Borroka
-
1936ko Gerra Zibila eta kartzela; epaiketa
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Asturiasko herri txiki batean harrapatu zuten urrian, eta abenduan heriotza zigorrera kondenatu zuten. Handik Donostiara bidali zuten. 34 hilabete egin zituen Santanderren, 4 urte eta erdi Donostian eta 6 hilabete Eibarren lanean. Epaiketak zelakoak izan ziren. Kartzelatik irtendakoan, Ormaiztegira joan zen lehenengo, gero Bartzelonara. Anekdota polita kontatzen du: afari bat egiteko zortzi lagun elkartu zirenekoa (karlista bat, sozialistak, errepublikanoak, komunistak...).
-
Lauaxetaren atxiloketa eta fusilatzea
Julio Sarasua Gisasola (1917) Eibar
Gerra Zibila Euskal Herrian. Gernikan Lauaxeta preso nola hartu zuten azaltzen du Juliok. Egun hartako gorabeherak. Bruno Mendiguren. Frantziatik kazetari bat etorri zen Gernikako bonbardaketaren inguruan artikulu bat egitera eta Lauaxetarekin joan zen egun hartan. Lauaxeta fusilatu zutela noiz jakin zuen.
-
Gerra Zibila; exilioa; "Batallón de Trabajadores"
Jose Echeverría Ayerbe (1912) Eibar
Gerra Zibila. Amuategi batailoian martxora arte. Handik Murtziara, abiazioko armerotzara. Gero exilioa Frantzian; ondoren, "Batallón de Trabajadores"era. Frantzian hasiera batean kontzentrazio esparru batean egon zen; gerora, Eusko Jaurlaritzak ipinitako babeslekuetara pasatu zuten. II. Mundu Gerra. "Batallón de Trabajadores"en "Maestranza de Artillería"n egon zen. Orduko kontuak aipatzen ditu.
-
Gerra garaian Gorbeian
Josu Endemaño Garai (1912) Mungia
Gerra garaian Gorbeian ere egon zen luzaro. Beti arriskuan egoten ziren, tiroaren beldurrez.
-
Eusko gudaria izan zen
Josu Endemaño Garai (1912) Mungia
Gerran gudaria izan zen. "Eusko gudariak" kantaren zati bat abesten du. Roteta izan zen tenientea. Santurtzin kuartela zeukaten.
-
Neba Otxandiano batailoian
Brigida Uriguen Perea () Amorebieta-Etxano
Bere neba Otxandiano batailoian ibili zen. Gernikan kapitaina, sarjentua eta bere neba elkartu ziren lehendakaria izendatu zutenean. Bere neba beste birekin batera agertzen den argazkia deskribatzen dute.
-
Boroatik irten beharra
Brigida Uriguen Perea () Amorebieta-Etxano
Maiatzaren 18an hartu zuten nazionalek Etxano. Maiatzaren 27an ebakuatu egin zuten eta Boroan azkenengoak izan ziren irteten. Aita-amak etxean geratu ziren. Etxebarrin bonbardatu egin zituzten. Justu-justu iritsi ziren Boluetara.
-
Santutxoko etxea bonbardatu zuten
Brigida Uriguen Perea () Amorebieta-Etxano
Santutxurantz jo zuten. Ekainaren 13an bonbardatu egin zuten beraiek zeuden etxea.
-
Bilbo jausten ikusi zuen
Brigida Uriguen Perea () Amorebieta-Etxano
Artxandan trintxerak zeuden eta haiek bonbardatzen zituzten; etxeko ezkaratzetik ikusten zuen dena. Milizianoek atzera egin zutenekoa ikusi zuen. Bilbo jausi zenean, etxera bueltatu zen. Bizkargiko borroka oso gogorra izan zela kontatzen du.
-
Etxe ondoko zulo eta trintxerak
Brigida Uriguen Perea () Amorebieta-Etxano
Boroan, beraien etxe ondoan, Burdinazko Gerrikoa zegoen. Pasabidearen berri eman zioten nazionalei. Bonbardaketak egiten zituztenean, hiru etxetakoak zulo batean ezkutatzen ziren.
-
Senarra Irrintzi batailoiko sarjentu
Brigida Uriguen Perea () Amorebieta-Etxano
Bere senarra sarjentua izan zen, Angel Barrena. Irrintzi batailoian ibili zen gerra garaian.
-
Bonbardaketetarako babeslekuak
Miren Uriarte (1935) Amorebieta-Etxano
Gerra hasi zenean, abereekin aitak eta auzo batek alde egin zuten. Bonbardaketetarako babeslekua zeukaten Epaltzan; hara joaten ziren hasieran baina gero Etxanosolo baserrian babesten ziren.
-
Frontetik ihes egindakoak
Agustin Legorburu Uriarte (1928) Antonia Uriarte Iriondo (1934) Amorebieta-Etxano
Agustinen anaietako bat ihesi etorri zen, frontetik ihesi. Zapata zaharrak zola gabe ekarri zituela gogoan dauka. Bere moduan gipuzkoarrek ere ihes egin zutela kontatzen du. Antoniaren etxera ere heldu zen ihesi zihoan soldadu nafar bat.
-
Frontearen erdian egotetik, Durangora
Fede Intxausti Alzaa (1926) Amorebieta-Etxano
Gerra garaian, etxean geratu ziren, fronteen erdian. Larreako komentua erre egin zen. Durangora joan ziren ihesi. Aita Burdinazko gerrikoa egiten aritu zen.
-
Zornotza bonbardatuta
Fede Intxausti Alzaa (1926) Amorebieta-Etxano
Zornotza guztia erreta zegoen itzuli zirenean; aurretik ikusi zuten erretzen. Hegazkinek bonbardatu zuten herria. Etxea ondo topatu zuten.
-
Larrean egon ziren batailoiak
Fede Intxausti Alzaa (1926) Amorebieta-Etxano
Komentuan Eusko Indarra batailoia egon zen, gipuzkoarrak, eta elizan Gudaroste bizkaitarrak. Azkenean, asturiarrak egon ziren.
-
Bonbardaketak eta babeslekuak Etxanon
Fede Intxausti Alzaa (1926) Amorebieta-Etxano
Gerra garaian, gogoan dauka bonbardaketak izan zirenean, aita etxean zegoela. Etxe inguruan jausi ziren bonba batzuk. Babeslekua egin zieten eta hantxe sartzen ziren Larreakoak.
-
Morteroekin jolasean
Fede Intxausti Alzaa (1926) Amorebieta-Etxano
Eusko Indarra morteroarekin ibiltzen zen. Lagunak joaten ziren haiek botatakoaren bila, helizea izaten zuelako, gustatzen zitzaiena. Anekdota bat kontatzen du.
-
Eskuko bonbekin jolasean
Fede Intxausti Alzaa (1926) Amorebieta-Etxano
Bala-zorroak topatzearren, dirua ematen zieten. Eskuko bonbak erabiltzen ikasi zuten. Errekara botatzen zituzten, jolasean. Lagun bat itsutu egin zen, beste bat herren geratu eta beste ezbehar batzuk ere bai.
-
Gerra garaiko kontuak: frontea bertan izan zuten 6 hilabetez I
Felipe Altuna Egidazu (1929) Bergara
Ume garaia gogorra izan zen. Gerra Zibila hasi zenean, 3 anai-arreba (bera tartean zela) beste baserri batera eraman zituzten, hobe-beharrez. Orduko kontuak. Frontea bertan gelditu zen 6 hilabetean.


