Borroka
-
Soldadu zeudela, ezin euskaraz hitz egin
Inazio Amenabar Ibarbia (1922) Azpeitia
Soldadu zegoela, guardia egiten jarri zituzten bera eta beste gizon bat. Ezin zuten euskaraz hitz egin, eta San Markosen horregatik jasotako zigorraz oroitzen da.
-
Gerra denborako bizipenak
Antonia Larrañaga Gabilondo (1914) Azkoitia
Gerra garaian, ezkondu eta 4 hilabetera, gizona gerrara eraman zioten urte eta erdirako. Etxe inguruan pasatako soldaduak eta tiro-hotsak gogoan ditu. Ganadua ukuiluan izaten zuten, kanpora ateratzeko beldurrez. Gosea pasa zuten dirurik ez zutelako, eta ogia etxean egiten zuten.
-
Nazionalak Arrasaten sartzen
Dominika Elorza Heriz (1924) Arrasate
Irailaren 26ko nazionalen aurrerakada ondo ikusi zuen etxetik. Kurtzetxikin bonbardaketa, eta milizianoak San Kristobal ermita ondotik ihesi zihoazen, ahal zuten moduan.
-
Tiro artean itzuli ziren etxera
Dominika Elorza Heriz (1924) Arrasate
San Kristobalen zeudela, alde bateko eta besteko soldaduen kantak entzuten zituzten gauez. Errepublikanoen kantu bat gogoan du oraindik Dominikak, eta abestu egiten du. Euren etxera itzultzeko baimena lortu zuten; eta, bidean datozela, milizianoek tiro egin zieten. Ozta-ozta iritsi ziren etxera.
-
Babes-etxea aldatu behar
Dominika Elorza Heriz (1924) Arrasate
Etxean ez zeuden seguru, San Kristobalera ezin ziren itzuli; horregatik, beste etxe batera, Lorokora, joan behar izan zuten. Lorokoa berreraiki berria zegoen, aterik eta ezer gabe, eta hilabete egon ziren bertan. Han ere tirokatu egin zituzten. Tropen arrantxoen soberakinak jaten zituzten.
-
Artillerian gertatutako pasadizoak
Jose Ignacio Agirrezabal Epelde (1914) Azkoitia
Artilleriara eraman zituztenekoa kontatzen du; 18 hilabete egin zituen Bizkaian. Artillerian egon zen hilabeteetako pasadizoak.
-
Itsasontzitik kanoikadak
Jose Ignacio Agirrezabal Epelde (1914) Azkoitia
Artillerian zegoela, itsasontzi bati kanoikada bota eta huts egindakoan pasatako estutasunak aipatzen ditu.
-
Artillerian, Otxandiotik Galiziaraino
Jose Ignacio Agirrezabal Epelde (1914) Azkoitia
Donostiatik Bilboko kuartelera joan ziren, eta artilleriarako boluntario aurkeztu ziren. Otxandion hasi, eta 18 hilabetean Galiziaraino iritsi ziren.
-
Eskolara oso gutxi joan zen
Facundo Garai Txintxurreta (1931) Arrasate
Facundo zen anaiarik zaharrena. Eskolara joateko aukera handirik ez zuen izan, etxean lan asko zegoelako. Gorriak Kanpazartik Bilbo aldera joan ziren.
-
Otxandioko bonbardaketatik justu libratu zen
Estanis Mañarikua Belakortu (1913) Mañaria
Gerra hasi eta gutxira bonbardatu zuten Otxandio. Izeko bat zuen bertan, eta jaiak pasatzera joan zen. Sabaian lo egin eta goizetik etxerako bidea hartu zuen. Urkiolan zegoela ikusi zuen bonbardaketa. Berarekin batera sabaian lo egin zutenak errekara salto eginda salbatu ziren; hala ere, etxe horretan 5 hil ziren.
-
Pagasarrin jausi zen batailoia
Estanis Mañarikua Belakortu (1913) Mañaria
Durangoko bonbardaketan, Arabako herri batean egon zen batailoiarekin. Durangora etorri ziren handik gutxira eta oso gogorra izan zen hori ikustea. Pagasarrin (Bilbon) jausi zen euren batailoia. Bera beste batailoi bategaz batu zen Laredorako bidea eginez. Kide mordoa hil zen beraien batailoian, erdia baino gutxiago. Frontean gaixoei ez zitzaien kasurik egiten.
