Borroka

  • 900 Eibar bonbardatu zuten

    Agustin Arana Barinaga (1913) Bartolo Arriola Garate (1912) Eibar

    Eibar ere bonbardatu zuten. GAC lantegiak armak egiten zituen eta hura bonbardatzera joan ziren hegazkinak. Ondoko etxeko bateko alabak besoa galdu zuen. Untzaga ingurua beranduago bonbardatu zuten, ia gerra bukatzear zegoela. Ehunka eibartar hil zituzten. Kerizpe elkartea dagoen etxea egiten ari ziren, Untzaga plazan. Udaletxea ere bonbardatu zuten.

  • 900 Gerrako babeslekuak Eibarren

    Agustin Arana Barinaga (1913) Bartolo Arriola Garate (1912) Eibar

    Eibarko Udalak babesleku asko eraiki zituen herrian: Urkuzuko iturri atzekoa etxe azpian, Ibarkurutzen...

  • Gaspar Alvarez Lucio Babeslekuak Eibarren

    Gaspar Alvarez Lucio (1918) Eibar

    Eibarren hainbat babesleku egin zituzten gerra hasi zenean. Gogoan dauka Gasparrek Debara joan era zakuak arearekin beteta ekartzen zituztela. Udaletxe azpian ezkutatzen ziren gehienak eta abisatzeko kanpaiez gain kotxe bat sirenarekin ere ibiltzen zen. Eibarren izandako kainoi bat nolakoa zen eta non zegoen azaltzen du.

  • Daniel Legorburu Gerran faxistekin bat egin behar

    Daniel Legorburu Uriarte (1914) Amorebieta-Etxano

    Soldadutza egitera Lizarrara joan zen, errepublikako soldadu bezala. Baina gerra hasi zenean, faxisten aldera joan behar izan zen. Gorrien aldeko asko ere hartu eta Francoren aldekoengana eroan zituzten.

  • Daniel Legorburu Gerrako lagun batzuk Zornotzan

    Daniel Legorburu Uriarte (1914) Amorebieta-Etxano

    Gerran Francoren aldeko tropekin borrokatu behar izan zuen. Beraien konpainiako batzuk Zornotzako txalet batean egon ziren egun batzuetan.

  • Daniel Legorburu Soldadutzan sukar paludikoak jota

    Daniel Legorburu Uriarte (1914) Amorebieta-Etxano

    Gerran Segoviako La Granja de San Ildefonson egon zen. Sukar paludikoak jota egon zen. Orduan bizitakoak kontatzen ditu.

  • Daniel Legorburu Gerran hiltzeko beldurrez

    Daniel Legorburu Uriarte (1914) Amorebieta-Etxano

    Gerran Segoviako La Granja de San Ildefonson gaixorik egon zen eta gero handik beste leku batera joan zen. Han txarto pasatu zuten, hiltzeko beldurra ere izan zuten.

  • Daniel Legorburu Arratoi piloa gerran

    Daniel Legorburu Uriarte (1914) Amorebieta-Etxano

    Gerran zikinkeria asko zegoen. arratoi asko zeuden eta behin arratoi batek ia belarrian egin zion haginka. Patata-zakuak ere osorik jaten zituzten arratoiek.

  • Daniel Legorburu Gerran postari

    Daniel Legorburu Uriarte (1914) Amorebieta-Etxano

    Gerran postari lanetan ibili zen. Etxebarritik Debara joan behar izaten zen. Denda batera ere joaten zen eta orduan bisitakoak gogoratzen ditu.

  • Teresa Aresti Galdakaon eta Zaratamon ebakuatuta

    Teresa Aresti Izagirre (1924) Amorebieta-Etxano

    Gerra sasoian, etxetik irten eta Galdakaon egin zituzten hiru-lau gau, sabai batean. Handik Zaratamora joan ziren, baina neba zaharrak gordeta egon behar izaten zuen milizianoek harrapatu eta gerrara ez eramatteko. Bonbak botatzen zituztenean, lurrean egindako zulo batean sartzen ziren.

