Borroka
-
Soldaduen ibilera penagarriak
Encarna Yarza Zendoia (1915) Amasa-Villabona
Gerra urteak gogorrak izan ziren. Senarra ere soldadu joan zen. 1937ko abuztuan senarrari bi tiro eman zizkioten, eta anaia biharamunean hil zuten. Senarra libratu egin zen. Anaiez gainera, lagun asko zituen soldadu, eta kezkatuta egoten zen. Fronteko kontuak gerora kontatu zituzten. Hotza eta garbitasun falta.
-
Andoaingo frontea
Pello Iribar Perurena (1924) Amasa-Villabona
Gerra hasi eta Billabonara frontea iritsi zenean Pelloren etxe azpian egon zirela kontatzen du. Andoain aldera joan eta lehenengo tiro eta borrokak entzuten zituen etxetik. Soldaduekin bizi izandako anekdota bat kontatzen du. Fronterik gogorrenak Bizkaian izan zirela azaltzen du, bertan iraun baitzuen denbora gehien borrokak.
-
Estolda azpian bonbardaketatik salbu
David Barandiaran Iturriotz (1927) Amasa-Villabona
Gerratik Oriora eta Mundakara egin zuten ihes. Behin, mendian zela, hegazkinak etorri ziren Gernika bonbardatzera eta estolda azpian ezkutatu zen.
-
Gernikako bonbardaketa, kasualitatea?
David Barandiaran Iturriotz (1927) Amasa-Villabona
Dena antolatuta zutela kontatzen du, gazte batzuk planoak egiten ibili zirela, bonbak nora bota erabakitzen.
-
Gerra Aiara iritsi zeneko oroitzapen tristeak
Axun Zuloaga Azkue (1922) Ignazio Zuloaga Azkue (1928) Mari Ixabel Zuloaga Azkue (1925) Aia
Gerra hasieran, ez zuten beldurrik pasa; gerora, ordea, bai. Nazionalak Aian sartu zirenean, Aiako udaletxeko idazkaria jipoitu zuten; gazte batzuk kanposantuan hil zituzten.
-
Gernikako bonbardaketari buruz eman ziren bertsioak
Teodoro Aranburu Otaegi (1928) Usurbil
Egunean bertan izan zuten Gernikako bonbardaketaren berri irrati bidez. Eraso egin zutenak Cóndor Legioa izan zirela garbi jakin arte, bonbardaketari buruzko bertsio ugari atera ziren.
-
Gerrako berriak kanpai bidez ematen zituztenekoa
Teodoro Aranburu Otaegi (1928) Usurbil
Gerra garaian, Francoren aldeko soldaduek herriren bat hartzen zutenean, kanpaien bidez jakinarazten zuten herrian; izan ere, ordurako nazionalek hartua zuten Usurbil. Gerraren eboluzioaz hitz egiten du. Komunistak apaizei segika aritzen ziren.
-
Azkoiti aldetik etorri ziren erreketeak
Juanito Arrieta (1905) Elgoibar
Markinara bidean, Azkoiti aldetik erreketeak nola zetozen ikusi zuten. Beste aldeko mendian, euren ezagunak zeuden defentsarako.
-
Erreketeei oztopoak jartzeko, trintxera egitera Azkaratera
Juanito Arrieta (1905) Elgoibar
Erreketeak sartu aurreko egunean, bidaia bat egin zuen Azkoitira. Azkarate gainera egin zuen bidaia Ramon Uncilla UGTkoarekin, txofer moduan. Bide ertzean trintxera bat egin zuten Azkoitia aldetik zetozen erreketeei kontra egiteko. Azkaratera heltzeaz bat, kotxea Elgoibar aldera begira jarri zuen, badaezpada, prest izateko. Aldazabal baserriaren inguruan, lehergailuak jarri zituzten erreketeak geldiarazteko.
-
Erreketeak sartu aurreko uneen tentsioa
Juanito Arrieta (1905) Elgoibar
Erreketeak sartu aurreko gauean, kotxea prest utzi zuen plazan eta ez zen oheratu. Denak alerta zeuden, badaezpada. Ordena publikokoak balira bezala, "Upei" eta Gastesi ibili ziren gauean kalean fusilarekin, zaintzan. Biharamunean, erreketeak bazetozela-eta, 2-3 kotxetan, komitekoak Markinara eraman zituzten. Bidean geratu eta beste aldeko mendira begira geratu ziren. Tiroak entzuten ziren ordurako. Markinan gau hartan alarma faltsu bat izan zuten eta jendeak beldurtuta Lekeitio aldera ihes egin zuen.
-
Markinatik Lekeitiora ihesi
Juanito Arrieta (1905) Elgoibar
"Ondarru" txoferra San Migeletik zehar Garate baserrira joan zen eta han errekete batekin tiroketa izan omen zuen. Markinan gauean alarma sortu zenean, eurak ere Lekeitiora joan ziren. Urbieta anarkista eta Mariano sozialista eraman zituen berarekin eta Lekeition ostatu bila ibili ziren.
