Borroka
-
Soldaduei fusila, esku-bonbak eta balak ostu
Kandido Urreizti Osa (1926) Mutriku
Gerra denborako kontuak. Kalbaixora bidean kainoiak zeuden, eta Santa Kutza egiten zuten tiro. Lagun artean zebiltzala, kamioi batetik fusil bat ostu zuten. Santa Kutzen frontea zegoen. Hara joan, eta hango txaboletatik esku-bonbak eta balak osten zituzten. Balak sutara botatzean, zarata.
-
Tropak Saturraranen sartu
Kandido Urreizti Osa (1926) Mutriku
Gerra denborako kontuak. Abadea beren etxea zegoen ezkutatuta, eta, orduan, Kandido Saturraranera bidali zuten senide batzuenera. Tropen etorrerari buruzko oroitzapenak: Santa Kutz gainetik gizon bat seinaleak egiten, eta Arbelaitz azpitik sartu ziren soldaduak Katetxera. Katetxe barruan, bost mutil asturiar zeuden. Bostak hil zituzten. Ganadu zain zebiltzala, soldaduen tiroak.
-
Frontea auzoan
Lorea Furundarena Kalzakorta (1926) Mutriku
Gerra denborako oroitzapenak. Frontea auzoan egon zen geldituta zazpi hilabetean. Bizkaia aldeko baserrietako jendea Lorea eta bizi ziren aldera pasarazi zituzten. Ondarroako baserri bateko ganadua eduki zuten beraien baserrian; ganadu jabeak, berriz, auzoko baserri batera joaten ziren lo egitera. Lorearen aitona eta auzoko baserri batean egon ziren.
-
Kanoia eta frankistak etxe ondoan
Lorea Furundarena Kalzakorta (1926) Mutriku
Gerra denborako oroitzapenak. Lorearen etxetik oso hurrean kanoi handi bat egon zen. Baserri ondoan egon ziren soldaduak frankistak ziren; Lorearen baserriko txakurrari jatekoa ematen zioten.
-
Soldaduak etxean lo
Lorea Furundarena Kalzakorta (1926) Mutriku
Gerra denborako oroitzapenak. Soldadu txapel gorriak etxean lo egiten zuten... Azkoitia Azpeitia aldekoak omen ziren, eta mandoarekin beste soldaduei jatekoa eramaten ibiltzen ziren. Olioa lagatzen zien baserrian. Soldaduak lehenengo aldiz baserrira joan zirenean etxeko ur, ogi eta txokolate guztia gastatu zuten.
-
Beldurrez dardaraka
Lorea Furundarena Kalzakorta (1926) Mutriku
Gerra denborako oroitzapenak. Tiroteoak, kanoikadak, hegazkinak, bonbardaketak... gogoratzen ditu. Baserritik itsasoa ikusten zuten; itsasontzien joan-etorriak... Etxean beldurrez dardaraka egon ziren.
-
Kainoiak Alkolean
Kandido Urreizti Osa (1926) Mutriku
Gerra denborako azalpenak. Alkolean kainoak egon ziren. Soldaduak eta armamentua non egoten ziren kontatzen du. Alkoleako kainoiek Bizkaia aldera botatzen zituzten tiroak.
-
Fusilamendua gogoan
Inazio San Migel Sorazu (1927) Mutriku
Gerra denborako kontuak. Komandantea, medikua eta hiru soldadu Elurtegi baserrian zeudela atxilotu bat eraman zuten baserrira. Apaizarekin konfesatu ostean fusilatu omen zuten presoa. Inazio umea zen, eta beldurra pasatu zuen.
-
San Pedro ermita, gerran fronteko trintxera
Mari Jose Elizalde Azkue (1958) Zumaia
San Pedro ermita XVI. mendekoa da eta XIX. mendean konpondu zeneko idatzi bat dago horman. Gerra garaian, teilatua jausi egin zen eta paretak geratu ziren zutik. Ermita trintxera bezala erabili zen, frontea bertan zegoelako. Horman zuloak ikus daitezke. Noizean behin balak azaltzen dira baratzean eta baita bonbak ere. Ertzaintza joaten da bonbak leherraraztera.
