus zezaketen
Margari Aizpurua Lete (1923) Donostia
Gerran, bere jaiotetxera, Hernaniko Martindegi auzoko Oilalumera joan ze amarekin batera. Osabak leihoetan lasto-fardoak jarri zituen defentsarako. Handik ikusita zuten handiak ikusten zituzten Hernanin. Astigarragan, aldiz, ez zen horrelakorik egon. Dena baretu zenean, bueltatu ziren aitarengana etxera. Gerran etxea utzi zuten asko ezer gabe gelditu ziren, etxea okupatuta aurkitu baitzuten.
-
Gerran, anaiak borrokara
Jokin Muxika Lasa (1932) Donostia
Gerra iristean, txakur txikia kendu zioten erreketeek. Donostia erdiak alde egin zuen, erbestera ere bai. Anaia zaharrenak gerran ibili ziren: bata gudari eta bestea Francoren aldekoekin. Plazaolako trenean joan zen anaia bisitatzera, kartzelara.
-
Gerra garaian Bizkaira joan ziren ihesi
Jose Inazio Urdanpilleta San Sebastian (1913) Donostia
Gerra etorri zenean, teila lantegiko kamioiak errekisatu zizkieten. Denak galdu zituzten. Nazionalak sartu zirenean, Zarautzera joan ziren eta handik Somorrostrora; Ibarrangelun egon ziren zazpi hilabetez. Nola libratu zen gerran soldadu egotetik. Bizi ziren etxea bonbek suntsitu zuten, Somorrostron.
-
Gernikako bonbardaketa
Jose Inazio Urdanpilleta San Sebastian (1913) Donostia
Ibarrangelun zeuden Gernika bonbardatu zutenean. Astehenetan azokar joateko ohitura zuten, baina egun hartan ez ziren joan. Hegazkinak eta sua ikusi zituzten.
-
Gerra garaian kanoikadak
Roxita Azurza Insausti (1922) Donostia
Gerra garaian ez zen jende asko joan Igeldotik; soldadu bai. Kanoikadak Mendizorrotzetik. Beldurrez.
-
Santander erori zenean II
Emilia Unamuno Zamakola (1915) Eibar
Oroitzapen tristeena, Santander erori zenekoa.
-
Gerra denboran, baserrira
Maritxu Osa Unamuno (1921) Eibar
Arrazolan egon ziren gerra denboran ere. Aita Bilbora joan zen. Arratetik balak botatzen zituzten.
-
Hildakoen alde otoitzean
Gloria Agirrebeña Lizarazu (1912) Bergara
Sototik irten egiten ziren arriskua pasatutakoan, eta etxe barrura joaten ziren. Ez zekiten zer zen gerra ere. Ezagunak hil egin zirela entzuten zutenean, otoitz egiten zuten. Gorpurik ere ezin ekarri.
-
Hiru gizon kupel batean gordeta
Mariasun Elosegi Kortadi (1925) Donostia
Gerra garaiko oroitzapenak. 11 urte zituen orduan Mariasunek. Santio menditik eta Ametsa gainetik tiroka aritzen zirela gogoratzen du. Tiroketak izaten zirenean, atzeko baserriko ukuiluan gordetzen ziren. Mariasunen aita eta beste bi gizon kupel handi baten barnea egon ziren ezkutatuta. "Gorriekin" zer harreman zuten kontatzen du. Auzoko gizon bat makila batean zapi zuri bat jarrita joaten omen zen etxera, tiroek jo ez zezaten. Erreketeak Astigarraga aldetik sartu zirela dio. Jendeak ihes egin zuen Astigarragara, Bilbora...
-
Gerrako borroka gogorrak Eibar eta Errenterian
Maria Ibarguren Iparragirre (1922) Azpeitia
Gerrako berriak irrati bidez edo kalean entzuten zituzten. Eibar eta Errenterian gerra gogorragoa izan zen. Etxetik entzuten zituzten hegazkinak, eta baratzean ezkutatzen ziren orduan.
-
Soldaduek ganaduak eraman
Migel Gurrutxaga Lesaka (1929) Azpeitia
Osaba gerratik ihesi zihoala hil zuten. Soldaduek ganaduak kentzen zizkieten baserritarrei, batailoietan zer jan edukitzeko. Karlistek herri bat hartzen zuten bakoitzean, eskola-umeak kanpaiak jotzera joaten ziren.
-
Gerra garaian eroritako hegazkinaren oroitzapena
Juanito Unanue Aizpuru (1932) Azpeitia
Gerra garaiko oroitzapenak kontatzen ditu: gerrako hegazkin bat erori zen, eta hura ikustera joan ziren. Azpeitia inguruan ez zuen troparik ez bonbarik ezagutu.
-
Aita Afrikan gerran
Julian Beristain Bereziartua (1928) Azpeitia
Ama kale ondoan zegoen baserri batekoa zen; erdaraz moldatzen zen, eta eskolara joandakoa zen. Aitak 3 urte eta 9 egun pasatu zituen Afrikan gerran. Hildako soldadu baten pasartea kontatzen du.
-
Hiru kanoikada Barrenolan
Julian Beristain Bereziartua (1928) Azpeitia
Gerra garaian, bederatzi urte inguru zituen. Azpeitian ez zen gerrarik izan, soldaduak gauez pasatu ziren. Eibarren kanoikadak izan zirela dio. Barrenolan hiru kanoikada izan ziren, zuhaitzak bota eta errepidea itxi zuten. Arreba zaharragoei entzundako pasartea kontatzen du.
-
Herritik bota zituzten
Begoña Gabilondo Etxaniz (1921) Azkoitia
Etxera karlistetako mutil bat joan zitzaien, aita etxean ager zedila esanez, bestela herritik botako zituztela eta. Maltzagara eraman zituzten hainbat familia, autobusez, eta frontean utzi zituzten. Airera tiroak bota zituzten, beldurtzeko. Oinez joan ziren Eibarrera, euri zaparradetan. Oso ondo hartu zituzten han.
-
Obusa etxe ingurura bota zutenekoa
Milagros Zeberio Aranburu (1921) Hernani
Erreketeak Hernanira etorri zirenean nabaritu zuten gerra hasi zela. Urnietatik obusak botatzen zituzten Hernanira. Geltoki aldera edo Ergobi aldera erortzen ziren. Oriamenditik ere botatzen zituzten. Etxe ingurura erori zen bat. Argindegikoak etxean hartu zituzten, arriskuan bizi baitziren.


