Borroka
-
Gorriek Elgoibar erasotzen zuten
Julen Iriondo Bergaretxe (1920) Elgoibar
Nazionalek Arratetik Eibar bonbardatzen zuten, eta gorriek Intxortatik Elgoibar. Elgoibarren zibilak hil ziren. Julenen familia egunez amaren jaiotetxera joaten zen; eta gauez, lo egitera, kaleko etxera itzultzen zen.
-
Etxe ondoan bonba bat lehertu zen
Pepita Unzueta Iriondo (1922) Rosa Unzueta Iriondo (1919) Elgoibar
Elgoibarren bonbardaketa hasi zenean, Pepita eta anaia bat Mutrikura joan ziren, amaren jaiotetxera. Trenbide kaleko etxe ondoan lehertu zen bonba batek zauritu egin zuen Rosa.
-
Mutrikutik bueltan Elgoibar apurtuta aurkitu zuten
Pepita Unzueta Iriondo (1922) Rosa Unzueta Iriondo (1919) Elgoibar
Mutrikutik Elgoibarrera bueltatu zirenean, herria puskatuta eta oso triste aurkitu zuten. Elgoibarren eliza barruan babesten ziren bonbatatik. Markina aldera ere joaten omen ziren babes bila.
-
Bando ezberdinetako eibartar bi
Pepita Unzueta Iriondo (1922) Rosa Unzueta Iriondo (1919) Elgoibar
Eibartar bi Huescako frontean elkartu ziren, baina bando ezberdinetan borrokan zebiltzala. Gerra bukatu eta gero, Eibarren elkartu ziren berriro.
-
Bonbardaketatik babes bila
Fermin Ruiz de Gauna Ibañez de Garayo (1923) Elgoibar
Elgoibar bonbardatzen zutenean, ahal zen lekura ahal zen azkarren joaten ziren babes bila. Elizan gordetzen ziren askotan. Abioiek bonbardatzen zuten herria, baina Muneta menditik ere botatzen zituzten kanoikadak.
-
Bereizi gabeko bonbardaketak
Fermin Ruiz de Gauna Ibañez de Garayo (1923) Elgoibar
Bonbardaketak ez omen ziren helburu jakinen gainean izaten, oso zabalak omen ziren. "El abuelo" izeneko abioia gogoratzen du.
-
Gerrako itsasontziak eta hegazkinak
Anjel Elizalde Elizalde (1922) Donostia
Gerra garaian, España itsasontziak eraso egiten zuen San Markos gotorlekura, eta beraiek erdian. Babeslekua. Sirena. Hegazkinen bonbek gizon bat hil zuten Pasaian.
-
Gudarien erreleboa, Altzan
Anjel Elizalde Elizalde (1922) Donostia
Gudari ibili ziren gazteak Bizkaia aldera joan ziren. Asturiastik Bartzelonara joan ziren. Propagandak zabaldutako gezurrak. Bi hilabetean, frontea Oiartzunen; Altzan egiten zuten erreleboa. Erreketeak.
-
Gudariak arma egokirik gabe
Anjel Elizalde Elizalde (1922) Donostia
Gudariek ziotena: hiru menditan hiru ametrailadora jarrita, erreketeak ez zirela pasatuko. Eskopetekin zebiltzan. Francok bazuen motiboa EAJ gorrotatzeko, bere ustez. Umea zela, asko entzun zuen politikaz hitz egiten.
-
Anaia hil zitzaion gerran
Ramoni Goikoetxea Maiza (1920) Donostia
Gerra hasi zenean, zazpi senide ziren, eta soldadu joatea tokatu zitzaien bi anaiari. Senarra ere gerran ibili zen. Anaia gerran hil zitzaion, 23 urterekin, Castellón. Igarako baserri ia denetan hil zen mutilen bat. Kintak. Beste anaia txofer ibili zen.
-
Fusilamenduak eta sirenak
Ramoni Goikoetxea Maiza (1920) Donostia
Jende asko joan zen Frantziara. Fusilamenduak. Sirena jotzen zuten, eta sotoetan ezkutatu behar.
