Borroka
-
Gerra garaian Tolosan
Santio Garmendia Garmendia (1914) Abaltzisketa
Gerra hasieran, Abaltzisketan bertan geratu zen eta abuztuan, Ama Birjinaren egunean, Tolosara joan zen. Tolosan, ardoa, neska gazteak eta festan bezala ibili zirela dio. Izaskun mendian abioiak tirokatzen saiatzen ziren, Tolosako aitona zahar batek fusila nola erabiltzen zen erakutsi ondoren. Errekete egon zen azarora arte. Orduan soldadu izateko instrukzioa egin zuen Lizarran. Gauean, batak besteari galdetzen zioten etxekoen egoeraz jakiteko. Bere ustez, tartean zeuden nagusiak ziren dena dominatzen zutenak.
-
Gerrako basakeriak II
Santio Garmendia Garmendia (1914) Abaltzisketa
Gerran Legution (Araba) zeudela, herriaren sarreran, erreka koskor bat pasatzerakoan, tiroketa izan zen. Orduan ebaki zioten hanka nazionalista bati. Moztutako izterra makalaren puntan jarrita egon omen zen eta ikara sortu zitzaiela dio.
-
Gerrako batailak
Santio Garmendia Garmendia (1914) Abaltzisketa
Lizarran, soldadu garaian, ardoa egiteko sasoian, kuartelean erdi mozkortuta zeudela, Inuzente egunean, denak altxarazi zituztela kontatzen du, kontrakoek Gasteiz hartu behar zutelako. Gasteiztik gertu, Legution ("Billerle"), zalditeriako kuartelean, moroekin eta nazionalistekin tiroketa izan zen. Bere aldekoak moroekin komunikatuta zeudela dio.
-
16 urterekin preso
Jesus Arkotxa Mendiluze (1922) Bermeo
Bere kuadrillakoak ebakuatuta joan ziren Frantziarantz; baina bera etxean gelditu zen, hagina kenduta minez zegoelako. Elantxobera heldu orduko, harrapatu eta preso hartu zituzten. Galdeketan Jesusen izena aipatu zuten, eta bera ere atxilotu egin zuten 16 urte bete zituen egun berean. Sei urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, baina hiru hilabeteko kondena baino ez zuen bete Bilboko komandantzian. Hiru solairutan banatuta egon zen komandantzia.
-
Eibartik Mutrikura, gerratik ihesi
Ines Lezea Txurruka (1932) Mutriku
Inesen gurasoak mutrikuarrak ziren, baina Eibarren bizi ziren. Gerra etorri zenean, aitak Donibane Lohitzunera egin zuen ihes. Eta amak lau seme-alabak Mutrikuko Ziñua baserrian utzi zituen. Bi txikienak aitaren familiarekin Berastegira eraman zituzten. Ahizpa zaharragoa Ziñuan geratu zen, eta anaia zaharrena, berriz, Beliotegi baserrira eraman zuten. Anaia eta bera asto-otarran sartuta eraman zituzteneko oroitzapena.
-
Pazko Eguneko meza, gerra denboran
Ines Lezea Txurruka (1932) Mutriku
Gerra denborako Eibarko kontuak. Inesen ama soldadu "gorrien" sukaldari lanetan ibili zen. Bi soldadu laguntzaile jarri zizkioten. Pazko Egunean Orbeaneko kaperan meza izan zuten. Kaperari buruzko azalpenak. Meza eman zutenak, amaren soldadu laguntzaileak; biak abadeak ziren.
-
Amak Eibartik alde egin
Ines Lezea Txurruka (1932) Mutriku
Soldaduak Eibarren sartu zirenean, Inesen amak alde egin zuen herritik. Ermuan, Hambretik gorako baserri batean pasatu zituen pare bat egun.
-
9 urte zituela, gerra hasi
Kandido Urreizti Osa (1926) Mutriku
Kandidok bederatzi urte zituela, gerra hasi zen. Gerraren eraginez bizitza, giroa aldatu egin zela dio. Soldadu italiarren tropa bat Erdiko Kalean egon zen, maristen eskolan. Eskolako patioan eta frontoian egiten zituzten instrukzioak. Sabanika kalean bizi zen mikelete bat eta haren familia gerra denboran Zarautzera joan ziren.
-
Soldaduei ogia lapurtu
Kandido Urreizti Osa (1926) Mutriku
Gerra denborako kontuak. Erdiko kalean soldadu italiarrak egon ziren. Jateko faltan, soldaduei ogia lapurtzen zien.
-
Jaime I eta Baleares gerrako itsasontziak
Kandido Urreizti Osa (1926) Mutriku
Gerra denborako kontuak. Herriko bikaria bere etxean egon zen ezkutatuta. Kandido Saturraranera bidali zuten senide batzuen etxera. Saturraran eta Ondarroa bitartean, Jaime I eta Baleares gerrako ontziak zeuden itsasoan. Itsasontzietatik Katetxe azpira bonbak nola botatzen zituzten kontatzen du.
