Borroka
-
Etxeko balkoitik eraso askoren lekuko; Lemoatxako erasoak
Ricardo Duñabeitia Gandarias (1929) Muxika
Askariko zein Bizkargiko erasoez gain, Lemoatxako erasoak ere ikusten zituzten etxeko balkoitik. Lagun asko hil ziren bertan.
-
Trintxerak gertu, baina auzoko inor ez frontean
Ricardo Duñabeitia Gandarias (1929) Muxika
Beraien etxe ondoan trintxerak egin zituzten Mendataranzko aldean. Auzoko inori ez zitzaion egokitu gerrara joan behar izatea.
-
Gerran hildakoak
Basilio San Anton Baraiazarra (1927) Muxika
Gerra pasatu zenean, 10 urte zituen Basiliok. Makina bat hildako ikusi eta lurperatutakoa da; oraindik gogoan du non dauden lurperatuta. Potoko seme bat eta Errotazarreko beste bat kanpoan hil zituzten Gernika erre zuten egunean; bata ura edaten zegoela aho barrura tirokatuta hil zuten. Abioiak-eta pasatzen zirenean, kortako txahalen atzean ezkutatzen ziren atakeak irauten zuen bitartean.
-
Frontea Arronan
Basilio San Anton Baraiazarra (1927) Muxika
Frontea Arrona mendian egon zen; erreketeak ziren. Tiroka aritzen ziren bertatik eta mutiko bat zelan hil zuten kontatzen du. Muniketaganeko etxeari ere eraso ziotela dio; oraindik ere, agian, bertan egongo da kanoi-zuloa. Kanoikadak ez zuen inor harrapatu. Unda auzoan ere trintxerak zeuden tiroak egiteko.
-
Ama Birjinak lagunduta gerran
Maximo Undabeitia Zabala (1919) Muxika
Gerran, Ama Birjina izan zuela laguntzen dio, inoiz ez zitzaiolako ezer gertatu bala artean ibili arren. Teruelen eta beste hainbat lekutan egon zen.
-
Lekeition suntsitutako eraikinak
Teresa Erkiaga Korta (1927) Lekeitio
Gerran hainbat eraikin erre zituzten: Ganboaneko jauregia eta Zita enperatrizen hostala, besteak beste. Gorriek erre zituztela esan arren, gezurra ei zen, Francoren lagunek erre zituztela dio Teresak. Mairuek mojak ere bortxatu zituzten.
-
Ganadua metrailatu
Ricardo Duñabeitia Gandarias (1929) Muxika
Zortzi urte zituela izan zen Gernikako bonbardaketa. Lanean zegoen ganadua metrailatu zuten. Eguerdi inguruan, paper erreak eta, ekarri zituen haizeak. Arbazegin ere bonbaren bat bota zuten.
-
Esan beharrekoak neurtu egin behar
Ricardo Duñabeitia Gandarias (1929) Muxika
Ez du gogoan bonbardatu ondoren ikusitako Gernika. Gero ere, erreketeek gorriek erre zutela esaten zuten. Auzoko batek erreketeek erre zutela esan zuenez, soldaduen kapilauak familiari semea babesteko esan zien.
-
Senarrak Teruelgo frontea ez zuen sekula ahaztu
Pakita Artola Egiburu (1923) Alegia
Pakitaren senarrak gerra garaian pasatakoak gogora ekartzen ditu. Teruelgo frontean bizitakoak bereziki markatu omen zuen, eta beti gogoan izaten zuela dio.
-
Gerra lehenengo egunak Alegian
Pakita Artola Egiburu (1923) Alegia
Gerra garaian izan ziren arpilatzeak (sakeoak) eta hilketak. Nazionalak sartu zirenean, bandoa jo zuten zera esanez, 48 ordutan itzultzen ez zirenen etxeak konfiskatu egingo zituztela. Alegian, bonbak bota zituzten gerra hasieran.
-
Gerra garaian Santanderreraino ihesean
Miren Zubikarai Larreategi (1933) Ondarroa
Bi lehengusu Bilbon Itsasalde batailoira joan ziren boluntario. Aita eta aitita ere boluntario joan ziren Markinara, intendentzian jendea behar zutela eta. Jatekoaz arduratzen ziren. Intendentzia lehenbizi Mungiara eta gero Gernikara mugitu zuten. Eurak ere Gernikara joan ziren, Lekeitio berehala hartuko zutela jakin zutenean. Handik Bilbora alde egin zuten. Amari umeak barkuan atzerrira bidaltzea proposatu zioten, baina ez zuen nahi izan. Ospitalean zegoen aitita jaso, umeak hartu eta ihesean Santanderreraino joan ziren. Han Euzko Jaurlaritzak ipinitako barkuetan Frantziara eraman zituzten. Han ez zituztela nahi eta trenean Bartzelonara bidali zituzten.
