Borroka

  • Antonio Berasategi "Pistola edozein umek zeukan"

    Antonio Berasategi Mintegi (1923) Astigarraga

    "Guardias de asalto" zirelakoak egon ohi ziren grebak egiten zirenean, gatazkarik sortu ez zedin. Paisanoz ere ikusi izan zituzten poliziak, pistola alboan. Garai hartan jende askok izaten zuen pistola.

  • Antonio Berasategi Anaia bat gerrara joatetik salbu

    Antonio Berasategi Mintegi (1923) Astigarraga

    Bigarren anaia, tamaia txikikoa izateagatik gerrara joatetik salbu gelditu zen. Anaia zaharrena eta hirugarrena, ordea, gerrara joan ziren. Gutun bidez jakiten zuten etxean haien berri.

  • Antonio Berasategi Santiagomendiko trintxerak

    Antonio Berasategi Mintegi (1923) Astigarraga

    Erreketeak Goizuetatik zetozela jakin orduko, errepublikarrek trintxerak antolatu zituzten Astigarragako Santiagomendin.

  • Antonio Berasategi Gerra Zibila: fusilatzeak eta ihesaldiak

    Antonio Berasategi Mintegi (1923) Astigarraga

    Gerra graian herritik ihes egin zuen jende asko ez zen berriro bertara itzuli, beste batzuk, ordea, gerra amaitutakoan itzuli zien, pixkanaka-pixkanaka. Gauerdian etxetik atera zituztenak ere baziren Astigarragan, ezkutuan fusilatzeko.

  • Antonio Berasategi Gerra emakumen ikuspegitik

    Antonio Berasategi Mintegi (1923) Astigarraga

    Gizon gehienak gerrara eraman zituzten, eta beraz, herrian nagusiki haurrak eta umeak gelditu ziren, libratutako gizon batzuekin batera. Emakumeak zigortzeko modurik ohikoena ilea moztea izaten zen.

  • Antonio Berasategi Gerra garaiko desfileak

    Antonio Berasategi Mintegi (1923) Astigarraga

    Karlistek herri bat hartzean desfileak eta hitzaldiak egiten ziren, nagusiki alkateak egiten zituen hitzaldiak herriko plazan. Aita nazionalista zuen Antoniok, eta bere bi arrebak Margaritas Carlistas erakundean sartu ziren. aita eramango zuten beldurrez. Antonio, ordea, Pelayos Carlistas erakundean sartu zen.

  • Antonio Berasategi Pelayos Carlistaseko korneta-jole

    Antonio Berasategi Mintegi (1923) Astigarraga

    Pelayos Carlistaseko kide zen Antonio, aita nazionalista baitzuen, eta honen bila joan ez zitezen. Gainera, kide izanagatik soldadutzako instrukzioa egitetik libre geratu zen. Pelayotan bezalaxe, korneta jotzeaz arduratzen zen Antonio.

  • Antonio Berasategi Eskopetak entregatu beharra

    Antonio Berasategi Mintegi (1923) Astigarraga

    Hiru eskopeta zituzten etxean hasiera batean, baina gerraren eraginez udaletxean entregatu behar izan zituzten, eta eskopetetako bat errekete baten esku gelditu zen, beranduago errekuperatu egin zuten hau.

  • Enrike Lujanbio Gerra Zibila Astigarragan

    Enrike Lujanbio Tajdus (1930) Astigarraga

    Hegazkin bat pasatzen zen Parisetik zetorrena, eta denak beldurrez egoten ziren herrian. Santiomendin trintxerak egon zirela oroitzen du Enrikek, eta inguruko abere guztiak Enrikeren etxera eraman zituzten.

  • Enrike Lujanbio Tiroengandik ihesi

    Enrike Lujanbio Tajdus (1930) Astigarraga

    Karlistak herrian sartu zirenean oso ohikoak ziren tiroak. Behin, baserri baten azpian ezkutatu behar izan zuten Enrikek eta lagunek, tiroz bota ez zitzaten.

