Borroka

  • Luis Lopez de Aretxaga Agirregabiria Anaia atxilotuta eraman, eta gehiago jakin ez

    Luis Lopez de Aretxaga Agirregabiria (1920) Arrasate

    Luisen aita Legutioko udaltzaina zen, eta, gerra denboran, "gorriek" kartzelaratu egin zuten. Anaia bat "gorrien" bandoan zegoen, eta beste anaia bat, berriz, "Gora Euskadi!" esan zuelako frankistek Gasteizko kartzelan sartu zuten, eta ez zuten gehiago haren berririk izan. Frankistak Legution sartu zirenean, herriari 'Baluarte Heróico de Álava' izendapena eman ziotela dio.

  • Migel_Jauregi Intxortako bonbardaketak etxetik ikusten zituen

    Migel Jauregi () Santos Lizarralde () Antzuola

    Santos Antzuola eta Oñati arteko muga inguruan dagoen Isibu baserrian bizi zen eta gerra garaian Intxorta aldeko bonbardaketak ikusi zituen. Migelek dio denak "Isibu" bezala ezagutzen dutela Santos. Hamar urterekin Santos Antzuolara etorri zen bizitzera, aita bertora etorri baitzen lanera.

  • Joxe Manuel Erkizia Andoainen fusilatutakoak eta gerrara eramandakoak

    Joxe Manuel Erkizia Uria (1923) Andoain

    Andoainen 20 bat lagun hil zituzten gerra garaian. Gerra hasi zenean, gazteak frontera eraman zituzten, arma gutxi batzuekin. Frontea pixkanaka Andoaina hurbiltzen joan zen.

  • Cipriano Askasibar Elgetako bonbardaketak eta erasoak

    Zipriano Askasibar Sagastigutxia (1927) Zaldibar

    Ziprianok Elgetan ikusi zuen lehen bonbardaketa urriaren azkenengo egunetan izan zen, orduantxe Elgetako Asentsion egon zen frontea eta. Behin, txori-habiak topatzen zeudela, francotarrak eurak ametrailatzen ahalegindu ziren. Mairuak ere baziren bertan, Francoren alde borrokatzen.

  • Cipriano Askasibar Babeslekua ur-jauziaren azpian

    Zipriano Askasibar Sagastigutxia (1927) Zaldibar

    Eibar egunero bonbardatzen zuten eta egunero hiltzen zen jende ezaguna. Euren etxean, Olarreagan, ur-jauzia dagoen lekuan eraiki zuten babeslekua.

  • Cipriano Askasibar Munizioa, eskuko bonbak eta obusak inguruan

    Zipriano Askasibar Sagastigutxia (1927) Zaldibar

    Gerra sasoian, mutikoek munizioa batzen zuten basoan eta igandeetan su ematen zioten bide bazterrean. Sasoi hartan jende mordoa hil zen eskuko bonbak zirela eta; bidean topatu, hartu eta eskuetan lehertzen zitzaizkien. Obusak ere askotan aurkitzen zituzten, euren baserri inguruan esaterako.

  • Cipriano Askasibar Munizioa trintxeretara gauez eramaten

    Zipriano Askasibar Sagastigutxia (1927) Zaldibar

    Milizianoek baserritarrei kentzen zizkieten jana eta ganaduak. Eurei, esaterako, asto bat kendu zieten. Euren osaba gauetan munizioa trintxeretara eramaten ibiltzen zen idiekin. Behin, etxera heltzen zegoela, idia hil zioten tiroa botata.

  • Julian Maguregi Anaia bi frontean, bakoitza alderdi batekoekin

    Julian Maguregi Amesti (1924) Markina-Xemein

    Anaia bat Euskadiko gobernuarekin joan zen gerrara eta zauritu egin zuten. Beste anaia, ostera, hamazortzi urte zituela eraman zuten soldaduskara francotarrek.

  • Julian Maguregi San Migeletan heldu zen frontea Kalamuara

    Julian Maguregi Amesti (1924) Markina-Xemein

    San Migeletan hurbildu zen frontea Markinara, Kalamuara. Artileriak tiroak botatzen zituen egunero. Julianen familia Meabe baserrira joaten zen eguna pasatzera, bonbetatik babesteko. Aita baino ez zen geratzen etxean, lanean.

  • Gregoria Gandiaga Irratiak eta arropa zuriak entregatu beharra

    Gregoria Gandiaga Onaindia (1919) Markina-Xemein

    Behin, gerra hasi berritan, bonbak botatzen ikusi zituen Gregoriak Lekeition. Beste behin, esku bonba bat hartu zuen etxekoei erakusteko. Neskame zegoen etxekoak abertzaleak ziren eta bitxiak ezkutatu behar izan zituzten. Gerra sasoian, irratia eta arropa zuriak entregatzeko agindua zabaldu zuten.

  • Gregoria Gandiaga Baliozko gauzak kendu eta ilea moztu

    Gregoria Gandiaga Onaindia (1919) Markina-Xemein

    Frontea sartu zenean, milizianoak sartu zitzaizkien etxera. Markinan ez zuten ezer apurtu, baina Gernikan dena apurtu zuten. Markinako batzuei ilea moztu zieten, zaharrei-eta. Baliozko gauzak ere kentzen zituzten, arropa zuriak eta, eta batzuei lursailak ere bai.

