Borroka
-
Bi urte gerran eta lau soldadu
Sinforoso Madinabeitia Oñate (1918) Oñati
Kordoban eta Extremaduran ere ibili zen. Bi urte egin zituen gerran, eta gero ia lau kuarteletan. Gosea pasatu zuten. Etxetik dirua bidaltzen zieten. Ogia gordetzen ibiltzen ziren.
-
Bonbardaketak
Antonio Izagirre Aranburu (1902) Ermua
Ermuko bonbardaketak. Bonbak nora bota zituzten kontatzen du.
-
Errota barria bonbek apurtuta
Gregorio Mugerza Buruaga (1918) Ermua
Errota Barria zegoen etxea gerra garaian apurtu zuten, hegazkinetatik bonbak jaurtita, trenbidearen ondoan zegoelako. Bertako bizilaguna, Roman, azpian hartu zuen etxeak, bonbekin apurtu zutenean. Gregorioren emaztea Mallabitik Soraluzeraino, Mendaroraino eta Mendataraino joanda dago errotara, oinez astoarekin.
-
Frantziako egonaldia eta Ermuko bonbak
Leonzia Areitio Azpiri (1906) Ermua
Frantzian konbentu batean egon ziren gerratik ihesi. Janaria kotxe batean ekartzen zuten eta dirua ere ematen zieten. Gerrako bonbekin beldurtu egiten zen Ermuan; goizean goiz beti agertzen omen zen hegazkinen bat. Gaur eguneko kontuak.
-
Gerratean nazionalak sartu zirenekoa
Miren Lorea Billar Altzuaran (1931) Elgeta
Nazionalak sartu zirenean, andre-gizonak fusilatu zituzten, eta alabari atzamarra kendu. Moroak etorri ziren. Gogorra izan zen; elgetar ugari hil zituzten. Herria ere nahiko txikituta geratu zen, erdialdeko etxe asko, eliza zati bat, plaza ingurua...
-
Arrate aldetik kanoikadak
Felix Balzola Astarloa (1928) Elgoibar
Gerra Zibila hasi zenean, Felixek zortzi urte zituen. Auzoan, erreka bazterrean, zegoen baserri zahar batean babesten ziren. Aita gurdi eta idiekin ibiltzen zen munizioa eta hildakoak garraiatzen. Ganadua baserrian geratu zen: egunez joaten ziren haiek gobernatzera. Arrate aldeko dorre batetik botatzen zituzten kanoikadak, eta auzoko Legarda baserrian kanoikada ugari sartu zen.
-
Soldaduen mugimenduak
Felix Balzola Astarloa (1928) Elgoibar
Gerra denborako kontuak. Auzoko eliza biltegi moduan erabili zuten soldaduek. Urkiola baserrian, klinaka zegoen. Tropen tiroei eta mugimenduei buruz hitz egiten du: soldaduak astoekin ibiltzen ziren hara-hona.
-
Kanoikadak San Jose egunean
Jesus Urzelai Aiastui (1929) Oñati
Gerra denboran, jendea oso beldurtuta zegoen auzoan, nahiz eta Oñatin fronterik egon ez. Jesusen etxetik Udanako tiroketa entzuten zuten, baita Arrasate aldekoa ere. Beraiek Bakuera joaten ziren gerra ikustera. San Jose egun batean, kanoikada batzuk erori ziren Antsolopetegitik ez oso urrun.
-
Gerra garaian Eibarko erdigunea erre egin zen
Tomas Osoro Elkoroiribe (1928) Bergara
Gerra garaian, Eibarko erdiguneko etxe gehienak erre egin ziren.
-
Gerran, soldaduak beraien aurka tiroka
Joxe Salegi Egaña (1926) Zumarraga
Gerra ezagutu zuen Joxek. Olatzen zeudela igaro zen frontea handik. Soldaduak tiroka hasi ziren beraien aurka; baina, zorionez, ez zioten inori eman. Babesteko, harriak eta koltxoiak erabili zituzten. Noizean behin, hegazkinetatik egiten zieten eraso.