-
Gerra garaiko bizipenak Markinan; kuartela, Ituarte taberna
Juanito Arrieta (1905) Elgoibar
Markinatik Eibarrera edo Durangora mugitzen zen. Markinan zuten kuartel nagusia. Ituarteneko tabernan egoten ziren. Beraiek intendentzian sartzeko aukera izan zuten eta ez zuten arazorik izaten tabernarako jeneroa eramateko. Handik gertu, Urberuagan, "Rosa Luxenburgo" batailoi komunista zegoen. Komandantea ezagutu zuen, irundarra, kontrabandista ibilitakoa. Rosa Luxenburgo nor zen. Gernikako bonbardaketa izan zenean, Markinatik alde egin zuten Bilbo aldera.
-
Gerra garaian, txofer lanetan; enkargua eramatera Santanderrera
Juanito Arrieta (1905) Elgoibar
Santander aldetik jendea ihesi zihoan Gijon aldera. Berak ere Santandertik pasa behar zuen, enkargu bat zuen emateko eta; kargu handiko militarrak ikusi zituen bertan. Hurrengo egunean sartu ziren erreketeak Santanderren. Etxe batean pasa zuen gaua eta gasolindegia handik hurbil zegoen. Gasolindegiak abandonatuta zeuden eta norberak nahi beste gasolina hartzen zuen. Bere kotxea lapurtu nahi izan zuten, baina berak, nahita, pieza inportante bat kenduta zeukan kotxean, inork ez eramateko.
-
Gernika bonbardatu zuten hegazkinei begira Aulestitik
Juanito Arrieta (1905) Elgoibar
Gernikako bonbardaketa egunean, komandanteak Bilbora joan behar zutela esan zion. Iruzubieta aldetik ezin zela pasatu, eta Aulestira joan ziren. Dagoeneko arratsaldean hegazkinak zebiltzan Gernika bonbardatzen, eta komandanteari esan zion aurrerago ezingo zirela joan. Eliza ondoan eginda zegoen babesleku antzekoan gordeta egon ziren, eta hegazkinak ikusten zituzten joan-etorrian.
-
Aulestitik Bilbora bidaia; Gernikaren irudia bonbardaketa ostean
Juanito Arrieta (1905) Elgoibar
Komandanteak Bilbora joatea nahi zuen eta Aulestitik abiatu ziren Bilbora, Gernikatik pasatuz. Gernikaren irudia bonbardaketa ostean; dena erretzen ikusi zuten. Gerra-liburuetako irudia etorri zitzaion gogora. Jendea ebakuatzen zebiltzan Gernikan, eta ezagun bat ere ikusi zuen zaurituta. Kotxe-pilaketa pasa eta lortu zuten Bilboraino joatea, Carlton hotelera. Komandanteak bere eginkizunak egin zituen eta berriz Aulestira itzuli ziren. Aulestiko plaza lehen Kalamuako trintxeretan egondako gudariz beteta zegoen. Ihesi zihoazen.
-
Markinara abiatu; eta, italiarrak bertan zeudela jakitean, buelta Aulestira
Juanito Arrieta (1905) Elgoibar
Aulestitik Markinara joatea pentsatu zuen eta abiatu ere egin zen. Goitik behera zihoala, Patxi Zabaletarekin, "Patxi kaminerua"rekin, gurutzatu zen. Hark esan zion italiarren tankeak iritsita zeudela Markinaraino eta hara ez joateko. Kotxeari buelta emateko bidea estuegia zenez, atzeraka joan zen errepidea zabaltzen zen tokira arte. Bidean zihoala, kanoikada batek errepidea apurtu zuen beragandik oso hurbil. Ertz-ertzetik pasa eta kotxeari dena emanda joan zen Aulestira.
-
Gerra zibileko oroitzapenak
Maria Sukia Nazabal (1923) Pedro Sukia Nazabal (1929) Ordizia
Gerra zibila gutxi gogoratzen dute. Franco Ordiziatik pasatzen zeneko anekdotak kontatzen ditu. Bonbardaketak izaten ziren bitartean, nola ezkutatzen ziren azaltzen dute. Ordiziako fusilatuak aipatzen dituzte.
-
Aita guardia egiten
Maria Sukia Nazabal (1923) Pedro Sukia Nazabal (1929) Ordizia
Aitari guardia egitea tokatzen zitzaion gau batzuetan. Maria harro zegoen aitak guardia egiten zuelako.
-
Gerra denboran goserik ez
Iñaki Ormazabal Garmendia (1927) Ordizia
Bonbak ezagutu zituen kalean, eta inguruko etxe batean bonbak utzitako arrastoa aipatzen du. Gerraostean, ez zuten goserik pasa etxean. Babarrunak eta ogia ematen zizkieten lagunak zituzten. Ogia amonak egiten zuen etxean. Gertueneko errota Zaldibian zuten. Taloak ere egiten zituen amonak.
-
Gerra garaia Ordizian
Pedro Urretagoiena Murgiondo (1924) Ordizia
Gerra garaiko bizipenak. Bonbardaketak.