  • Inaxio Aramendi Gerra hasi zen eguna

    Inaxio Aramendi Telletxea (1928) Astigarraga

    Gerra hasi eta soldaduak Astigarragan sartu ziren eguna oroitzen du Inaxiok. Larunbata zen, eta eskolara bidean zihoala, balen hotsa entzun zuen. Etxera abiatu zen berriro.

  • Inaxio Aramendi Soldaduak txandaka egoten ziren herrian

    Inaxio Aramendi Telletxea (1928) Astigarraga

    Inaxioren hemeretzi urteko osaba gerrara joan zen, soldadu. Noizean behin, etxera idazten zuen haren berri emateko.

  • Inaxio Aramendi Hitzaldi politikora joatea behartuta

    Inaxio Aramendi Telletxea (1928) Astigarraga

    Soldaduek herri berri bat hartzen zutenean, hitzaldi politikoa egiten zen, jende askoren borondatearen kontra. Kontra zeuden hauek, askotan, behartu egiten zituzten hitzaldira joatea.

  • Xanti Lujanbio Santiomendiko trintxerak

    Xanti Lujanbio Lasa (1922) Astigarraga

    Gerra hasi zen eguna gogoan du Xantik, belarra banatzen ari baitzen Donostian. Santiomendin trintxerak zeuden, eta bertara joaten zen Xanti edaria ematera.

  • Xanti Lujanbio Anaia gerran galdu

    Xanti Lujanbio Lasa (1922) Astigarraga

    Gerra garaian anaia fusilatu egin zuten erreketeek. Ama eta Xanti anaiaren bila ibili ziren, baina ez zuten auritu. Azkenean, herriko Guardia Zibilak esan zien gertatutakoa.

  • Xanti Lujanbio Txapela gorria jartzera behartuta

    Xanti Lujanbio Lasa (1922) Astigarraga

    Erreketeek Xanti txapela gorria jartzera behartu zuten. Guadalupe eta San Markos aldean lurra erabat zulaturik zegoen, bertara gorputzak botatzeko.

  • Xanti Lujanbio Hiru fusilamendu ikusi

    Xanti Lujanbio Lasa (1922) Astigarraga

    Arrebarengana Hernanira zihoala, hiru gizon nola hiltzen zituzten ikusi zuen Xantik.

  • Xanti Lujanbio Komuneko leihotik ihes

    Xanti Lujanbio Lasa (1922) Astigarraga

    Taberna bateko komuneko leihotik alde egin zuen Xantik batean, tabernako jabea kartzelara eraman baitzuten.

  • 1021 Gerrara eramanarazia

    Joakin Iza Artola (1911) Oiartzun

    Gerrara eramanarazi zuten. Toki batetik bestera ibiltzen zituzten; gerra nora, soldaduak ere hara. Zortea izan zuela dio: teniente baten laguntzaile jarri zuten, eta, hartara, ez zuen frontera joan behar izan. Fronterako soldaduak behar zituzten; "Haiek ere beren atzea erraparatzeko behar ziguten". Tenienteak euskaraz bazekien, baina ez zuten uzten euskaraz hitz egiten, zigortu egiten zituzten. Francoren aldekoekin joan beharra: "ze erremiyo!" Askok egiten zuen eskapo Frantziara, desertore. "Gerra zikiñ hua! Ez zen nahi ordu ahittu!" Jarri niñuten.

  • 1021 Desertoreak

    Joakin Iza Artola (1911) Oiartzun

    Gerrara ez joateagatik, Frantziara egiten zuten ihes askok, desertore. Senide gehiago ere joan ziren gerrara. Etxe bakoitzetik bi izaten ziren gehienez; hirugarrena libre izaten zen. Gerra bukatu ondoren, soldadutza, eta, ondoren, zaharrenez aurrera, etxera. "Hamakiña saltsa bai urtia haitan!"