Borroka
-
Gerrako lagun batzuk Zornotzan
Daniel Legorburu Uriarte (1914) Amorebieta-Etxano
Gerran Francoren aldeko tropekin borrokatu behar izan zuen. Beraien konpainiako batzuk Zornotzako txalet batean egon ziren egun batzuetan.
-
Soldadutzan sukar paludikoak jota
Daniel Legorburu Uriarte (1914) Amorebieta-Etxano
Gerran Segoviako La Granja de San Ildefonson egon zen. Sukar paludikoak jota egon zen. Orduan bizitakoak kontatzen ditu.
-
Gerran hiltzeko beldurrez
Daniel Legorburu Uriarte (1914) Amorebieta-Etxano
Gerran Segoviako La Granja de San Ildefonson gaixorik egon zen eta gero handik beste leku batera joan zen. Han txarto pasatu zuten, hiltzeko beldurra ere izan zuten.
-
Arratoi piloa gerran
Daniel Legorburu Uriarte (1914) Amorebieta-Etxano
Gerran zikinkeria asko zegoen. arratoi asko zeuden eta behin arratoi batek ia belarrian egin zion haginka. Patata-zakuak ere osorik jaten zituzten arratoiek.
-
Gerran postari
Daniel Legorburu Uriarte (1914) Amorebieta-Etxano
Gerran postari lanetan ibili zen. Etxebarritik Debara joan behar izaten zen. Denda batera ere joaten zen eta orduan bisitakoak gogoratzen ditu.
-
Galdakaon eta Zaratamon ebakuatuta
Teresa Aresti Izagirre (1924) Amorebieta-Etxano
Gerra sasoian, etxetik irten eta Galdakaon egin zituzten hiru-lau gau, sabai batean. Handik Zaratamora joan ziren, baina neba zaharrak gordeta egon behar izaten zuen milizianoek harrapatu eta gerrara ez eramatteko. Bonbak botatzen zituztenean, lurrean egindako zulo batean sartzen ziren.
-
Galdakao bonbardatu zutenekoa
Teresa Aresti Izagirre (1924) Amorebieta-Etxano
Errazionamendua Zaratamon eta Galdakaon hartzen zuten. Behin, Teresa eta aita Galdakaora zihoazela, bonbardaketak harrapatu zituen basoan. Galdakaon babesleku bat apurtu zen bonbek eta jende piloa hil zen.
-
Neba bi gerran
Teresa Aresti Izagirre (1924) Amorebieta-Etxano
Neba bi eduki zituen gerran, zaharrenak zazpi urte egin zituen kanpoan. Eskutitz bidez edukitzen zuten hartu-emana, baina gerraostean inoiz etxera ere etorri ziren.
-
Durangoko eta Gernikako bonbardaketak hurrean sentitu
Agustin Legorburu Uriarte (1928) Amorebieta-Etxano
Durangoko bonbardaketa hurretik bizi izan zuen; San Migel auzoko gizon bat behiekin zegoela hil zuten. Gernikakoa izan zenean, dotrinara zihoan, eta zaratak bertatik entzun zituen.
-
Fronteko gutunak
Agustin Legorburu Uriarte (1928) Amorebieta-Etxano
Gerran, neba-arrebak non zeuden ere ez zuten jakin. Noizean behin karta batzuk heltzen ziren frontetik. Bere gurasoek ez zekiten irakurtzen, aitak sinatzen baino ez; hori dela-eta, beste norbaitek irakurri eta idatzi behar izaten zituen gutunak.
-
Bonbardaketak aireplanoak etxe gainetik
Jesus Zearreta Etxabe (1926) Amorebieta-Etxano
Eskolara joateko astirik ere ez zuten. Eskolara hasi orduko gerra eta inguruetako bonbardaketak hasi ziren. Aireplanoak etxe ondotik pasatzen ziren. Auzoko batzuk Durangoko bonbardaketan desagertu ziren. Etxanon ez zuten bonbarik bota.
-
Kanoikadaka etxea apurtu
Jesus Zearreta Etxabe (1926) Amorebieta-Etxano
Gerra Zibilean, etxea behartuta utzi behar izan zuten. Etxeak hiru kanoikada izan zituen, Etxanon apurtu zuten etxe bakarra izan zen.
-
Abioien erasoak Austoan
Anastasio Zamalloa Zubero (1928) Amorebieta-Etxano
Gerraostean, behin lehengusinaren etxera zihoala, abioiak metrailatzen hasi ziren eta zanga batean ezkutatu ziren. Etxeko hormak ere balaz zulotu zituzten.
-
Gerrako oroitzapenak
Erramun Salaberria Lopetegi (1927) Lezo
Gerra denborako oroitzapenak. Naparrak sartu zireneko azalpenak. Leihoetan koltxoiak jarrita egon ziren baserri barruan. Soldadu joateko adina zuten gazteak Jaizkibel aldera joaten ziren ihesean. Erramunen anaiak zortzi egunean gordeta egon ziren Jaizkibelen. Gero, ordea, soldadu joan ziren.
-
Gerra denboran, Lezotik atera
Miren Gezala Sagarzazu (1912) Lezo
Gerra denborako kontuak. Erreketeak Lezora iritsi baino lehen, etxea itxi eta Donostiara alde egin zuen Gezala familiak, denbora gutxirako izango zelakoak. Donostiatik Soraluzera, eta Soraluzetik Santurtzira joan ziren gerratik ihesi. Santurtzin zeudela, bonbarketak izan ziren.
-
Frantziara, itsasontzi errusiar batean
Miren Gezala Sagarzazu (1912) Lezo
Gerra denborako kontuak. Durangoko eta Gernikako bonbardaketak ditu hizpide. Txikizio hura ikusita, euskal gobernuak umeak eta andereñoak atzerrira bidaltzea erabaki zuen. Mirenek Xabin izeneko mutiko bat (senidea) eraman zuen berarekin. Errusiar jatorriko itsasontzi batean eraman zituzten Frantziara, kanpamendu edo kolonia batzuetara.
-
Artasoroan etzanda, hegazkinak pasa zain
Mari Kruz Urkizu Sarasua (1932) Lezo
Mari Kruzek gogoan ditu gerrako bonbardaketa uneak; tartean, Lezoko kale garbitzaile bat akabatu zutenekoa. Amonaren baserrian bizitakoak ere oroitzen ditu. Hegazkinak sumatu orduko, baserri aurreko artasoroan etzaten omen ziren, eta han egongo ziren zain, hegazkinak urrundu arte.
-
Tiro hotsak
Dolores Lopetegi Aiestaran (1916) Lezo
"Pakun", tiro hotsak entzuten zituzten. Jaizkibeldik sartu ziren. Kintak deitzen hasi ziren gero. Langile batailoiei buruzko kontuak. Beraien baserriko ganbaran kanpoko jendea hartu zuten.
-
Bonbak bota zituzten Lezon
Dolores Lopetegi Aiestaran (1916) Lezo
Bonbak bota zituzten Lezon, eta kale garbitzailea hil zen: Felix. Milizianoak egon ziren hasieran, ehizako eskopetekin. Gorriek elizak erre behar zituztela, besteek emakumeak zintzilik jartzen zituztela... beldurra zuten.
-
Kintak deitzen hasi ziren; fusilatuak
Dolores Lopetegi Aiestaran (1916) Lezo
Etxera itzuli zirenean, kintak deitzen hasi ziren. 15 kinta harrapatu zituzten. Desertoreak.


