Borroka
-
Partida garrantzitsuak jokatzen hasi zen
Migel Gallastegi Ariznabarreta (1918) Eibar
Ez zen frontera bueltatu. Kuartelera bueltatu behar izan zuen eta partiden munduan hasi zen. Baimenak emanda jokatzen zituen partidak. Hirugarren partidatik aurrera, laster egin zuen salto Migelek. Hiru urte egin zituen frontean eta kuartelean.
-
Bonbardaketan Lukura ihesi
Tomasa Urien Intxausti (1926) Durango
Durangoko bonbardaketetan ganaduak Landakon utzi eta Lukura joan ziren babes bila. Lukun uraren tunelean gordetzen ziren. Maumaraino iristen zen tunela. Iurretatik ere jende asko joan zen tunelera.
-
Lukutik Garaira eta gero etxera
Tomasa Urien Intxausti (1926) Durango
Lukutik, gauez, Garaira joan ziren. Lukura berriro ere itzuli eta handik etxera bueltatu ziren. Etxea egoera onean zegoen.
-
Lukuko tunelean pasatutako orduak gogoan
Tomasa Urien Intxausti (1926) Durango
Gurasoak egunero joan ziren Luku eta Garaitik ganaduak gobernatzera etxera iluntzean. Lukuko tunelean pasatu zituen ordu luzeak gogoan ditu. Durangoko kanposantu ondoko landak metrailatu zituzten abioietatik.
-
Etxe ondoko gordelekua
Mari Ardanza Azkarate (1927) Durango
Gerran, etxe ondoan egindako zulo batean gordetzen ziren; sirena entzuten zenean sartzen ziren zuloan. Andra Mari eliza suntsitu zuten bonbardaketan. Euren etxean, obus bat leiho batetik sartu eta beste batetik irten zen.
-
Senarrek 3 eta 7 urte egin zituzten soldadu
Dolores Egues Saizar (1928) Lucia Egues Saizar (1925) Berastegi
Doloresen senarra Elduakoa zen, Etxezahar baserrikoa. Aita-semeak bizi ziren bertan. 17 urterekin, gerrara joan behar izan zuen; eta, gerra ostean ere, beste 7 urte soldadutzan egitea tokatu zitzaion. Luciaren senarrak 3 urte egin zituen. Senarren eta ingurukoen fronteko kontuak kontatzen dituzte. Luciak idazten zizkien gutunak ingurukoei, eta oraindik gogoan ditu helbideak. Eskutitz bidez jakiten zuten elkarren berri. Dirua (5 duro) ere bidaltzen zuten gutunetan.
-
Senarrak Espainia pasa zuen gerran
Dolores Egues Saizar (1928) Lucia Egues Saizar (1925) Berastegi
Senarrak, gerran zeudenean, baimen gutxi izaten zuen etxera etortzeko. Luciak senarra nondik nora ibili zen gerran azaltzen du. San Pedro bezperan itzuli omen zen gerratik lizentziatuta.
-
Santiago egunez sartu ziren erreketeak Elduainen
Dolores Egues Saizar (1928) Lucia Egues Saizar (1925) Berastegi
Gerra hasiera. Errepublikanoak inguruetako etxeetan ibili ziren arma bila, eta Nafarroa aldera egin omen zuten; baina, gero, atzeraka-atzeraka etorri omen ziren. Santiago egunean sartu ziren erreketeak Elduainen: guardia zibilak, txapel gorridunak, apaiza sotana luzea eta txapel gorriarekin... "¡Viva España!¡Viva Cristo Rey!" oihukatzen omen zuten.
-
Errepublikako ikurrak kendu eta tiroak hasi ziren
Dolores Egues Saizar (1928) Lucia Egues Saizar (1925) Berastegi
Gogoan dute errepublikako ikurrak nola kendu zituzten. Errepublikako banderari izkinetako morea kendu eta horia josi zioten, eta kontzeju gaineko leihoan jarri zuten. Udaletxeko Manuel Azañaren argazkia erre egin omen zuen guardia zibil batek. Gauean tiroak hasi ziren, alde batetik errepublikanoak eta bestetik erreketeak. Gerora, errefortzuak etorri ziren eta kanoikadak ere izan ziren. Abuztuaren 10ean, San Lorentzo egunez, festak ziren Berastegin; eta, han zeudela, kanoikadak erori zitzaizkien inguruan.
