Borroka
-
Irun sutan
Maritxu Arbelaitz Arruabarrena (1926) Irun
Irun sutan ikusi zuenekoa gogoan du. Iruna jateko bila joaten ziren beraiek.
-
Erreketeak baserrian
Iñaxi Oruezabal Martiarena (1924) Irun
Gerra hasi zenean, mendian zegoen, baserri batean neskame. Tximista baserrian zeuden gorriak, eta bere baserrian zuriak. Zaurituak hara eramaten zituzten. Erreketeak. Borrokak.
-
Gerrako kontuak; Irun sutan
Iñaxi Oruezabal Martiarena (1924) Irun
Tximista baserritik tiroka. Ez ziren inora joan. Behientzako jan bila ateratzen ziren arratsean. Irun sutan ikusi zuen. Txapelgorriak sartu zirenean joan zen. Ogi bila Oiartzunera joaten ziren. Endarlatzara joaten ziren errotara, besteak itxita zeudelako. Gerraostean, taloak.
-
Leihoetan koltxoiak jarrita
Enkarna Altzaga Iturriza (1920) Irun
Ez ziren baserritik joan, gerra hasi zenean. Umeak Frantziara bidaltzeko aholkatzen zioten amari, baina osaba kontra agertu zen. Bi suren tartean egon ziren. Koltxoiak jarri zituzten leihoetan, eta gurdiaren azpian sartzen ziren.
-
Pinu baten gainera igo zen mutila
Enkarna Altzaga Iturriza (1920) Irun
Zubeltzu hartu zutenekoa. Hildako dezente egon zen. Mutil bat pinu baten gainera igota egon zen hiru egunez, eta ilunabar batean etxera joan zitzaien. Iruñekoa zen.
-
Soldaduak baserrietara I: gosetuta
Benita Lauzirika Lauzirika (1931) Amoroto
Gernikako bonbardaketaren aurretik frontea Berriatuan egon zen. Bi aldeetako soldaduak joaten ziren baserrietara. Gose izaten ziren. Amak indaba platerkada jartzen zien, ze aldetakoak ziren begiratu gabe, eta gustura jaten zuten. Etxekoek indaba hondarrak jaten zituzten, ura gehitu eta zopak eginda. Soldaduak konfiantza gero eta handiagoa hartzen joan ziren eta gero eta sarriago joaten zitzaizkien.
-
Soldaduak baserrietara II: zorriz beteta
Benita Lauzirika Lauzirika (1931) Amoroto
Gerra sasoian baserrira joaten zitzaizkien soldaduek gero eta konfiantza handiagoa hartu zuten eta, azkenean, arropak garbitzeko ere eskatu zioten amari. Arropak zorriz beteta zituzten. Auzokoek putzuan garbitzen zituzten arropak eta ama ez zen ausartu soldaduen arropak han garbitzen, zorriak uretan bizirik geratuko zirelako. Horregatik, lixiba egin zuen soldaduen arropak garbitzeko. Lixiba nola egiten zuten.
-
Ama onik etorri zen Gernikatik bonbardaketa egunean
Susana Anitua Zenarruzabeitia (1925) Aulesti
Gerraren hasiera. Tropak San Migel aldetik sartu ziren. Gernika bonbardatu zuteneko oroitzapenak. Neba eta biak belarra ebakitzen zeuden. Euren baserria altu dagoenez, hegazkinak gertutik ikusten zituzten. Jendeari erasotzen zietenez, arbolapean gorde ziren. Ama Gernikan zegoen, baina onik itzuli zen.
-
Elorrioko bikote bat euren etxean ezkutatuta
Susana Anitua Zenarruzabeitia (1925) Aulesti
Amak Elorrioko senar-emazte batzuekin harremana zuen, haien maizterrak izan zirelako. Gerra sasoian euren baserrian egon ziren ezkutatuta, alaba Jaurlaritzako arduradun batekin ezkonduta zegoelako. Hegazkinak zetozenean, denak ezkutatzera joaten ziren eta emaztea pianoa jotzen geratzen zen.
-
Hiru neba gerran
Susana Anitua Zenarruzabeitia (1925) Aulesti
Hiru neba ibili ziren gerran: nagusiena milizianoekin, bigarrena txofer lanetan Jaurlaritzan eta gazteena falangistek eraman zuten, 18 urte bete gabe. Hanka-orpoa hondatuta baimenarekin etorri zen etxera. Sendatu zenean, ez zuen frontera itzuli nahi. Suertez, gerra bukatu zen bien bitartean. Aulestin baziren frontera ez joatearren ezkutatutako mutilak ere.
-
Senarra sei urtez soldadu
Susana Anitua Zenarruzabeitia (1925) Aulesti
Gerrateak interes handiegirik ez jartzeko adinean harrapatu zuela bera dio. Senarrak, berriz, sei urte egin zituen gerran eta, horren ostean egin zuen banderaren zina. Hasieran nazionalistekin joan zen, baina harrapatu egin zuten eta gero frankistekin ibili zen. Eibarrera bizikletan joaten zen, han neskame zegoen arrebarengana.
-
Hoditerian babestu hegazkinen bonbetatik
Jon Ander Zurikarai Atxa-Orbea (1933) Zaldibar
Errepublika garaian jaio ziren askok daukate izena euskaraz. Hala ere, gerra sasoian gauzak asko aldatu ziren. Aita, esaterako, trintxerak egiten ibili zen Galdaramiñon. Ama eta seme-alabak, ostera, bide azpiko hoditerian ezkutatzen ziren hegazkinen bonbetatik babesteko. Ihesi zihoan Eibarko jendea hartu behar izaten zuten baserrietan.
-
Lehenengo tiro-hotsak Deskargan; Nazionalak Bergaran; iheslariak
Klementa Arregi Lamariano (1924) Bergara
Gerra zibileko bizipenak: lehenengo tiro-hotsak Deskargan; Nazionalak Bergaran; iheslariak.
-
Lehenengo gerra-istiluak Bergaran
Klementa Arregi Lamariano (1924) Bergara
Nazionalak sartu zireneko kontuak. Lehenengo istiluak Bergaran.
-
Lehenengo eraso serioa; piperrak harrapatzen soldaduak
Klementa Arregi Lamariano (1924) Bergara
Lehenengo eraso serioa; piperrak harrapatzen soldaduak.
-
Logroñoko alferez ipurterrea
Klementa Arregi Lamariano (1924) Bergara
Inguruetan ibili zirenen artean, ipurterreena Logroñoko alfereza izan omen zen. Haren inguruko kontuak.
-
Fronte batetik bestera pasatutakoen istorioak
Klementa Arregi Lamariano (1924) Bergara
Fronte batetik bestera pasatutakoen istorioak.
-
Baserritarrak behartuta soldaduak laguntzera
Klementa Arregi Lamariano (1924) Bergara
Gauezko patruilak. Baserritarrak behartuta soldaduak laguntzera.
-
Eraso-egunetan ezkutatuta; kanoikadak sororaino
Klementa Arregi Lamariano (1924) Bergara
Eraso-egunetan ezkutatuta; kanoikadak soroan sartzen ziren.
-
Gauez fronte batetik bestera berbetan eta bertsotan
Klementa Arregi Lamariano (1924) Bergara
Gauez fronte batetik bestera mezuak bidaltzen zizkioten elkarri bozgorailutik. Bertsotan ere egiten zuten.


