Borroka

  • Carmen Urdangarin Bi gizon hegazkinetik bonbak botatzen

    Mari Karmen Urdangarin Letamendia (1926) Hernani

    Hernani nola bonbardatu zuten ederki ikusi zuten Mari Karmenek-eta Usurbildik. Santa Barbaran frontea zegoen, eta eremu hura asko gaztigatu zutela dio.

  • Nati Bilbao Bonbardaketa gogorra izan zen

    Nati Bilbao Onaindia (1929) Durango

    Aurreko egunean mehatxuak jasota, aita ganadu guztiarekin Karrantzara joan zen. Bonbardaketa eguneko oroitzapen garratzak ditu: aita eta anaia hil egin zirela esan zieten, kaletarrak etxean babestuta, babeslekuak...

  • Milagros Zubillaga Astoaren azpian, bonbardaketatik gordetzeko

    Milagros Zubillaga Solagaistua (1925) Durango

    Karrantzatik Cartesera joan ziren, Torrelavega ondoko herritxo batera. Han, esnearekin zihoan batean, bonbardatzen hasi ziren. Astoa horma baten kontra jarri, eta astoaren azpian egon zen gordeta bonbardaketak iraun zuen tartean.

  • Milagros Zubillaga Durango eta Otxandio bonbardatzen

    Milagros Zubillaga Solagaistua (1925) Durango

    Koinatuak eta anaia Otxandioko frontean zeudela, Bitañora joan zen ama eta ahizpekin. Otxandioko bonbardaketa osoa ikusi ahal izan zuten leihotik. Egun berean, Durango bonbardatu zuten; eta jesuiten eta Andra Maria elizak suntsitu zituzten. Arbolapean gordeta zegoen jende asko metrailatu eta hil zituzten.

  • Juliana Eizagirre Gerrako zauriak eta gurasoen heriotza

    Juliana Eizagirre Osa (1929) Getaria

    Oso gazte zela hil zitzaizkion gurasoak. Gerra iritsi zenean, bi anaia joan ziren frontera. Anaia bat zauritu egin zuten eta ibili ezinik egon zen. Azkenean, lortu zuen etxera itzultzea. Beste anaia hil egin zuten gerran. Gizonak gerrarako nola deitzen zituzten azaltzen du. Batzuek ihes egiten zuten gerrara ez joatearren.

  • Maria Iruretagoiena Gernikako bonbardaketan bizitakoa

    Maria Iruretagoiena Olano (1928) Getaria

    Gernikan kalean bizi zen jendea, ahal zuten moduan babestuta. Gernikako bonbardaketa gogoan du. Gernikan, janaria kamioi batean ekartzen zieten. Bonbardaketak iraun bitartean, alarma-soinua zegoen. Bonbardaketa aurreko giroa nolakoa zen azaltzen du. Aita preso hartu zuten Gernikan.

  • Joxe Gaztelumendi Babesetik irten eta bonba batek akabatu

    Joxe Gaztelumendi Aiestaran (1925) Errenteria

    Joxe eta haren sendikoak Sestaoko etxe batean egon omen ziren babesturik bolada batez, gerra garaian. Behin, etxeko jabea babes-tokitik atera omen zen bonbardaketa baten erdian, hegazkinek alde egin zutela uste zuela eta. Une horretan, bonba bat ondora jausi zitzaion eta hantxe akabatu zen gizona.

  • Joxe Gaztelumendi Lamiakoko aireportuko hegazkinak

    Joxe Gaztelumendi Aiestaran (1925) Errenteria

    Gerra garaian Sestaon egin zuen egonaldia Joxeren familiak, eta handik Lamiakoko aireportuko hegazkinak bistaratzen zituzten. Han pilotu errusiarrak bazirela gogoan du.

  • Juanita Getaria Bonbardaketa arriskuaren aurrean tuneletara

    Juanita Getaria San Pedro (1927) Errenteria

    Bonbardaketen mehatxua jasanezina zela kontatzen du Juanitak. Amona bera Bilbon bizi izan ziren hilabeteetan hil zitzaien, eta ehorzketa egunean ere korrika irten behar izan omen zuten hilerritik.

  • Maritxu Goitia Gerra Zibila hasi zenekoa

    Maritxu Goitia Zuloaga (1923) Errenteria

    Hamabi urte inguru izango zituen Maritxuk Gerra Zibila hasi zenean. Ongi gogoan ditu erreketeek Errenterian egin zituzten sarrera saioak, eta baita osaba-izeben baserrian milizianoak nola egokitu ziren ere. Behin soinean zeraman jertse gorri bat kendu omen zioten eta bandera moduan eduki omen zuten teilatuan. Anaia eta ama bizitza galtzeko arriskuan ibili omen ziren, ganaduari bazkatzen emateko borroka piztua zen tokietatik igaro behar izaten baitzuten. Gerraren kontra dago Maritxu, senideen artean sortzen dituen hausturak penagarriak zaizkiolako, batez ere. Dena den, gerrate zibila bukatu eta gerraostea gogorra izan bazen ere, euren etxean diktadura urteak bakean eta lasai igaro zituztela dio.

