Borroka
-
Bonbardaketak eta uholdeak bateratsu
Mari Erezuma Elorriaga (1921) Bermeo
Bonbardaketen ihesi joan ziren baserritik, baina aitak ez zuen alde egin nahi izan. Bermeora bidean baserri baten taloa eman zieten jateko, noizbait irina itzultzeko baldintzarekin. Bermeoko tunelera joan nahi zuten babestera. Aldi berean, izugarrizko euritea izan zen. Mari baserrira itzuli zen berriro.
-
Aitak beldur handiagoa ekaitzari balei baino
Mari Erezuma Elorriaga (1921) Bermeo
Mari baserrira itzuli zen berriro. Aita ez zuten balek ikaratzen, baina bai trumoiak eta ekaitzak. Luizi batek baserria estali zuen. Eskerrak alde eginak ziren.
-
Baserriaren laurden bat txikituta
Antonio Etxebeste Artola (1926) Errenteria
Gerra Zibilean frontea ibili zen Aiztondo baserritik gertu. Baserriaren lautik bat txikituta geratu omen zen.
-
Gerra garaian soldaduak herrira heldu zirenekoa
Juan Arizaga Larreategi (1927) Jose Luis Unamuno Gorrotxategi (1928) Soraluze
Juanek 9 urte zituen gerra hasi zenean eta ondo gogoan ditu Eibarko eta Gernikako bonbardaketak. Soldaduak herrira heldu zirenekoa kontatzen du; gauez heldu eta goizean Juanen etxera joan ziren gosaltzera. Soldaduak 7 hilabetez egon ziren inguruko mendietan.
-
Gernikako bonbardaketatik ihesi; anaiak elkarren aurka
Margarita Aranberri Laskurain (1914) Pedro Laskurain Lizarralde (1912) Soraluze
Gernikako bonbardaketa ezagutu zuen eta haren inguruko kontuak kontatzen ditu. Ihesi joan behar izan zuten eta han ere zortea izan zuten, jesuita batzuen etxean hartu baitzituzten. Baina, hara ere, iritsi zen gerra eta anaiek talde ezberdinetan elkarren aurka aritu behar izan zuten.
-
Gerrara joan zeneko kontuak
Inazio Lazkano Roteta (1924) Zarautz
Gerrara joan zeneko kontuak. Urtezahar egunean abiatu zen; eta, Norteko trenean zihoala, txokea izan zuten tunel mutur baten kontra. Ferrolera joan ziren. Nolakoa izan zen bere hasiera soldaduskan. Geroago, Crucero Canarias ontzian enbarkatu zen. Bi kanoi handi zeramatzaten eta haiek lehertzeko beldurrez egoten zen. Bere osaba baten bitartez, Bilbora joan nahi izan zuen ministro batekin lan egitera. Instantzia egin zuen, baina ezezkoa eman zioten.
-
Gernikako bonbardaketa ikusi zuen
Lucia Etxabe Zubizarreta (1927) Soraluze
Gerra hasi zenean, Bizkaira joan ziren. Gernikako bonbardaketa gertatu zenean, Mungiako Atxuri auzotik ikusi zuten sutan. Hurrengo egunean, batailoiak pasatzen ikusi zituen etxe aurretik.
-
Bonbardaketek iraun bitartean, tunelean babestuta
Mari Tere Paskual Zapirain (1931) Errenteria
Gerran, goian-behean erortzen ziren bonbak. Babesteko, batzuetan mendira eta besteetan tunelpera joaten ziren. Tunelean zeudenean, jaten ematen zieten; trena tuneletik pasatzen zenean, baztertu egiten ziren.
-
Bizikletan lanera
Xebastian Retegi Mitxelena (1929) Errenteria
Bizikletan joaten zen Donostiara lanera, 17 urterekin. Anaia zaharrenak soldadu joan ziren gerrara; bitartean bizikleta ibiltzeko esaten zioten. Orain erregeak bezala bizi garela dio.
-
Gerrako kontuak
Xebastian Retegi Mitxelena (1929) Errenteria
Gerra hasi zenean 7 urte zituen. Tiroketak gogoratzen ditu. Arreba balak zauritu zuen. Soldaduak ere izan zituzten etxean. Lubakiak. Bi anaia soldadu joan ziren, kintak harrapatuta, eta bat hil egin zen.