-
Mendian ezkutatuta, eta gero buelta Donostiara
Andres Ormazabal Izeta (1916) Donostia
Mendian ezkutatuta zeudela, mando pila bat ikusi zituzten, kargatuta. Balak ziztuka. Osaba joan zen esatera ez joateko etxera. Bonbak nola bota zituen aireplano batek Errezilen. Uzkudun boxeolaria falangista jantzita ikusi zuen. Donostiara bueltatu ziren, gauez.
-
Gerra zibila Eskoriatzan
Miren Zubia Zabala (1923) Eskoriatza
Gerra garaiko kontuak. Milizianoak egon ziren lehenengo; gerora nazionalak sartu ziren. Tropen mobilizazioa. Anaiaren gorabeherak gerra garaian.
-
Gerra zibila; frontea Eskoriatzan
Miren Zubia Zabala (1923) Eskoriatza
Gerra garaiko bizipenak. Frontea Eskoriatza inguruan egon zeneko kontuak.
-
Gerra zibila Eskoriatzan
Miren Zubia Zabala (1923) Eskoriatza
Gerra garaiko kontuak Eskoriatzan. Jendea babeslekuetara joateko, sirenak jotzen zituzten. Bonbardaketak; hegazkinak.
-
Gernikako bonbardaketa
Miren Zubia Zabala (1923) Eskoriatza
Mirenen osaba Gernikan zegoen bonbardaketa egunean; orduko gertaerak aipatzen ditu.
-
Sabinaren senarra 'Bou Navarra'ko naufragoa zen
Sabina Azkue Fernandez (1926) Eugeni Lazkano Ulazia (1919) Getaria
Sabinaren senarra arrantzalea zen: Periko De la Hoz Kintana, Bou Navarrako naufragoa. Gerra garaian, itsasontziak bataila izan zuen, eta 50 lagunetik 17 atera ziren bizirik, euren artean bere senarra. 20 hilabete kartzelan egin ostean, Calderón komandanteak libratu zituen heriotza-zigorretik.
-
Matxitxakoko itsas bataila bizi izan zuen bere senarrak
Sabina Azkue Fernandez (1926) Eugeni Lazkano Ulazia (1919) Getaria
Gerra garaian, bere senarra eta beste marinel batzuk Santurtzi ingurutik bakailao-ontzi txiki batean irten ziren, eta aurre egin zioten Canarias gerrako itsasontziari. 50 lagunetatik 18 geratu ziren bizirik, euren artean bere senarra.
-
'Canarias' ontziko komandanteak atera zituen kartzelatik
Sabina Azkue Fernandez (1926) Eugeni Lazkano Ulazia (1919) Getaria
Matxitxako inguruan izan zen bere senarraren ontziaren eta Canarias gerrako itsasontziaren arteko bataila. 50 lagunetatik 18 atera ziren bizirik. Bizirik geratu zirenak preso hartu zituzten. Bere senarrak 20 hilabete egin zituen preso heriotza-zigorra jarrita; eta, azkenean, Manuel Calderón Canarias itsasontziko komandanteak atera zituen kartzelatik. Hiru getariar zihoazen Bou Nabarra itsasontzian.
-
Frontea eta granadak
Jose Pagalday Garro (1927) Eskoriatza
Frontea non egon zen. Gudariak non egon ziren: Asentzio mendian, besteak beste. Soldaduak herrian bertan eta Latan. San Viatorren egon ziren metrailadoreak. Tiroak. Balak topatzen ibili ziren. Gerra denboran, aitaren baserrira joan ziren; ihesi irten ziren, esan zietelako bonbardatu egin behar zutela dena. Granada bat non erori zen, eztanda egin gabe. Lurrean etzanda, granadak goitik behera. Gauez, morteroekin. Elizan babeslekua zegoen. Azken egunetan granada handiekin ibili ziren. Lagun bat besoan zauritu zuten eta andre bat sabelean.


