Borroka
-
Gerra hasi zenean, Hendaiara
Mertxe Birto Sorondo (1929) Hondarribia
Gerra hasi zenean, aita eta beste bi gizon guardiak egiten jarri zituzten kai zaharrean. Batelak hartu, koltxoiak eta umeak barruan sartu, eta Hendaiara joan ziren. Handik Ziburura. Ama Hendaiara joaten zen arraina saltzera. Tiro-hotsak.
-
Kanoikadak eta metraila
Fermin Larrarte Zuzaia (1927) Hondarribia
Gerra hasi zenean, herrian geratu ziren. Portura joan ziren, beraien auzoa arriskutsua zelako; kanoikadak botatzen zituzten. Metraila etxe barruraino sartu zitzaien. Aireplanoek bonbak botatzen zituzten.
-
Gerra garaiko eta osteko bizipenak
Maria Josefa Txurruka Egaña (1913) Zarautz
Gerra garaian, udaletxea bota egin zuten eta bertako paper guztiak erre. Plaza nola aldatu den. Gorriek Itziarren apaizari belarria moztu omen zioten. Alabak kontatzen du txikia zenean estraperloa pasatzeko erabiltzen zutela bera.
-
Gerra garaian bi arreba galdu zituen
Santos Leunda Eizagirre (1912) Zarautz
Gerra hasiera nola gogoratzen duen. Burgosen egon zen eta ondoren Iruñean. Han zegoela egunkarian irakurri zuen bere arreba hil zela. Egin ahalak egin zituen Zarautzera joateko, baina ez zioten utzi. Handik gutxira, Teruelen zegoela, beste arreba bat hil zitzaion.
-
Frontea Bidegurutzetan
Seberiano Iñarra Lizarazu (1926) Errenteria
Hamar urte zituen Seberianok Gerra Zibila piztu zenean. Frontea baserritik 20 metrora omen zuten. Gogoan dauka oraindik Frente Popularraren megafoniatik entzuten zirenak.
-
Kanoikada artean lanean
Seberiano Iñarra Lizarazu (1926) Errenteria
Kanoikadak Bidegurutzeta baserri gainetik pasatzen omen ziren, San Markotik Oiartzunera eta Oiartzundik San Markora.
-
Oilaskoak ganbaran
Seberiano Iñarra Lizarazu (1926) Errenteria
Milizianoak ez omen ziren sekula sartu Bidegurutzetan, baina jatekoa eskatzera maiz joaten omen ziren. Seberianoren etxean sobran ere ez omen zuten, baina. Eta gezurretan ibili behar izaten zuten.
-
Aitaren lana gerra aurretik eta gerran
Miren Lete Oiartzabal (1935) Errenteria
Aitak Luzuriagan egiten zuen lan gerra aurrean; gerra hasitakoan, Bilbora egin zuen ihes. Aita gudari izan zen Bilbon eta Joxe Antonio Agirre lehendakariaren zaindari-lanetan aritu zen.
-
Gerrako une latzek markatu egin zuten Inaxito
Inaxito Albisu Mendarte (1924) Errenteria
Gerra etorri zenean, Errenteria ebakuatu egin zuten. Asturiastik meatzari asko etorri ziren euskaldunei dinamita nola erabiltzen zen erakustera. Behin meatzari haietako bati tiroa jo zioten buruan kanpandorrean zegoela. Orduan Inaxito umea zen eta gerrako panorama latza ikusita oso gaizki pasa zuen.
-
"Nire tokia mendian dago"
Begoña Lizaso Eizmendi (1922) Errenteria
Gerra hasi zen garaian Tolosako izebarekin oporretan zen Begoña, eta ezin izan zen Errenteriara itzuli. Ez zuen familiarn berririk. Errenteria hartu zutenean, aita joan omen zitzaien etxekoei, handik ihes egin behar zutela esanez. Etxekoek kontatuta daki Begoñak zer nolakoa izan zen frontean hil zuten bere anaia Alejandroren despedida.
-
Gerra garaian, Mirandan eta Sevillan
Manuel Arrizabalaga Agirregomezkorta (1913) Mutriku
26 urterekin gerrara joan zen boluntario. Lehenengo, Loiolan egon zen. Erizain ibili zen gerra amaitu arte. Gerra amaitutakoan, lehenengo Mirandara, eta gero Sevillara joan behar izan zuen preso. Sarjentuarekin gertatutako pasadizo bat kontatzen du.
-
Gerrateko pasarteak
Luis Ondarra Larrañaga (1928) Mendaro
Kalamua menditik botatzen zituzten kanoikadak. Orduko gertaerak kontatzen ditu.
-
Soldaduak etxean lotan
Pako Iriondo Lizarralde (1926) Elgoibar
Soldaduak etortzen ziren lotara etxera gerra denboran. Goizean frontera joaten ziren, Kalamura. Aitak kamillero lanak egin behar izan zituen Kalamua barrenean. Gero zaurituak autoetan eramaten zituzten norabait.
-
Babesleku naturalera bonben beldurrez
Pako Iriondo Lizarralde (1926) Elgoibar
Kalamuan zegoen frontea. Karakaten frankisten artilleria. Eibartik errepublikaren aldekoek kanoikadak botatzen zituzten, eta elgoibartarrak San Migeleko bidera joaten ziren babestera. Iluntzean bueltatzen ziren etxera. Inoiz etxean mahaipean ezkutatuta egoten ziren bonbak entzuten zirenean.
-
"Patxi zaharra" hegazkina
Pako Isasti Irusta (1929) Elgoibar
Altzolan bertan fronterik ez zen egon. "Patxi zaharra" hegazkina gogoratzen du Pakok, beste leku batzuetan, "El abuelo" deitzen zioten bera. Altzolan ez zuten soldadurik eduki etxeetan.
-
Idiak eta idi-probak
Pedro Arrillaga Garate (1918) Elgoibar
Aitak Arrasaten erosi zituen idi beltzak. Auzoko probaleku zaharra zelaian omen zegoen. Bustian erraz, baina lehorrean nekez tiratzen zuten idiok. Gerratean, gorriek San Pedroko elizako bederatzi santu erre omen zituzten. Nazionalen tiratzaileak engainatzeko, San Antonioren estatua erabili omen zuten, horma baten ostetik bere burua erakutsiz.
-
Gorriak elizan
Pedro Arrillaga Garate (1918) Elgoibar
Nazionalak Arratera iritsi zirenean, gorriek Eibarrera ihes egin zuten, bolborategiari su eman eta gero. Pedroren etxeari ere eraso egin zioten, eta egun pare batez beste baserri batean babestu ziren.
-
Soldadu Iparraldeko zein Levanteko fronteetan
Pedro Arrillaga Garate (1918) Elgoibar
1937. urtean deitu zuten soldaduskara. Lehenengo, Logroño, Burgos eta Asturiasko fronteetan; eta, gero, Soria, Teruel eta Ebrokoetan. Handik Villarrealera joan ziren.
-
Bere aldekoen kanoikadak ia garbitu
Pedro Arrillaga Garate (1918) Elgoibar
Riosecotik Sierra Puntalera; eta handik jaisten ari zirela, bonbaz zauritu zuten, italiarrek eraso oker eginda.
-
Ebroko bataila izugarria
Pedro Arrillaga Garate (1918) Elgoibar
Ebroko triskantzara bueltatu ziren. Luzio Arrieta lehengusua galdu zuen han. Pedro urte bitan etxera etorri gabe egon zen. Bartzelona eta Gironatik ere pasatu zen, Toledoraino joateko.


