Borroka

  • 973 Gerrara eramanak

    Arroxa Pikabea Artola (1916) Oiartzun

    Inaziok, bere anaiak, sei urte pasatu zituen gerran; azkeneko urtea, Bartzelonan. Zorriak janak itzultzen ziren etxera. Hika.

  • 973 Tiroak, bonbak, lapurretak... gerra

    Arroxa Pikabea Artola (1916) Oiartzun

    Gerraz ongi gogoratzen da. Ez zuen eguzkirik egin urte hartan. Etxetik atera orduko, tiroak non-nahitik. Tropak mezara joan ziren eta San Markostik bonbardaketa hasi zen. Santuseneko gurdi-bidetik aita eta biak zihoazela, bonba ondora iritsi zen. Langileen Batailoia errepidea egiten. Gauza beltza da gerra. Hika.

  • 1027 Gerra nola sartu zen

    Tiburtzio Aranburu Lekuona (1925) Faustino Galdos Arbide (1934) Juan Galdos Arbide (1924) Santos Mitxelena Aranguren (1931) Oiartzun

    Santosen familia Igartzatik Borrokazelaietara etorri eta agudo hasi zen gerra. Gogoan ditu kanoikadak eta bala-soinuak, "pakun-pakun", Urkabetik. Juanitok kontatu digu erreketeak sartu zirenean Okelarren behia nola hil zuten. Tiburtziok, berriz, Aldakon idia nola hil zuten.

  • Pruden Irazustabarrena Burgosen soldadu

    Prudentzio Irazustabarrena Etxeberria (1924) Astigarraga

    Hogeita zortzi hilabetez egon zen Burgosen soldadu. Zaldiak garbitzen eta zaldi gainean ibiltzen aritu zen han.

  • 807 Gorriak eta erreketeak etxean bertan

    Inaxi Irastortza Artola (1914) Oiartzun

    Bileran ezagutu zuen gizona. Gerra etorri arte, ezin izan zuten ezkondu, gizona gerran baitzen. Inaxiren anaia aritzen zen gizonaren baserrian laguntzen. Inaxiren beste lau anaia gerran izan ziren: bi gorrietan eta bi erreketeetan. Baina ez ziren haserre izaten beren artean; ez zen ez 'inkiik' eta ez 'temaik' beren artean.

  • 809 Gerran hildako anaia

    Maitxo Bikandi Aristizabal (1916) Oiartzun

    Anaia soldadutzatik libratuta zegoen, baina gerrara joatera behartu zuten. Lehergai bat lehertu zitzaion eta bertan hil zen. Txirrindulari ona zen anaia, Touringen zegoen. Beste anaiak lau urte-edo pasatu zituen soldadu. Garai hartan, ezkonduak eta edadekoak, denak eramaten zituzten.

  • 800 Bilbo hartu zenean

    Maitxo Gaztañaga Etxeberria (1927) Frantxiska Iragorri Iriarte (1920) Oiartzun

    Fronteen gorabeherak. Bi oiartzuar hil ziren Lemoako frontean. Bere senarra izango zena eta bere anaia bi bando ezberdinetan. Bilbo hartu zutenean, zelaian ari ziren lanean Garmendikoak; kanpaiak eta koheteak entzuten zituzten. Ez ziren etxera joan, erreketeen beldur. Bilbo hartu zutenean, jende asko atxilotu zuten Oiartzunen.

  • Axun Oiartzabal Gerraosteko aldarrikapenak II

    Axun Oiartzabal Sagarzazu (1946) Lezo

    Gerraostean sindikatuak bertikalak ziren. Hauteskunderik ez zen izan urte askoan. Hura hautsi beharra zegoen. Gazteak esnatzen hasi ziren, isiltasuna hausten. Aita Teruelen egon zen soldadu gerran, eta zauritu egin zuten, baina ez zuen ezer kontatzen.

  • Hildako asturiarra; bonbardaketak

    Antonia Ormaetxea Narbaiza (1927) Ermua

    Soldadu asturiar bat hilda ikusi zuten etxetik hurbil. Nora bota ote zuten, ardura hori geratu zaio. Non ezkutatzen ziren bonbardaketak zirenean.

  • Kontxa Bikandi Bonbardaketa eguna

    Kontxa Bikandi Basterretxea (1927) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa egunean Tabernaberriko zubiaren azpian egon ziren. Auzoan pikondo bat zegoen eta haren azpira batu ziren. Milizianoek abisua eman zieten alde egiteko. Hegazkin asko eta oso baxu pasatzen ziren.

