Borroka

  • Txomin Ibarluzea Urkaregitik botatako kanoikadak gogoan ditu

    Txomin Ibarluzea Garro (1929) Etxebarria

    Gerra garaia gogoan du, artean umea izan arren. Etxebarri frontearen erdian zegoen eta jendeak alde egin zuen ahal zuen lekura. Errefuxiatuentzat artoa iritsi zen Markinara eta bere aitak astoarekin Etxebarrira eraman zuen. Bueltan zetozela, Urkaregitik kanoikadak hasi ziren eta eliza azpiko gordelekuan sartu ziren, astoa utzita.

  • Txomin Ibarluzea Pistoirik gabeko kanoikadak Urkaregitik Karmengo elizara

    Txomin Ibarluzea Garro (1929) Etxebarria

    Karmengo elizara bota zituzten kanoikadak ez ziren behar bezala lehertu, antza denez, granadak preparatzen zituenak beste aldekoei lagundu nahi zien eta. Etxeberritik behera baserri-etxe eder bat erre zen kanoikada batekin.

  • Luzia Inzunza Saibitik kanoikada etxe ondora

    Luzia Inzunza Arteaga (1925) Mañaria

    Gerra sasoia oso gogorra izan zen. Saibiko borrokak etxetik ikusten zituzten eta baten etxe ondoan kanoikada jausi zitzaien. Oraindik daude etxean metraila zuloak.

  • Luzia Inzunza Etxetik irten behar izan zuten gerra sasoian

    Luzia Inzunza Arteaga (1925) Mañaria

    Gerra sasoian, ama arropei xaboia kentzen joan zen errekara. Saibitik ikusi egin zuten eta kanoikada bota zuten euren etxe ingurura. Orduen ebatzi zuten etxetik alde egin behar zutela.

  • Luzia Inzunza Saibiko borrokatik ihesi zihoazelan neba zauritu zuten

    Luzia Inzunza Arteaga (1925) Mañaria

    Arineketan egin zuten alde etxetik, Saibiko borrokatik babesteko. Bidean zihoazela, tiroa jaurti zieten eta hankan sartu zitzaion metraila nebari. Gero, milizianoek euren botikinera eraman zuten neba.

  • Jesusa, Agustin eta Maribel Aita kamineroa

    Agustin Guenaga Zelaia (1931) Jesusa Urkidi Arejitabelaustegi (1935) Etxebarria

    Agustinen eta Maribelen aita kamineroa zen. Gerra denboran batetik bestera zebilela tiroak gertu sentitu zien aitak. Postaria hil omen zen tiroak jota.

  • Mari Karmen Gerrikabeitia Kanpai hotsa, babesera joateko abisua

    Mari Karmen Gerrikabeitia Garramiola (1929) Etxebarria

    Gerra denborako kontuak. Hegazkinen eta bonben abisua emateko kanpaiak entzutenean, Xemeingo kanpandorrera joaten ziren denak babes hartzera. Bonbak jausitako hainbat toki aipatzen ditu.

  • 266 Gerra garaiko kontuak

    Andres Agiriano Zubia (1906) Maria Goiz Urgumez (1909) Eskoriatza

    Gerra garaian, gauez guardia egin behar, eta orduko pasadizoa.

  • 266 Soldadu eraman zuteneko kontua

    Andres Agiriano Zubia (1906) Maria Goiz Urgumez (1909) Eskoriatza

    Militarrek harrapatu eta soldadu eraman zuten. Zorriak. Mojekin gertatutakoa Durangon.

  • Patxi Mendizabal Gerra hasiera Herrera inguruan

    Patxi Mendizabal Yarzabal (1927) Donostia

    Espainiako Gerra Zibilean, nafarrak Oiartzun aldetik, Altzibartik, hasi ziren tiroka. Hiru hilabetean bertan egon zen frontea. Herrerako jende askok alde gin zuen beraien jatorritako tokietara, batez ere Goierri aldera.

  • Luzio Oruesagasti Txurruka Gerra hasitakoan, etxe batetik bestera bonbatatik ihesi

    Luzio Oruesagasti Txurruka (1931) Mateo Oruesagasti Txurruka (1929) Soraluze

    Gerra hasi zenean, frontea etxetik oso gertu zegoen eta alde egi behar izan zuten kaleko etxe batera. Han bonbak erortzen zirenez, beste etxe batera mugitu ziren. Azkenean, Gernika bonbardatu zuten egunean, Elosura joan ziren izeba baten etxera. Gerra bukatutakoan itzuli ziren beren etxera. Elosun ez zen gerra nabaritzen. Umeak zirenez, ez ziren konturatzen gerra zer zen.

