Borroka

  • Libe Asua Bonbak soloa askatu zuen, baina ez dinamita fabrika

    Libe Asua Zarrabeitia (1916) Galdakao

    San Antonioetan ebakuazioa. Txahal bat kendu zietenez, aitak txerria hil eta gatz-uretan sartu zuen. Ondo aztertuta egin zituzten erasoaldiak: errekaren eta dinamita fabrikaren arteko soloetara bota zuten bonba; ez bidea, ez fabrika, ez zuten suntsitu.

  • Libe Asua Gordexolara ebakuatu

    Libe Asua Zarrabeitia (1916) Galdakao

    Aita gurdia kargatzen ari zela ebakuatzeko, zintzilik zegoen urdaiazpikoari begira geratu zitzaien asturiarra, baina garbi utzi zioten ez zitzaiela ahaztuko. Gauez atera ziren Galdakaotik; obusak botatzen ari zirela egin zuten ibilaldia. Arratsaldeko hiruretan heldu ziren Gordexolara. Han ez zuten gerrarik artean, baina beltzak (mairuak) sartu ziren handik; danborra jotzen zuten, eta, antza, zilarrezko dirutan ordaintzen zieten, dirua kontatzen aritzen ziren beti eta.

  • Libe Asua Gernikako sugarrak ikusi zituzten

    Libe Asua Zarrabeitia (1916) Galdakao

    Amari bazkaria eramatera joan zen minara; eta itzultzean caza hegazkinak gainean ikusi zituen. Gernika bonbardatzen ari ziren. Gauean, zerua gorri eta Gernikako garrak ikusi zituzten. Astelehena Gernikan ingurukoak biltzeko egun handia izaten zela gogoratzen du.

  • Libe Asua Egunez galdutakoa, gauez berreskuratu

    Libe Asua Zarrabeitia (1916) Galdakao

    Sugarretatik jakin zuten Gernika sutan zegoela. Egunkariak irakurtzeko aukerarik ez zegoen. Peña Lemonan eta Bizkargin, hegazkinek egunez apurtzen zizkieten lubakiak gauez berreraikitzen zituzten gudariek. Hildako piloa egon zen.

  • 561 1936ko Gerra Zibila eta kartzela; epaiketa

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    Asturiasko herri txiki batean harrapatu zuten urrian, eta abenduan heriotza zigorrera kondenatu zuten. Handik Donostiara bidali zuten. 34 hilabete egin zituen Santanderren, 4 urte eta erdi Donostian eta 6 hilabete Eibarren lanean. Epaiketak zelakoak izan ziren. Kartzelatik irtendakoan, Ormaiztegira joan zen lehenengo, gero Bartzelonara. Anekdota polita kontatzen du: afari bat egiteko zortzi lagun elkartu zirenekoa (karlista bat, sozialistak, errepublikanoak, komunistak...).

  • Julio Sarasua Gisasola Lauaxetaren atxiloketa eta fusilatzea

    Julio Sarasua Gisasola (1917) Eibar

    Gerra Zibila Euskal Herrian. Gernikan Lauaxeta preso nola hartu zuten azaltzen du Juliok. Egun hartako gorabeherak. Bruno Mendiguren. Frantziatik kazetari bat etorri zen Gernikako bonbardaketaren inguruan artikulu bat egitera eta Lauaxetarekin joan zen egun hartan. Lauaxeta fusilatu zutela noiz jakin zuen.

  • Jose Etxeberria Querido Gerra Zibila; exilioa; "Batallón de Trabajadores"

    Jose Echeverría Ayerbe (1912) Eibar

    Gerra Zibila. Amuategi batailoian martxora arte. Handik Murtziara, abiazioko armerotzara. Gero exilioa Frantzian; ondoren, "Batallón de Trabajadores"era. Frantzian hasiera batean kontzentrazio esparru batean egon zen; gerora, Eusko Jaurlaritzak ipinitako babeslekuetara pasatu zuten. II. Mundu Gerra. "Batallón de Trabajadores"en "Maestranza de Artillería"n egon zen. Orduko kontuak aipatzen ditu.

  • Josu Endemaño Gerra garaian Gorbeian

    Josu Endemaño Garai (1912) Mungia

    Gerra garaian Gorbeian ere egon zen luzaro. Beti arriskuan egoten ziren, tiroaren beldurrez.