-
Amuategi batailoiaren izena Salvadorren aititaren omenez
Salvador Marzana Amuategui (1918) Eibar
Nahiz eta gerra garaian Sozialistek elizaren aurkako ekintzak burutzen zituztela ezaguna zen, hemen kontrako fenomenoa ematen zela kontatzen du Salvadorrek. "Juventudes Unificadas" batailoiko kide zen Salvador. Sozialistak eta Komunistak batzen zituen. Batailoi hari "Amuategi" izena Salvadorren aitonarengandik (Akilino Amuategi) zetorkion. Musikari eta politiko aparta, mitinak euskaraz egiteagatik izan zen ezaguna.
-
Munizio desberdinari buruzko azalpenak
Salvador Marzana Amuategui (1918) Eibar
Munizio desberdinari buruzko azalpenak: "trazadoras", "rompedoras"... Goizeko lauretan jaikitzen ziren hegazkinek eraman behar zituzten munizioak prestatzeko.
-
"Comité de No Intervención" zelakoaren traizioa
Salvador Marzana Amuategui (1918) Eibar
Gerra zibilaren ia amaierara bitartean irabazle irtengo zirenaren ustea zuten. Hala ere, Frantziako gobernuak Francoren alde agertu etaTxekiarrek eta Errusiarrek alde egin zutenean, babesik gabe geratu zirela kontatzen du. Francok aldiz, Italiar, Alemaniar etab. en babesarekin jarraitu zuen aurrera. "Comité de No intervención" zelakoaren traizioaren erruz galdu zutela dio Salvadorrek. 500 hegazkin zituzten Frantziako mugan erasorako prest baina, pilotu eta mekanikoak konzentrazio-esparruan preso hartu zituztela kontatzen du haiek erabilgaitz utziz.
-
Bonbak etxafuegoak zirelakoan
Jesus Astola Nafarrete (1933) Maria Pilar Astola Nafarrete (1939) Legutio
Bonbardaketa batean beraien senitarteko batek bonbak etxafuegoak zirela pentsatu zuen. Ignorantzia handia zegoela diote.
-
Zegamatik gerraren nondik norakoak ikusten
Antonio Guridi Aierbe (1921) Zegama
Gerra ezagutu zuen. Zegaman tiro-saioak egon ziren. Falangistak etortzen ziren, haien janzkera deskribatzen du. Falangistek baserritik ebakuatu egin zituzten, ganadu eta guzti. Bizkaia aldean gerra gogorra izan zen; beraiek menditik ikusten zuten, eta beldurgarria izaten zen. Lasarteko hipodromoan abiazio-zelaia zegoen. Zegaman trintxerak bazeuden eta nolakoak ziren azaltzen du.
-
Errepublikako giroa eta gerra hasiera
Antonio Guridi Aierbe (1921) Zegama
Eskolara zihoanean, errepublika etorri zen. Garai hartan, debekatu egin zieten apaizei eskolara dotrina ematera joatea. Eskuinekoak armatu egin ziren eta Nafarroan altxamendua izan zen. Borrokak non izan ziren azaltzen du.
-
Gerran jende asko hil, baina bera soldadu joatetik libratu
Antonio Guridi Aierbe (1921) Zegama
Zegamako mutil gazte ugari hil ziren gerran, eta inguruetan beste hainbat fusilatu zituzten. Antonioren aurreko kinta eraman zuten gerrara, baina bera libratu egin zen, Bartzelona eta Madril Francoren esku geratu baitziren.
-
Gerra garaian, beldurra pasa zuten
Juanita Garmendia Elosegi (1921) Orendain
Gerra hasi zenean, Juanita Berrobin zegoen lanean. Tiro-hotsak gogoan ditu eta beldurra pasatzen zuten. Bidean geldiarazi zituzten zer zeramaten ikusteko. Ezkerra eta eskuinaren arteko borrokak gogoratzen ditu. Soldaduak janari eske etortzen zitzaizkien. Oiloak eta untxiak ere harrapatzen zituzten. Soldadu gehienak "belarri-motxak" zirela dio.
-
Borrokatik babesten eta zaurituak garraiatzen
Luzia Imaz Mujika (1913) Segura
Gerra garaia gogoan du Luziak. Beraien ostatuan gelditu ziren soldaduak; eta, bolada batean, kuartela izan zen beraien ostatua. Menditik botatzen zituzten tiroak beraien ostaturaino iristen ziren. Tiroetatik nola babesten ziren eta hildakoak nola garraiatzen zituzten azaltzen du. Seguran 22 mutil hil zituzten.


