Borroka
-
Gerra garaian Espainiatik ibili zen borrokan
Pedro Etxebarri (1919) Amorebieta-Etxano
Gerran nondik ibili zen. Ebron hasi zen borrokan, gero Gandesan eta Tarragonatik Figuerasera heldu arte. Toledoko aurrerapena, Ciudad Realen... 1942an liznetziatu zen eta 1944a arte ibili zen soldadu bezala. Ondoren, baserrira bueltatu zen.
-
Santi Arizmendiarrieta gerra garaian
Olga Arizmendiarrieta Urriategi (1932) Eibar
Hornidura komisario izendatu zuten gerra hasi zenean. Eibar hartu zuten egun berean Bilbora bidean zen. Hanka hautsi zuen egun hartan eta ondorioz denbora luzez ibili zen herren. Atxilotu zutenean Duesoko kartzelara eraman zuten. Langileen batailoian behartutako lanak egiten jardun zuen frontean geroago eta, azkenik, Ondarretako kartzelara eraman zuten.
-
Soldadu alemanak Eibarren
Olga Arizmendiarrieta Urriategi (1932) Eibar
Nahiz eta Gernika gorriek bonbardatu zutela esaten tematzen ziren garai hartan, soldadu alemanak Eibarren egon zirela baiezta dezakeela dio Olgak. Haur guztiak ibiltzen ziren haien kamioien atzetik, banatzen zituzten txokolate-bonboiak lortzeko asmoz.
-
Gerraren miseriarekin jabetu ez
Olga Arizmendiarrieta Urriategi (1932) Eibar
Santi Arizmendiarrietak gerrari buruz gordetzen zituen oroitzapenak ez ziren hain txarrak. Etxetik kanpora pasa zuen denbora gehien eta, behartutako lanak egiten nahiz preso zegoela jaten ematen ziotenez, egoera eskasarekin jabetu ere ez zela egin dio haren alabak. Jasandako hotza izango zen agian oroitzapenik latzena.
-
Bonbardaketak Gazetan, Elorrion eta Durangon
Felisa Arietaleanizbeaskoa Altzerreka (1927) Frantziska Arietaleanizbeaskoa Altzerreka (1929) Elorrio
Euren etxe ondoan erori zen bonba bat. Pertsona bat hil zuen. "Abioi Baltza"k bonbardatzen zuen. Berrion antiaereoak. Abioiak zetozenean, babeslekura joaten ziren.
-
Bonbardaketak Elorrion
Maria Igarza Zubiate (1924) Elorrio
Elorrioko etxe asko apurtu zituzten bonbardaketek. Lehena, jabe nazionalista batek zuen etxe dotore bat izan zen. Gero, "Fonda de la Paz" eta beste hainbat.
-
Tropak plazan formatuta
Maria Igarza Zubiate (1924) Elorrio
Elizaren arkupetik jotzen zuten diana. Tropak plazan formatu eta mendira joaten ziren. Orduan ikasi zuen "Eusko Gudariak" kantua, baina ez zitzaien burutik pasatu ere egin frankistak sartu zirenean kantatzerik.
-
Lau urte egin zituen soldadutzan gerra garaian
Dionisio Txurruka Arozena (1920) Elgoibar
Soldadutza gerra garaian egitea tokatu zitzaion eta lau urtez egon zen. Frontera joan beharrik ez zitzaien egokitu; baina, kintarik gazteena zirenez, azkenak izan ziren itzultzen. Lizentziatu eta lasterrera, berriz joan behar izan zuten eta beste 22 hilabete egin zituzten. Gerrara joan orduko, orain emaztea denarekin irteten hasita zegoen; handik itzuli eta berriz joan behar izan zuenez, neska-lagunak itxaron egin zion.
-
Bonbardaketak Sorabillan
Juan Aizpurua Otegi (1924) Andoain
Sorabilla auzoak dezente nozitu zituen gerraren ondorioak. Eguzkitza baserriko morroia bonbardaketa baten ondorioz erail zuten.
-
Osaba Terueleko frontean eraila
Ramon Ansorregi Juaristi (1940) Mutriku
Osaba bat Terueleko frontean hil zuten, bala batek eztarrian jota. Zortzi anai ziren eta gazteenak joan behar izan zuten gerrara.
