Borroka
-
Bonbardaketa
Julian Arruti Ezenarro (1926) Azpeitia
Gerrako oroitzapenak. Gernikako bonbardaketa izan zenean, Azpeitian tiro- eta bonba-hotsa entzuten zen. Azpeitia ere bonbardatu zuten, eta mutil gazte bat hil zen.
-
Gerra garaiko bizipenak
Imanol Murua Arregi (1935) Zarautz
Aita gudari joan zen gerra garaian; eta ama, bi seme nagusiekin, Gernikara joan zen. Gernikako bonbardaketetan, udaletxe azpiko babeslekuan gordeta egon ziren. Gerora, aita Santoñako kartzelara eraman zuten: bi semeak Ingalaterrara bidali zituzten, eta ama Iparraldera joan zen.
-
Burdinazko gerrikoa; lehengusua ertzain
Gregori Ajuriagojeaskoa Loroño (1913) Muxika
Bilbo hartu ez zezaten, jende asko aritu zen burdinazko gerrikoa egiten, bere neba ere, besteak beste. Bere lehengusua ertzaina izan zen eta kartzelan sartu zuten.
-
Gerrara derrigortuta joan baino, hobe boluntario
Gregori Ajuriagojeaskoa Loroño (1913) Muxika
Boluntario joan ziren muxikarrak berez joan beharra zuten, baina beraien burua aurkezten zuten destino hobea lortu asmoz.
-
Bonbardaketan izekoaren etxean
Gregori Ajuriagojeaskoa Loroño (1913) Muxika
Gernikako bonbardaketan, izekoaren etxean egon zen. Erromeria ostean, izekoaren etxean geratzen zen biharamunean joateko etxera. Astelehen hartan, arratsaldez Gernikara joateko asmoa zuen. Bonbak entzun zituztenean, ezkutatu egin ziren. Gernikan zeuden auzoko denak onik irten ziren, Lumorako bidea hartu zuten-eta.
-
Munitibarrera gerra denboran
Mari Carmen Azkune Arrate (1928) Markina-Xemein
Bonbak jausten ziren Markinan eta, beldurtuta, Munitibarreko baserri batera aldatu zen familia. Jende asko bildu zen etxean. Munitibarko bonbardaketa. Aita seme ezinduaren bila motorrean joan zenekoa.
-
Munitibarretik Mendatara
Mari Carmen Azkune Arrate (1928) Markina-Xemein
Gero Mendatara joan ziren. Kanpandorrean ezkutatuta bonbardaketa denboran. Gernikako bonbardaketa egunean, hamaika markinar arbolape batean. Lo-lekua topatzeko komeriak. Semeen bila aita.
-
Gerra hasiera eta Gernikako erasoa
Serafin Baraiazarra Albizu (1929) Muxika
Gerra hasierako oroitzapenak. Ama autobusez etxera heldu zen, eta berak esan zien gerra hasi zela. Beraien etxean ere izan zituzten soldaduak. Gernikako bonbardaketako egunean harako bidean ikusi zituen hegazkinak. Bere aita Gernikan zen.
-
Mauman asko hil zituzten
Serafin Baraiazarra Albizu (1929) Muxika
Mauman asko hil zituzten gerran, hiru aste iraun baitzuen borrokak. Horri buruzko hainbat azalpen ematen ditu zehaztasunekin. Zelaia baserriko Genaro euskaraz abesteagatik hil zuten.
-
Frontea etxetik hurbil; kanoikadak
Jose Mari Anitua Lejardi (1924) Markina-Xemein
Frontea etxetik hur izan zuten. Kanoiak nondik nora aldatu zituzten kontatzen du. Etxea ere jo zieten. Obusek hots handia ateratzen zuten.
-
"El abuelo" hegazkina
Jose Mari Anitua Lejardi (1924) Markina-Xemein
Gerrako "El abuelo" hegazkina francotarrena zela dio, eta zarata asko egiten zuela. Bonbak bota zituen hainbat tokitan. Abertzaleek ehiza-hegazkinak ere bazituzten.
