Borroka

  • Milagros Zeberio Tiro hotsak: pakun-pakun

    Milagros Zeberio Aranburu (1921) Hernani

    Agerreko osaba gerrara eraman zuten, lau ume txiki zituela. Hura Valderroblesen (Huesca) hil zuten. Tiroek "pakun! Pakun!" egiten zutela gogoan du. Donostiara esnea eramatera joateko bidez aldatu behar izan zuten.

  • Rufina telletxea Aita sozialista, batailoi-buru

    Rufina Telletxea Ollokiegi (1931) Hernani

    Aita gerrara joan behar zenez, izeba bila joan zitzaien Karabelen bizitzeko. Aita gortuta etorri zen gerratik baina zauririk gabe, bonba artean ibili bazen ere. Aitak ofizioa Eibarren ikasi zuenez, batailloiko arduraduna zen. Horregatik hartu zuten preso.

  • Elbira Berriotxoa Munoa Morteroa hirugarren solairuan

    Elbira Berriotxoa Muñoa (1925) Arrasate

    Elbira bizi zen etxearen hirugarren solairura mortero bat bota zuten. Ohe gainera erori zen, eta kalte txikiak eragin zituen. Mortero eta kanoikaden arteko aldea zein den azaltzen du.

  • Elbira Berriotxoa Munoa Gerra garaiko gordelekua, errekan

    Elbira Berriotxoa Muñoa (1925) Arrasate

    Bonbardaketak hasten zirenean, etxekoek errekan hartzen zuten babes. Aitak etxea egin zuenean prestatutako toki bat zen.

  • Elbira Berriotxoa Munoa San Andres eguneko erasoa

    Elbira Berriotxoa Muñoa (1925) Arrasate

    Gerra zibileko kontuak. San Andres egunean, "gorrien abanzada" bat egon zen Udala aldetik. Behe-laino handia zegoen, eta kale aldean mugimendu handia ikusten zen. Militarrek Santa Barbara aldean kanoi bat jarri zuten Udala aldera ("gorrien" trintxeretara) begira, eta herritarrei agindua eman zien lehiak guztiz ez ixteko (kalte handiagoak ez eragiteko). Goizaldean, behe-lainoa aprobetxatuz, "gorriek" militar ugari hil zituzten ezustean. Amak ez zien usten gerrako kontuez hitz egiten.

  • Karmen Abarrategi Erana Garagartzan lau hilabete

    Karmen Abarrategi Eraña (1924) Soledad Abarrategi Eraña (1932) Arrasate

    Gerra denborako kontuak. Ibarretagainekoa baserria utzi eta Garagartzan lau hilabete pasatu zituzten senide batzuen etxean. Ganadua ere eraman zuten Garagartzara, baina abantzea egon zenean, soldaduek ganaduak kendu zizkien.

  • Karmen Abarrategi Erana Etxea nola topatu

    Karmen Abarrategi Eraña (1924) Soledad Abarrategi Eraña (1932) Arrasate

    Gerra denborako kontuak. Garagartzan lau hilabete pasatu eta Ibarretagainekoa baserrira bueltatu zirenean, etxea nola topatu zuten azaltzen dute.

  • Karmen Abarrategi Erana Gerra denborako giroa

    Karmen Abarrategi Eraña (1924) Soledad Abarrategi Eraña (1932) Arrasate

    Gerra denborako kontuak. Malatesta Batailoia Udalan egon zen. Inguruko jendea errepublikanoa zen, eta harreman ona zuten haiekin. Gudariak baserrira joaten ziren, eta taloa eta esne ematen zien jateko.

  • Karmen Abarrategi Erana Gerraren etorrerako bizipenak

    Karmen Abarrategi Eraña (1924) Soledad Abarrategi Eraña (1932) Arrasate

    Nola bizi izan zuten gerraren etorrera. Gerra hasieran gudariak etorri ziren: eurenean egondako gudari batzuen izenak aipatzen ditu Karmenek. Dragoien batailoia eta Malatesta batailoia. Aita soroan lanean zebilela tiroak bota zizkien, baita baserriko atera ere. Ibarretagainekoa baserria bi bandoen erdian zegoez, Garagartzara joan ziren.

  • Karmen Abarrategi Erana Uribarritik kanpora, babes bila

    Karmen Abarrategi Eraña (1924) Soledad Abarrategi Eraña (1932) Arrasate

    Gerra denborako kontuak. Ibarretagainekoa baserria bi bandoen erdian zegoez, etxeko 12 senideak Garagartzara joan ziren senide batzuen etxera. Uribarri auzotik ihesi joandakoen baserritakoeko izenak esaten dituzte.

  • Maria Ormaetxea Goitana Uribarrin eraso militarra

    Maria Ormaetxea Goitana (1922) Arrasate

    Gerra hasi zenean, aitak Zerrajeran egiten zuen lan. Ama eta lau alaba zeuden etxean. Nazionalek Uribarri auzoari egin zioten eraso. Santa Ana baserriko gizona ganbaran gorde, eta aitajauna, andrea eta umeak Eguskitzara etorri ziren babes bila.