  • Teresa Aresti Galdakao bonbardatu zutenekoa

    Teresa Aresti Izagirre (1924) Amorebieta-Etxano

    Errazionamendua Zaratamon eta Galdakaon hartzen zuten. Behin, Teresa eta aita Galdakaora zihoazela, bonbardaketak harrapatu zituen basoan. Galdakaon babesleku bat apurtu zen bonbek eta jende piloa hil zen.

  • Teresa Aresti Neba bi gerran

    Teresa Aresti Izagirre (1924) Amorebieta-Etxano

    Neba bi eduki zituen gerran, zaharrenak zazpi urte egin zituen kanpoan. Eskutitz bidez edukitzen zuten hartu-emana, baina gerraostean inoiz etxera ere etorri ziren.

  • Agustin Legorburu Durangoko eta Gernikako bonbardaketak hurrean sentitu

    Agustin Legorburu Uriarte (1928) Amorebieta-Etxano

    Durangoko bonbardaketa hurretik bizi izan zuen; San Migel auzoko gizon bat behiekin zegoela hil zuten. Gernikakoa izan zenean, dotrinara zihoan, eta zaratak bertatik entzun zituen.

  • Agustin Legorburu Fronteko gutunak

    Agustin Legorburu Uriarte (1928) Amorebieta-Etxano

    Gerran, neba-arrebak non zeuden ere ez zuten jakin. Noizean behin karta batzuk heltzen ziren frontetik. Bere gurasoek ez zekiten irakurtzen, aitak sinatzen baino ez; hori dela-eta, beste norbaitek irakurri eta idatzi behar izaten zituen gutunak.

  • Jesus Zearreta Bonbardaketak aireplanoak etxe gainetik

    Jesus Zearreta Etxabe (1926) Amorebieta-Etxano

    Eskolara joateko astirik ere ez zuten. Eskolara hasi orduko gerra eta inguruetako bonbardaketak hasi ziren. Aireplanoak etxe ondotik pasatzen ziren. Auzoko batzuk Durangoko bonbardaketan desagertu ziren. Etxanon ez zuten bonbarik bota.

  • Jesus Zearreta Kanoikadaka etxea apurtu

    Jesus Zearreta Etxabe (1926) Amorebieta-Etxano

    Gerra Zibilean, etxea behartuta utzi behar izan zuten. Etxeak hiru kanoikada izan zituen, Etxanon apurtu zuten etxe bakarra izan zen.

  • Anastasio Zamalloa Abioien erasoak Austoan

    Anastasio Zamalloa Zubero (1928) Amorebieta-Etxano

    Gerraostean, behin lehengusinaren etxera zihoala, abioiak metrailatzen hasi ziren eta zanga batean ezkutatu ziren. Etxeko hormak ere balaz zulotu zituzten.

  • Erramun Salaberria Gerrako oroitzapenak

    Erramun Salaberria Lopetegi (1927) Lezo

    Gerra denborako oroitzapenak. Naparrak sartu zireneko azalpenak. Leihoetan koltxoiak jarrita egon ziren baserri barruan. Soldadu joateko adina zuten gazteak Jaizkibel aldera joaten ziren ihesean. Erramunen anaiak zortzi egunean gordeta egon ziren Jaizkibelen. Gero, ordea, soldadu joan ziren.

  • Gerra denboran, Lezotik atera

    Miren Gezala Sagarzazu (1912) Lezo

    Gerra denborako kontuak. Erreketeak Lezora iritsi baino lehen, etxea itxi eta Donostiara alde egin zuen Gezala familiak, denbora gutxirako izango zelakoak. Donostiatik Soraluzera, eta Soraluzetik Santurtzira joan ziren gerratik ihesi. Santurtzin zeudela, bonbarketak izan ziren.

  • Frantziara, itsasontzi errusiar batean

    Miren Gezala Sagarzazu (1912) Lezo

    Gerra denborako kontuak. Durangoko eta Gernikako bonbardaketak ditu hizpide. Txikizio hura ikusita, euskal gobernuak umeak eta andereñoak atzerrira bidaltzea erabaki zuen. Mirenek Xabin izeneko mutiko bat (senidea) eraman zuen berarekin. Errusiar jatorriko itsasontzi batean eraman zituzten Frantziara, kanpamendu edo kolonia batzuetara.