Borroka

  • Kontxa Bikandi Gerratik ihesi, Deustura, Santanderrera eta Frantziara

    Kontxa Bikandi Basterretxea (1927) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa izan zenean, Lumora bidean joan ziren zazpi senideak eta aita-amak. Milizianoek esan zieten han lubakiak zeudela eta Deustura joan ziren orduan. Han ortuan zulo bat eginda zeukaten eta hegazkinak zetozenean, zuloan sartu eta egur batzuekin tapatzen ziren. Han enbarazu egiten zutenez, ama eta zazpi umeak Santanderrera joan ziren. Aita bertan geratu zen lanean.

  • Kontxa Bikandi Babeslekuak, kartzelak, ospitaleak non zeuden

    Kontxa Bikandi Basterretxea (1927) Anastasio Gondra Goikolea (1923) Gernika-Lumo

    Bonbardaketan iturriaren azpian sartu zirenak zela hil ziren kontatzen dute. Babeslekuak non zeuden kontatzen du. Neska asko bortxatu zituztela aipatzen dute. Moja eta fraideen monastegi eta komentuetan kuartelak, kartzelak eta ospitaleak jarri zituzten. Anastasiok zuloak egin behar izan zituen jendea lurperatzeko. Gerrarik ez etortzea espero du Kontxak. Bakerik txarrena hobea dela dio gerrarik onena baino.

  • Mateo Malaxetxebarria Gernikako bonbardaketaren eguna

    Mateo Malaxetxebarria Lauzirika (1926) Gernika-Lumo

    Gernikako bonbardaketa hasi zenean, txahala jaio zen etxean eta bere gurasoak behiari erditzean laguntzen ari ziren. Mateok intxaurrondoaren gainetik ikusi nahi izan zituen hegazkinak, baina ez zituen ikusten. Bi motorreko hegazkin bat ikusi zuen.

  • Mateo Malaxetxebarria Lehen hegazkin eta bonbei begira

    Mateo Malaxetxebarria Lauzirika (1926) Gernika-Lumo

    Frontea non zegoen kontatzen du. Posta eramatera motoz zihoan bitartekariak Mateo intxaurrondo gainean ikusi zuenean, motorra gelditu eta bere ondora igo zen. Hegazkina eta bonbak eskuz seinalatzen zizkion baina bitartekariak ez zituen ikusten. Lehen bonbak eztanda egin zuenean, bitartekariaren motorra estali zuen behientzat erabiltzen zuten mantarekin.

  • Mateo Malaxetxebarria Intxaurrondoaren gainetik hegazkinei begira

    Mateo Malaxetxebarria Lauzirika (1926) Gernika-Lumo

    Bitartekariaren motorra estali ostean, intxaurrondoaren gainera igo ziren berriro Mateo eta biak. Handik ikusi zituen hegazkinak. Zehaztasun handiz gogoratzen du.

  • Mateo Malaxetxebarria Hegazkinak ikusita, Gernikara ez joatea hobe

    Mateo Malaxetxebarria Lauzirika (1926) Gernika-Lumo

    Gernikako azoka arratsaldez izaten zen. Ama prest zegoen joateko, aita geroxeago joatekotan. Bazkaltzen ari zirela, aitak itxura txarra hartu zien hegazkinei eta Gernikara ez joatea erabaki zuten.

  • Mateo Malaxetxebarria Gernikatik ihesi zetozenak

    Mateo Malaxetxebarria Lauzirika (1926) Gernika-Lumo

    Gernikatik urruti bizi zirenak, asteleheneko azokara goizez joaten ziren Gernikara. Bonbardaketa hasi zenean, jende guzti hark etxerako bidea hartu zuen. Kazek tirokatu egin zituzten. Jendea etxeko kortara sartzen hasi zitzaien ihesi eta atea itxi behar izan zuten, bonbaz etxea lehertuko zieten beldurrez. Etxeko guztiak eta ihesi zebiltzanak kortatik irten eta sakonune batean ezkutatu ziren. Handik hegazkinak ikusten zituzten. Zehaztasun handiz gogoratzen du. Bonbak botatzeari utzi zietenean, jendeak etxerako bidea hartu zuen.

  • Mateo Malaxetxebarria Gernika sutan ikusi zuetenekoa

    Mateo Malaxetxebarria Lauzirika (1926) Gernika-Lumo

    Gernikako bonbardaketa egunean, hegazkinek pasatzeari utzi zietenean, goialdean zituzten soroetara igo ziren eta Gernika sutan ikusi zuten.

  • Mateo Malaxetxebarria Gernikako senideak onik ziren ikustera

    Mateo Malaxetxebarria Lauzirika (1926) Gernika-Lumo

    Aitak Gernika erreta ikusi zuenean, etxera joan, jantzi eta Gernikara joan zen, senideen berri jakitzeko. Orduan babeslekua non eta nola eginda zegoen aipatzen du. Aita herrira joandakoan, senide gehienak onik topatu zituen baina senide bat sutan zegoen etxetik ateratzen ahalegindu zen. Han ez zegoela ohartu ziren. Gerora topatu zuten.