  • Maria Larranaga Kanoikadak Bergarako ehun-lantegira

    Maria Larrañaga Orbea (1921) Antzuola

    Gerra denborako kontuak. Milizianoek zazpi hilabete egin zituzten Elgetan. Elgetatik kanoikadak botatzen zituzten Bergarako San Antonio auzoko ehun-lantegira. Lantegi horretan soldaduentzako arropa egiten zuten. Kanpazar eta Angiozar aldean jende asko hil zen. Tiro hotsak, kanoikadak... gogoratzen ditu Mariak.

  • Maria Larranaga Aita munizioa garraiatzen

    Maria Larrañaga Orbea (1921) Antzuola

    Gerra denborako kontuak. Mariaren aita gurdia idi-pareari lotu eta soldaduentzako munizioa garraiatzen ibiltzen zen agintzen ziotenean. Behinola, Bergara aldean munizioa utzi eta idiekin goitik behera zetorrela kanoikada bat bota zuten San Antoniora. Idi-parea, beldurtuta, korrika hasi eta etxean agertu zen gurdi eta guzti.

  • Juan Jose Agirregomezkorta Soldaduek bildotsa kendu

    Juan Jose Agirregomezkorta Eizagirre (1932) Markina-Xemein

    Ardizain zegoela bildotsa harrapatu zioten soldaduek. Frontea ere etxe ondoan zuten, Kalamuan. Beldur izaten ziren hango tiro-hotsa entzuten zutenean. Behin, errotara zihoala, zaldia kendu zioten arrebari.

  • Laurentzi Aretxabaleta Ama eta arreba Gernikan bonbardaketa egunean

    Laurentzi Aretxabaleta Goikoetxea (1930) Markina-Xemein

    Ama eta arreba Gernikan egon ziren bonbardaketa egunean, ozta-ozta salbatu ziren. Egun bi geroago agertu ziren etxean. Aulestin egon ziren orduan eta handik ere ikusten zuten Gernikako suak ematen zuen argitasuna. Amari asko eragin zion gertakari hark. Euren etxea, Markinakoa, bonba batek apurtu zuen ama barruan zela.

  • Laurentzi Aretxabaleta Gernikako bonbardaketan izekoren etxea suntsitu

    Laurentzi Aretxabaleta Goikoetxea (1930) Markina-Xemein

    Gernika bonbardatu zutenean ama eta arreba izekorenean zeuden, Gernikan. Etxe azpira sartu ziren eta irten zirenean etxea desagertu egin zela ikusi zuten.

  • Laurentzi Aretxabaleta Gorrien aldeko gazteak boluntario gerrara

    Laurentzi Aretxabaleta Goikoetxea (1930) Markina-Xemein

    Aitak berrogeita bost urte zituen gerra sartu zenean, ez zuten adin horretako jendea frontera eramaten. Gazte gehienak boluntario irteten ziren gerrara joateko. Nazionalek, ostera, hogei urtetik gorako mutiko guztiak eramaten zituzten gerrara.

  • Florentino Legorburu Gerrako oroitzapenak

    Florentino Legorburu Etxebeste (1930) Pasaia

    Gerra hasi zenean, Florentinok sei urte zituen. Itsasontzietatik botatzen zitzuten tiroetako balak baserri aurreko iratze-metetan sartzen ziren. Donibanetik jende askok ihes egin zuen mendi aldera, Bilbora... Arrokaundietan kaleko jendea hartu zuten. Herrerako fusilamenduetako tiro-hotsak entzuten zituzten. Trabajadoreak gogoratzen ditu Jaizkibelgo bidea egiten.

  • xebe sistiaga Ia hiru urte eta erdi soldadutzan

    Xeberiano Sistiaga Legorburu (1921) Pasaia

    Ia hiru urte eta erdi egin zituen soldadutzan. Nondik nora ibili zen kontatzen du. Beran, metrailadore-habiak egiten ibili zen: habia horiek nolakoa ziren azaltzen du. Gerra denboran, eraikuntza zibila erabat geldirik egon zen; porlan eta burni guztiak militarrentzako izaten ziren.

  • Santio Garmendia Garmendia Gerra hasiera

    Santio Garmendia Garmendia (1914) Abaltzisketa

    Nafarrak, falangea eta erreketeak aipatzen ditu. Gerra hasi zen egunean, lagun batekin basoan zebilen harria ateratzen, eta kanoi baten tiroaren soinua entzun zuten. Gaintzatik Abaltzisketara bota zuten kanoikadak Amezketan egin zuen eztanda. Kanoiaren bigarren tiroak soroan zuloa egin zuen; eta, hura entzundakoan, behiak bildu eta etxera bueltatu ziren. Soldaduak Larraitzen egon ziren egun batzuetan, eta gero etxeetara joan ziren mutilen bila. Soldaduak pertsona garbiak zirela uste du.