  • 1360 Gerra (IV): armak

    Juan Larrañaga Alberdi (1921) Zestoa

    Bonbarik ez zuen ikusi. Gerrak gutxi iraun zuen Zestoan. Plazatik etxera eskopeta ekarri zuen. 15-16 urte zituen.

  • 1074 Tiroak bai, galanki: pakun!

    Joxe Zabaleta Labandibar (1929) Oiartzun

    Ozentzio mendian, soldadu "normalak" eta Arraskularren erreketeak egon ziren. Amak oiloak prestatzen zituen soldaduentzat. Ezin zen kanpoan egon; azkar egiten zuten tiro. Gauean meazuloetan gordetzen ziren. "Tirua bai galanki; pakun!".

  • 1074 Babarrunak garrafoietan gordeta

    Joxe Zabaleta Labandibar (1929) Oiartzun

    Karrikako mendietatik, San Markotik tiroak nola ateratzen ziren ikusten zuten, eta Oiartzun aldean nonbait "bum!" lehertzen. Lursailen arabera entregatu behar izaten zuten baserritarrek babarruna. Beraiek garrafoietan gordetzen zituzten, baratzean lurperatuta. Erregistratzera etortzen ziren.

  • 1080 Gorrietatik ihesi eta altxatuen beldur

    Domingo Elizondo Lekuona (1926) Oiartzun

    Gerran, Loiola hartu zutenean, bere anaia han zen soldadutza egiten. Francoren aldeko soldaduek Olanditxonen (Olantxene) jarri zituzten kanoiak eta Loiola aldera botatzen hasi ziren. Anaiak ihes egitea lortu zuen Loiolatik, eta, gero, beldurra zuen berriro ere Francoren aldekoengana aurkezteko. Baina, azkenean, ez zuten zigortu. Zinpi ta zanpa. Pestak ikusiyak.

  • 1080 Aitaren ahaleginak semeak babesteko

    Domingo Elizondo Lekuona (1926) Oiartzun

    Hemengo giyantia Goñi zen. Domingoren aitak ez zituen semeak mandoekin batera bidali militarrengana; baina ez zekien erdaraz, eta ezin zuen bere nahia eskatu. Goñik lagundu zion. Maxalengo hiru anaiak segidakoak ziren eta denei tokatu zitzaien soldadutza gerra garaian egitea. Giyantia.

  • 1080 Beren hegazkinak, eraso

    Domingo Elizondo Lekuona (1926) Oiartzun

    Domingoren anaia Loiolako kuartelean zegoen soldadutza egiten, errepublikazaleek hartu zutenean. Soldadutzan frontean ibili zen anaia: beren hegazkin batek bonbardatu zituen, deskuidatuta, eta zauritu egin zen. Beste auzoko bat ere han zen. "Eskoiak eta ezkerrak esaten zen lehen, guk ez genun enteintzen miño".

  • 1082 Gerra, Tornolan

    Frantxiska Pagadizabal Artola (1931) Oiartzun

    Sei urte zituela etorri zen gerra. Auzoko batek eman zuen abisua tropak zetozela. Erlaitzetik botatako lehergaiak Tornolara iristen ziren. "Meta tartin ta komei". "Zizpa eerra bai". "Ttintta miño bai ona". Hark. Hika.

  • 1082 Gerra eta gosea

    Frantxiska Pagadizabal Artola (1931) Oiartzun

    Gerra: Arritxurietan zeuden soldaduek tiro egiten zieten etxetik ateratzen zirenei. Izan ere, 7etatik aurrera, ezin zen kanpoan ibili; baina, hala ere, baserritarrek beren lanak egin behar izaten zituzten. Oraingo gerrak ez luke bat ere zutik utziko. Gerraren ondoren, gosea. Ilarra gordeka. "Euntalako pesta". "Nolapatte gobernatze izango zun". Gaixua. Hark. Zama-otia.

  • Sabin Gabiola Trintxerak egiten kandelen argipean

    Sabin Gabiola Plaza (1918) Amoroto

    Kandelak erabiltzen zituzten trintxerak egiterakoan argia izateko. Aitzurra eta pikatxoiarekin ibiltzen ziren. Galdakaon denboraldia egin zuten. Eskolak zein babeslekua bonbardatu zituzten. Bonbak botatzen zituztenean, ahoan zerbait izatea komeni izaten zen.