-
Tropa batekoek eurekin joateko esan zioten
Juliana Zubizarreta Gurrutxaga (1910) Elgoibar
Gerra zibilean, tropak Azkarate aldetik sartu ziren Elgoibarrera. Kaletik etxera zetorren batean, tropa batekin egin zuen topo. Mairuek neskei bularrak kentzen zizkietela, eta eurekin joateko esan zioten; baina berak ezetz.
-
Hegazkinak gertu-gertutik pasatzen ziren bonbardaketetan
Juliana Zubizarreta Gurrutxaga (1910) Elgoibar
Bere anaiak ez ziren ibili gerra zibilean. Bere anaia bat Afrikan hil zuten gerran. Gogoan ditu Gernika eta Eibar bonbardatu zituzten egunak. Bere ahizpa bizi zen baserria erre egin zen. Bonbardaketen inguruko berriak bolo-bolo zebiltzan kalean. Hegazkinak gertu-gertutik pasatzen ziren. "Abuelo" deitzen zioten hegazkin bati. Elgoibar ez zen hainbeste hondatu, baina Eibar guztiz apurtuta geratu zen.
-
Hildakoak eta kalteak herrian
Laurentzi Aretxabaleta Goikoetxea (1930) Markina-Xemein
Eibar aldean nazionalak egon ziren sasoi batean eta gorriak herrian. Sasoi hartan, hegazkinak heltzen ziren Markinara eta bonbak botatzen zituzten. Hildakoak egon ziren eta kalte handiak herrian. Amak aititaren baserrira joan behar izaten zuen laguntzera eta Laurentzi bakarrik geratzen zen kalean, goizaldera arte askotan.
-
Don Rafaelen etxeko babeslekua
Ana Mari Lezertua Sustaeta (1940) Mutriku
Hegazkinak agertzen zirenean, Beko Plazan dagoen harrizko etxe batean (Don Rafaelen etxea) zegoen babeslekura joaten ziren. Komentuko mojek kanpaiak jotzen zituzten hegazkinak hurbiltzen zirenean.
-
Soldaduak baserrian
Joseba Mirena Agirre Mugerza (1935) Mutriku
Aitak ihes egin zuenean, ama baserrian gelditu zen aitonarekin, Jose Mirenarekin eta beste gizon batekin. Soldaduak baserrian agertzen ziren. Soldadu batzuk gogoratzen ditu: zumaiar bat, nafar bat, murtziar eta katalan bat... Soldaduak kartzelan ere egoten ziren eta baserritik janaria eramaten zuten.
-
Soldaduek telefonoz ematen zituzten abisuak
Joseba Mirena Agirre Mugerza (1935) Mutriku
Baserrian egoten ziren soldatuak fusilak bakarrik zituzten eta lubaki modukoak eraikitzen zituzten itsasoa eta itsasontziak kontrolatzeko. Telefonoa ere bazuten.
-
Kanoiak baserri gainetik
Joseba Mirena Agirre Mugerza (1935) Mutriku
Etxean osabari entzuten zion gerra garaian kanoiak nola ibiltzen ziren baserri gainetik, Alkoleatik (Mutriku) Liorrera (Ondarroara). Etxe inguruan bonba bat jausi zen baina ez zen lehertu.
-
Soldaduak berdez jantzita
Joseba Mirena Agirre Mugerza (1935) Mutriku
Gerra bukatu arte egon ziren soldaduak baserrian. Soldadu horiek, gero mugan ibili ziren makiak bilatzen. Kaki koloreko jantziak eta txapelak berdeak erabiltzen zituzten.
-
Soldaduak baserrian I
Joseba Mirena Agirre Mugerza (1935) Mutriku
Gerra garaian baserrian zeuden soldaduek balak erabiltzen zituzten. Berangoko soldadu bat gogoratzen du, neguan putzu batean bainatu eta elurretan bueltak ematen zituena. Gerraostean, mendian tratutan ibiltzen zen eta hil egin zen.
-
Gerran Bilbo aldera, ebakuatuta
Maria Teresa Larruzea Uriguen (1928) Amorebieta-Etxano
Jaunartzea egin eta laster, gerra zibila hasi zen eta ebakuatu egin zituzten gurasoak, lau neba-arreba eta izeba. Aita Larraskitura joan zen behiekin; umeak amarekin Santutxura, osabaren etxera. Denak ez ziren kabitzen osabarenean eta beheko solairuko gela bat utzi zieten. Sirenak jotzen zuenean, babeslekura joaten ziren, komentuko sotora. Umeak jolasean ibiltzen ziren.


