Borroka

  • Miren Vallejo Arriaga Gernika gorriek erre zutela sinetsarazi zuten

    Miren Vallejo Arriaga (1923) Elgoibar

    Jende askok Gernika gorriek erre zutela sinetsi zuen. Mirenen aitak egia esan zuelako ia hil egin zuten.

  • JOSE GURRUTXAGA Aitarekin frontera

    Jose Gurrutxaga Ondartza (1921) Elgoibar

    Gerra heltzear zegoela, aitarekin lehenengo Markinara eta gero Lekeitiora joan zen. Aita sozialista zen, eta Batallón Prieton apuntatu zen. Armagilea zenez, egunero joaten zen frontera armak konpontzera. Josek sarri laguntzen zion.

  • Juana Txurruka Osoro Anaia Asturiasko frontea galdu

    Juana Txurruka Osoro (1928) Elgoibar

    Juanak anaia bat galdu zuen gerran, Asturiasko frontean. Joxe Txurruka Zabaleta zuen izena. Berandu izan zuten anaiaren heriotzaren berri, eta ez zuten haren gorpurik berreskuratu.

  • Sabin Osoro Unzueta Kanoikada etxera eta osabaren lima lantegia

    Sabin Osoro Unzueta (1922) Elgoibar

    Gerra denboran, kanoikada batek Sabinen etxeko hormak puskatu zituen. Sabinen osaba Benitok lima lantegia zuen etxe ondoan, eta harri guztiak lantegira erori ziren. Lantegiko bi langileek gerratik ihes egin zutenez, Sabin ibili zen osabari lantegia garbitzen laguntzen. Ondoren, hilabete batzuetan limak egiten ere ibili zen. Lana nola egiten zuten azaltzen du.

  • Sabin Osoro Unzueta Osaba Hendaiara ihesi

    Sabin Osoro Unzueta (1922) Elgoibar

    Gerra hasi zenean, amaren aldeko osaba batek Hendaiara egin zuen ihes. Ohartu gabe muga zeharkatu zuen, eta Guardia Zibilak harrapatu eta gerrara joan egin behar izan zuen. Ebroko batailoian parte hartu omen zuen osaba horrek.

  • Sabin Osoro Unzueta Ama Durangoko bonbardaketan hil

    Sabin Osoro Unzueta (1922) Elgoibar

    Gerra denborako kontuak. 1937ko otsailaren 11n herriko emakume talde bat "beste alderdira" bidali zuten zigor edo mendeku moduan. Emakume horien artean zegoen Sabinen ama. Frontea trenbidetik pasatu, eta Elgoibartik Eibarrera bidali zituzten. Sabinen amak Durangon senideak zituen, eta hara joan zen. 1937ko martxoaren 31n Durango bonbardatu zuten. Egun hartan, Sabinen ama elizan zegoen meza entzuten, eta bertan hil zen.

  •  JULEN IRIONDO BERGARETXE Gorriek Elgoibar erasotzen zuten

    Julen Iriondo Bergaretxe (1920) Elgoibar

    Nazionalek Arratetik Eibar bonbardatzen zuten, eta gorriek Intxortatik Elgoibar. Elgoibarren zibilak hil ziren. Julenen familia egunez amaren jaiotetxera joaten zen; eta gauez, lo egitera, kaleko etxera itzultzen zen.

  • Pepita Unzueta Iriondo Etxe ondoan bonba bat lehertu zen

    Pepita Unzueta Iriondo (1922) Rosa Unzueta Iriondo (1919) Elgoibar

    Elgoibarren bonbardaketa hasi zenean, Pepita eta anaia bat Mutrikura joan ziren, amaren jaiotetxera. Trenbide kaleko etxe ondoan lehertu zen bonba batek zauritu egin zuen Rosa.

  • Pepita Unzueta Iriondo Mutrikutik bueltan Elgoibar apurtuta aurkitu zuten

    Pepita Unzueta Iriondo (1922) Rosa Unzueta Iriondo (1919) Elgoibar

    Mutrikutik Elgoibarrera bueltatu zirenean, herria puskatuta eta oso triste aurkitu zuten. Elgoibarren eliza barruan babesten ziren bonbatatik. Markina aldera ere joaten omen ziren babes bila.

