Borroka
-
Gerra garaian eroritako hegazkinaren oroitzapena
Juanito Unanue Aizpuru (1932) Azpeitia
Gerra garaiko oroitzapenak kontatzen ditu: gerrako hegazkin bat erori zen, eta hura ikustera joan ziren. Azpeitia inguruan ez zuen troparik ez bonbarik ezagutu.
-
Aita Afrikan gerran
Julian Beristain Bereziartua (1928) Azpeitia
Ama kale ondoan zegoen baserri batekoa zen; erdaraz moldatzen zen, eta eskolara joandakoa zen. Aitak 3 urte eta 9 egun pasatu zituen Afrikan gerran. Hildako soldadu baten pasartea kontatzen du.
-
Hiru kanoikada Barrenolan
Julian Beristain Bereziartua (1928) Azpeitia
Gerra garaian, bederatzi urte inguru zituen. Azpeitian ez zen gerrarik izan, soldaduak gauez pasatu ziren. Eibarren kanoikadak izan zirela dio. Barrenolan hiru kanoikada izan ziren, zuhaitzak bota eta errepidea itxi zuten. Arreba zaharragoei entzundako pasartea kontatzen du.
-
Herritik bota zituzten
Begoña Gabilondo Etxaniz (1921) Azkoitia
Etxera karlistetako mutil bat joan zitzaien, aita etxean ager zedila esanez, bestela herritik botako zituztela eta. Maltzagara eraman zituzten hainbat familia, autobusez, eta frontean utzi zituzten. Airera tiroak bota zituzten, beldurtzeko. Oinez joan ziren Eibarrera, euri zaparradetan. Oso ondo hartu zituzten han.
-
Obusa etxe ingurura bota zutenekoa
Milagros Zeberio Aranburu (1921) Hernani
Erreketeak Hernanira etorri zirenean nabaritu zuten gerra hasi zela. Urnietatik obusak botatzen zituzten Hernanira. Geltoki aldera edo Ergobi aldera erortzen ziren. Oriamenditik ere botatzen zituzten. Etxe ingurura erori zen bat. Argindegikoak etxean hartu zituzten, arriskuan bizi baitziren.
-
Tiro hotsak: pakun-pakun
Milagros Zeberio Aranburu (1921) Hernani
Agerreko osaba gerrara eraman zuten, lau ume txiki zituela. Hura Valderroblesen (Huesca) hil zuten. Tiroek "pakun! Pakun!" egiten zutela gogoan du. Donostiara esnea eramatera joateko bidez aldatu behar izan zuten.
-
Aita sozialista, batailoi-buru
Rufina Telletxea Ollokiegi (1931) Hernani
Aita gerrara joan behar zenez, izeba bila joan zitzaien Karabelen bizitzeko. Aita gortuta etorri zen gerratik baina zauririk gabe, bonba artean ibili bazen ere. Aitak ofizioa Eibarren ikasi zuenez, batailloiko arduraduna zen. Horregatik hartu zuten preso.
-
Morteroa hirugarren solairuan
Elbira Berriotxoa Muñoa (1925) Arrasate
Elbira bizi zen etxearen hirugarren solairura mortero bat bota zuten. Ohe gainera erori zen, eta kalte txikiak eragin zituen. Mortero eta kanoikaden arteko aldea zein den azaltzen du.
-
Gerra garaiko gordelekua, errekan
Elbira Berriotxoa Muñoa (1925) Arrasate
Bonbardaketak hasten zirenean, etxekoek errekan hartzen zuten babes. Aitak etxea egin zuenean prestatutako toki bat zen.
-
San Andres eguneko erasoa
Elbira Berriotxoa Muñoa (1925) Arrasate
Gerra zibileko kontuak. San Andres egunean, "gorrien abanzada" bat egon zen Udala aldetik. Behe-laino handia zegoen, eta kale aldean mugimendu handia ikusten zen. Militarrek Santa Barbara aldean kanoi bat jarri zuten Udala aldera ("gorrien" trintxeretara) begira, eta herritarrei agindua eman zien lehiak guztiz ez ixteko (kalte handiagoak ez eragiteko). Goizaldean, behe-lainoa aprobetxatuz, "gorriek" militar ugari hil zituzten ezustean. Amak ez zien usten gerrako kontuez hitz egiten.