  • Maria Ormaetxea Goitana Nazionalak eta gorriak

    Maria Ormaetxea Goitana (1922) Arrasate

    Maria beste baserri batera joaten zen esnea eramatera. Gorriekin egin zuen topo eta haiek galdetu zioten zein etxetan prestatzen zuten nazionalek arrantxoa. "¡Viva España!" batzuk entzun, eta gorriok Eguskitzan babestu ziren.

  • Juli Berezibar Arabaolaza Harategian obusa sartu zenekoa

    Juli Berezibar Arabaolaza (1916) Arrasate

    1937ko Santa Ageda eguneko bonbardaketan, obus bat sartu zitzaien harategian, eta Oñatira egin zuten ihes. Esekita zegoen txahala metrailaz beterik geratu zen. Senargaia Amaiur batailoian zegoen, eta bonbardaketan Juli hil egin zela esan zioten. Obusak ez zuen kalte handirik eragin harategian.

  • Juli Berezibar Arabaolaza Herritarrak artillerian adituak

    Juli Berezibar Arabaolaza (1916) Arrasate

    Beldur handia pasatu zuten gerran. Tiroei "pakun"ak esaten zieten. Egiten zuten zaratagatik ikasi zuten ze kalibretako kanoikadak ziren; morteroa zein zen... Gernikako bonbardaketa egunean, Arrasate gainetik hegazkin asko pasatu ziren.

  • Juli Berezibar Arabaolaza Anaia gudaria tanke gidaria

    Juli Berezibar Arabaolaza (1916) Arrasate

    Gorrien eta nazionalen fronteetako soldaduen artean oihuka egiten zituzten berbaldiak argi entzuten zituzten gauez. Anaia bat izan zuen gudari; tanke gidaria zen eta onik bueltatu zen etxera. Gorriek Arrasate bonbardatzen zutenean, nazionalek plazara ateratzen zituzten ziegan zituzten gudariak.

  • Pilar Mujika Arana Bonbardaketa egunean Durangon zeuden

    Pilar Mujika Arana (1919) Arrasate

    Bilbon tuneletan gordetzen ziren. Durangoko bonbardaketa egunean, Pilar eta bere familia Durangon zeuden. Bonbardaketa beldurgarria izan zela dio. Begoñatik Santanderrera autobusez joan ziren, beste hiru senar-emazte arrasatearrekin. Santander hiriburuko kale-etxe batean egon ziren.

  • Milagros Eriz Otadui Kanpazar aldetik botatako bonbak

    Milagros Eriz Otadui (1918) Arrasate

    Milagrosek 17 urte zituen gerra hasi zenean. Garai hartan, San Frantzisko kaleko etxetxo batean bizi zen familiarekin. Mendi batek babesten zuen beren etxea, baina pareko etxeetan Kanpazar aldetik botatako bonbak jausi zirela gogoratzen du.

  • Luis Lopez de Aretxaga Agirregabiria Gerra gertutik bizi

    Luis Lopez de Aretxaga Agirregabiria (1920) Arrasate

    Luisek 16 urte zituela etorri zen gerra. Zarugalden muga jarri zuten: Zarugaldetik aurrera "gorriena" zen, eta Zarugaldetik herri aldera Francoren aldekoena (Luis alderdi horretan geratu zen). 18 urte zituela, Francoren tropekin joan zen gerrara. Luisen aita Legutioko udaltzaina zen, eta, gerra denboran, "gorriek" kartzelaratu egin zuten. Anaia bat "gorrien" bandoan zegoen, eta beste anaia bat, berriz, "Gora Euskadi!" esan zuelako Gasteizko kartzelan sartu eta ez zuten gehiago haren berririk izan. Arrasaten preso hartu eta Oiartzun aldean fusilatu zituzten pertsonei buruz hitz egiten du.

  • Luis Lopez de Aretxaga Agirregabiria 'La Quinta del Biberón'

    Luis Lopez de Aretxaga Agirregabiria (1920) Arrasate

    18 urte zituela, soldadutzarako deitu zuten Luis: 'La Quinta del Biberón' ziren beraiek. Gerrara deitutako soldadu gazteenak zirelako jaso zuten deitura hori. Gerran nondik nora ibili zen azaltzen du: Gasteiztik Nafarroa aldera, handik Guadalajarara... 18 urtetik 24 urtera bitarteko sei urteak "denbora galdua" izan zirela dio Luisek; etxeratzeko baimena ematen zien, baina behin baino gehiagotan deitzen zien gerrara joateko.

  • Luis Lopez de Aretxaga Agirregabiria Guadalajaran, gerra bukatu

    Luis Lopez de Aretxaga Agirregabiria (1920) Arrasate

    Gerra denborako kontuak. Luis soldadu denboran eskribiente lanetan ibili zen batean eta bestean. Soldadu gisa Guadalajarara bidali zuten, baina bera iristerako bukatu omen zen gerra. Behin Guadalajaran, batetik bestera ibili ziren lurrak okupatzen. Luis bi aldiz egon zen soldadu: lehenengo, gerra zibilerako deitu zuten; eta bigarren aldian, II. Mundu Gerrarrako.