Borroka

  • Mari Kruz Urkizu Artasoroan etzanda, hegazkinak pasa zain

    Mari Kruz Urkizu Sarasua (1932) Lezo

    Mari Kruzek gogoan ditu gerrako bonbardaketa uneak; tartean, Lezoko kale garbitzaile bat akabatu zutenekoa. Amonaren baserrian bizitakoak ere oroitzen ditu. Hegazkinak sumatu orduko, baserri aurreko artasoroan etzaten omen ziren, eta han egongo ziren zain, hegazkinak urrundu arte.

  • Dolores Lopetegi Tiro hotsak

    Dolores Lopetegi Aiestaran (1916) Lezo

    "Pakun", tiro hotsak entzuten zituzten. Jaizkibeldik sartu ziren. Kintak deitzen hasi ziren gero. Langile batailoiei buruzko kontuak. Beraien baserriko ganbaran kanpoko jendea hartu zuten.

  • Dolores Lopetegi Bonbak bota zituzten Lezon

    Dolores Lopetegi Aiestaran (1916) Lezo

    Bonbak bota zituzten Lezon, eta kale garbitzailea hil zen: Felix. Milizianoak egon ziren hasieran, ehizako eskopetekin. Gorriek elizak erre behar zituztela, besteek emakumeak zintzilik jartzen zituztela... beldurra zuten.

  • Dolores Lopetegi Kintak deitzen hasi ziren; fusilatuak

    Dolores Lopetegi Aiestaran (1916) Lezo

    Etxera itzuli zirenean, kintak deitzen hasi ziren. 15 kinta harrapatu zituzten. Desertoreak.

  • Dolores Lopetegi Gerra eta gero, makiak

    Dolores Lopetegi Aiestaran (1916) Lezo

    Gerra amaitzen ari zela eta, anaiak etxera bidali zituzten. Baina gero makiak zirela eta, berriz mobilizatu zituzten. Sei urte pasatu zuten haiek.

  • Dolores Lopetegi Etxeko mutilak soldadu

    Dolores Lopetegi Aiestaran (1916) Lezo

    Anaiek ere egundokoak kontatzen zituzten, gerran ibilitakoak ziren eta. Anaiordea kamillero ibili zen. Mutilak hil ote ziren, beti kezkatuta. Frontetik idazten zieten. Gerra tristea dela dio.

  • 1084 Milizianoak etxean; Bergaratik kanoikadak

    Bernarda Arizmendiarrieta Ojanguren (1925) Elgeta

    Irundik sartu ziren tropak gerra hasi zenean. Milizianoak izan zituzten etxean eta Bergaratik botatako kanoikadek etxe ingurua txikituta utzi zieten. Etxea txikitu nahi zuten, baina ez zuten asmatu. Gordelekua zuten lurpean eta han gordetzen ziren, baina ama kanpoan geratzen zen, otorduak prestatu behar zituela-eta. Eurenean egon zen miliziano bat hil egin omen zuten.

  • 1155 Uzta biltzen tiro artean

    Jose Luis Arantzeta Arregi (1925) Elgeta

    Frankistak Elgeta ondoko mendi batean geratu ziren, eta Jose Luisek eta etxekoek uzta biltzen ari zirela tiroketa jasan behar izan zuten bi aldeetako bandoengandik.

  • 800 San Markosen errepublikazaleak eta Garmendin erreketeak

    Maitxo Gaztañaga Etxeberria (1927) Frantxiska Iragorri Iriarte (1920) Oiartzun

    Frantxiskaren baserrian, Garmendin, erreketeak egon ziren. San Markon, errepublikanoak zeuden, eta handik botatako bonbek ezin zuten Garmendi harrapatu. Horregatik egon ziren han erreketeak. Behin Garmendiri eraso zioten hegazkinarekin, eta bertakoak majararen ondoan gorde ziren.

  • 802 Gerra giroa

    Korneli Egimendia Aranburu (1910) Oiartzun

    Gerra aurretik, hegazkinak hasiak ziren atzera eta aurrera. San Markostik tiroka hasten zirenean, zubi azpian gordetzen ziren, hor babestuta zeudelakoan. Inork hil nahi ez. Gero gosetea; errotak itxita zeuden, baina Iurritakoek gordean ematen zieten irina.

  • 1027 Erreketeen ibilerak

    Tiburtzio Aranburu Lekuona (1925) Faustino Galdos Arbide (1934) Juan Galdos Arbide (1924) Santos Mitxelena Aranguren (1931) Oiartzun

    Erreketeek abereak bertan akabatu eta eramaten zituzten. Beste batzuetan, eramanarazi, tasatu eta txartel bat ematen omen zuten; baina oraindik ez da ezagutzen inor kobratu duenik. Gurdiak edo kamioiak zituztenak derrigortu egiten zituzten zaurituak Lesakara eramatera. Erreketeak Pikoketako zeharretik sartu ziren. Irun hartu behar zuten eta Beorlegik Galdos aita hartu zuen gidari. Gogoan dute Pikoketako fusilamendua.