-
Ezkutalekuak; hegazkinen erasoak
Jose Mari Anitua Lejardi (1924) Markina-Xemein
Etxe ondoko estratan ezkutatzen ziren gerran. Soldaduak heldu baino pare bat egun lehenago, hegazkinen mugimendu handia egon zen.
-
Milizianoak etxean eta herrian
Jesusa Anitua Lejardi (1926) Jose Mari Anitua Lejardi (1924) Markina-Xemein
Beraien etxean milizianoak egon ziren, Txorierri aldekoak. Normalean domeketan joaten ziren jatera. Euretako batek esan zien behin mairuak heltzear zeudela, eta horixe gertatu zen. Miliziano eta errekete asko heldu ziren herrira. Erreketei beldurra zieten.
-
Gerran, baserria frontetik gertu
Angela Garmendia Arrieta (1927) Urnieta
Gerra garaian, soldaduen arteko borroka izan zen beraien baserritik gertu. Beraienera etorritako soldadu askori eman zieten kafea. Borroka hartan hil zituzten mutil batzuen istorioa kontatzen du. Baserri batzuetan, oso gaizki pasa zuten soldaduen etorrerarekin.
-
Gerran hildakoak lurperatzen
Fernando Alegria Goiri (1923) Muxika
Gerra sasoian, 14 urte zituen Fernandok. Etxe inguruko kanoiak non egoten ziren azaltzen du. Fikan egon zen frontea eta han ondoko etxe baten ingurura joaten ziren kanoikada guztiak. Eurak bertan egon ziren, ez ziren mugitu. Nazionalek deskuidu bat izan zuten, bonba bat botata beraien soldaduak hil baitzituzten. Bertako gizonak lan ugari egitera derrigortu zituzten. Fernandoren aitak gorpuak lurperatzeko betebeharra zuen Muxikako kanposantuan, eta bera ere aritzen zen laguntzen.
-
Anaia "Rebelión de la sal" batailoikoa
Fernando Alegria Goiri (1923) Muxika
Bere anaia zaharrena frontean egon zen, "Rebelión de la sal" batailoian. Boluntario joan zen Euzkadiren alde borrokatzera, behar baino lehenago. Gero Gasteizko kartzelan egon zen.
-
Nazionalak Kantabrian sartu zirenekoa
Felipe Martitegi Iturrioz (1919) Muxika
Kantabrian morroi zegoela, nazionalak sartu zirenean, Ampuero herriko zubiak apurtu zituzten bideak ebakitzeko. Aparecida herriko korta batean egon ziren. Nahiko esne izaten zuten edateko, behintzat. Ostean, kobazuloan ezkutatu ziren.
-
Gerrara soldadu, "Cuarta división de Navarra"n
Felipe Martitegi Iturrioz (1919) Muxika
Kantabrian morroi egon ostean, etxera bueltatu eta gerrara joan zen. Bertako lau egon ziren beraien kintan: bi boluntario joan ziren eta beste bi, Felipe bera tartean, ez. Dibisio txarra tokatu zitzaion, "Cuarta división de Navarra". Iruñetik, Valentziako Castellón de la Planara, Ebrora, Saguntora, Aranjuezera, Madrilera eta Bilbora joan ziren, Iruñeara bueltatu aurretik.
-
Zazpi urte eta zazpi egun soldadu
Felipe Martitegi Iturrioz (1919) Muxika
Cuarta División de Navarran ibili ostean gerran, eta etxera bueltatu ostean, berriro bueltatu behar izan zuten. Guztira, zazpi urte eta zazpi egun egin zituen soldadu. Gorozikatik boluntario joan ziren biak hil egin ziren; derrigortuta joan zirenek, ostera, bizirik iraun zuten: Jose Urkizak eta berak.
-
81eko morteroekin frontean
Felipe Martitegi Iturrioz (1919) Muxika
81eko morteroak erabili zituzten frontean. Horrek salbatu zituela dio.