-
Gerra garaiko oroitzapenak eta gerora entzundakoak
Agustin Guenaga Zelaia (1931) Maribel Guenaga Zelaia (1941) Jesusa Urkidi Arejitabelaustegi (1935) Etxebarria
Hasiera batean milizianoak pasa egin omen ziren aurrera, baina erreketeak atzean gelditu zirenean berriz itzuli omen ziren, eta Jesusaren baserri inguruan kokatu. Gernikako bonbardaketa Agustinek 5 urte bete zituen egunean izan zen. Gogoan ditu hainbat kontu. Inguruan ere bota zituzten bonbak. Esaten zuten Urkaregin bolbora kentzen zietela bonbei, eta batzuk ez zirela lehertzen. "Esperanza" lantegian munizioak egiten ziren.
-
Lantegietako sirenak
Miren Zuazabeitia Herrasti (1930) Aretxabaleta
Serenorik ez du ezagutu. Lantegietan sirenak jotzen zituzten irteteko ordua baino lehen. Gerra garaian, sirenak ere jotzen ziren jendea babeslekuetara joateko.
-
Gudariek pasa behar izandakoak
Inas Munitiz Lartitegi (1925) Bermeo
Boluntario joandako gudariek oso txarto pasa zuten. Lehenengo, euskaldunen alde; gero, nazionalekin; eta gero, zerbitzu militarra egin behar zuten. Urte asko guztira. Bere anaia Teruelen egon zen; bataila handiak egon ziren bertan.
-
Sollubeko eta Matxitxakoko erasoak
Anita Larrauri Anasagasti (1931) Bitore Urkijo Egarista (1925) Bermeo
Gerran gauza asko ikusi zituzten: zaurituak, hildakoak... Etxeetan ere gudariak izaten zituzten. Gudari gehienak "goittarrak", gipuzkoarrak, ziren. Matxitxakoko bataila Talatik ikusi zuten eta kanoien zaratak altu entzuten ziren.
-
Fabrikako babeslekura sirenak jotzen zuenean
Anita Larrauri Anasagasti (1931) Bermeo
Soldadu italiarrak fabrikara joan ziren gerra heldu zenean. Sirenek jotzen zutenean fabrikan babesten zen familia guztia. Uholdeekin ere asko sufritu zuten.
-
Aita gerratik etorri eta ezagutu ez
Anita Larrauri Anasagasti (1931) Bermeo
Aita soldadu jantzita etorri zen behin gerratik, eta ez zuen ezagutu ere egin. Ama eta haren lagunak espiritismoa edo sorginkeriak egiten ibili izan ziren beren senarrak non egon zitezkeen igarri nahirik.
-
Itsasoan ebakuatuta jasandako erasoak
Jesus Arkotxa Mendiluze (1922) Bermeo
Gerra Zibilean aitagaz batera joan zen ebakuatuta ontzi batean. Arrantzale bezala egoteko esan zien, baina Jesusek ez zuen horretarako baimenik eta Bilboko komandantziara joan zen paperak egitera. Bertan ere bonben erasoak izan zituzten eta ontzia metrailaz beteta izan zuten. Orduan bizi izandakoak kontatzen ditu. Azkenean Santanderrera joan behar izan zuten.
-
Armirante Cerverarekin topatu eta etxera bueltatu behar
Jesus Arkotxa Mendiluze (1922) Bermeo
Gerra Zibilean batetik bestera ebakuatuta ibili ostean, Santander aldera joan ziren. Bertan arrantzatzen zebiltzala, Espainiako armadako gerraontzia zen Almirante Cerverarekin topatu ziren. Bermeora joateko agindu zien eta ez zuten beste erremediorik izan. Bermeon karabineroek erregistratu egin zieten, baina ez zieten ezer topatu ordurako itsasora bota baitzituzten ezkutatu beharrekoak (ikurrina...).
-
Trintxerak zelan egin
Jesus Arkotxa Mendiluze (1922) Bermeo
Gerran trintxerak egiten ibili ziren, baina bera sukaldeaz arduratzen zen. Trintxerak zelan egiten zituzten azaltzen du. Zapadoreen San Andres batailoian ibili zen.
-
Frente Popularrarekin Errenteriatik Eibar aldera
Jesus Aranburu Oskoz (1918) Errenteria
Jesusek kontatzen du zergatik erretiratu zen Frente Popularreko jendea Errenteriatik ekialdera. Izan ere, nazionalak inguratuta geratzeko arriskua zuten, eta hargatik abiatu omen ziren Eibar aldera.