  • Petra Olazabal Irun sutan; gerra hasiera

    Petra Olazabal Mendizabal (1920) Hondarribia

    Gerra hasiera. Irun erre zutenekoa. Argitasuna. Ez ziren Hendaiara joan, aitak esan ziena. Komentuko zubia bota zuten. Kanoikadak eta obusak. Farola ondoko baserri batera joan ziren, beldurtuta. Ogi bila joan zen handik.

  • Petra Olazabal Tropak Hondarribian sartu zirenean

    Petra Olazabal Mendizabal (1920) Hondarribia

    Colonia Escolar dagoen tokian, Errepublikaren aldeko batzuk egon ziren, bizkaitarrak. Bat Botikara joan zen ihesi, tropak sartu zirenean. Hilketak. Guadalupeko gotorlekuko tenientea joan zitzaien etxera. Balak. Soldaduak bidean gora, emakume bat tarteko.

  • Migel Imaz Gerra hasi zeneko kontuak

    Migel Imaz Arruabarrena (1927) Hondarribia

    Bi hilabeterekin joan zen Txapelingoiara bizitzera. Bost senide ziren, eta bat gerran hil zen. Hendaiara joan ziren ihesi, izututa. Bonbak. Guadalupeko gotorlekura joan ziren. Irun sutan; hurrengo egunean joan ziren Hendaiara.

  • Akilino Anzibar Gerraontziak Guadalupe bonbardatzen

    Akilino Antzizar Arozena (1921) Hondarribia

    Gerra hasiera. Anaia soldadu joan zen. España eta Cervera gerraontziak Guadalupera bonbak jaurtitzen ibili ziren. Mendira joaten ziren ikustera. Miliziano asturiarrak. Ihes egindako presoak; Barandiaran.

  • 1403 Anaiak frontean

    Jabier Amunarriz Andonegi (1924) Donostia

    Zazpi anaietatik bost joan ziren batailoira. Anaia zaharrena itsasoko ertzaina izan zen, eta besteak Saseta batailoian ibili ziren. Gazteena, 16 urtekoa, ez zen frontera joan; kuartelean egoten zen. Gernikako bonbardaketa gertatu zenean, han ziren anaiak. Bermeotik Algortara joan ziren; eta gero, Santurtzitik Habana itsasontzian, Frantziara.

  • Ebarista Imaz Anaia gerran hil zeneko nahigabea

    Ebarista Imaz Arruabarrena (1928) Hondarribia

    Anaia gauzaina gerran hil zen, bera zegoen barkua hondoratu egin baitzuten: Baleares gurutze-ontzian zegoen. 17 urte zituen anaiak gerrara joan zenean. Anaiaren heriotzaren berri eman zietenean, nahigabe handia hartu zuten etxean.

  • Josepa Goikoetxea Gerra hasi zenean, Hendaiara ihesi

    Joxepa Goikoetxea Genua (1920) Hondarribia

    Gerra egun batzuetako kontua zela esaten zuten, baina ez. Orduan ez zuten politikaz ulertzen. Senarra 18 urterekin eraman zuten gerrara. Hendaiara joan ziren, beldurrez. Aita geratu egin zen, behia ume egiteko zegoelako. Guadalupetik ihes egindako preso bat salbatu zuen. Hilketak.

  • Josepa Goikoetxea Gerrako kontuak: osaba Pepe

    Joxepa Goikoetxea Genua (1920) Hondarribia

    Gerran, Baleares ontzia hondoratu zenean, Hondarribiko bat nola salbatu zuten, Rematxe. Osaba Pepe (senarraren anaia) miliziano ibili zen, eta gero preso hartu zuten. Baratzera bonba erori zenekoa kontatzen du. Peperen ibilerak. Bere senarra nolakoa zen, "putzukoa".

  • 1346 Militarrak gorriei erasoka

    Agustin Agiriano Arenaza (1921) Eskoriatza

    Militarrek, Gasteiztik Eskoriatzara sartu arte, ez zuten ezer aurkitu; eta, bitartean, armak gorriei heldu zitzaizkien. Beraien etxeko leihotik ikusitakoa kontatzen du. 15 bat lagun egon ziren armak heltzerakoan; eta, militarrak heldu zirenean, inguruko basoetan ezkutatu ziren. Hurrengo egunean, militarrak ezer gabe etorri ziren lasai asko, kantuan... Apotzaga auzoan blindaje bat zuten gorriek eta militarrak Apotzaga hartzera joan ziren. Mendiaren lepo batetik burua erakustearren. alde guztietatik ekin zieten tiroka. Mendiaren lepoan, hamar gorri inguru bertan hil ziren. "Kamiñero"ei ere eraso egiten zieten, gorpuak edo zaurituak jasotzen joaten zirenean.

  • 1346 Etxea kanoiekin erasotua

    Agustin Agiriano Arenaza (1921) Eskoriatza

    Kanoiekin etxea erasotu zietenekoa kontatzen du; hala ere, ez zuten asmatu.