Borroka
-
Gerra etxean bizi izan zuten
Luisito Zelaia Balenziaga (1925) Markina-Xemein
Gerra Zibilean ez ziren etxetik irten, nahiz eta hori egiteko gomendatu. Markina hartu zutenean, ez irtetea erabaki zuten. Orduan bizitakoak dakartza gogora.
-
Gerra garaian etxekoen berririk gabe
Luisito Zelaia Balenziaga (1925) Markina-Xemein
Bere hiru arreba gerra garaian kanpoan egon ziren: bi neskame zeuden Ondarroan eta beste bat Frantziara joan zen. Zazpi hilabetez beraien berririk izan gabe egon ziren. Beraien auzoko bat bonba batek hil zutela justu-justu jakin zuten. Etxeko denak, baina batez ere gurasoak oso arduratuta egon ziren.
-
Plazakolako zubia lehertu zuten
Luisito Zelaia Balenziaga (1925) Markina-Xemein
Gerran Plazakolako zubia apurtu zuten. Urberuagan gauza bera egiteko asmoa zuten eta dinamita jarrita izan arren ez ei zuten astirik izan.
-
Etxe osteko babeslekuak zelan egin zituzten
Luisito Zelaia Balenziaga (1925) Markina-Xemein
Babeslekuak etxe ostean zituzten, bi guztira. Babeslekuok zelan egin zituzten azaltzen du. Abioia sumatzerakoan zuzenean sartzen ziren bertara.
-
Babeslekuen beharra
Luisito Zelaia Balenziaga (1925) Markina-Xemein
Baserri guztiek ez zituzten babeslekuak. Baina Askurrina frontearen erdian zegoenez, beharrezkoa zen. Urberuagako bainuetxean ere babeslekua zegoen; harea kamioietan ekarri zuten.
-
Gernikako bonbardaketako pilotuak Urberuagan
Luisito Zelaia Balenziaga (1925) Markina-Xemein
Gernikako bonbardaketako abioiak bertatik ikusi zituzten eta bonba-hotsak ere entzuten zituzten. Gasteizera bonben bila zelan joaten ziren ikus zezaketen. Gernikako pilotuak bertan egon ziren gero, Urberuagan eta baita beraien etxean ere.
-
Gerrako erasoak
Pedro Iriondo Azpiri (1925) Markina-Xemein
Gerra garaian bizitakoak aipatzen ditu pasarte honetan. Nazionalek Markina hartu zutenean herrian izandako eraso batzuen berri ematen digu.
-
Gerrak suntsitutakoak
Pedro Iriondo Azpiri (1925) Markina-Xemein
Bizkaiko hainbat herri apurtu zituzten gerran. Bilbo babesteko eraiki zuten burdinazko gerrikoa zen gutxien erasotu zutena. Bilbon ere bazeuden markinarrak. Etxaniz kapitainari Larruskaingo baserria erre zioten, aginpide asko zuen Etxanizek. Etxe bi erre zituzten.
-
Markina obusekin erasotu zuten
Maria Garate Zabala (1910) Markina-Xemein
Gerra garaian, Markina abertzalea zen eta bi fronteren erdian egon zen. Herrira obusak botatzen zituzten. Horietako batek neska bat zelan hil zuen azaltzen du, etxe barruan zegoela hil zuen eta haren amak aurkitu zuen hilda. Beste gizon bati arbolan sagarrak batzen zegoela hanka harrapatu zioten. Eibartar emakume bat ihesi zihoala hil zuten.
-
Gerra Zibileko kontuak; frontea
Domingo () Mallabia
Gerra garaiko kontuak. 1937an Bilbotik Santanderrera eta handik Asturiasera joan ziren. Tifusa pasatu eta Teruelera. Handik Huescara.