  • Erramun Manterola 'Canarias' ontziarekin topo egin zutenekoa

    Erramun Manterola Galdona (1915) Zumaia

    Martxoaren 4an, Galdames Baionatik irten zen. Bat-batean, Canarias gerrako itsasontzia jarri zitzaien parean. Beste itsasontzi aleman bat zuen atzean, armaz kargatuta, Pasaian utzi eta Bilbon ofentsiba emateko. Baina Bilbao Bou ontziko komandanteak Bermeora eramatea lortu zuen. Beraiek Bilbora joan ziren.

  • Erramun Manterola Zer itsasontzitan ibili zen lanean

    Erramun Manterola Galdona (1915) Zumaia

    Bera Gipuzkoa Bouen zebilen lanean Canarias ontziak eraso egin zienean. Anaiaren itsasontzira ez zuen joan nahi izan, hiltzekotan, ez denak batera hiltzeko. Gipuzkoako sei lagun hil zizkioten gudan. Gerora, "Destructor Zizkarren" ibili zen, eta hura hondoratu zutenean, Bartzelonara joan, eta aske utzi zuten.

  • Erramun Manterola 'Canarias' ontziak eraso egin zien momentua

    Erramun Manterola Galdona (1915) Zumaia

    Canarias ontzia tiroka hasi zenean, momentu txarra izan zen. Erasoak nola izan ziren azaltzen du, eta zer lagun hil ziren kontatzen du. Nabarra itsasontzia ez zuen ikusi inguruan zegoenik. Salbatu zirela ikusi zutenean, Bilbora joan ziren.

  • Erramun Manterola "Gipuzkoa" salbatu eta "Nabarra" hondoratu zenekoa

    Erramun Manterola Galdona (1915) Zumaia

    "Galdames" ez zuen ikusi gudan. Arratsaldean izan zen guda. "Nabarran" hondora bota zutenean, 20 salbatu ziren.

  • Erramun Manterola Nola hondoratu zuten "Baleares"

    Erramun Manterola Galdona (1915) Zumaia

    "Nabarra" hondoratu eta handik urtebete juxtura, "Baleares" hondoratu zuten Mediterraneoan, bera "Liberta" itsasontzian lanean zebilela. "Balearesen" zebilen marinel bat oraindik bizi da Zumaian. Erramunek mendeku moduan hartu zuen hondoratze hura.

  • Erramun Manterola Gudako istorioak gutxi kontatutakoa

    Erramun Manterola Galdona (1915) Zumaia

    Gudako istorioak ez ditu askotan kontatu. Gudan salbatu ziren marinelak hiltzen joan dira. "Nabarratik" bizirik dagoen bakarra bera da. "Baleares" hondoratu zutenean, "Nabarrakoak" fusilatu nahi arren, libre utzi zituzten.

  • Erramun Manterola Gerra itsasoan mendian baino nahiago

    Erramun Manterola Galdona (1915) Zumaia

    Gerra balitz, berriro itsasora joango litzateke mendira baino lehenago. Gogorra izan arren, denak doaz hondora, denak dira berdinak.

  • Erramun Manterola Gerra nola gogoratzen den

    Erramun Manterola Galdona (1915) Zumaia

    Heroitzat hartzen du bere burua, hala esaten baitio jendeak. Pozik dago guda harekin. Ez dio inori gorrotorik, denei barkatu die. Gutxi hitz egin da gerraz, beti tapatu egin izan da, eta gezur asko esan dira gertatutakoari buruz. Inguruko jendeak ez du sinetsi izan "Baleares" beraiek hondoratu zutenik. Ez du sentitzen gerra galdu zuenik, baina behintzat pozik dago bizirik dagoelako.

  • Gernikako bonbardaketa, moroak eta "Viva Cristo Rey"

    Antonia Ormaetxea Narbaiza (1927) Ermua

    Kobazulo baten egon ziren Gernikako bonbardaketaren egunean. Eztandak entzuten zituzten. Herrira itzultzean, "Viva Cristo Rey!" esan behar moroak ikustean.

  • Xexili Pikabea Gerra hasiera

    Xexili Pikabea Zuloaga (1920) Lezo

    Gerra hasi zenean, Donostiatik etxera itzuli zen. Erreketeak azaldu zirenean Lezon, denak ikaratu ziren. Tiro-hotsak entzuten zituzten gerran eta babesteko beraien baratzeko txabolan sartzen ziren.