  • Pepita Unzueta Iriondo Bando ezberdinetako eibartar bi

    Pepita Unzueta Iriondo (1922) Rosa Unzueta Iriondo (1919) Elgoibar

    Eibartar bi Huescako frontean elkartu ziren, baina bando ezberdinetan borrokan zebiltzala. Gerra bukatu eta gero, Eibarren elkartu ziren berriro.

  • FERMIN RUIZ DE GAUNA Bonbardaketatik babes bila

    Fermin Ruiz de Gauna Ibañez de Garayo (1923) Elgoibar

    Elgoibar bonbardatzen zutenean, ahal zen lekura ahal zen azkarren joaten ziren babes bila. Elizan gordetzen ziren askotan. Abioiek bonbardatzen zuten herria, baina Muneta menditik ere botatzen zituzten kanoikadak.

  • FERMIN RUIZ DE GAUNA Bereizi gabeko bonbardaketak

    Fermin Ruiz de Gauna Ibañez de Garayo (1923) Elgoibar

    Bonbardaketak ez omen ziren helburu jakinen gainean izaten, oso zabalak omen ziren. "El abuelo" izeneko abioia gogoratzen du.

  • anjel elizalde Gerrako itsasontziak eta hegazkinak

    Anjel Elizalde Elizalde (1922) Donostia

    Gerra garaian, España itsasontziak eraso egiten zuen San Markos gotorlekura, eta beraiek erdian. Babeslekua. Sirena. Hegazkinen bonbek gizon bat hil zuten Pasaian.

  • anjel elizalde Gudarien erreleboa, Altzan

    Anjel Elizalde Elizalde (1922) Donostia

    Gudari ibili ziren gazteak Bizkaia aldera joan ziren. Asturiastik Bartzelonara joan ziren. Propagandak zabaldutako gezurrak. Bi hilabetean, frontea Oiartzunen; Altzan egiten zuten erreleboa. Erreketeak.

  • anjel elizalde Gudariak arma egokirik gabe

    Anjel Elizalde Elizalde (1922) Donostia

    Gudariek ziotena: hiru menditan hiru ametrailadora jarrita, erreketeak ez zirela pasatuko. Eskopetekin zebiltzan. Francok bazuen motiboa EAJ gorrotatzeko, bere ustez. Umea zela, asko entzun zuen politikaz hitz egiten.

  • ramoni goikoetxea Anaia hil zitzaion gerran

    Ramoni Goikoetxea Maiza (1920) Donostia

    Gerra hasi zenean, zazpi senide ziren, eta soldadu joatea tokatu zitzaien bi anaiari. Senarra ere gerran ibili zen. Anaia gerran hil zitzaion, 23 urterekin, Castellón. Igarako baserri ia denetan hil zen mutilen bat. Kintak. Beste anaia txofer ibili zen.

  • ramoni goikoetxea Fusilamenduak eta sirenak

    Ramoni Goikoetxea Maiza (1920) Donostia

    Jende asko joan zen Frantziara. Fusilamenduak. Sirena jotzen zuten, eta sotoetan ezkutatu behar.

  • andres ormazabal Mendian ezkutatuta, eta gero buelta Donostiara

    Andres Ormazabal Izeta (1916) Donostia

    Mendian ezkutatuta zeudela, mando pila bat ikusi zituzten, kargatuta. Balak ziztuka. Osaba joan zen esatera ez joateko etxera. Bonbak nola bota zituen aireplano batek Errezilen. Uzkudun boxeolaria falangista jantzita ikusi zuen. Donostiara bueltatu ziren, gauez.

  • 541 Gernikako bonbardaketa

    Miren Zubia Zabala (1923) Eskoriatza

    Mirenen osaba Gernikan zegoen bonbardaketa egunean; orduko gertaerak aipatzen ditu.

  • 586 Sabinaren senarra 'Bou Navarra'ko naufragoa zen

    Sabina Azkue Fernandez (1926) Eugeni Lazkano Ulazia (1919) Getaria

    Sabinaren senarra arrantzalea zen: Periko De la Hoz Kintana, Bou Navarrako naufragoa. Gerra garaian, itsasontziak bataila izan zuen, eta 50 lagunetik 17 atera ziren bizirik, euren artean bere senarra. 20 hilabete kartzelan egin ostean, Calderón komandanteak libratu zituen heriotza-zigorretik.