  • Mateo Malaxetxebarria Gudariak ondo antolatuta

    Mateo Malaxetxebarria Lauzirika (1926) Gernika-Lumo

    Beraien senide bat soldaduek erreskatatu eta buruko gaixotasuna zutenen zentrura eraman zuten. Gudariak ondo antolatuta egon zirenaren frogatzat du. Ez du inoiz kontu hau kontatu.

  • Jose Antonio Torrealdai Bonbardaketa eguna eta ondorengoak

    Jose Antonio Torrealdai Bilbao (1931) Gernika-Lumo

    Ajangiz alderantz joanda, koba moduko bat zegoen eta hantxe egon ziren gero. Jende asko batu zen bertara. Gudari batek zotzak ematen zizkien ahoan eusteko, bonben eztandarekin belarriak ez lehertzeko. Bonbardaketa bukatu zenean, etxera itzuli ziren beraien ondasunak ateratzera. Handik pasatzen zirenek ohoztu egiten zizkieten gauzak. Batetik bestera ibili ziren.

  • Serafin Ruiz Ibarruriko frontea

    Serafin Ruiz Sagasti (1923) Gernika-Lumo

    Nazionalak Ibarrurin sartu zirenean, frontea sortu zen. Non egon zen kontatzen du.

  • Serafin Ruiz Frontea Ibarrurin hilabetez

    Serafin Ruiz Sagasti (1923) Gernika-Lumo

    Bere osaba nazionalek Ibarruriko hilerrira eraman zuten. Frontea non egon zen kontatzen du. Ibarrurin fronteak hilabete baino gehiago iraun zuela uste du eta han egon zen Serafin senideekin.

  • Serafin Ruiz Gernika erreta, Bilbora

    Serafin Ruiz Sagasti (1923) Gernika-Lumo

    Babeslekutik irtendakoan, dena sutan eta etxeak botata topatu zituzten. Mojen konbentuetan errepublikarrek koartela jarrita zeukaten aurretik. Serafin Bilbora joan zen, bere senideak ez. Ibarrurin nazionalak sartu ziren gero.

  • Carmen Larruskain Nebak soldadu eta bat kartzelan

    Carmen Larruskain Madariaga (1926) Gernika-Lumo

    Hiru neba soldadu ibili ziren gerran. Hiru hildako egon ziren auzoan. Neba bat kartzelan egon zen eta ama bisitan joan zitzaion.

  • Carmen Larruskain Bonbardaketa eguna

    Carmen Larruskain Madariaga (1926) Gernika-Lumo

    Hegazkinak etorri zirela eta lehenengo bonba non bota zuten gogoan du. Bonbardaketa izan zenean, Carmen etxean zegoen, aita berriz udaletxe azpiko babeslekuan. Ama soroan zebilen eta bonbak bota zizkioten baina ez ziren lehertu.

  • Mateo Malaxetxebarria Burdinazko gerrikoa egiten

    Mateo Malaxetxebarria Lauzirika (1926) Gernika-Lumo

    Hamar urte zituen gerrak irten zuenean. Burdinazko gerrikoa egiten aritu ziren gernikar asko. Nondik nora egin zuten kontatzen du. 10 pezetako soldata izaten zuten. Zerrenda-egile moduan ibiltzen zen bizilagun batekin joaten zen Burdinazko gerrikoa egiten ari zirenen jarraipena egitera. Nondik nora ibiltzen ziren kontatzen du.

  • Mateo Malaxetxebarria Burdinezko gerrikoa egiteagatik, zilarrezko txanponak

    Mateo Malaxetxebarria Lauzirika (1926) Gernika-Lumo

    Burdinazko gerrikoa egiten Bermeotar asko zeuden beraien sekzioan, itsasora irtetzeko debekua baitzuten. Euzkadiko diruarekin ordaintzen zieten langileei. Zilarrezko txanpona ematen zioten eguneko, egindako lanagatik.

  • Mateo Malaxetxebarria Deriotik ebakuatzeko agindua

    Mateo Malaxetxebarria Lauzirika (1926) Gernika-Lumo

    Mateoren aita trintxerak egitera joaten zen Lemoiz ingurura. Gauez egiten zuen lan, ametrailadore-kabiak egitera. Soldaduek ebakuatzeko agindua eman zietenean, hegazkinek tirokatu zuten baserria. Oilotegian babeslekua eraikia zuten eta han ezkutatu ziren. Bizkargiko frenteko kontuak kontatzen ditu.

  • Juanito Candina Bonbardaketatik ihesi

    Juanito Candina Elgezabal (1930) Gernika-Lumo

    Txikitako oroitzapenik ez du. Bonbardaketa izan zenean, lehenengo Olabarrira eta gero Bilbora joan ziren. Handik Santanderrera joan ziren eta handik Frantziara. Urtebete inguru egon ziren Frantzian. Ikterizia gaixotasuna izan zuen han.