  • Josu Endemaño Eusko gudaria izan zen

    Josu Endemaño Garai (1912) Mungia

    Gerran gudaria izan zen. "Eusko gudariak" kantaren zati bat abesten du. Roteta izan zen tenientea. Santurtzin kuartela zeukaten.

  • Neba Otxandiano batailoian

    Brigida Uriguen Perea () Amorebieta-Etxano

    Bere neba Otxandiano batailoian ibili zen. Gernikan kapitaina, sarjentua eta bere neba elkartu ziren lehendakaria izendatu zutenean. Bere neba beste birekin batera agertzen den argazkia deskribatzen dute.

  • Boroatik irten beharra

    Brigida Uriguen Perea () Amorebieta-Etxano

    Maiatzaren 18an hartu zuten nazionalek Etxano. Maiatzaren 27an ebakuatu egin zuten eta Boroan azkenengoak izan ziren irteten. Aita-amak etxean geratu ziren. Etxebarrin bonbardatu egin zituzten. Justu-justu iritsi ziren Boluetara.

  • Santutxoko etxea bonbardatu zuten

    Brigida Uriguen Perea () Amorebieta-Etxano

    Santutxurantz jo zuten. Ekainaren 13an bonbardatu egin zuten beraiek zeuden etxea.

  • Bilbo jausten ikusi zuen

    Brigida Uriguen Perea () Amorebieta-Etxano

    Artxandan trintxerak zeuden eta haiek bonbardatzen zituzten; etxeko ezkaratzetik ikusten zuen dena. Milizianoek atzera egin zutenekoa ikusi zuen. Bilbo jausi zenean, etxera bueltatu zen. Bizkargiko borroka oso gogorra izan zela kontatzen du.

  • Etxe ondoko zulo eta trintxerak

    Brigida Uriguen Perea () Amorebieta-Etxano

    Boroan, beraien etxe ondoan, Burdinazko Gerrikoa zegoen. Pasabidearen berri eman zioten nazionalei. Bonbardaketak egiten zituztenean, hiru etxetakoak zulo batean ezkutatzen ziren.

  • Senarra Irrintzi batailoiko sarjentu

    Brigida Uriguen Perea () Amorebieta-Etxano

    Bere senarra sarjentua izan zen, Angel Barrena. Irrintzi batailoian ibili zen gerra garaian.

  • Bonbardaketetarako babeslekuak

    Miren Uriarte (1935) Amorebieta-Etxano

    Gerra hasi zenean, abereekin aitak eta auzo batek alde egin zuten. Bonbardaketetarako babeslekua zeukaten Epaltzan; hara joaten ziren hasieran baina gero Etxanosolo baserrian babesten ziren.

  • Agustin Legorburu Frontetik ihes egindakoak

    Agustin Legorburu Uriarte (1928) Antonia Uriarte Iriondo (1934) Amorebieta-Etxano

    Agustinen anaietako bat ihesi etorri zen, frontetik ihesi. Zapata zaharrak zola gabe ekarri zituela gogoan dauka. Bere moduan gipuzkoarrek ere ihes egin zutela kontatzen du. Antoniaren etxera ere heldu zen ihesi zihoan soldadu nafar bat.

  • 549 Frontearen erdian egotetik, Durangora

    Fede Intxausti Alzaa (1926) Amorebieta-Etxano

    Gerra garaian, etxean geratu ziren, fronteen erdian. Larreako komentua erre egin zen. Durangora joan ziren ihesi. Aita Burdinazko gerrikoa egiten aritu zen.

  • 549 Zornotza bonbardatuta

    Fede Intxausti Alzaa (1926) Amorebieta-Etxano

    Zornotza guztia erreta zegoen itzuli zirenean; aurretik ikusi zuten erretzen. Hegazkinek bonbardatu zuten herria. Etxea ondo topatu zuten.

  • 549 Larrean egon ziren batailoiak

    Fede Intxausti Alzaa (1926) Amorebieta-Etxano

    Komentuan Eusko Indarra batailoia egon zen, gipuzkoarrak, eta elizan Gudaroste bizkaitarrak. Azkenean, asturiarrak egon ziren.