  • 1027 Irungo frontea

    Tiburtzio Aranburu Lekuona (1925) Faustino Galdos Arbide (1934) Juan Galdos Arbide (1924) Santos Mitxelena Aranguren (1931) Oiartzun

    Tiburtziok gogoan du Irungo frontea zeinen gogorra izan zen. Beorlegiren agindupean, soldadu pila joan zen, eta hemengo asko erori zen han. Tiburtzioren anaia frontean hil zen; behartuta eraman zuten. Auzoko asko eraman zituzten. Hika.

  • 1027 Milaka soldadu

    Tiburtzio Aranburu Lekuona (1925) Faustino Galdos Arbide (1934) Juan Galdos Arbide (1924) Santos Mitxelena Aranguren (1931) Oiartzun

    Gurutzen soldadu asko zegoen; milatik gora. Arkalen eta Babilonian barrakoiak zeuden. Gurutzeko errepidean aritzen ziren instrukzioak egiten. Hika.

  • 1080 Gerran eroritakoak, gurdiz Lesakara

    Domingo Elizondo Lekuona (1926) Oiartzun

    Erlaitz inguruan fronte gogorra egon zen. Militarrak itzainen bila hasi ziren, zaurituak eta gorpuak Lesakara garraiatzeko. Domingo aitari bi semeak mandoekin bidaltzeko agindu zioten. Aitak erantzun zuen mandoak baietz baina semeak ez zituela bidali nahi. Eriyuk. Erittuk. Uztarriya, kurtela, kabilla, pertika.

  • 1310 Durangon bonbardaketak etxea suntsitu zienekoa

    Matilde Aizpurua Zubizarreta (1926) Zestoa

    Durangon bizi ziren etxe ondoan eliza zegoen. Haren kontra bonbardaketan hasi eta bertan zegoen jendea hil zen; Matilderen etxea (hutsik zegoena) bota zuten. Senitartekoak elbarri eta zaurituta geratu ziren. Matilde eta bi anaia amarekin geratu ziren, baina bonbardaketa hasi zenean, ihesari eman eta beste anaiengandik galdu ziren.

  • 1583 Gerra Donostian

    Maritxu Olabiaga Etxabe (1915) Donostia

    Donostian, Santa Maria elizan sartzen ziren, salbu egoteko. Koltxoiak eraman zituzten kapera batera; jana ere han egiten zuten. Etxeak uzteko esan zieten; militarrak Casinoan zeuden eta besteak gazteluan. Gerrako bi itsasontzi ere ibili ziren, kanoikadak botatzen (hori geroxeago gertatu zen).

  • 1508 Baserrira kanoikadak

    Joxe Antonio Bereziartua Elustondo (1929) Juantxo Bereziartua Elustondo (1924) Donostia

    Gerra hasi zenean, milizianoak baserri inguruan. Bi kanoikada eta 125 bala bota zizkioten etxeari, denak bertan zirela. Anaiaren gelan erori zen kanoikada bat, eta zaurituak izan ziren. Joxe Antonioren ohe gainera ere erori zen bala bat. Arreba zaharrena maindirearekin atera zen, bake eske.

  • 1605 Aquariumean lotan

    Karmen Iraola Idiakez (1922) Donostia

    Telefonoa beti izan dute etxean, aitaren lanarengatik. Bigarren bizitzan bizi ziren, eta behera jaitsi ziren, tiroen beldur. Han egon ziren denak, gazteak pasilloan eserita. Gobernu Militarretik Gaztelura botatzen zituzten tiroak. Aquariumean egunak egin zituzten familia batzuek, lurrean lotan.

  • 1605 Elizan lotan

    Karmen Iraola Idiakez (1922) Donostia

    Aquariumetik etxera joan ziren, eta gero Santa Mariara, bonba bat bota zutelako moilan. Gasolindegia zegoen moilan. Elizan bi gau egin zituzten, bankuetan. Gasolindegia non zegoen.

  • 1321 Tiroz hildako gaztea

    Benita Gallastegi Galartza (1923) Soraluze

    Tolosako bonbardaketa. Hurrengo egunetan, jendea beldurtuta zebilen hara eta hona, eta beraiek barrez. Milizianoak. Miracruz kalean bizi ziren. Hotel Santi zegoen han, eta milizianoek mutil gazte bat atera zuten. Tiroa eman zioten, pijaman.