Borroka

  • Mariano Ziganda Asturiasko Pajares inguruan, hotzak akabatzen

    Mariano Ziganda Ostitz (1910) Odieta

    Gerratean, Pajares mendate inguruan ziren irailean, eta sekulako hotza pasatu zuten. Ez omen zen ezta zuhaitzik ere hazten.

  • Mariano Ziganda "Los nacionales no entrarán en Bilbao hasta que el gato coma este bacalao"

    Mariano Ziganda Ostitz (1910) Odieta

    Esaera: "Guerras tengamos, pero no las veamos". Eta Bilbon aurkitu zuten pintada eta marrazkia (katua bakailaoa harrapatu ezinik): "Los nacionales no entrarán en Bilbao hasta que el gato coma este bacalao".

  • Florencio Erro Gerra eta gose denbora

    Florencio Erro (1929) Erroibar

    Sei edo zazpi urte zituen gerra etorri zenean. Gerra denboran, adineko gizonak behartuta zeuden mugan guardia egitera. Gose denboran irina Urepeletik ekartzen zuten bizkarrean. Urepel Erroibartik bi ordu eta erdira dago.

  • Luis Iribarren Gerra denboran bi alderdietakoak elkar hiltzen

    Luis Iribarren (1928) Erroibar

    Aita Francoren aldekoa zuen. Gerra denboran, Nafarroan hildako asko egon zen. Elkar hiltzen jardun zuten bi alderdietakoek.

  • Juan Uriarte Legarretaetxebarria Gerra garaiko bizipenak

    Juan Uriarte Legarretaetxebarria (1928) Fruiz

    Gerra garaiko bizipenak. Arriskua zegoela-eta, etxetik alde egiteko esan zieten. Nondik nora ibili ziren. Burdinazko gerrikoa.

  • Migel Sasieta Irastorza Gerrako bonbak Zumarragan

    Migel Sasieta Irastorza (1922) Zumarraga

    Gerra garaian, Zumarragan hegazkinek bonbak bota zituztenekoa gogoan du. Bonba batzuen helburua RENFEko zentrala zen.

  • Migel Sasieta Irastorza Soldadu italiarrak Zumarragan

    Migel Sasieta Irastorza (1922) Zumarraga

    Gerra garaian, soldadu italiarrak egon ziren Zumarragan. Haiei buruzko oroitzapenak gogoan ditu.

  • Rosario Illarramendi Gerran, Zarautz hartu zuten eguna

    Rosario Illarramendi Larrañaga (1929) Zarautz

    Gerra Zarautza iritsi zenean, udaletxea erre zuten eta Rosario hura ikustera joan zen. Gerraren nondik norakoen berri nola izaten zuten aipatzen du. Gerran nazionalek Zarautz hartu zuten eguna, gerora, jaiegun izan zen urte askoan.

  • Francisco Igartua Bonbak egiten gerra denboran

    Francisco Igartua Urkiola (1921) Zumarraga

    Aparicio fabrikan ibili zen gerra denboran bonbak egiten. Abiazioko bonbak. Alemanek eramaten omen zituzten Salamancara. Zumarragakoa zen nagusia, Aparicio. Beste bi sozio zituen. Legazpin ere bazen lantegi bat gauza bera egiten zuena.

  • Felix Olasagasti Gerran desabantaila nabarmenak borrokan

    Felix Olasagasti Mujika (1923) Usurbil

    Gerra zegoenean, Buruntzan karlistak zeuden eta komunistak Usurbilen herrian. Desabantaila handia zegoen karlisten eta komunisten artean. Armak erabiltzeko eta beren burua babesteko nola moldatzen ziren azaltzen du.

  • Felix Olasagasti Gerrako abioiak

    Felix Olasagasti Mujika (1923) Usurbil

    Abioiak Lasarteko hipodromoan lurreratzen ziren. Abioi haiek nolakoak ziren azaltzen du. Gernika bonbardatu zuten abioiak kanpotik etorri ziren.