-
Gernikako bonbardaketa
Lucia Areitioaurtena Isasi-Isasmendi (1925) Ermua
Ibarrangelutik, Gernika bonbardatzera zihoazen abioiak ikusi zituzten. Italiarrak (Francoren laguntzaileak) sartu zirenean, Ermura itzuli ziren.
-
Anaiak bando bietan soldadu
Fidel Izarra Larrea (1926) Ermua
Gorriek alde egin zutenean, eurei eman zizkieten udaletxeko giltzak. Lau edo bost anaia zituen soldadu, batzuk alde batean eta besteak bestean. Ongarai baserrian egon ziren gerra denboran.
-
Urkoko "funikularra"
Fidel Izarra Larrea (1926) Ermua
Urko mendira funikularra ipini zuten materiala igotzeko; baina, estreinatu zuten egunean, abioiek bonbardatu eta hautsi egin zuten. Kanoiak zeuden Urkon. "Funikularra" nolakoa izango zen eta "txirrika" zer den.
-
Tunelean gerra denboran
Luisa Egia Agirrebeitia (1921) Ermua
Gerra denboran, trenbideko tunelean pasatzen zuten eguna. Gerra amaitzean, Eibarren hasi zen lanean. Gero, nobioa topatu zuenean, Ermuko Urretanera joan zen.
-
17 urterekin gudari
Tomas Izagirre Garate (1918) Ermua
Frankistek irratia errekisatu zietenean, pena handia hartu zuten. 17 urterekin soldadu gudariekin. Aita trenbideetako kargu altua zen, errepublikarekin kolaboratu zuen. Bera familia despeditzera Ermura frankistak sartzear zeudenean.
-
Kanpaiak jotakoan babeslekura
Juan Urreta Unamuno (1923) Ermua
Gerra garaian kalean ibiltzen ziren, eskola itxita zegoelako. Kanpaiak jotzen zituztenean, ezkutatu egiten ziren. Hegazkinak ikusten zituztenean, mendian etxapliroak botatzen zituzten eta ondoren kanpaia jotzen zuten.
-
Ermuko babeslekuak
Juan Urreta Unamuno (1923) Ermua
Hegazkinen abisua zetorrenean, babeslekuetara joaten ziren herritarrak. Ohitu ere egin ziren hegazkinak ikustera. Babeslekuak non zeuden azaltzen du: kanpandorrean, zubi berrian... Burdinezko zubia bonbardatu egin zuten.
-
Gerran, kanoiak eliza ingururantz zuzendurik
Jose Muñoa Zabaleta (1921) Eibar
Merkatu Plazan jaten ematen zuten eta garai batean jende asko joaten zen sukaldaria ona zelako. Baina denborarekin konturatu ziren leku arriskutsua zela bertan egoteko, gerran, kanoiak eliza ingururantz zuzendurik egoten zirelako. Don Ziriakoren txaleta elizaren ondoan zegoen eta hura ere kanoiaz jo zuten.
-
Eraikina babeslekuaren gainean
Jose Muñoa Zabaleta (1921) Eibar
Eusebio La Fuente Eibarko obretan aritzen zen lanean. Egun batean Peperengana joan zen eta berak egindako babeslekuan etxe bat eraiki behar zutela esan zion. Bi kamiokada harri eta zementu sartu behar izan zituzten. Lana, zuloa egiten baino, kentzen zuen lurra non sartu asmatzea zela esaten du.
-
Orbeatarren kontaktuak
Jose Muñoa Zabaleta (1921) Eibar
Gutxi gora behera bazekiten noiz izango ziren bonbardaketak. Orbeatarrek kontaktua zutela esaten du Pepek; izan ere, Orbea tailerraren inguruan bonbak bota ziren, baina inoiz ez zioten tailerrari eman. Estazio kaleko "Cine Cruceta"-n ere sekula ez zuten bota bonbarik. Eta aldiz, inguru guztian etengabe bota zituzten.


