Borroka
-
Anaia Iruñan gerra hasi zenean
Juan Arrieta Martinez (1924) Markina-Xemein
Gerra sasoian denda itxi egin behar izan zuten, ez zegoen jenerorik saltzeko eta. Urritik apirilera frontea eduki zuten Markinan bertan. Anaia zaharra Iruñean egon zen gerra hasi zenean eta han geratu behar izan zuen Markinara itzuli ezinik. Ez zegoen modurik berarekin komunikatzeko.
-
Ondarroan, nazionalak sartu aurreko giroa
Juanita Zelaia Balenziaga (1918) Markina-Xemein
Nazionalak urriaren 4an sartu ziren Ondarroara, Debatik. Gerrako giroa: soldadu tolosarrak kantuan, bertako neskek nobioak ere topatu zituzten... Frontea non zegoen, Astarrikan. Bi anaia elkarren kontra, alde banatan borrokan.
-
"Nazionalak" sartu zireneko estualdiak
Margarita Plazaola Murua (1927) Urretxu
Gerra denboran, etxetik hurbil dagoen zubia bota zuten dinamitaz milizianoek ihesean. Etxera etorri zitzaizkien dinamitatzaileak, leherketa entzungo zutela esanez. Anaia aurrera joan zen "gorriekin". Milizianoek etxetik atera eta aurrera eraman nahi izan zituzten, baina Deskargako lehenengo baserrian geratu ziren, eta laster itzuli ziren etxera.
-
Bonbardaketa beldurgarriak
Jexuxa Salegi Oruesagasti (1921) Urretxu
Bonbardaketak beldurgarriak izaten ziren. Zumarragan, hiru lagun hil ziren. Beraiek, etxean, bonbetatik babesteko, nola moldatzen ziren aipatzen du.
-
Itxasalde batailoian gudari preso hartu arte
Jose Andres Azpiri Malaxetxebarria (1911) Markina-Xemein
Itxasalde batailoiko gudaria izan zen, 1937ko ekainaren 18an preso hartu eta langile-batailoietara eroan zuten arte. Asturiasen alemaniarrentzako abiazio-zelaiak atontzen ibili zen, besteak beste. 1939. urteko ekainaren 13an eman zioten etxera etortzeko baimena eta askatasuna.
-
Itxasalde batailoiko Boga Boga konpainia
Jose Andres Azpiri Malaxetxebarria (1911) Markina-Xemein
Itxasalde batailoiko Boga Boga konpainiako kidea izan zen. Markinan sortu zen eta handik Lekeitiora joan ziren. Lekeition osatu zuten Itxasalde lau konpainia ezberdinek. Bertako kideak ingurukoak ziren: markinarrak, berriatuarrak, ondarroarrak, txorierritarrak...
-
40 lagun batailoitik aldendu ziren
Jose Andres Azpiri Malaxetxebarria (1911) Markina-Xemein
Lau konpainiak osatu zuten Itxasalde batailoia. Baina 40 lagun batailoitik apartatu ziren. Izan zituzten gorabeherak azaltzen ditu.
-
Bilbon beraien buruz entregatu zuten
Jose Andres Azpiri Malaxetxebarria (1911) Markina-Xemein
Gerra garaian, 40 bat lagun aldendu ziren Itxasalde batailoitik hainbat gorabehera tarteko. Bilboko San Antonen eta San Frantziskon egon ostean, hainbat zubi apurtu zituzten eta Carlton hotelean entregatu zuten beraien burua.
-
PNVkoen Zabalburuko txaleta
Jose Andres Azpiri Malaxetxebarria (1911) Markina-Xemein
Gerran, Bilboko Carlton hotelean entregatu zuten beraien burua. PNVkoak Zabalburuko txalet batean batzen ziren. Beraien batailoiko 10 bat kide bertara eroan zituzten eta 10 egunetara aske utzi zien. Beraien batailoikoengana bueltatu ziren Begoñara.
-
Frontea Bizkargi mendian
Jesus Barandika Berrojalbiz (1921) Feli Goikoetxea Enbeita (1930) Muxika
Bizkargi mendian frontea egon zen. Bizkargin hildakoak Muxikako kanposantuan lurperatzen zituzten ilara batean.