-
Garagartzan lau hilabete
Karmen Abarrategi Eraña (1924) Soledad Abarrategi Eraña (1932) Arrasate
Gerra denborako kontuak. Ibarretagainekoa baserria utzi eta Garagartzan lau hilabete pasatu zituzten senide batzuen etxean. Ganadua ere eraman zuten Garagartzara, baina abantzea egon zenean, soldaduek ganaduak kendu zizkien.
-
Etxea nola topatu
Karmen Abarrategi Eraña (1924) Soledad Abarrategi Eraña (1932) Arrasate
Gerra denborako kontuak. Garagartzan lau hilabete pasatu eta Ibarretagainekoa baserrira bueltatu zirenean, etxea nola topatu zuten azaltzen dute.
-
Gerra denborako giroa
Karmen Abarrategi Eraña (1924) Soledad Abarrategi Eraña (1932) Arrasate
Gerra denborako kontuak. Malatesta Batailoia Udalan egon zen. Inguruko jendea errepublikanoa zen, eta harreman ona zuten haiekin. Gudariak baserrira joaten ziren, eta taloa eta esne ematen zien jateko.
-
Gerraren etorrerako bizipenak
Karmen Abarrategi Eraña (1924) Soledad Abarrategi Eraña (1932) Arrasate
Nola bizi izan zuten gerraren etorrera. Gerra hasieran gudariak etorri ziren: eurenean egondako gudari batzuen izenak aipatzen ditu Karmenek. Dragoien batailoia eta Malatesta batailoia. Aita soroan lanean zebilela tiroak bota zizkien, baita baserriko atera ere. Ibarretagainekoa baserria bi bandoen erdian zegoez, Garagartzara joan ziren.
-
Uribarritik kanpora, babes bila
Karmen Abarrategi Eraña (1924) Soledad Abarrategi Eraña (1932) Arrasate
Gerra denborako kontuak. Ibarretagainekoa baserria bi bandoen erdian zegoez, etxeko 12 senideak Garagartzara joan ziren senide batzuen etxera. Uribarri auzotik ihesi joandakoen baserritakoeko izenak esaten dituzte.
-
Uribarrin eraso militarra
Maria Ormaetxea Goitana (1922) Arrasate
Gerra hasi zenean, aitak Zerrajeran egiten zuen lan. Ama eta lau alaba zeuden etxean. Nazionalek Uribarri auzoari egin zioten eraso. Santa Ana baserriko gizona ganbaran gorde, eta aitajauna, andrea eta umeak Eguskitzara etorri ziren babes bila.
-
Nazionalak eta gorriak
Maria Ormaetxea Goitana (1922) Arrasate
Maria beste baserri batera joaten zen esnea eramatera. Gorriekin egin zuen topo eta haiek galdetu zioten zein etxetan prestatzen zuten nazionalek arrantxoa. "¡Viva España!" batzuk entzun, eta gorriok Eguskitzan babestu ziren.
-
Harategian obusa sartu zenekoa
Juli Berezibar Arabaolaza (1916) Arrasate
1937ko Santa Ageda eguneko bonbardaketan, obus bat sartu zitzaien harategian, eta Oñatira egin zuten ihes. Esekita zegoen txahala metrailaz beterik geratu zen. Senargaia Amaiur batailoian zegoen, eta bonbardaketan Juli hil egin zela esan zioten. Obusak ez zuen kalte handirik eragin harategian.
-
Herritarrak artillerian adituak
Juli Berezibar Arabaolaza (1916) Arrasate
Beldur handia pasatu zuten gerran. Tiroei "pakun"ak esaten zieten. Egiten zuten zaratagatik ikasi zuten ze kalibretako kanoikadak ziren; morteroa zein zen... Gernikako bonbardaketa egunean, Arrasate gainetik hegazkin asko pasatu ziren.
-
Anaia gudaria tanke gidaria
Juli Berezibar Arabaolaza (1916) Arrasate
Gorrien eta nazionalen fronteetako soldaduen artean oihuka egiten zituzten berbaldiak argi entzuten zituzten gauez. Anaia bat izan zuen gudari; tanke gidaria zen eta onik bueltatu zen etxera. Gorriek Arrasate bonbardatzen zutenean, nazionalek plazara ateratzen zituzten ziegan zituzten gudariak.