-
Gerra garaian jaiotetxera joan-etorria senideak ikustera
Martzel Garitagoitia Arriaga (1922) Mallabia
Gerra garaiko kontuak. Frontea Kalamuan egon zen 7 hilabetean. Garai hartan bera Ermuan zegoen. Gernika eta Durangoko bonbardaketak. Baserrikoak ezkutatu egin ziren; eta, 14 urterekin, bera geratu zen baserriaren arduradun. Gerea auzora egin zuen joan-etorria, gurasoak eta familia nola zeuden ikusteko. Tropak; moroak. Orduko pasadizoak.
-
Tropak Mallabitik pasatu, eta aurrera egin zuten
Martzel Garitagoitia Arriaga (1922) Mallabia
Tropak pasatu zirenean, non gelditu ziren. Frontea; Bilbon defentsa gogorra. Mallabian bonbak eta tiroak bai, baina soldaduak ez ziren bertan gelditu. Eibartik jende asko joan zen Mallabira ihesi; gehienak kaletarrak.
-
Hegazkin aleman bat Ermuan jausi zeneko pasadizoa
Martzel Garitagoitia Arriaga (1922) Mallabia
Gerrako pasadizoak. Durango eta Gernikako bonbardaketak. Hegazkin aleman bat jausi zen Artamendiko sagastian, Ermuan. Pilotuaren inguruko azalpenak.
-
Gerra garaiko kontuak; Errepublikanoen baliabideak
Martzel Garitagoitia Arriaga (1922) Mallabia
Zaldibartik Olakuetarako bidean beste hegazkin aleman bat jausi zen. Errepublikaren aldeko tropek ez zuten baliabiderik alemanen eta Francoren tropen aurka egiteko.
-
Bonbardaketak Durangon, Gernikan
Martzel Garitagoitia Arriaga (1922) Mallabia
Durango; Gernikako bonbardaketa. Auzoko gizon bat ere Durangon hil zen. Auzoko familia bat Munitibarren hil zen.
-
Errepublikaren aldeko soldaduen baliabideak
Martzel Garitagoitia Arriaga (1922) Mallabia
Gorriek antolamendu eta baliabide gutxi zituzten.
-
Arteta, gerra garaian gordeleku garrantzitsua
Mari Karmen Urkidi Ganboa (1942) Mallabia
Artetako jaia, maiatzaren 6an. San Inazio eguna. Gerra garaian, babesleku eta ezkutaleku garrantzitsua izan zen Ermuar batzuentzat.
-
Ibarkurutzea nolakoa zen I
Kontxa Laspiur Zabala (1924) Eibar
Gerra aurretik Ibarkurutzea nolakoa den kontatzen du. Alondiga zegoen gaur egun Banco Gipuzcoano dagoen eraikinean. Gerra garaian eraikina obretan zegoenez hura izan zen zonaldeko babeslekua. Baltraneko dendan panpinak saltzen zituzten, Franconeko oihal-denda bat ere bazegoen... Rialto zinema geroago egin zen
-
Gerra sasoian familia banatuta
Jose Luis Elkoro Unamuno (1935) Bergara
Gerra sasoian, Elgeta bonbardatu zuten eta alde egin behar izan zuten etxetik. Familiako kide batzuk amaren jaiotetxea zen Bergarako Aldai baserrira joan ziren eta besteak Lapurdi baserrira. Beraien etxea txikituta geratu zenez, familiaren jatorrikoa zen Mantu etxean bizi izan ziren zenbait urtez. Gero etxe berrira aldatu ziren. 18 urterekin Bergarara joan zen. Bertan ezkondu zen eta bertan bizi izan da ordutik.
-
Gerra ondorengo kontuak; gosea
Eustakia Etxebarri (1916) Amorebieta-Etxano
Gerra garaian, bonbardaketak zeudenean non babesten ziren. Gerra amaieran, jateko gutxi zuten eta lur berriak egiten ibiltzen ziren, baratzea egin eta jateko zerbait izateko. Ahizpa batek fabrikan egiten zuen lan eta bera amarekin etxean gelditzen zen, bertako lanak egiten.