  • Kristina Bengoetxea Gerrako oroitzapenak

    Kristina Bengoetxea Urruzmendi (1921) Usurbil

    Gerra gogoratzen du. 15 urte zituen hasi zenean. Baserritik gertu egon zen frontea. Buruntzatik botatako bonbak bi lagun hil zituen. Inguruko baserrietakoak haienera etortzen ziren babestera.

  • Justo Camino Gerran kanoiak idiekin igotzen Andatzara

    Justo Camino Ibargoien (1930) Usurbil

    Gerra hasi zenean, gogoan du ehiza-hegazkinak zeruan ikusten zituztela. Gogoan du kanoia idiekin igo zutela Andatzara. Gerra garaia ondo pasa zuten, baina gerra ostea izan zen txarra.

  • Teodoro Aranburu Herritarrek defentsa antolatu zutenekoa

    Teodoro Aranburu Otaegi (1928) Usurbil

    Gerra hasi zenean, herritarrak elkartu egin ziren eta defentsa eratu zuten. Frontera nora joan ziren aipatzen du. Herrian bertan ez zen egon borrokarik, inguruko mendietan baizik. Zaurituak herrira ekartzen zituzten.

  • Nieves Aranburu Gerrako armak eta umeen jolasak

    Nieves Aranburu Otaegi (1936) Antonio Orbegozo Lizarazu (1928) Usurbil

    Gerrako tiroak eta bonbak gogoan ditu Antoniok. Soinuaren arabera bereizten zuten zer arma motarekin botatakoa zen tiroa. Bonbak nondik botatzen zituzten azaltzen dute. Soldaduek alde egiten zutenean, umeek bolbora biltzen zuten harekin jolasteko.

  • Manuel Maiz Gerran ama egunero Donostiara esnea saltzera

    Manuel Maiz Labaka (1924) Usurbil

    Mola jeneralak hartu zuen Donostia. Han gertatzen zenaren berri izaten zuten Usurbilen. Manuelen ama egunero joaten zen esnea saltzera Donostiara; bidean ikusten zituenak aipatzen ditu.

  • Simona Maiz Gerrako soinuak

    Simona Maiz Labaka (1927) Usurbil

    Gerrako bonben soinuak gogoan ditu. Gerran zauritu zuten mutil bat eskutan nola ekarri zuten ikusi zuen. Sirenak entzuten ziren noizean behin, bonbardaketa hastera zihoala abisatzeko.

  • Juan Arrieta Egunero bonbardaketa Markinan

    Juan Arrieta Martinez (1924) Markina-Xemein

    Dendan geratu zitzaien apurrarekin eta errazionamenduarekin egin zuten aurrera gerrako urte gogorretan. Bonbardaketak egunero egoten ziren Markinan eta koba batera joan behar izaten zuten babes bila. Francoren soldaduek Markina hartu zutenean, jende askok alde egin behar izan zuen.

  • Juan Arrieta Francoren soldaduek Markina hartu zutenekoa

    Juan Arrieta Martinez (1924) Markina-Xemein

    Francoren soldaduak Etxebarritik sartu ziren Markinara eta eurekin batera mairuak ere sartu ziren. Frontoia armez bete zuten eta Karmengo komentua ere kuarteltzat hartu zuten. Egun batean, hirurogei kanoikada baino gehiago bota zituzten Markinan eta etxe bat erre egin zen. Urberuagako bainuetxean, ostera, komunistak zeuden.

  • Angeles, Joseba eta Rosario Soldaduak Ordizian

    Angeles Lasa Garmendia (1923) Ordizia

    Gerra hasi zeneko oroitzapenak. Garai hartan, Angeles neskame zegoen izebaren 'La Amistad' tabernen (eliza ondoan). Lagun baten etxean zegoen soldaduak, kamioietan, herrian sartu zirenean. Taberna aurrean metralladoreak jarri zituztenean, taberna itxi eta Oiangu baserrira joan ziren. Oiangun zeudela, nafarrak sartu ziren Lazkao aldetik. Itsasondoko baserri batetik kanoikadak botatzen zituzten Oiangu aldera. Gauzka horrela, Angeles eta ahizpa zaharrena Oiangu Txikira joan ziren aitona eta osabarekin.