Borroka
-
Soldaduen istorioak
Agustin Agiriano Arenaza (1921) Eskoriatza
Behin, etxe barruan zeudela, tiroak entzun zituzten oso hurbil; izan ere, militarrek uste zuten etxetik egiten zietela tiro beraiei. Arratsalde batean, Apotzagatik bi lagun jaitsi ziren arineketan; soldaduek hori ikusi zuten, eta hogei bat soldadu joan ziren Agustinen familiaren etxera, bi gorri etxean ezkutuan zituztela-eta. Menditik jaitsi ziren bi lagun haiek atxilotuta eraman zituzten. Ordurako, Eskoriatza eta Apotzaga hartuta zeuden.
-
Gorriak inguruan
Agustin Agiriano Arenaza (1921) Eskoriatza
Gorriei amorrua zieten, eta etxera joan zitzaizkien esanez apuntatzeko, gorrien aurka egiteko. Amak esan zien ez apuntatzeko. Behin soldaduek gorrien kontra zelan atakatu zuten kontatzen du. Gorriek Aretxabaletako Santutxon zuten blindajea. Kanoiekin hormen gainetara igotzen ziren erasotzeko. Gero Kurtzetan jarri ziren, eta denera zabaldu zien, indartu egin baitziren. San Andres egun batean, eraso egin zutenean, mutil asko galdu zituzten. Zulo bat egin eta 80 mutil bertara bota ei zituzten.
-
Bilbo eta Durango pasa ostean, Garagartzara buelta
Garbiñe Jauregi Abarrategi (1932) Errenteria
Gerra garaian Bilbon egon zirenean, kobazulo batean babesten ziren hegazkinen bonbatatik. Bilbotik Durangora joan ziren: han etxearen zelaiko "kobazulo" txiki batean babestu ziren Durangoko bonbardaketa izan zenean. Handik Garagartzara itzuli ziren, eta senideak familiartekoen etxeen artean sakabanatu ziren; beraien etxea hustuta zegoen.
-
Udaletxea erre zutenekoa
Juan Zulaika Lizaso (1929) Zarautz
Gerra garaiko oroimen txarra du. Erreketeak sartu zireneko arratsaldea. Udaletxea erre egin zuten, gizon bat barruan zela pentsaturik, baina teilatutik ihes egin zuen. Beste etxe bat erretzen saiatu ziren, baina herritar batek konbentzitu zituen.
-
Batailoia nola sartu zen herrian
Bonifazio Mutiozabal Begiristain (1926) Zarautz
Batailoia herrian sartu aurretik, justu-justuan heldu zen etxera. Herriko gizon bat kotxean bandera zuria zuela joan zen. Tiroak egon ziren eta kamioi bat erre zuten.
-
Bi fronteren erdian zeuden
Jose Mari Larreategi Gallastegi (1923) Jesusa Maiztegi Gallastegi (1927) Soraluze
Bi fronteren erdian zeuden Arrate bailarakoak; baita eurak ere. Fronteak non zeuden. Behin ardiak biltzera joan zen eta lainoarekin ez zen ezer ikusten. Lainoa jaso zuenean, tiroka hasi ziren eta bere aldameneko ardia jo zuten tiroz. Zulo baten sartuta egon zen; eta, tiroak isiltzean, korrika ihes egin zuen etxera.
-
Hogei urterekin gudari
Ikerne Artetxe Zubikarai (1932) Ondarroa
Hogei urteko neba borondatez joan zen gudari Itxasalde batailoira. Zazpi neba-arreba gurasorik gabe egon ziren gerra garaian.
-
Bodegetan ezkutatzen ziren
Ikerne Artetxe Zubikarai (1932) Ondarroa
Bodegetan ezkutatzen ziren bonbardaketa mehatxua zegoenean.
-
Hilotza ardo kupelean
Ikerne Artetxe Zubikarai (1932) Ondarroa
Periko neba okin aritu zen Itxasalde batailoian. Osaba ere gudari, hantxe zauritu zuten. Beste pasadizo bat kontatzen zuen nebak: batailoikoek kupel handi bateko ardoa bukatu zutenean ikusi zuten hilotz bat zegoela barruan.