-
Gerrako erasoak: Feliren jaiotetxea erre zuten
Jesus Barandika Berrojalbiz (1921) Feli Goikoetxea Enbeita (1930) Muxika
Gerran, kanoiak egon ziren inguruan. Jesusek-eta ganaduak auzoko korta batean gorde zituzten. Felik auzoan egoten ziren tankeak ditu gogoan. Feliren etxea erre egin zuten ganadu eta guzti, eta Kurtzeroko Zubietara joan ziren izeko baten etxera. Gero, gerraostean, Ugarteko Etxebarrin soldaduak izaten zituzten eta nahi beste jateko izaten zuten.
-
Goikoerrotara diru bila
Carmen Irusta Alakano (1922) Muxika
Frontean zeuden nebei dirua bidali behar zien eta ez zuen izaten zer bidali. Goikoerrotara joaten zen bila.
-
Torrelavegan, kobazulora ezkutatzera
Juanita Esturo Orue (1924) Muxika
Gerran, Santander aldera heldu ostean, Torrelavegara joan ziren. Bertan zeudela, hegazkinen erasoak jasan zituzten. Kobazuloan babestu zen. Bigarren bonbardaketak harrapatuz gero, hil egingo zirela dio.
-
Bi fronteak Urnieta aldean
Joxe Mari Yurramendi Larburu (1922) Urnieta
Gailegoak omen ziren soldaduak. Cara al Sol kantatzen zuten. 14 urte zituen orduan. Bera baino bi urte zaharragoak gerrara joan ziren geroago. "Gorriak" Santa Barbara aldean eta frankistak Urnietako mendietan zeuden.
-
Gerra garaian, umeak astoaren aurretik
Patxi Pagola Ibarrola (1933) Urnieta
Gerra garaian, etsaiak mendian gertu zeuden; eta, janari bila joateko, Patxi joaten zen astoaren aurretik; gizonak joanez gero, tiro egiten zuten soldaduek. Gertuko baserri batera kanoikada sartu eta asto bat geratu zen bizirik.
-
Ferroletik dirua jaso zutenekoa
Pilar Etxeandia Legina (1926) Rufino Etxebarria Petralanda (1922) Muxika
Rufinoren anaia zaharrena gerrako Crucero Canarias itsasontzian egon zenean, denbora askoan egon ziren bere berririk jakin barik. Baina, halako batean, gutun bat heldu zen etxera: bere anaiarena zen. Gutun hura erantzun ostean, bueltan etorri zitzaien beste bat Gernikako banketxera joan zitezen esanez. Dirua bidali zien Ferroletik.
-
Umetako gerrako akorduak
Deunoro Sardui Enbeita (1934) Muxika
1934. urtean jaio arren, gerrako kontuak ezagutzen dituzte. Sasoi hartan Bilbon egon zen, bertara joan baitziren ihesi. Oraindik gogoan du hura. Ez zuen oso ondo ulertzen abioien etorrera eta sirenen hotsa.
-
Gerra hasieran eraso egin zietenekoa
Praxku Urruzola Loinaz (1931) Urnieta
Gerra garaiko pasadizoak gogoan ditu oraindik. Tropak sartu ziren, eta eraso egin zuten; dena txikitu zuten orduan. Etxean, bost lagun zauritu zituzten. Orduan, etxetik alde egin behar izan zuten, beraien burua babesteko. Oroitzapen tristeak.
-
Gudari joandako anaien kontuak
Julian Arruti Ezenarro (1926) Azpeitia
Gerra denborako kontuak. Julianen anaia bi gudari joan ziren. Bat Castro Urdialesen geratu zen, eta bestea, berriz, Laredon. 1940ko eta 1942ko kintoak ziren.
-
Milizianoek bi mutiko tirokatu
Julian Arruti Ezenarro (1926) Azpeitia
Herriko giroa nolakoa zen gerra denboran. Gudariak Loiolan antolatzen hasi ziren... Eibartik eskopetekin joaten ziren Bidani aldera. 1936ko irailaren 20an Francoren aldeko tropak Azpeitian sartu ziren. Enparan Gain aldetik soldaduak nola jaisten ziren gogoratzen du Julianek. Milizianoek, mendian behera zihoazela, bi mutiko tirokatu zituzten Enparan Gaingo aldean. Mutiko horietako bat odolustuta hil zen. Bestea, zaurituta eraman zuten "mixikordira".