-
Gerrako kontuak
Joxe Luix Arzallus Lizarralde (1929) Errenteria
Zazpi urte zituen gerra hasi zenean. Kaletik beraien baserrira jendea joan zen, beldurrez. Bala soinua gogoratzen du. San Marcostik tiratzen zuten batzuek.
-
Gerra denboran Zalla inguruan bizitakoa
Jaio Ezenarro Alberdi (1919) Iñaki Iñurrieta Goikoetxea (1918) Soraluze
Jaio Zallan egon zen eta herrian oso ondo hartu zituzten. Ogia ere nahikoa izaten zuten. Trintxerak egiten ibili zen bertan. Bilbo bonbardatu zutenean, arreba ere bertara joan zen. Izeba, ama eta anai-arreba mordoa egon ziren etxe batean. Handik egun batzuetara, Zalla ere bonbardatu zuten. Nazionalak sartu zirenean, mendiz Turtziozera joan zen, eta handik Castro Urdialesera. Asko biltzen ziren han, eta anaia batzuekin elkartu zen bertan. Arreba eta gurasoak Soraluzera itzuli ziren.
-
Nerbioi ibaia nola igaro zuten
Jaio Ezenarro Alberdi (1919) Iñaki Iñurrieta Goikoetxea (1918) Soraluze
Iñakik-eta Nerbioi ibaia lantxetan pasatu zuten.
-
Teruelen zero azpitik 15 graduan
Jaio Ezenarro Alberdi (1919) Iñaki Iñurrieta Goikoetxea (1918) Soraluze
Langileen Batailoian, Mendaroko batekin jardun zuen lanean Iñakik. Handik frontera eraman zituzten berriz. Tenientearengana joan ziren protestatzera, baina ez zuten ezer lortu. Teruelera eraman zituzten martxoaren 13an. Tenienteak, bonbak nola erabili azaldu ostean, bina bonba eman zizkien. 25 gradu zituzten zero azpitik eta zopa ere izoztu egiten zitzaien.
-
Anaien arteko gerra
Joxe Mari Lertxundi Zuloaga (1932) Aia
Anaia zaharrenak gerrara joan ziren, bakoitza bando batera. Gerran, anaia bat preso zegoela, beste anaiari haren guardia egiten aritzea tokatu zitzaion.
-
Cervera kanoiontzia Donostia inguruan
Mertxe Aizpurua Zeberio (1925) Joxe Torregarai Gorostidi (1937) Usurbil
Donostian egon zen, izebaren etxean, gerra garaian. Hango giroa nolakoa zen aipatzen du: Cervera kanoiontzia inguruan egoten zen kanoikadak botatzen. Kanoikada haietako batek hil zuen mutil bati buruzko istorioa kontatzen du Joxek.
-
Pakun!
Mertxe Aizpurua Zeberio (1925) Joxe Torregarai Gorostidi (1937) Usurbil
Donostiako lehengusuak tiro-hotsa entzuten zuenean, harraska azpian ezkutatzen zen. "Pakun!" entzuten omen zen tiroekin.
-
Gerra nola hasi zen
Adelaida Etxeberria Arozena (1929) Hondarribia
Gerra hasi zenean, zazpi urte zituen. 10-16 urte bitartean, miseria garaia izan zen. Oraingo krisia. Gerra nola hasi zen. Tiro-hotsak eta bonbak. Arto artean ezkutatzen ziren.
-
Harginak eta Guadalupeko gotorlekua
Gregorio Berrotaran Etxeberria (1945) Hondarribia
Artzuko harginak non ibili ziren lanean. Guadalupeko gotorlekuko hargin-lanak. Txirrita bertsolaria. Gotorlekua 1902an ireki zuten, baina denbora asko pasatu zuten hura egiten. Inguruko jende edadetuak begi onez ikusten zuten, lana sortzen zuelako. Altuek soldata hobea zuten. Gerra garaian, bi bandoen esku egon zen, eta sarraskiak egin zituzten biek. Fusilamenduak. Harrobiak.
-
Hendaian, itsasontzi batean bizitzen
Carmen Gonzalez Oiarbide (1922) Hondarribia
Harresian dago bere jaiotetxea. Balkoitik bonbak erortzen ikusten zituzten; behin, anaiaren lagun bat hil zen. Hendaiara joan ziren, eta handik Irun sutan ikusi zuten. Itsasontzi batean bizi izan ziren hiru familia. Frente Popularrera joaten ziren jatera. Batzuk Bartzelonara bidaltzen zituzten trenez. Milizianoek ontzia hartu nahi zuten, baina ez zuten lortu.