-
Gerra garaian, zanga egin zuten bidean aurkariak ez pasatzeko
Marisol Ariznabarreta Oregi (1945) Bernardo Maiztegi Unzueta (1917) Soraluze
Gerra denboran, Eibar "zona gorria" zen eta Soraluzen zeuden nazionalak. Soldaduek bost-sei hilabete egin zituzten herrian. Irailaren 22an sartu eta martxo inguruan egin zuten alde. Ezozitik behera etorri ziren eta Igaraten, herriaren sarreran, zanga bat egin zuten bidean, aurkariak ez pasatzeko. Berak 19 urte zituen eta bera ere ibili zen lan horretan.
-
Gerran Errenteriatik alde egin beharra
Joseba Goñi Galarraga (1935) Errenteria
Gerra hasi baino urtebete lehenago jaio zen Joseba. Gerran etxeko leiho bat puskatu zieten bala batekin eta 30 urtean ez zuten aldatu kristal hura. Gerran etxea nola zaintzen zuten aipatzen du. Gerra bukaeran, Donostiara joan ziren amaren lehengusu baten etxera. Errenteriatik jende askok egin zuen alde gerra garaian.
-
Gerra hasi zeneko bizimodua
Joxe Mari Zuloaga Etxebeste (1932) Errenteria
Gerran, etxeko leihoetan koltxoiak jarri zituzten babesteko eta etxeko eskaileretan egiten zuten bizimodua bizilagun guztiek. Bizilagunen artean batasun handia zegoen. Amaren laguna beraien pareko eraikinean bizi zen eta balkoitik hitz egiten zuten.
-
Gerrara bi hilabeteko kontua izango zelakoan
Joxe Mari Zuloaga Etxebeste (1932) Errenteria
Gerra garaian, Errenterian geratu zen Joxe Mariren familia. Aita gerrara joan zen, eta haren uniformea gogoan du oraindik. Aita amarengandik agurtu zenean, bi hilabeteko kontua izango zela uste zuten.
-
Aitaren adorea gerran
Joxe Mari Zuloaga Etxebeste (1932) Errenteria
Aita abertzalea zen eta bere konpainiako soldadurik zaharrena zen; atzeguardian egoteko eskaini zioten, baina aitak ez zuen onartu, Euskadi defendatzera joan baitzen gerrara. Aita gizon umila zen eta etxea zen bere lehentasun nagusia.
-
Aitaren gerrako nondik norakoak
Joxe Mari Zuloaga Etxebeste (1932) Errenteria
Aita abertzalea zen: denak errespetatzen zituen, baina berea defendatzen zuen. Itxarkundiaga batailoian egon zen gerra garaian: Lleidan ibili zen eta katalanak oso ondo portatu omen ziren berekin.
-
Aitak gerran ikusitakoak
Joxe Mari Zuloaga Etxebeste (1932) Errenteria
Aitak 4 bat urte eman zituen gerran: gazte bat hil zutela ikusi zuenekoa kontatzen zuen.
-
Gerran aitak entzundako meza
Joxe Mari Zuloaga Etxebeste (1932) Errenteria
Aita gerran zegoela, hainbat orduz ibiltzera behartu zituzten; eliza batean sartu ziren lo egiteko; mantak bi lagunen artean banatzen zituzten. Halako batean, elizatik aterarazi zituzten meza emateko; apaizak esandakoak aipatzen ditu. Meza bukatutakoan, janaria lapurtzeko aprobetxatu zuen aitaren lagun batek.
-
Parapetoekin sortzen zuten artea
Joxe Mari Zuloaga Etxebeste (1932) Errenteria
Gerra garaian, Goiko kalean porlan zaku hutsak ekartzen zituzten, haiekin fardoak egin eta parapetoak egiteko. Zaku haiei grapak kentzen zizkieten umeek, gero kateak egiteko. Errenterian tiro-hotsak entzuten zituztenekoa kontatzen du.
-
"Foki-foki" egin zeure amari
Pauli Aginaga Santa Marina (1932) Mari Erezuma Elorriaga (1921) Bermeo
Gogoan dute gerra heldu zenean hegazkinen beldurra zutela, kanpaiak jotzen zituztela eta babeslekuetan ezkutatzen zirela. Bermeoko andrazkoak umore handikoak izan dira, eta soldadu italiarrek "foki-foki" esaten zietenean (larrutan egin nahi zutela edo), "Foki-foki" beren amari egiteko erantzuten zieten.
-
Tropa italiarrek hartu zuten Bermeo
Pauli Aginaga Santa Marina (1932) Mari Erezuma Elorriaga (1921) Bermeo
Gernika erretzen zegoela jakin zuten. Berehala hartu zuten Bermeo tropa italiarrek. Francok engainatuta etorri ei ziren italiarrak.