-
Gerra garaian jenero ugari kendu zieten; errazionamendua
Sebastiana Atorrasagasti Arana (1921) Elgeta
Artoa, garia... denetarik izaten zuten etxean. 15 urte zituenean hasi zen Gerra Zibila. Gerra garaian, jenero asko kendu zieten; besteak beste, ganbaran zituzten 700 kilo patata eta zuten baba guztia. Estraperloa. Errazionamendua. Frontea izan zuten bertan; eta Asentzio inguruan pasatzean, kontuz ibili behar izaten zen tiroek ez jotzeko.
-
Gernikako bonbardaketa zuzenean bizitakoa
Maria Argialde Azalza (1917) Bergara
Sesmanera (goxotegira) joan zen lan egitera. Bertan zegoela, Gerra Zibila hasi zen. Beldurrez, Gernikara joan zen senide batzuen etxera. Gernikako bonbardaketa bertotik bizi izan zuen. Ganaduen jatekoa egitera joan, eta bonbardaketa hasi zen. Zubipean babesa. Hegazkin bat gertu-gertuan jausi zen.
-
Txapelgorri ugari Gernikan
Maria Argialde Azalza (1917) Bergara
Gernikako bonbardaketaren hurrengo egunak zelakoak izan ziren. Soldaduak baserriko ganbaran. "Txapelgorri" ugari etorri ziren Nafarroatik. Soldaduekin harremana nolakoa. Soldaduen eguneroko jarduna. Bilboko ofentsiba.
-
Gerra sasoian, dena apurtuta
Patxi Zabarte Beitia (1922) Arrasate
Gerra sasoian dena apurtu zuten: eliza, eskola... Beraien etxea ere jo zuten. Senitarteko batzuk kalera joan ziren (bera tarteko) eta beste batzuk bertan gelditu ziren. Geroago, Elorriora egin zuten alde. 7 hilabete iraun zuen gerrateak.
-
Zerrajeran granadak egiten; Arrasateri eraso egin ziotenekoa
Patxi Zabarte Beitia (1922) Arrasate
Zerrajeran granadak egiten zituzten: 10.5 eta 7.5 tamainakoak. Zerrajerari eraso egiten saiatu arren, inoiz ez zuten lortu. Erasoak hasterakoan, kanpaiak jo eta babeslekura joaten ziren arineketan. Kontzesioko komentua zegoen Guardia Zibilen kuartel ondoan, eta kanoikadaz egin zioten eraso.
-
Abioien erasoetatk ihesi
Justa Madinabeitia Urrutia (1924) Arrasate
Elorrion, abioiek erasotzen zutenean, elizan edo beste soto batzuetan babesten ziren. Elorrioko jendeak asko lagundu zien ganaduak zaintzen eta gobernatzen.
-
Iruñera soldadu
Julio Galarta Bengoa (1917) Arrasate
Arrasateko falangista-talde batean parte hartu zuen hilabete batzuetan. Gero Iruñera joan zen soldadu.
-
Teruelgo frontetik Mahonera
Julio Galarta Bengoa (1917) Arrasate
Iruñetik Teruelgo frontera bidali zuten. Gerra bukaeran, Mahongo irlara bidali zuten. Eta handik Iruñera etorri zen berriro.
-
Sevillako katedralean kantari euskalduna
Julio Galarta Bengoa (1917) Arrasate
Teruelen elurra zen, eta hotzak jota gaixotu zenez, baja eman zioten. Bajan zegoela, Zaragozara eta Sevillara eraman zuten. Sevillako katedraleko koruan Aretxabaletako lagun batek kantatzen zuen.
-
Gerra denborako bizipenak
Jose Mari Aranbarri Elduaien (1931) Azkoitia
Gerra hasi zenean, Jose Marik bost urte zituen, eta zazpi hilabetez iraun zuen fronteak inguruetan. Bonba beren etxetik gertu jarri zutenekoa kontatzen du. Zaldunerien kontuak eta pasadizo bat kontatzen ditu. Trintxera edo atzeguardia Sukusu gainean zeukaten jarria. Ezagun batzuen izenak eta gerra denboran gertatuak kontatzen ditu.
-
Gernikako bonbardaketa eta senarraren gerrako bizipenak
Albina Arregi Urbieta (1910) Azpeitia
Gerra garaiaz tristura besterik ez du gogoratzen. Gernikako bonbardaketaren berri nola izan zuen kontatzen du. Senarra orduan frontean zegoen, eta hark nola ibili behar izan zuen kontatzen du.