-
Gerrako babeslekua osabak egindakoa
Mertxe Bilbao Bilbao (1929) Erandio
Gerra garaian, soloan, munan izan zuten babeslekua eginda. Bonbardaketetan amarekin korrika babeslekura joateko ume asko zirenez, aititarenera joan ziren Lauroetako baserrira, Loiura.Han osabak egindako babeslekua izan zuten. Ez zuen gauza handirik ikusi baserritik: sei moro pasatzen, hegazkinak gainetik, metrailak. Sirenek iragartzen zuten noiz sartu babeslekuan eta noiz irten. Trenaren tunelean ere egoten zen babeslekua eta hildako animaliak ere han gordetzen zituzten haragia banatzeko.
-
Osaba bat gerran hil
Migel Ansa Goenaga (1937) Andoain
Migelen bost osaba gerran ibili ziren. Haietan gazteena, errepublikano-abertzaleekin boluntario joan zen eta Anboto aldean hil zuten. Beste bi osaba Donostia defenditzen ibili ziren. Eta beste bi osaba, berriz, etxean geratu ziren baino frankistek eraman zituzten gero.
-
Soldaduek etxea miatu
Migel Ansa Goenaga (1937) Andoain
Gerra hasierako kontuak. Frontea Buruntzan egon zeneko azalpenak. Bonbardeo edo tiroak sumatzen zituztenean, etxeko sagardotegian gordetzen ziren. Soldadu batek etxea miatu zuenekoa kontatzen du. Idiekin bi bandoetako soldaduentzako materiala garraiatzen ibili zen Migelen osaba bat.
-
Bilbo erori zenean
Patxi Madina Bengoa (1915) Aramaio
Bilbo erori zenean, entregatu egin ziren. Oso ondo hartu zituzten. Lagunak nazionalekin zebiltzan, eta sardinak eman zizkieten, mezatik bueltan. Dirua ere bai. Egunean 10 pezeta irabazten zuten. Ez zuten dirua apreziatzen, pentsatzen zutelako diru hark ez zuela balio.
-
Esnearekin zihoala, bonba-eztanda
Juli Bedia Iriarte (1919) Arrasate
Esneduna Santa Ageda bideko trintxeraraino etortzen zen, eta bezeroek han jasotzen zuten esnea. Juli, esnearekin etxera zetorrela, bonba bat oso hurbil lehertu zen. Etxean hiru senide gaixorik zeuden, eta familiak ezin izan zuen ihes egin.
-
Elgetan zegoen frontea
Migel Okina Salsamendi (1924) Bergara
Agerremuino baserria San Blas azpian dago. Elgetan zegoen frontea, eta tiro hotsa izugarria zen. Francoren aldekoak asko ziren eta ondo armatuta zeuden; besteak, berriz, ez.
-
Elgeta zeharo apurtuta
Migel Okina Salsamendi (1924) Bergara
Frontea apurtu zutenean, Elgetara joan ziren, ikustera. Elgeta zeharo apurtuta zegoen. Gerra tristea dela dio.
-
Gerrako lehenengo egunetan, bonbak
Migel Okina Salsamendi (1924) Bergara
Teilatuak ametrailatu ei zituzten Bergaran... Migelek ez du gogoratzen. Hegazkinek bonbak bota zituzten, lehenengo egunetan, baina gero italianoak eta alemanak egin ziren zeruaren jabe.
-
Gerrako arriskuaz jabetzen ez zenekoa
Bernabe Bergara Aginaga (1929) Tolosa
Fabriketako sirenen bidez jakin zuten gerra hasi zela. Orduan ez zuen beldurrik pasa, ez baitzen arriskuaz jabetzen: ihesean zebiltzan gizon batzuei gosaria eman zien zenbait egunetan, nahiz eta pareko menditik tiroka ari ziren; azkenean, gizon haiek harrapatu eta fusilatu egin zituzten.