-
Karakatera telefono haria igo zutenekoa
Agustin Arana Barinaga (1913) Bartolo Arriola Garate (1912) Eibar
Karakate mendira telefono haria igo zuten, horrela, hegazkinak noiz zetozen abisua eman ahal izateko. Eibarren Telefonica zegoen; indartsua zen, gainera. Gipuzkoa izan zen telefono-haria zabaldu zuen lehen lurraldea. Zuhaitz batetik bestera haria lotu eta Karakateraino igo zuten telefonoa. Gaua pasatzea tokatzen bazitzaien, goizaldeko ihintza aprobetxatu, eta garo artean hartzen zuten dutxa.
-
Aitona Isidrori gerran gertatutakoa
Jose Ignazio Ansorena Miner (1953) Donostia
Gerra garaian, udaletxeko langilea zen bere aitona Isidro. Abertzaleek eta nazionalek akordioa egin zuten, nazionalak Donostiara sartzen zirenean, eraikin nagusiak eta hango ondasunak babesteko. Aitonari kutxa gotor bat eman zioten, gerra ostean ganorazko alkatea jarritakoan, hari eman ziezaion. Ondoren, salaketa bat jarri zioten.
-
Alonsotegi bonbardatu zutenekoa
None San Bartolomeko auzolagunak () Amorebieta-Etxano
Gerra hasi zenean, ebakuatu egin zituzten. Alonsotegi bonbardatu zutenean, menditik ikusi zuten. Han zeudela, metrailatu egin zituzten. Abereak ere beraiekin eraman zituzten, Eusko Indarra batailoikoek lagunduta.
-
Obusa etxe ondora
Patxi Etxeberria Zubiria (1930) Orio
Gerra hasi zela esaten zutela gogoratzen da eta etxe ondoan barrena soldadu asko pasatu zirela. Behin, amarekin sukaldean zeudela, obus bat etxetik gertu bota zuten eta ez zen lehertu. Kontuak entzuten zituzten baina umea zenez, ez dauka askorik gogoan.
-
Gudariak eta italiarrak Mundakan
Jesus Ugartemendia Learreta (1929) Mundaka
Mundakako hainbat etxetan gudariak zeuden lotan. Beraien etxean Amaiur batailoiko bi egoten ziren. Kasino azpira joaten ziren jaten. Gero italiarrak egon ziren eta Talan tankeak egoten ziren.
-
Bonbak entzundakoan, karkabara
Gregorio Milikua Isundegi (1926) Berriz
Ebakuatu zituztenean, geltokira joan zen amamarekin behi bat eta txahal jaio berri bat hartuta, eta behia kendu egin zieten. Gerra hasi zenean, milizianoak agertu ziren. Otxandioko bonbardaketaz eta Intxortako kontuez entzun zuen etxean. Kanoikadak entzuten zituzten eta karkaban sartzen ziren. Soldaduak pasatzen ikusi zituen, egun batzuetan.
-
Durango ketan ikusi zuenekoa
Gregorio Milikua Isundegi (1926) Berriz
Durangoko etxeak apurtuta eta ketan ikusi izana gogoan dauka, amarekin joan zelako oinez osabaren bila. Gauez joan ziren.
-
Bonbak eta balak etxe inguruan
Gregorio Milikua Isundegi (1926) Berriz
Aboron ere soldaduak sartu ziren eta behiak eraman zituzten. Etartean balak topatu zituzten. Zelaian bonba topatu zutenean, dena desmuntatu zuten. Bolborarekin jolasean ibiltzen ziren.
-
Durangoko bonbardaketaren eguna
Rosario Barrainkua (1925) Berriz
Otxandioko bonbardaketaz ez dauka akordurik baina Durangokoaz bai; egun hura nolakoa izan zen kontatzen du. Handiko ezkaratzean zegoen Durangoko bonbardaketa izan zenean; hegazkinak hirunaka etortzen zirela dio. Bera oihuka hasi zen eta etxekoandrea barrez hasi zitzaion; ez zekien bi alaba hil zitzaizkionik Durangon.
-
Hegazkinak zetozenean, babeslekura
Rosario Barrainkua (1925) Berriz
Durangoko bonbardaketa baino lehen, hegazkinak pasatzen ziren eta babeslekuan egoten zen beste ume batzuekin batera. Non zegoen azaltzen du. Bonba txikiak baserriko soroetan bota zituzten.
-
Hegazkina sentitu eta zangan sartu
Rosario Barrainkua (1925) Berriz
Beldur handia pasatu zuen gerra garaian. Hegazkinak sentitu orduko, zanga batean etzanda egon zenekoa gogoan dauka. Hegazkin bat jausi zenekoa gogoan dauka.


